Mostrando entradas con la etiqueta iñusija. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta iñusija. Mostrar todas las entradas

2018/03/03

Larrun Galeria eta Ez Dau Ezer Gela inguruak

Part: Martin, Josu, Unai, Idoia

Han ibili gara gaur ere Iñeritze (edo Iñusijako Lezia ere deitutakoan, toponimia ez da sekula galdu behar) barrenak errepasatzen.

Gaurkoan konexioa nahi genuen egin Ez Dau Ezer Gela-tik heltzen den Saguzarren Potzuaren goikaldetik, Iñeritzeko sarrerako salan dagoen Bentanoi batetara. Bentanoia bai, baina ez heltzeko erreza.

Josu eta Martin Saguzarren potzura joan dira, eta Unai eta Idoia sarrerako gelaren eskalada egiten geratu gara.

Gure Teoria Geologikoaren arabera, hor goian, Iñeritzeren galeria pre paleo super fosil batetan, batu egingo ginen bi taldeak. Eta formazio kaltzitiko ikusgarriz apaindutako galeria eder batetan, besarkatu egingo ginen. Edo igual Unai agertuko zen Saguzarren potzu gainaldera eta esango zion Josu edo Martini (Eh! Hemen nau!). Edota bestela, Josu eta Martin Sarrerako Sala gaineko bentanoira agertu ahal ziren, eta orduan Unairi sorpresa bat eman, hormatik porru baten moduan zintzilizka dagoen bitartean.

Unai sarrerako salan eskalatzen zegoen bitartean, eta Idoia behean aseguratzen, kolada bateko ur tanta batek bere buzoa "refrigeratzen" zuen bitartean, kanpoko zelaiko mendizaleen zaratak entzuten ziren. Zarata bat entzuten zen bakoitzean, Josu eta Martin zirela pentsatzen genuen, galeria fosil ideal horretatik etortzen, pozez txoratzen.

Baina ez da horrela izan.

Goian galeria bat zegoen (4-5m?) eta gero zulo beltz erraldoi bat lurrean. Salaren gainean gaude.

Josu eta Martin-i esplorazioa amaitu zaie. Meandroaren tetxua jo dute. Ia dena desekipatu egin dute. Ez Dau Ezer gelaren gainaldean Ez Dau Ezer. Bueno, ba dau zerbait, baina ez guk nahi genuena. Airea bai omen dago. Saguzarren kaka ere bai omen dago. Horregatik pentsatu dugu, arrakala esturen batetik saguzarrak sartzen direla horra. Horrela izan behar du, ez badute Teletransportatzen ikasi behintzat...

Sarrerako salako goiko galeriei Larrun galeria deitu diogu. Euskalerriko beste puntan dagoen mendi harek bezala, goitik kriston bistak dituelako eta gora igotzeko tren Cremallera batekin igotzen delako.

Gaur Iñeritzeko sarrerako salako pedrerara harri berri ASKO erori dira. Harriek fiuuuu....! egiten zuten. Unaiek Uuuuaaaa! egiten zuen harri laja bat soltatzen zen bakoitzean...

Gero eta Inkognita gutxiago Iñeritzen.

2017/03/26

Iñeritze edo Iñusijako Lezia, espeleo barrankismoa

Part: Josu, Unai, Idoia, Julen, Ibon

Hasi da Iñeritzeren topografia berria. Laister ikusiko dugu teknologiak cinta metrica eta brujulari irabaziko dion ala ez. Han joan gara mentalizatuta, poligonal zehatza egin nahi genuela, topo 3D-rekin bolumenak nola representatu... Zarrabentan fantaseo teknikoak ugari izan dira. Baina fantaseoek errealitatearekin laister egin dute topo, euria gelditu ere ez bait da egin ia egun guztian.

Sarrerako salaren topografia hurrengorako utzi dugu, eta 27ko putzuaren kabezeran hasi gara. Epeletan eta lehorretan, eta kalada zertxobait lehortu zaigunean, eta morala berriro igo.

Errekak eta errekaren soinuak leza guztian jarraitu gaitu. Lehorretan geunden bitartean hanka azpian behean entzuten genuen, eta beste batzutan buru gainean genuen, dutxa eder bat emanez. Baina bueno, 27ko putzuaren kabezeratik hasita eskisto ranpen hasiera ingururarte topografiatu dugu. 70 puntu. 70garren puntura distoa eta koadernoa harrikan zuloan behera botatzeko gogoarekin geunden. Baina bueno, lana aurrera doa.

Etxebarriko eta Markinako Ibon eta Julen-ek lagundu gaituzte oraingoan. ADESen esplorazioen berri bazuten, Ondarroan eman genuen hitzaldi baten eta Etxebarrin orain dela gutxi Oier-ek eman zuen hitzaldi baten ondorioz. Zelan lan egiten dugun ikusi nahi zuten, eta ahal den guztian lagundu.

Hasieran denok topoarekin batera joan gara, baina topoa egiteak geldi ibiltzea eskatzen zuen eta 2 pertsonarekin nahiko zen. Eta hotzak ez hiltzearren azkenean Idoiarekin batera leza bisitatzera joan dira, eta izerdi piska bat botatzera. Eskistoen ranpa hasiera inguruan denok batu gara berriro, Josu eta Unai-ri topoarekin pazientzia amaitu zaigunean.

Leza asko gustatu omen zaie, eta hori euri zaparradatan sartu garela eta erreka kargan!


Honen arabera, eskistoen ranpa hasiera ingurua, -150m ingurura dago. Nahiko zehatz doa gauza, sorpresa handirik gabe. Topo zaharra ondo eginda zegoelaren seinale!

Hurrengoan fondoko gaterari kaña eman beharko diogu. Eta noski, topoa jarraitu eta jarraitu egiten.

Ahal bada kanpoan euririk ez dagoenean, ez bada asko eskatzea!