Mostrando entradas con la etiqueta olatz. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta olatz. Mostrar todas las entradas

2024/06/23

Kobetan, gallardonian blai

 

"Oier ADESeku re; ez dau azalpenik bir, lokatzari buruz" (Josuk atzok esanda, con las manos en la masa). Argazkixan: Unai Damazulotik urten barri.

240622: Oier.

Kobeta (Olatz, Mutriku). ADESekuekin lurpeko planik ez eta, "bonos del tesoro"ko balore segurura jo dot: Burumendi! Kaso honetan, jentetzia bildu gara: Unai, Josu, Idoia, Joseba, Mitxel, Iki, Txino Satorrak etorri dira, beraz 3 taldetan banatu gara, helburu 2kin: bata, Iki eta Unaiek osatuta, ez-galdetu-neri-nora juan dira (Irrintzi?), kueba sistema erraldoi honetako sektore bateko marrazki topografikua osatzera; bestiok, danak, Montaña Rusa aurretiko katazulo/Damazulo bat desobstruitzera, sektore deseroso /nekagarri baten pausua saihesteko balixo izango daben esperantziakin. Lehelengo 3 "makinak" juan dira, biharrekin hasteko, eta beste 3rok atzetik juan gara, errelebuak emon ahal izateko.

Biaje politta izan da; oiñ arte ezagutzen (edo) doten erreka nagusiko sektoria lagata, lateral baten gora egin dogu, eta adibidez Buatxabal Potzu, eta Langostiñuen Pausu legendarixuak ezagutu dittudaz, ikusgarrixak benetan. Pauso estutxo batzuk be egon dira, eta ondo pasau dittudaz: zentzu horretan, pozik neure buruakin. Era berian, gimnasiuan egindako saiuak be lagungarri izan diraz: mitxeliña kendu bakarrik ez, fondo fisikua be hobetu dot eta gaurkuan moduko egunetan hori asko igartzen da. 

Bestiak pare bat orduz biharrian zoiala allegau gara desob lekura. Katazulo horizontal luze eta erosua berez, baiña buztin/lokatz fiñez bete-bete eginda, eta ha kanporatzeko gatxa. Buztin pella haundixekin bolak egin, ahal danik eta haundixenak, harek kanpora etaratzia, eta pausua oztopatu barik "kudeatzia" zan bihar gehixena. Hanketan, eskuetan, gorputzian, arpegixan... bakotxak gure pixuan gaiñeko 6-7 kg lokatz genkan pegauta, eta harek (eta pellak) aurrera eta atzera mobitzia, uste nebana baiño nekagarrixagua izan da. Damazulokin gogoratu naiz! Gure paraderua argazkittan dokumentatziak mereziko zeban, baiña kamarian osotasuna ezin bermatuta, zorruan gordeta geldittu da. 2-3 ordu egin doguz bertan (lehendik zeguazenak, 5). Halako baten, Unai eta Iki agertu dira profundidadietatik, eta unamorixuan erabagi dogu gaurkoz nahikua zala. Itxuraz zeozer aurreratu dogu eze, lehen zihero itxitta zeguan puntan, bloke baten azpiko leihatilla batekin geldittu da, eta aire zirkulaziño txiki batekin. Eskertzekua! Izan be, lehen ezin zan arnasa ondo hartu bertan.

Kanporakuan geldiro egin dogu, nahikua nekatuta genguazelako, eta dana ondo juan da intzidentzia berezirik barik. 10:30ak aldera sartu gara goizian, eta 22:10etarako kanpuan genguazen danok. Pozik!

Bio aldetik, nere superantiojo barrixak ekarri dittudazen arren, ez dot kokorik bape ikusi. Potian jauzi dan bakarra (Lithobius 1) Idoiak ikusi desta!

