2024/10/06

Armintxe, Bustenkoba, Bosquete

 20241006: Petrus, Gotzon, Oier.

Aste hau mugimendu handikoa izan da.

Lehenik, astean zehar eginiko eurien ostean, Armintxen (Lekeitio) uholde episodio berri bat errejistratu dugu, bertako grabatuen "3 sektorea" ur lokaztuarekin berriro zikinduz (ohikoa da hau urtean bizpahiru aldiz gertatzea). Etsigarria da, bertako labar-arte aztarnategia aurkitu genuenetik 8 urte pasatu berri diren honetan, Administrazioaren aldetik uholdeen arazoa oraindik konpondu barik egotea.


 Zapatuan, ostera, Kortezubin izan gara. Azkenaldian herrian egiten ari garen esplorazio handiei segida emanez, oraingoan Bustenkoba historikoari tokatu zaio. 5 orduko explorazio eta topografia saioaren ostean, bi inkognita gelditu dira esploratzeko, haietako bat haize korronte sendoarekin. Gainera, kobazuloaren hirugarrengo sarrera bat aurkitu dugu.


 Zapatu-domekan, baita ere, Euskal Espeleo Laguntzaren Simulakro Orokorrean parte hartu du. Kasu honetan zailtasun nabarmeneko leize bat aukeratu da, Sima del Bosquete (Izaba). Leize honetan jada erreskate bat burutu zen 2016ean, eta desobstruzkioen ostean Anialarrako sistemaren ebakuazio bide nagusia izateko aukera handiak dituenez, interesgarria zen bere ezaugarriak eta zailtasunak ezagutzea. Ederki ezagutu ditugu bai! Ustekabez betetako ariketa izan da, benetako erreskate batean kontuan hartu beharko diren hainbat eta hainbat detaileez jabetzeko balio izan diguna. 



No hay comentarios: