2015/10/31

Percibo aire



Pánico.

Fue la primera sensación (♪♫ chispas ♪♫) que el cazador experimentó en esta sima. La Sima. Hace años, cuando el Profesor solicitó arañas grandes de cueva. Arañas. Grandes. De cueva.

El cazador siempre había tenido pánico a las arañas.

Pero.

El cazador era disciplinado: si el Profesor quería arácnidos... arácnidos tendría. Desde entonces, el bisoño persecutor de bichos –que al principio no distinguía entre troglófilos, troglobios y trogonstonios- fue bregándose en la recogida. Hasta desarrollar una capacidad de discernir entre “los que valían” y los que había que dejar vivir. Lithobius, Quaestus, Ischyropsalis. Astaroth, Azazel, Asmodeo. Mane, Tekel, Fares.

Al principio venció la repugnancia a base de gruesos guantes de goma y pinzas. Poco a poco, fue siendo capaz de tomar los artrópodos con la sola mano enguantada. Aquel día, cuando sus compañeros Docson, Antoine y Josué llegaron al transepto de la gran sala de Lezandipe, contemplaron horripilados cómo el cazador acariciaba a pelo, al borde de la oscuridad, a criaturas que prefirieron no iluminar directamente con sus leds “Zeppelin”. En un momento dado, Antoine pronunció las palabras mágicas.

“Percibo aire”.

El cazador quedó acompañando a sus monstruos del abismo. El resto, respondiendo a una atávica llamada, siguió profundizando en la sima persiguiendo el aire. Lezandipia. Lezandipetik. Lezandipera. Rediós, qué difícil de declinar era ese nombre.

Cuando volvieron tras largas horas, se sobresaltaron al encontraron al cazador inmóvil, con la mirada fija en ellos. Repararon en algo extraño. Desprovisto de su casco, un flequillo de pelo negro y sedoso podía verse en su frente. Era extraño. No recordaban que se hubiera confeccionado un peluquín. Mientras se interrogaban unos a otros, observaron que una gruesa hebra se separaba del resto. El sudor perló sus frentes al ver que otras siete le siguieron, comenzando a desplazar un cuerpo articulado; el mórbido abdomen dejó ver dos orificios bermejos, de los cuales se escurrió un hilo de sangre que cruzó, lenta y verticalmente, la vidriosa mirada y el último rictus del cazador.

Bio: Lithobius, Pseudosinella, Elona, Oxychillus, Cryptazeca, Quaestus, Linyphiidae, Ischyropsalis.


***

2015/10/25

ESPELEOSOCORRO COVAMURREN

Part.: Oskar

Asteburu honetan covamurretik ibili gara maniobra batzuk egiten. Helburua, espeleolaguntzan erabiltzen diren teknikak batu, adibidez, triangulasinoaren korapiloa, stepa, tirolina aldaketak, korapiloak kontrapesotik pasetako aukerak eta beste gauza batzuei buruz gora bera ibili gara. Badakigu oilotegi honetan oilar bat baino gehiago dagola eta beraz ez da errasa izan gauzak zehaztatzea. Niri, primeran etorri zait gauzak gogoratzeko.

Beste alde batetik, horrelako topaguneak gendearekin arremanak mantentzeko eta beste era bateko gauzei buruz hitz egiteko aproposak dira.


Argin, leza aldakor hori




151024: Santi, Antua, Gotzon, Josu, Idoia, Oier.

Argin (Ea). Santik, azkenian, sarreria ikuskatu ahal izan dau. Berak eta Gotzonek ixa seguru egon dira oin dala 20 urteko leku bera dala, oso aldatuta hori bai; bistan da lur mobimendu haundixak dagozela bertan: juan dan urtetik hona 2000 bat kilotako bloke barri bi topau doguz-eta....

Behin barrura juanda, Antua eta Josu aurretik juan dira, eta behin sokatik gorako lekuan bestiok eurak ezin topauta ibilli gara (iñok ez genduan leku hori ezagutzen); agertu dira azkenian, eta danak gora juan gara bloke arteko gune laberintikuan zihar topua segitzera. Tximinixa baten gora egin dogu, eta gela haundi eta eder batian agertu gara; egunotan erabilli doguzen bromekin, izena laster ipiñi detsagu: Sala de la Carta Abierta. Materialakin arazua izan doguz (monty eta dinema txorta bat galdu –eskerrak azkenian agertu dala, 200 euro-) baiña hurrengo baten Carta Abiertatik norabide askotan zabaltzen diran bide posibliak esploratzeko nahikua lan izango dogu. Hori bai, lurrazaletik nahikua hurre gagozela dirudi (sustraixak, marraskilluak...).

Bio aldetik: Niphargus?, Quaestus, Neobisium, Zospeum, Oxychillus, Lithobius erraldoi bat, eta txitxara eta zienpies moduko batzuk jaso dittudaz.

2015/10/18

IS-085 itxitta



151018: Oier.

IS-085, azken blokeo jardunaldixa. Gaur 800 bat kg harri sartu dittudaz; sarreratik metro 1 ingururaiño beteta. Guztira, beraz, 2500 kg inguru harri geratu da barruan, euretako %40ª 70 kg-tik gorako blokietan. Azken metrua orbelez, adarrez eta lurrez bete dot, eta inguruakin nahikua bardinduta geratu da; hamendik hille batzutara ez da ezer ikusiko, eta beraz ondo gorde koordenadak. Ez dakitt paleontologuak noiz etorriko diran, baiña kostauko jake topatzia, eta madarikaziño ederrak botako dittuez bloke guztiak etaratzerakuan (polipastua eta taladrua erabilli biharko da, gitxienez); artian bizi banaiz, saiatuko naiz bertaraiñok laguntzen (baso hori etxata errez ahaztuko, ez).

BASOBARRI eta MERELUDI




Udazkeneko eguzkiak Kurubixo-rako irteera aldatu egin deusku Basobarrira reexploratzen. Basobarrin topografiatu egin gendun berriz eta argazkiak atera gendun "gela politari".
Kafea hartu ta gero, Mereludira lanera. Hemen prospekatatu ta kobak agertzen dira "txurroak" modukoa: 1; 2; 3; ... 7rarte,; batzuk interesgarriak exploratzeko ta beste batzuk ikusgarriak.
Arratsaldeko 7rak dira ta boltatzen gara pozik egin dogu lanarekin.

 







2015/10/12

Terapia de Choque - Lezabizkarra edo Olabarriko Lezia Esploratzen

Part: Idoia, Unai, Martin, Gotzon, Antua, Josu

Oraingoan ez dugu metro bat bera ere aurreratu Olabarrin. Eskaladak ez du fruiturik eman, baina horregatik ez zaigu leza amaitu. Eskaladak tetxua jo du, baina airea lokalizatu dugu arrakala estu batean. Haizea. Beste helburu batzuk dauzkagu orain. Lurrean dagoen zabaldu beharreko putzu bat, behean beltza ikusten dena, eta airearen desobstrukzioa, eta baita beste eskalada bat ere. Airea edonondik dabil eta nahastu egiten gaitu. Olabarri ez da amaitu oraindik!

Unaiek Olabarrin sartu behar zuela konturatu zenean zalantzan geratu zen gai izango zen ala ez martxa eusteko. Olentzeron putzua eta "Erreka Gela" artean dauden putadak morala kentzekoak dira, taladroa gure lagun maitearekin joaten bagara batez ere. Baina Gotzonek terapia de choque bat prestatuta zeukan.

Aurreko sarreran Menhirren Gela eta Athletic Txapeldun Gela-ren artean bypassa aurkitu genuen. Meandro polit bat zen, freatikoa, atletikoa eta garbia (bai jauna, eta Iluntzarren!). Meandro hortara heltzeko, super-desfonde bat pasatu beharra zegoen baina, eta oposizioan trepada bat egin, eta 2 metroko Kontuz! ibiltzeko eskalada bat.

Unaiek ez zekien pasatu ahalgo zuen, baina Gotzonek pasa eta gero, aukera bi zituen, edo berak ere pasatu edo Menhirren Gelan 4 ordu zain geratu iluntasunean. Azkenean bera ere sartu egin zen desfondera, eta bai pasatu ere. Nola pizten dituen zentzuak beldurrak!