Fisiologia aldetik, gauza kuriosuak. Esan doten modura, gaur asko nekatu naiz; eta, nahiz eta kardio sistemiak ondo erantzun (fondua), erantzun ezohikuak izan dittudaz. Konturatu naizenak: Oletan materiala garbitzen, sufridu egin dot benetan -posturia, indar faltia...-; etxerakuan, "flaka" tipoko gosia (oso arrarua, nigan), bai afaltzerakuan, bai goizian jaikitzian; 01:30etan lotara sartu banintzan be, 06:30etan esnatu naiz eta ezin izan dot barriro lo hartu; begixak ixtian, argittasunak "ikusten" izan dittudaz (speleo egitten hasi nintzanian moduan)... Esango neuke leza barruan jandako gominola ugarixak be zerikusixa izan leikiela: azukre gaindosisa, esfortzua egitten lagundu bai, baiña biharbada rabdomiolisisera eruan nabena... Batek daki. Erantzun kuriosuak, edozelan be.

2023/12/25

Nigeriatik Lekondera

 

231223: Oier.

Ohittura onak galdu bihar ez dirazenez, Burumendikuei bisittia egin detset. Ohiko moduan, euren planetara moldatu naiz eta gaurkuan, Kobeta amaieziñera abixau naiz Unai, Mitxel, Joseba eta Sotokin. Txarto gogoratzen ez badot, Nigeria gelatik Lekonde sektorera juan gara (ez eskatu neri zehaztasun gehixago) eta bertan, katazulo bat desob egin eta geroko galerixia esplorau biharra zeguan. Hori egin dogu ba: eta Mitxel eta Sotok silfide-mailukari biharra egitten ziharduela, Josebak argazkixak hartzen jardun dau, eta ni Unaieri topoakin laguntzen (agertu dirazen 9 metro barrixak, eta haraiñoko galerixia osatzen). Pozik, zeozer utilla egitten nihardualakuan! Hori bihar dot nik-eta, ondo sentitzeko; paseatze hutsa etxata gustatzen.

Izan be, tonto-monto honekin badira makinatxo bat bidar zulo honetara sartu naizenela. Eta behin nere Aranzadiella leizaolai-ak jasota (Prieto det., karst honetako berezittasun nabarmenena), Zospeumak eta bestelako ohiko fauna, ba esango neuke hamendik aurrera ezingo dotela ekarpen haundirik Olatzeko bioespeleologiari. Horrenbestez, halako gauzatxuetan lagundu biharko!

Besuetako agujeta majuekin (aspaldi ez nintzala lau hankatan ibiltzen), poz-pozik geratu naiz, baitta Burumendi taldia hain osasun onez, ilusiñoz eta zeregin interesgarriz ikustiangaittik be. Eskerrikasko nerekin pixkat konpartitziangaittik. Urte askuan mantendu deizuela hori guztia, beste espezialista zintzuekin elkarlanian, eta peiper eta inpaktu gose baiño ez dirazen buitrietatik libre! 









2023/07/03

"Tritium burumendii" espezie barrixan billa

Txikiñe, Oier eta Joseba (kamara atzian), Lamentaziñuen Paetan: "Mea culpa, mea culpa, mea máxima culpa".

 230701: Oier.

Kobeta (Olatz, Mutriku). Hillabete kuebarik zapaldu barik egon ostian, egun libre bat eukiko, eta... ADESeko iñork speleorik ez! 😱 Eskerrak Burumendiko lagunak balore fijo bat dirala, eta hantxe juan naiz Mitxel, Soto, Joseba eta Txikiñekin batera dana dalako planian sartzera, eta nere arluan ahal dotenian laguntzera. Plana, ez da ahuntzan eguardiko eztula izan: Gigantes gelako eskaladia amaitzia. Punto ezbardiñetan hainbeste saio egin ostian, azken bide honen hirugarren ekittaldixa izan da gaurkua, eta baitta ondo urten be! Eskalatzaille prestu bixak galerixa horizontalian sartu dira, eta ulertu dotenangaittik 20-30 metrotako ibilbidia egin dabe, bihurgune batzuk eginda, eta Kobeta II sarrerarutz begiratu biharreko inkognita batzuk lagata. Beste hirurak, pasamano zoragarri horretatik, eureri begira egon gara, eta ez hori bakarrik: nere helburua gaur Zospeumak hartzia izan da, eta nahikua izan da Joseba eta Txikiñeri ehizian ezaugarrixak azaltzia, jo-ta-bata-bestian-atzetik dozenaka marraskillo aurkitzen hasteko!! Bai Zospeum (biscaiense, dirurixanez), baitta beste 4 klasetakuak be (Oxychillus, Discus, Obscurella eta Cryptazeca) be. Halan be ale asko izan diraz, eta euren artian beste zeozer barririk agertzen bada, Tritium burumendii izena ipintzia politta litzake. ;-)

Mitxel eta Soto "amildegi gigantian" bestekaldian, Josebak hartutako argazkixan.

