2024/05/27

Naturtzaindiakoekin, Aixan


 240527: Petrus, Javi, Oier.

Aixa (Itziar). ADESekook Enbata elkartearekin egiten ari garen monitorizazio klimatikoaren kontura, Naturtzaindia elkartekoekin topo egin genuen. Baita hurrengo laginketa elkar ezagutzeko aukera ona izan zitekeela pentsatu ere. Gutxi garenez, bil gaitezen!

Hitzordua Jorge, Iñaki eta Martarekin egin dugu. Printzipioz garai honetan Naturtzaindiakoek ez zuten aurreikusia Aixara bisitaldirik egitea -batez ere saguzarrekin aritzen dira, eta gaizki ulertu ez badut, ikustaldiak hibernazioan eta kumatze garaian egiten dituzte- baina gure bidean lagundu gaituzte, egiten ari garena ezagutuz, eta haien lanaren nondik norakoak azalduz. "Fronte burokratikoaz" gain (eremu latz eta inhospito horretan oso ondo mugitzen direla erakutsi digute!), Naturtzaindiakoak kanpo-lanetan aritzen dira: dozenaka gune monitorizatuak dituzte (ez bakarrik haitzuloak), eta bisita puntualez gain urte osoan biltzen dituzte datuak. Aixari dagokionez, bisitari kopuru handiarekin kezkatuak daude: instalatutako kontagailuaren arabera, 4000 bat pertsona sartu dira azken urtean (astero 76 bisitari, bataz beste) eta honek saguzarrak uxa ditzake. Arazoa ez da txikia, Gipuzkoa kostaldean animali hauek duten babesleku nagusia izan baita, Kantabria aldetik Ipar Euskal Herrirako tarteko atsedenlekua. Horri nola aurre egin, ez dago argi: bisitak kontrolatzea (hortik hasi dira), debekuak, zarradurak, hezkuntza... Edonola ere, edozein soluzio eman ahal izateko arazoaren karakterizazio bat behar da, eta bide horretatik lanean ari dira Naturtzaindiakoak, modu egokian ari ere.

Morroi laguntzaile noan guztietan bezala, begia zorrotz mantendu dut eta geldialdi teknikoak bio laginketarako baliatu ditut: horretara hartu ditut potean 4 Lithobius, Mesoiulus 2, 4 leptodirino eta Ischyropsalis 2.

Eguna jan-edanean amaitu dugu, eta kolaborazio bide berri hau urte askotarako izan dadila desiatuz.

No hay comentarios: