20240919: Oier.
Goiz goxua pasau dot Arantzazuko frantziskotarrenian. Hille batzuk diraz XVIII. mendeko Lekittoko #speleo bertso batzuen atzetik nenbixala: ahoz ahoz zabalduta, Juan Antonio Uriartek jaso zittuan idatziz XIX mende erdi partian. Banekixan eskuizkribu hori Arantzazun zeguala; Noelia Gomez artxibozaiñak (Cuencako euskalduna!) lokalizau desta legajua, ondiokan digitalizau barik dagona, eta gaur juan naiz kontu haundiz -hauskorra dalako- erretratu on batzuk hartzera. Lekeitioko hiribilduaren 700 urteurrenian egingo dirazen ospakizunetan aurkeztuko doguz bertsuok, datorren urtian: ADES Espeleologia Elkartiak emondako hitzaldixan erakutsiko doguz (...), irudi, kantu eta azalpen guztiekin batera!
Helburu printzipalaz gain, ez dot ukatuko, banekan kuriosidade pixkat monasterixo barrutik ibiltzeko. Parakaidista baten modura, ez nekan ideiarik be artxibua nun egon zeikian, eta fraillien bizilekuan sartu naiz. Harrera gunekuak segiduan bideratu nau -justo beste ikerlari bat zetorren hara- eta hor juan gara, pasillo eta gela laberintuan zihar; ondo mantendutako lekua. Allegau garanian, Gomez ez zeguan artxibuan, baiña eraikin erraldoian oihartzunen artian segiduan lokalizau dabe -emakume abots gitxi entzutzen da han!-. Soiñua jarraittuta, taller/bulego baten topau dogu beste laupabost lagunekin, kafe torerua hartzen; neuri be gonbidatu nabe. Barriketa gitxi baiña: segiduan juan dira-ta danak biharrera, bistan danez euren gustokua dana.
"Neure" liburua begi aurrian ipiñi eta gero, mahai haundi baten bueltan genbizen danok. Nik neure argi-proba, tripode eta historixekin nenbixala, nerekin etorri danak AA eta transkripziño paleografikuakin egin dittuan aprobak aurkeztu detsez bestieri (nik antenia adi!). Bittartian, jentia sartu-urtenian ibilli da eten barik: ikerlarixak, laguntzaille bolondresak (beharko, han dagon biharrakin!!), frailliak paisanoz jantzitta... Ez da ez, lotarako lekua Arantzazuko frantziskotarren artxibua. Leku adeitsua, etxekua, laguntzeko borondatez eta interes bibliografikoz beteta (kafe katilluen arteko komentarixo eta txantxetan igartzen zan hori!). Eskerrikasko ba, gaur lagundu nozuen kuadrilla guztiari.
No hay comentarios:
Publicar un comentario