 Bestalde, ikusi dot espeleologo moduan zaildu ahala, Burumendikuak inguruko taldien ohittura txarrak kopixatzen doiazela: speleo asko, baiña idatzizko kronika gitxi! Kontuz, bestela gure moduan amaittuko dozue. Aldia guztietan, txakurrak ortozik... ZUZENKETA: gaurkuangaittik behintzat, Burumendikuak zuzendu dabe. ADESekuok barriz... lehengo lepotik burua!

Eguneko plan guztiak ondo urtenda, pozik. Ez da beti gertatzen eta!

 
Azkenik, nere buzo glamouroso-errepublikarrakin maitemindu zarienok (batez be neurrira eginda dalako), hamen dakazue egillian erreferentzixia: https://combi-speleo.fr/boutique/fr/ . Baitta etxian dakaten ogixa egitteko makiñiana be! https://www.pccomponentes.com/moulinex-ow610110-home-baguette-panificadora

2021/05/09

Olatzeko plantxak


 

 210508: Oier.

Aurtenetxeko XXS pausuak uxatuta (edertasuna, eta Bolunzulo-Lastarrike konexiñua ez da nahikua ni hara eruateko!), Burumendiko lagunei deittu eta Olatzeko karstera juan naiz, ahal izan doten gauzetan laguntzera. Jente nahikua genguazela eta, lehelengo ekittaldixa talde bittan banatuta egin dogu, Kobetako zonan: batetik  Josu, Kemen eta Iki baten ibilli dira (ez dakitt kuebian ordinala zein dan), 30 bat metroko meandro estu bat topografiatzen. Bestetik Zapa, Txeru, Idoia, Aiora eta ni, Kobeta VI zonan lokalizaua eta jaisteko pendiente zeguan lezatxo bat ikustera juan gara; emaitza apala izan da, baiña inkognita bat gitxiago Olatzeko kataloguan.

Ostian, Kobaldeko hobira juan gara, egoeria ikusteko. Zulo honen ur-errejimenak (erreka biren absorziño-puntu torrentziala) bertako harri txintxar, enbor eta sedimentuen pillaketia oso aldakorra izatia dakar. Horretara, garai batzutan ezin da metro asko aurreratu, eta bestetan ostera, bide bat libratzen da eta gehixago sartu leike. Gaurkuan Burumendikuak lehelengo kontaktu bat egin nahi zeben, egin biharreko lanen estimaziño bat egitteko; ez dogu ezta topo materialik be eruan. Esperantzia 100 bat m barneratzia zan, baiña betikua: ustekabiak nagusi. Bidia estua, bajua, laminadore estilokua zan, baiña sartzeko modukua: aurrera, eta aurrera, eta aurrera, urpekari-hari baten aztarnak topau doguz (garai baten sifoia izango zan sektore baten, gaur guztiz legorra) eta segi aurrera, amaitzeko itxura barik. Azkenian, 250 bat metro egin ostian, bueltia egin bihar izan dogu; datozen egunetan beraz, mutrikuarrak "luz y topógrafos" material guztiakin itzuliko dira, ezohiko egoera hau aprobetxauta esploraziñua ganoraz burutzeko, eta gero Leizarpe speleo taldekuen topo zaharrakin erkatzeko. Emaitza oso interesgarrixa izan leike, eta esploraziñua bera, kitzikagarrixa guztiz.

Bio aldetik, Kobalden jaso dot nik jaso biharrekua: Oxychillus 1, Zospeum 1 , pare bat karabido (bat gorrixa, bestia baltza), Lithobius 1 eta koko baltz haundi bat (kanpotarra itxuraz, baiña xelebria irudittu jakuna).

Total, "paseillo torerua" izan bihar zana, azkenian, ekittaldi fisiko politta izan dala neretako, Kobaldeko laminadorietan pektoral eta tabletak (mitxeliñen azpikuak) ondo landuz! Gustua emoten dau, arratsaldez neka-neka eginda sentitzia eta bixar seguraski agujetekin, aspaldiko partez! Halako asko egitteko gogoz.