Athletic Txapeldun gelara heldu orduko, ordu erdi-ordubete ingurura heldu ziren Idoia eta Martin, Menhirren Gelako eskaladaren desekipada amaituta. Unaiek bideo bat grabatzeko astia izan zuen.

Fondoan, Antuak eta Josuk eskalada egin eta amaitu egin zitzaien. Baina airea bide erdiko arrakalatxo batetik zetorren, eta ez goitik. Erderaz esanda, esan daiteke "que no supieron por donde les daba el aire...". Jo jo jo...

Azkenengo sektorea polita eta garbia da, freatikoa. Antuak esan zuen bezala, dantzan egin behar da oposizioan, gora eta behera, fraktura bertikaletan zigzagak eginez. Dantzari sektorea deituko al diogu?

Bueltan, Gotzon psikologoak Terapia amaitzeko Unai, Martin, eta Idoia berriro desfonde beldurgarritik (16 metro inguruko ostia batekin hanka artean) pasa arazi zituen. Eta bai funtzionatu ere, moralez tope irten ginen Olabarritik!

Baliteke egunen batean Oinizeko kolektorera heltzea, baina ez dago hurbil egun hori. Ez jauna...



https://drive.google.com/file/d/0B3HJH11q8X49ejhWMG56RnEzOVU/view?usp=sharing

TXARAKAGANE (MG-28) LEIZA


Part.: Xabi, Josu, Gotzon, Antua eta Oskar


Gaurko lana ez da batere errasa izan. Ez desobstruksio bera zaila izan delako ez, gure artean eskatutako zehastasunagatik baizik. Horrela ez bazan kriston kritikak entzun behar kanpotik...jaja. Sufrea eta inpernua eskutik baldin badoaz, gaurkoan inpernuren bihotzean egon gara. Ala ta guztiz, bueltatu beharko gara lantxoa bukatzera. Bestealdean putzu garbi baten soinua itxaroten dekogu.

Aldi berean, beste batzuk prospektatsen ibili dira.

Irakurrritako hitz batzuk jarriko ditut:




"El hecho de que este superado un problema técnico en el Himalaya, la Antártida o en un río es accesorio al hecho de que el hombre está tratando de superar sus miedos, esta tratando de superar sus incapacidades y usar cualquier habilidad y experiencia que tenga para alcanzar su objetivo. El gran desafió esta dentro." 
                                                                                                                       Hedmund Hillary

2015/10/11

Garraitz eta IS-085



151011: Oier.

Garraitz islan eta IS-085an (Lekeitio).

Goizian, Euskalmet eta UTC orduak madarikatu eta gero (maria behera 8:30etan zala siñistuta, 10:00etan ondiok bajatzen zeguan!), islako ur ertzian coasteering pizkat, arriskatu barik noski. Lehelengo Karraspio aldetik juan naiz, igarialdixetan identifikautako zuluetan muzturra sartzeko. Toki interesgarrixa da: galeria arrasto argi eta garbixak dagoz, gerora (kuaternariuan?) harriz eta lokatzez beteta, eta handik hona itsasuak eta eurixak barriro higatuta. Betegarrixa ebagitta dagon lekuan estratuak eta rellenoko detallia oso ondo ikusten da, eta toki batzutan lapak eta marraskillo mota desbardiñak integrauta dakaz.



Hondarretik ikusten ziran zulo itxura onenetako bixak bata bestetik oso hurre dagoz, beste egitura karstiko interesgarri bikin batera. Horretara, laurak fenomeno bakarra legez katalogau dittudaz, Garraitz V. Ezkerretik hasitta, lehelengua alu-formako sarreria dakana da; meandro formako galeria bat, diaklasa baten fabore, eskumara kiebrua eginda goittik behera datorren pasillo txiki baten amaitzen da, koladekin estututa. Haize korrienterik ez.

Bigarrena, barriz, antxiñako galeria baten arrastua da: estalaktita, estalagmita eta kolumna moltzo deigarrixa, azpiko rellenua galduta 2 bat metroko alturan geldittu dana.

