150606:
Gotzon, Antua, Idoia, Unai, Josu, Oier
Lezabizkarrian.
Helburua Athletic Txapeldun gelatik aurrera esploratzia.
Oharra: “Paketien Taldeko” paketiena naizen aldetik, speleokidiendako abisu bat. Aurrerantzian, esploraziño baten nere presentziak traba egitteko arriskurik badaka, esaidazue bildur barik “zu... gaur ez etorri”. Edo beste modura antolatu gaittian; izan be, zati haundi baten, horregaittik luzatu gara bart hainbeste.
Eguna normal hasi da. 11:00etan lezatik behera jaisten genguazen, Josu-Antua-Gotzon puntakuak aurretik, eta beste guztiok atzetik. Nere aldetik arazuak Olentzero osteko potzuan kabezeran hasi dira, bertan arnesa 2-3 bidar jantzi eta erantsi bihar izan dot eta, aklarau arte. Hurrengo sokan, gaiñera (desbiadorian gaiñetik) sokia laban-labana zeguan eta, nahi barik, stopan palankiakin 2 bat metroko haginkadia egin detsat... hobe izango da aurrerantzian sokiori bijilatzia. Estuasunetara allegauta, danak ondo pasau dittudaz; arazua etxata pasabidian kalibretik etorri, ez bada eze, euretako baten autolesiño bat egin dotelako esk 2º hatzaparreko artikulaziño interfalangiko distalian, neure ukondo puntiakin zapalduta. Bertan hartu eta kanporako bidia hartzeko izan naiz, baiña... gela barrixori ikusteko gogua zala eta, bertaraiñok zelan edo halan allegatzia pentsau dot, eta segiduan kanpora hastia (bestiak bertan biharrian lagata).
Allegau gara
ba, danok, Athletic Txapeldunera. Haxe ikusi eta bestiei agur egitten hasi
naizenian, baiña, batetik “ondiok ez
urten, hamen luzerako dakagu-eta” batetik, eta Gotzonek topautako meandruan
gora “¡aquí hay cueva!” bestetik,
danok handitxik sartzia ekarri dau. Erretratatzeko kamarian arduria hartu dot
orduan, eta danok gora eta gora... Soka bakarra zeguanez, aurrera juan ahala
atzeko sokia kentzen genduan... erretiradia eragotzitta. Halan, gaurko aukerak
amaittu dirazenian, espediziñokide guztiak batera suertatu gara Athletixan,
urtetzeko prest... Ordurako bagenkixan erretiradia asko luzatuko zala. Puntako
taldekuak paketiei bentajia emon badeskue be (Athletic eta Menhirran arteko
pausua topau dabe, bide batez), estuasunetarako danok batera giñoiazen barriro,
eta Antua-Eskobak lezatik urten dabenerako 00:00ak izango ziran.
Esan biharrik ez dago, gaur ez dotela koko bakarra be hartu. Nahikua izan dot, bai, nere burua koba erraldoi honetatik zihar garraiatzen...!
Olabarriko Lezatan Bizkarrak Taladroekin Berotzen
(Unai)
Zarrabentan etxean bezala gabiltza jada. "Hemen datoz Kuebetakuk! Kontuz ibili gero e!" esan eta gero, kafesne, zumo eta pintxoz cebatzen gaituzte. Koba Ederra han zegoela, piñudian eta txaran, alboko mendian "badakit-zer eta ezdakit-zer" dagoela. Nire terrenoen ertzean 120 metroko leza bat dagoela.
Kuriosidadea eta berba egiteko gogoa nahastuta, Aulestiarrak ez dira konturatzen beraiek ere espeleologia apur bat egiten ari direla.
Baina goazen harira.
Gotzonek esperantza gutxi zuen gaurko sarreran, baina azkenean guk nahastuta, etorri egin da. Josu eta Antua ekipo de punta, Gotzon erdialdean, eta atzean "Tenpleu Team" Unai, Oier eta Idoia.
"Espeleologiaren Laguna" eta "Espeleologo"aren ezberdintasunaren limitea Taladroa da. Bai, Taladroa, katxarro gris kuadratu madarikatu hori, meandro guztietan ataskatzen dena eta Granito zati bat bezala dena gure Potro eta HankaTarteentzako. Taladrodun petatea hartzen duzunean, bizitza blanco y negro-n ikusiko duzu, eta meandro Ederrak meandro Putak izango dira. O! Taladro Maitea, zure eta nire arteko erlazio honek ez dauka batere futurorik!
Athletic Txapeldun-eko Gela ez omen zen hain handia azken finean. Exageratu egin omen dugu. Baina sabai freatiko hori bai dela ikusgarria. Baina bueno Gustoak Ipurdiak bezala, bakoitzak berea dauka!
Baina gaurko eguna frakasora kondenatua zegoela zirudien. Hori nabaritzen zen anbientean, hori igartzen zen Martinen Pasuan beti bezala Putak pasa ditugunean. Baina Athletik Txapeldun-en, gela Handian Idoiak abituallamientuak atera ditu. Aquarius botila eta Txorizo Leon-a atera ahala, eta BUSTI GABEKO OGIA (E! Antua!), bizitzari kolorea etorri zaio, eta ez marroia.
Eta orduan, Lezak dituen Mendi Bizkar honek barrenak erakutsi dizkigu. Eskaladak ez zuen ezer, eta Josu eta Antua bajatu egin dira; baina Unai eskuineko meandro baten sartu da. Antua errekara jeitsi da harri artetik. Badirudi batzuek basatzan sartu gabe ezin dutela bizi. Unai meandro garbi baten sartu da, harria kareharri ona da eta garbia dago. Eta estalaktitak! ILLUNTZARREN!
Zer pasatzen da gaur?
Unai meandroan aurrera doa baina ez du pauso markarik ikusten. Ez, hau errezegia da, honek errebisatuta egon behar du! Buelta egin du une batez, bakarrik dagoelako eta meandroa desfondatzen hastean akojonatu egin delako. Ba bueno ez, ez zegoen errebisatuta. Menhirren Gelatik Athletic Txapeldun-erainoko atajoa aurkitu dugu, gela guztia goraino igo gabe!
Baina hori ez da dena. Unaiek, meandrotik irtetzean "E! Hemen meandro bat dagoela erreza, ez dozue begitu ala!" "Unai, nondik urten dozu?!!" esaten du Gotzonek. Gotzon, Athletik Txapeldun gelako horman, 15 metro gorago dago bentana batetik burua ateratzen.
"Hemen galerixak dauz eta haixie dau!" esan du Gotzonek. Esperantzak berriro etorri zaizkio.
Eta beste sektore bat aurkitu dugu. Kareharria ona da. Meandroak Mereludi Style dira, baina urik eta basatzarik gabe. Leku batzutan Eszentrikak daude. Direkziño onean goaz, Oinizerantz.
Gora eta Behera, aurre eta atzera, ekipa-desekipa, soka hau kendu bestean jarri, aurrerantz jarraitu eta 1000 metro topora heldu gara. Badirudi sala handiak amaitu direla baina meandro garbi estalaktitaz beteak hasi. Desobstrukzio bat egiteko eta eskalada bat airearekin utzi dugu.
Mendiaren oso barruan gaude, eta kanporantzako bidea hasi dugu, beranduEGI egin baino lehen. Irteera ez dugu kontatuko. Denok dakizue nolakoa den.
Helduko gara inoiz Oiniz-eko kolektorera? Ze pentsatzen dozue?
1 comentario:
Por mas vueltas que damos seguimos sin encontrar a Olentzero.
Publicar un comentario