2020/12/12

Kobetako munduan

 

201212: Oier.

Kobeta (Olatz, Mutriku). Gaur eguna umorez hasi da, Txalapartan aspaldiko partez sartu eta barruan jarritta armosatzeko aukeria izan dogulako. Bisittan be etorri jakuz Zapa eta Idoia (aspaldiko!) eta Burumendiko merchandising despliege guztian erdixan, adarra jo deste ea nere kronikak euren blogian idazten ez ete naizen hasi biharko. Izan be, ADES-eko bestiak badabiz gauzak egitten, astian 2-3 bidar barrena, baiña... ez dabe blogian ezer idazten! Paradoxikoa, gaur hirugarrengo astez jarraixan, blog honetan beste zona batera egindako espediziño baten barri agertzia. Badakitt bestiok be idazten dozuela (kronika internorako); ba zer kostatzen jatsue hamen be publikatzia? :-)

En fin. Gure zonan planik ez, eta gaur laberinto honen beste zatitxo bat ezagutzera juan naiz ba. Ez naiz bisittari bakarra izan: GEMA-ko Unai "Trotixa" be etorri da, eta horri esker hiru taldetan banatu ahal izan gara, gaurko jardunaldixari etekiñik haundiña etaratzeko. Batetik, Soto eta Troti, juan dan zapatuko eskalada lekuan jarraitzera (uste dot); bestetik, Iki eta Josu, Lekondeko sektorian (?) explo eta topo egittera; eta azkenik, Unai eta ni, topo/bio tandem perfektuki engranatuakin aurrera. Hiru taldiak banatu garanian, 11:30ak ziran.

Gaurkuan beraz, Unaien aginduetara eta bere superbisiñuan (ni hamen bakarrik galdu egingo nintzakelako), Gigantes eta erreka nagusixak bat egitten daben puntura allegau gara, eta handik behera, Kameruneraiñoko tartia mapeatzera. Azkenian ezagutu dot gela famoso hau, eta hortik aldeko biharrakin juan jakuz orduak; 14:00ak aldian, Kamerun gelia bera marrazteko neurrixak hartu doguz, eta gero Iki eta Josurengana joan gara. Bloke artian, 60. hamarkadan Leizaola eta bere lagunak geldittu zittuan -eta gero Leizarpekuak gaindittutako- sifoia ezagutu dot, eta errekan behera sarrera klasikotik datorren galerixa aldian juntau gara bestiekin. Unaiek "antxiñako jantokixa" seiñalau desta eta, espero neban legez, materia organiko artian koko nahikua topau dot (Quaestus, uste dot; antiajuak kanpuan ahaztu dittudaz eta... korrikalarixak potuan sartu biharrez, ez dot astirik izan eurak ondo begiratzeko!).

Puntu horretan, Mari Errauskiñe modura etxera bueltau behar nintzala eta, fondoko hirurei agur esan eta, Unaiek tarte ezezagunian lagunduta, Gigantes errekan gora juan naiz. Soto eta Trotiren lekuan azpittik pasau naizenian, euren gauzak ikusi dittudaz baiña eupadei ez detse erantzun; urrin ibilliko zirala pentsau dot, ea gero zer kontatzen daben. Gigantes gelan bertan, ostera (juan dan zapatuan Unaiekin topografiautako meandruan sarreran), materia organiko lizundu pixkat topau dot, eta han kokuak! (gela honetan topatzen dittudazen lehelenguak). Quaestus eta Aranzadiella (?) asko, alkarrekin, nahastian. Bertan ogi zati bat laga dot, ea hurrenguan zer agertzen dan. Hortik aurrera, poliki-poliki inmensidadian gora, arroila horretan ardi-kukusua baiño txikixagua sentitzen. Atentziñua deittu desta zenbateko "eurixa" egon dan sektore honetan gora. Kalian baiño gehixago busti gara!

Beraz, laburbilduta, hauxe izan da nere bio lagiñen uzta: 1 Trichoniscoides, 3-4 Quaestus, 3 Lithobius, 2 diptero, 3-4 Aranzadiella (?).


