2024/07/20

Basondo: Errealitate Paraleloaren esplorazioa, eta bio laginketa


 240720: Carlos, Urtza, Antua, Gotzon, Oier.

Basondoko Potoa: gaizki kontatu ez badur, Historian haitzulo honetan sartu den 3. espedizioa osatu dugu (1. urpekariak izan baziren, eta 2. joan den asteko ikuskatzaileak).

Gaurkoan, talde bitan banatuta jardun dugu: batetik, Omabeititxiko aportean, Errealitate Paraleloaren sektorean esploratzen aritu gara, 400 bat metro berri.

Bestetik, bio laginketan jardun dugu, Oma erreka nagusira heldu eta amont sifoirainoko tartean, Uzta ona, galerien ikusgarritasunarekin gozatuz!

2024/07/14

Basondo: Errealitate Paraleloan

 


240714: Antua, Oier.

Basondoko Potoan. Gauzak bizkor doaz (Omaerrekako Sistemaren sektore berri, handi eta ezezagun honetan sartu izanaren grina igartzen da!), eta lekua asko aldatu da joan den zapatuan egon nintzenetik. ADESeko kideek ordutik hona egindako saioetan, tutu sendoa ezarri da (eskerrikasko Espartako lagunak!), eta beheko badaezpadako harria 3 puntalez hartuz eta torlojuz lotuz aseguratu da. Halan, sarbide segurua lortuta, atzo abiatu zen esplorazioa. Urpekariek topografiatutako bidea errebisatu zen, argazkiak eginez eta hainbat inkognita identifikatuz. Lehenik Omabeitiko aportean behera, eta gero Omaerreka nagusiko galeria handietan, amont eta aval. Gaur helburua apalagoa izan da: sarreran brikolagea, eta bio laginketa. Gainera, Omabeititik irten barik, Antuanek Errealitate Paraleloaren Gela aurkitu du, eskalada bat mereziko duena, agian haize korrontearen azalpena emateko.

Bio laginak: 1 Lithobius, 1 Neobisium, 1 Oxychillus, 1 Cryptazeca, 10-15 Iberozospeum, 1 Meta.


2024/07/07

Basondoko Potoa


 240707: Ritxar, Antua, Petrus, Gotzon, Santi, Aitor, Koldobika, bere laguna, Oier.

Basondoko Potoa. Astebetian asko aurreratu da, tartian sistemara sartzeko pare bat pintxazo eginda, baiña segurtasun kontuengaittik lagata. Izan be, bloke metriko artian gabizenez, ezin da bide garrantzitsu hau edozelan laga; pertsonen pasabidia bermatzeko, eta azpixan dagozen galerixak (zeintzutara oiñ arte urpetik baiño allegau ezin zeikianak) esplorau ahal izateko. Eta hortan jardun dogu gaur be: jausittako harrixak hausten, erretiratzen, eta aseguratzen, datozen egunetan ekarriko dirazen tutu korrugaua eta puntalak instalau ahal izateko.