2018/07/29

Kurtxia eta Armintxe



180729: Oier.

Kurtxian (Ispaster) eta Larrotegin (Lekeitio), dakiguna ikasten.

180429xan baten Lekittoko mendi taldiak antolatutako martxan, Zatikatik Batizerako bide baztarrian ikusittako leza “misteriotsua” begiratzera juan naiz. Soka batekin bajatuta, laster argittu da misterixua: neure puño y letraz idatzittako IS-018 siglia irakortziakin batera. Izan be, 2007-VI-17xan Gotzonek Idoiak eta hirurok esplorautako Kobondo/Bizkartegi bera da, baiña orduan basuan beheko aldetik etorri giñan, Zatikatik zelaixan zihar. Esan biharra dago goiko aldetik pasatzen dan bidezidorretik askoz be errezago allegatzen dala bertara. Behin barruan, bistan danez, sarrerako gunietan ikustalditxua egin dot; ganga garbixetan ez dot arte arrastorik ikusi; opilioiak bai, asko (ez dot lagiñik hartu). Eta Gotzonek ahaztutako guantiak jaso dittudaz, usteldu xamarrak.


Gero Larrotegira bajatu naiz. 180702-ko ufaletan Zerengatik behera zetorren ur pillua gatzen dan puntuan, alikatiekin sasixa ebaten jardun dot ordu ta erdiz. Metro ta erdiko bidia egin dot barrura, baiña sasi-koladoria trinkua da guztiz, eta biharrakin segitzeko aixotza eta matxetiakin hobe. Ez dot uste leza garbirik egongo danik, baiña hortik galtzen dan ur kaudala Larrotegi V eta ubide artifizialeko zulo bixak baiño haundixagua dala kontuan hartuta, eta Armintxekin hidrologikoki lotuta dagola, bijilatzeko moduko puntua da duda barik.

2018/07/22

Garraitz I, VI eta VII


  
180721: Xabi, Gotzon, Antua, Oskar Gorozika, Urtzi, Oier.

Garraitzera (Lekeitio). Bertan begiratu biharreko asko badago be, gaurkuan tiro fijora juan gara eta gero gerokuak: lehelengo, ipar aldeko baterixatik behera, itsasotik ikusten dan zulora jaitsi gara. Aterpe hutsa bada be (3 bat metroko sakoneria), katalogau egin dogu (Garraitz VII) eta ornitologuak kontrolauta dakela ikusi dogu (pinttura markak, eskuadrak, kimikuak). (...)

Bertatik behera segiduta, Frailleburu aldera bajatu gara (hasieran pentsau dogu Surzillo bat zala, baila ez: Garraitz 25 taldeko Idoia Goitiak argittu desku hori Frailleburua dala). 


Hor, beheian zokalo transitable batera allegau gara, eta seguridadeko pasamanua ipiñitta, galeria batera sartu gara. Itxuraz freatikua (Gotzonendako izan ezik: harek marinua zala esan dau), 30 bat m aurrera egin dogu galeria ikusgarri baten, espeleotemaz beteta, relleno desbardiñekin (...) Gu erdi mailla fosil batetik juan gara, baiña gure azpixan itsasoko urez betetako galerixa bat zeguan (ez dogu esplorau, maria gora zan) eta goittik be, punto batzutan, gorakako pasabide batzuk ikusten ziran (derrubio kono baten gaiñian, bereziki; kuartel ondoko  bufoia zala pentsau dogu; topografian ikusiko da). Hortik aurrera, galeria estu batzuetatik, arrakala zabal eta arriskutsu batera allegau gara, bloke haundixekin suspentsiñuan, 20 m beherago itsasuakin bat egitten zebana; uste dogu bestekaldeko Garraitz VI-ko terminusetik oso hurre egon garala, baiña soka baten faltan ezin izan dogu konprobau.

Bide osuan zihar, hormak miatzen juan gara, (...). Bio aldetik: Oniscus asellus 2, Lithobius 1, karabido 1 eta Trichoniscoides 1.

Beste talde bat Garraitz VI-ko beste sarreratik sartu da, baiña ez dogu komunikaziñorik lortu. Bertako UTM koordenadak eguneratu doguz. Bestalde IS-071 Garraitz I-era sartu gara argazkixak egitteko asmoz, baiña bertako bidia blokeauta topau dogu baso lanetan botatako tonelada 1 egur pasatxokin, usteltzeko prozesuan eta giro eskasakin.

2018/07/08

Gouffre d'Igneritzé ou Ignusija



180707: Unai, Idoia, Oier.

Iñeritze (Nabarniz). Helburua: Eskisto Gelako eskaladan gorako gela barrixa topografiatzia, eta handik gorako soka guztiak kentzia. Berandu xamar sartu gara, 11:30ak aldian, eta frantsesez berbetan (Larrako kanpañia prestatzeko), zuzenian helburura juan gara arazo barik. Behin bertan, ordu pare bat inguru juan jakuz eskaladan gora juan eta hangua topografiatzen: Yogurin Lekeitiarren Gelia ikusgarrixa da, tamañuz, tetxutik jauzittako derrubio kono haundixakin; hara gora igo, eta bestetik bajatu eta gero, barrenengo puntuan hobi txiki bat daka; handik espeleotemaz betetako gela batera sartzen da, 8 bat metro luze, ranpan behera, eta gero ondiokan beste 3 metroko salatxo bat; honen azpikaldian antxiñako inundaziño zeinuak ikusten dira, eskaiola testura eta kolorezko baltsa sikuak. Pixkat gehixago jarraittu leike, baiña espeleotema asko hausi biharko litzakez, eta haize korrienterik ez dakanez, hortxe egin dogu buelta.

Behiñ hori amaittuta, hipotermian kontrako maniobrak eta zeozer jan dogu; bide batez, komentau dogu bakotxak bere atake-anoa eruaten hasi bihar garala (eta gero, nahi bada, konpartidu); batek beste guztiendako jatekuaz enkargatzia ez da ohittura ona...

Kanporakuan, dana ondo juan da: 4 petate bete doguz, eta horrekin batera Iñeritze osua desinstalauta geratu da. Kotxera allegau garanerako 21:00ak ziran. La guerra ha terminado.

Bio lagin pare bat: Ischyropsalis eta Lithobius.

2018/07/05

Info7 irratixan, speleo dibulgatzen



Gaurkuakin, neguan zihar Info7 irratiko “Kale Gorria” irratsaiuan egindako kolaboraziño txortia amaittu dogu. Guztira 11 elkarrizketa izan dira, 15 bat minutukuak, eta bakotxian gai monografiko bat hartu dogu gure #speleo mundu ezezagun hau pixka bat dibulgatzeko. Hamen dagoz irratsaiuak entzungai:
Kasu askotan, elkarrizketia prestatzeko materiala wikipediarako artikuluak sortzeko edo osatzeko be erabilli dot; dos por uno!

Barne bilatzailea