 

2020/12/05

Kobeta: explo, topo, bio

 

Iki eta Unai prestaketan. Gaur aterpia ondo etorri da, zulora sartu-urtetzeko!

201205: Oier.

Egixa esan, fenomeno etortzen jata Burumendikuak etxe onduan eukitzia: atzo be, ADES-eko taldekidiak Lastarrikera zoiazela eta (neretako sarrera estuegixa), telefono deixa eta baietz, gaur Kobetara zoiazela eta juateko. Beraz gaur eurengana bildu naiz, juan dan asteko biharrekin jarraitzeko.

Iki, Josu, Unai eta laurok sartu gara, 9.45ak aldian. Juan dan asteko eskaladatik hurre dagon puntu batera juan gara danok, eta han lan banaketia. Lehelengo bixak, beste eskalada bati ekin; beste bixok, 69-79 estaziño topografikuen arteko tartia marraztia (1) eta Gigantes Gelako adar lateral txikixa (baiña hain altua!) plantan topografiau (2). 

Topo txukuna; poliki-poliki egindakua.


Bestiei agur esan, eta guria egittera juan gara. Unaiek marrazten ziharduala, nik bio lagiñak jasotzen ibilli naiz, emaitza pozgarrixakin: ez dittudaz ale asko jaso (lau bakarrik), baiña bai juan dan astian hartu ez nittuanak: bata lehengunian iges egin zestan ganba zurixa, Pseudosinella edo; beste bi Trichoniscoides itxurakuak; eta azkena Oxychillus bat. Unaiek biharra modu txukunian egin dau -bere estiluan- eta puntako teknologiaz lagunduta gaiñera (topografiarako, plantxarako zein erropia garbitzeko balixo daben tableta). Behin hori amaittuta, eskalatzailliei bisittia egin detsegu, eta 15 bat metroko alturan topau doguz, bentanilla bat ikusitta beste baterutz igotzen ziharduela; guk zeozer jan, eta topo lekura abixau gara. Han, bertako horma zuzen eta sabaixan alturiakin harrittuta geratu naiz (Gigantes gelakua baiño altuagua! Distoak be ez zeban neurrixa hartzen). 16:00ak bertan jo deskuez, eta kanpora juateko ordua nekan; Unaiek lagundu nau, eta gorakako bidian hasi gara txiri-txiri. Igo ahala, konturatu gara sartzerakuan baiño zatixa ur gehixago zetorrela goittik behera; batez be, sarrerako kañoi inguruan; urtetzeko azken potzuan, dutxia txorroka hartu dogu, beroaldixa freskatzeko ondo. Gero kanpuan baiña, ez zeguan hainbeste euri. Igual egunian zihar bota dau?



Gaur jasotako bio lagin batzuk.


Behin kotxian, haundittuta eta lokaztuta zetorren errekan burdiñak garbittu, eta han geratu da Unai zentinelia, beste bixak noiz urtengo. Nik etxera egin dot, speleo jardunaldi atsegin eta produktibua izan dala iritzitta. Eskerrikasko!

Tablet bikaina! Emaitza onaren sekretua.

 


2020/11/29

Olatz eta SEDECK

 

Kobeta III, pertsonalidade haundiko sarreria (burdinsaretik hasitta).

 201128: Javi, Oier.

ADES-ekuekin koinzididu ezinda nabillela, “valor seguro” batera jo dot: Burumendi. Bai ondo asmau be! Izan be, euren eten bako aktibidadian (ezagun da speleo talde estandarran eboluziñuan 4.1 fasian bete-betian dabizela!) hónek lagunok gaur Kobetara joatekuak ziran, aspaldixan ezagutu nahi neban zulua. Bueno, hori taldietako batek! Txalapartan juntau garan jentian artian, hiru talde egin diralako: Soto-eta, alde batetik zulo batzuk begiratzera; Iñaki-eta, beste zona baten prospektatzera; eta hirugarrena (Unai, Josu eta Iki) Kobetako biharretara, plan topografiko eta exploratorixua. Azken honetara bildu naiz ni, bio laginketan jarduteko asmoz.

