2017/10/15

Aranbarrenako Kobi - Montemar Zabaldu Dugu!

Denbora, egun eta burugogorkeria asko dedikatu dugu honetan, horregatik, irteera guztiak erreportaia baten batuko ditugu!

Part: Ibon, Unai, Antua,  Gotzon, Iñaki Irigoien, Unai (GEMA), Urtzi, Javi.

Aranbarrena baserriko ilobak, Markina-Xemeingo Uhagon aretoko tabernan, Iboni bere aitonak "fresquera" natural bat zuela esan zionetik egun asko pasa dira. Paja mental asko eta harri tonelada asko. Mailu kolpe asko, palakada asko. Abeletxetik irtenda geunden egun hartan. Gure penak zerbezatan ito nahi genituen, horregatik, Gotzonek Uhagonera joatea proposatu zuen. Eta batzutan ADESen esplorazio inguruetan pasatzen den bezala, tabernan urrezko informazio asko pasatzen da.

Ez zuen gitxi flipatu gizonak, domeka eguerdi batean bi gazte agertu zitzaizkionean, bere "fresqueran" (kiwiak gordetzeko aspalditik erabilia) exkabazioak egin nahi zituztela esanez. Eta ez arkeologikoak... Gizonak zioen kobarik ez zegoela hor. Kasik konbentzitu gintuen. Esan genuen gero: "bueno, ezer ez egon arren katalogatu beharko da eta guazen barrura begiratzera". Eskerrak sartu ginen. Hortik aurrera aireak gure buruak berotu zituen eta makinaria martxan jarri zen.


Bigarren irteeran Ibon eta Unai desobstrukzioa "baloratzera" joan ginen.



Hirugarren irteeran Ibon, Unai, Iñaki Irigoien eta Unai "Troti" Gema-koa joan ginen. Iñakik bere abilezia soberan demostratuta zeukan Abeletxetik (Iñaki eta bere ia bi metroko pala...). Activo ona lurra kentzeko. Unai "Troti", GEMA espeleologia taldekoa izateaz aparte erdi Markinarra denez, desiatzen zegoen zulo famoso hura ikusteko, aire famoso hura usaintzeko. Eta pasa beharrekoa pasa zen ere. Kalentada eta engantxatuta. "Txo hau haixi Santaeufemitixik ero nundik dator baine???!!". Beste bat kalentauen listarako.

Egun horretan 2 karro harri eta lur atera genituen kobatik. Ikusgarria desobstrukzioa eta burugogorkeria.

Laugarren irteeran Ibon eta Unai joan ginen berriro. Beste karrokadatxo bat.

Bostgarren irteeran Antua animatu zen Ibon eta Unaiekin, desobstrukzioa jarraitu eta zulo famatu hori "baloratzera". Orain "baloratzen" dago pisutxu bat Markinan erosi edo ez... :-)

Hurrengoetan Gotzon ere sartu zen. Desobstrukzio egun gogor bi. "Eske ez da ikusten zabaltzen, istu dago, baina ematen du erreka entzuten dela, airea ote da?"

Eta desobstruitu, eta desobstruitu... eta gaur... BINGO!

Kobazulo horizontala, baina hori bai, momentuz sekzio txikikoa, gaterekin, eta basie dauka asko. Igual sasoi batzuetan galeria inundatu egiten da? Zalantzak dauzkagu. Hurrengo irteeretan hobeto ikusiko dugu.

Gotzonek, paso istu bat pasa eta gero, beherantza doan meandro bertikal batetan utzi du esplorazioa. Zabalera 1m eta altuera 10m. Beste taldekideak ezin zirenez paso estutik pasa, geldik geratu da, errespetuagatik.

100 metro esploratu dugula uste dugu, baina ezin jakin, toporik ezin izan dugu egin eta.

Santa Eufemi mendiaren barruak ezagutzeko atea zabalik dago orain.

Eta orain... A EXPLORAAAR!










 





2017/10/14

Jacques Sautereau de Chaffe, le Baron!



 
171010:Oier.