Ez dakitt kueba baten sartzeko nekan gogo ikaragarrixangaittik izan dan (juan dan 15 urtian, ez dakitt hainbeste denporan egon naizen buzua jantzi barik, eta gehixago pedala zintturoi modura baiño ez erabillitta!) baiña gaurko jardunaldixa gozamen hutsa izan da: zulo erosua, ederra eta potzu bertikal ikusgarriz beteta. Normalian ez detsat kaso haundirik egitten komentarixo laudagarrixei (“pocas cosas hay más aburridas que oir a varios compañeros relatar su particular odisea en una cavidad desconocida para el oyente”), baiña egixa esanda, behin Gigantes arroilako dimentsiñuak ikusitta, komentarixuok guztiz ulergarrixak dira. Eta han instalau dan pasamanua be, zirraragarrixa, eta merezi daben esperientzixia.

Behin barruan, ez dot gauza haundirik egin egixa esan: hiru ordu bakarrik nittuan (bestiak egun osorako planakin zoiazen), eta lehelengo Unaiek “tour” txiki bat egin desta, erreka nagusiraiñok doian tartia behintzat ikusi neixan. Deigarrixak egin jataz, oso, galerixian forma aldaketak: batetik, arroila kolosal horretan behera garai baten etorri zan uran bolumena kalkulatzen (eta afluente bat baiño ez da!), eta bestetik, ur horren progresiñuan araberako formak: abixara txikikuak (meandro bigurrixak, harri bola moltzo haundixak…) eta abixara haundikuak (horma garbixak…), txandaka modu kapritxoso xamarrian. Geomorfologoren batek ondorixo interesgarrixak etarako leukez, beinke!

Tourretik bueltan, Josuk eta Ikik topo amaittu dabe; eurei agur esan (beste sektore batera juan bihar ziran-eta, explo bat egittera) eta Unaien txandia etorri da: poligonalan gaiñian marrazkixa osatzen geratu da eta ni hari laguntzen-edo ibilli naiz, mamarru-bilketan niharduala. 13:00ak jota, baiña, hari be agurra emoteko momentua etorri jata. Kanporutz egin dot beraz, poliki-poliki eta segurtasunakin zorrotz; eta lehen sorpresan harrapautako edertasuna, gero bakardadian gozatzeko aukeria izan dot: polikixago, eta argi indartsuagua erabillitta. Etxata ahaztuko, ez!

Barruko haundittasunan itzalian geratzen bada be, esan beharra dago kuebian sarreria bera be ederra begittandu jatala (gaur Kobeta III-tik sartu gara; behiñ hau topauta, sarrera historikua, Kobeta I, abandonatzeko bidian dago bertako arriskuangaittik, harri erorketak). Hasi burdin sare “berezittik” (laster ei diraz beste bat ipintzeko), eta grapekin atondutako arrakala desfondaturaiño, pertsonalidade berezixa dakan sarreria da hau, bai horixe.

Neure gaixari helduta. Bidian saguzar bakarti bi ikusi doguz, lozorruan; Rhinolophus ferrumequinum itxuraz. Jasotako bio lagiñak, barriz: Quaestus? 1, Lithobius 2, txitxara luze gorri bat, 7-8 Zospeum (vasconicum? Oskol nahikua biguna zeken, espero dot bateren bat OSORIK allegatzia Carlosengana!), krustazeo gorri 1 (beste zuri pare bat ikusi dittudaz, baiña iges egin deste), meta 1.

Josu, Iki eta Unai Kobeta III-ko sarreran.

Arratsaldian, barriz, Javirekin batera SEDECK elkartiaren batzar orokorrian parte hartu ahal izan dot; Covid-19 pandemixia dala eta bideokonferentziaz egin dalako (normalian ezin izaten dot Jardunaldixetara bidaiatu). Interesgarrixa izan da, batez be pare bat lagun ikusi ahal izatia, eta izenez baiño ezagutzen ez nittuan beste batzueri arpegixa ipintzia. Batzuk proposau dogu, aurrerantzian gauzak normaltasunera bueltatzen badira be, bideokonferentziaz parte hartzeko aukeria mantendu ahal izatia!


SEDECK-en Batzar Orokorreko une bat.

2019/09/29

2 x 1 (Ispaster eta Mutriku)


190929: Oier.
Olatzekuekin (Soto, Txikiñe, Unai) Atxukarrora. Katazulo ikusgarrixa zabaldu dabe aurreragokuan ezagutu neban laminadore horretan. Haize korrientia: 2 Beaufort/Etxebarria (kanporaka), baiña mendi honetan dagon kolektore saria argitzeko oso interesgarrixa izan ei leike. Ulertu dotenangaittik, Ziñuako dolinatik Artzain Errekara isurtzen dan sisteman ibilli gara; konplexu guztian irudikapen 3D bat ez dakat, baiña badirudi paleomaillak bata bestian azpixan kokatuta dagozela, eta zona honetan dagozen zulo guztiak hidropuzzle horren parte desbardiñak izango litzakez. Dakixenak dakixe, ni gaur ez naiz etorri pentsatzera, asto-lanera baiño: eta horretan jardun dogu pare bat ordu luze, eroso baiña makur, 10 bat petate bete lur kanporatuta. Bittartian, lagin fotografiko eta biologiko batzuk hartu doguz; nere aldetik: Meta, Oxychillus, dermáptero baltza, Troglohyphantes itxurakua, masma oso txiki eta zurixa (troglobiua?).

Beaufort-Etxebarria eskala


190922: Xabi, Antua, Oier.
IS-XX (...?). Bide bittatik etorri jaku informaziñua (xxx eta yyy), lehelenguan jabetzako lur batzuetan, zzzz kontran, koba bat dagola. Errez topau dogu, terraplen artifizial baten ertzian. Azkonar-zulo bi, laminadore tipokuak, alkarrekin komunikauta sarreratik hurre, eta seguraski barrurago be. Galeria freatiko argixak dira, baiña ixa goraiñok kolmatauta; sedimentua zaharra da, ez dirudi behintzat azken 100 urtetakuak. Barruan, azkonarrak sartutako kanpoko hondakiñak, ladrillo moderno zati batzuk bebai. Sabaiko pendanten artian 2-3 pinporta gorri (5 bat mm diametroko puntuak); arte rupestre "diskretua"? ;-)
Informatzaille batzuekin be egoteko aukeria euki dogu, eta badirudi zona berian zulo gehixago egon zirala: barrena, gerran auzoko jentian errefujixo moduan erabilli zana (hónek ez diraz, seguru) eta igual zzz-an obretan desagertutako besteren bat bebai. Gauzak holan, zalantzak dakaguz gaur ikusittako hau 140525-an apuntatutako Azkoitti dan... baitta be, guk Algorta II modura katalogau doguna GEV-en Algorta II izango dan, edo... errefujixua ha izango zan (horretarako gaurkua baiño aproposagua dala eresten dogu).
Bio lagiñak: Oxychillus 2 eta Meta 1.


2019/07/20

Olatzen


190720: Oier

Olatzekuekin (Unai, Txeru, Txikiñe, Soto), Ramon "San Blas" informatzailliakin egin daben mendi bueltan. A tiro fijo juan gara: Ramonek San Blasetik Mendibeltzubururako kordaletik gidatu gaittu, gero Artzainerrekara pixkat bajatuta, eta ibillaldi horretan noaki zenbat minazulo, leze eta kueba erakutsi deskuan (nik kontua galdu dot azkenian; Olatzekuak erreferentzia guztiak jasoko al zittuezen!). Azkenan izenakin geratu naiz bakarrik (Atxukarro), eta ikusi barik geldittu jakun azken ubegi batena (Leizabe). Eguardixan Sotok eta nik alde egin bihar genduan, eta Olatzeko tabernan zeozer hartu dogu; han geldittu dira Unai, Txeru eta Txikiñe arratsaldian beste saio bat egitteko.

Pozten naiz auzoko espeleologia talde "gazte" honekin harremana egin izanaz (ADES-eko beste batzuk be etorri izan dira, ni baiño lehenago). (...) uste dot ez dogula ahalegin haundixa egin biharko gure taldien arteko harreman ona eta kolaboraziñua mantentzeko.

Goizeko prospekziño saio exhaustibuak ez desku denporarik laga be zuluetan sartzeko, eta beraz ezin izan dot kokorik jaso; baiña lan bioespeleologikua pixkat esplikatzeko aukeria izan dot (igual bateronbat lagin bilketan hasiko da? Hurrenguan pote txorta bat ekarriko dot, badaezpada) (...)

Urte askotarako!