Jacques Sautereau de Chaffe jaun baruan etxian. Bera eta emaztia oso atsegiñak eta irekixak, lehelengo momentutik Arkauten papel guztiak egongelako mahai gaiñian ipiñi destez (aparteko etxetxo baten ipiñi nabe), dana nere gustura arakatzeko. Momentuz 13 moltzo dira (Jacquesek diño seguraski papel gehixago topauko dittuala), eta gauzia optimizatzeko lehelengo inbentarixo moduko bat egin biharko dot, zer kopixau eta zer ez erabagitze aldera.

Inbentarixua (zirriborrua)
(...)

Hendaia-Paris arteko bidaian inpresiñuak:

Akize inguruan abixaria hartzen hasi jok honek: 138 km orduko.

15:42 Bordelera allegatzen. Laiñua, baiña egualdi txarrik ez. Oiñ arte 150 km orduko inguru ekarri dogu. “Pikak” mobilleko QSR kodigua hartu desta, eta nahikua; papelezko billeterik ez (neretako nobedadia).

15:54 Bordelen. Geltoki klasiko politta. Jentez gaiñezka: trena guztiz beteko ete jaku?

Erredios, ointxe hasi da ona: 16:17, Laruscade (Bordeletik urten eta segiduan) eta ointxe hasi gaittik 300 km ordukotik gora. Beheko piso hau jentez ixa beteta (goixan beste piso bat dago).

Nere martxia: liburua (Los Cazadores de Mamuts), duolingo (frantsesa errepasatzen), biharreko bloga meneatzen... Ez naiz aspertuko, ez. Bordeletik barrurutz sartu garanian, ostartiak eta eguzkixa.

16:29. Angulema inguruko herritxuak polittak dirudixe. Lurraldia ez da menditsua, baiña dana da muiñua, dana sorua eta basua. Hortzmugia hurrago.

16:40 Bernac. Akojono pixkat hizkuntziakin. Ulertuko ete detsat ezer jentiari? (ez) Honek gaizkiulertu larririk ekarriko ete desta?? (glup)

17:03 Pussigny. Zeruan hode asko barriro. “Richelieu” eta “Descartes” izeneko herrixen artian pasau gara :-O

17:12 Tours. Ostartiak barriro. Tunel bat pasau dogu, 271 km orduko, eta tinpanuak barruraka lehertu biharrian (¡).

17:34 Chartres ingurutik pasatzen. Joder, gero eta urdurixago nago. Dana kontrolpian nere ustez, baiña... baiñaaaa!!!

23:43 Marolles. Ezin hobeto. Jacques Lisieuxeko geltokixan zain nekan, eta kotxez etxera ekarri nau. Etxe oso bat laga deste, piso bikua! Eta egongelan, 8-10 karpeta, Arkauten gauzekin. Gehixago be ba ei daka, neretako etaratzen hasi da eta ahaztuta zittuan gauzak topau dittu. Afari ederra: txarrixa tailandes erara espagetixekin, gaztaia, sagarra erreta mantekauakin eta kafia; ardau botilla bi garbittu doguz hiruron artian, eta ixildu barik berbetan egon gara (ondiok ez dakitt zelan). Gero zigarruak erre dittuez, baiña nik ez dot nahi izan. Goiztxo lotara, eta bixar papel artian murgiltzera, zuzenian. Onena inbentarixo moduko bat egittia izango da, kopixatzen hasi aurretik.

171013: Paris, Belleville, 23:14. Marolleseko jardun guztia ezin hobeto urten da. Gogorra izan da: 1,5 egun inbentariatzen, eta 2 egun gauzak eskaneatzen; egunero 9 bat ordu jo ta sua. Baiña azkenian uste dot euskal espeleorako interesekua dan GUZTIA ekarri dotela. Baruak uste nebana baiño info gehixago daka etxian (zorionez, bera falta danian FFS edo ARSIP-en esku lagatzeko asmua daka) eta 4 egunak etxetik urten barik egin dittudaz: (...)

171014: ostatu majua tokau jata. Jente gaztez beteta dago, baiña ni baiño zaharraguak be ez dagoz gitxi. Auzua mundiala da: kriston anbientia, baiña nere gustokua. Baltz eta moro asko, baiña bertako jente kultureta xamarra bebai. Gaur goizian BNF-ra etorri naiz, ia Martel 1909 espediziño horren txosten famosua eskuratzen doten.

Barne bilatzailea