Hirugarrena interesgarrixena da. Uretatik ixa ez da ikusten: bigarrena moduan, hau be galeria desmoronaua da, goiko estalki estalagmitikua gorde dabena, eta hain zuzen be hortitxik (behetik gora, tranpilla forman) sartuta 8 bat metroko galeria hirukotxera allegatzen gara. Hiru galerixak txikixak dira, ez oso estuak baiña bai Oier nerbioso jartzeko beste (asko ez da bihar, 30 bat zentimetro zabal edo). Eskumako bixak komunikauta dagoz puntu baten, eta gora doian leihatilla batetik haize pizkat dator –kanpotik, imajinatzen dot-. Hiru galerien amaieretatik, barriz, ez da hainbesteko haizerik igartzen; baiña hirurak penetrabliak diraz (ni ez, baiña zuek bai ;-) ). GPS datua zulo honen parian hartuta dago (...)

Laugarren zulua itsasotik oso itxura ona bazekan be, bertara juanda pare bat metroko sartuunia baiño ez da izan; karstikua hori bai, eta honek be terraza estalagmitiko bat alturan zekala.


Aurrera egin dot gero; baiña lehelengo sartuune haundixan ertzera allegau naiz bakarrik. Hori ikuskatzeko, lagunekin hobe (ez dirudi oso konplikaua, pasamanos txiki batekin allegau leike).

Atzera bueltia eginda, islian W aldera pasau naiz. Nahikua errez allegau leike Garraitz I-ren ustezko urteerara. Fiordo formako sartuune bat da, NW-ra zabaltzen dirazen serieko lehelengua, harrizko zubi bati esker leza formia hartzen dabena. Goittik behera begira egon naiz (10 bat metroko sakoneria daka), eta ez dakat klaru nun dagon konexiñua: fiorduan amaieratik baiño (honek Garraitz II-ra apuntatzen dabela dirudi) arrakala lateral batetik datorrela esango neuke. GPS neurrixa lezian ertze luzian erdixan hartu dot: (...)


Hatxetan gora eta behera, hurrengo fiordora allegau naiz eta hortxe amaittu da abenturia: 30 bat metro altu, 8 zabal eta 15 sakoneko monstruo bat, instalaziño konplikaua eskatuko leukiana, baiña interesgarrixa. Sartuunia arrakala bertikal haundi batian amaitzen da, penetrablia esango neuke, nahiz eta instalatzeko konplikaua dirudixan. 20 bat metroko alturan, relleno estalagmitiko arrasto bat ikusten da, egitura karstikuan ezaugarri moduan. Behetik modu seguruan jarraitzeko modurik ez dot topau, eta goraka egin dot, arrakalian gaiñeko aldetik pasauta; handik gorako biderutz nindoiala, leza itxurako leku batetik pasau naiz, bloke haundiz beteta; itsasoko zaratia entzutzen zan zulotik, zalantza barik 2º fiorduakin komunikauta. GPS neurrixa itsasertzian hartu dot: (...)


Gero, IS-085ra juan naiz, blokeuakin segitzera. Gaurkuan Zubiburutik igo naiz, 20 bat metro baiño ez dagoz, sasi artian hori bai. Harrixak ekartzeko arazua hasi da, dagoeneko inguruko harri naundi guztiak (gaur 1000 bat kg) barruan sartuta dagoz eta; motibo honengaittik, eta sartu-urtenakin sarreriak gero eta altura gehixago hartzen dihardualako, ezin izan dot kanpoko zarraduria ganoraz egin (egurrekin lagundu naiz).

2015/10/05

"GEOLOJOS" EN EL CARLISTA



Nueva jornada fotográfica en el Carlista y gran poder de convocatoria, como siempre pasa en esta cavidad. El sábado acudimos siete componentes del ADES con un objetivo algo diferente respecto a otras ocasiones. Se trataba, siguiendo indicaciones de geólogos, de reflejar en imágenes varios puntos muy concretos que tienen gran interés científico para ellos y también de visualizar el “más allá de Pozalagua” o la zona de conexión vista desde el interior de la Torca.

Tienen que dar con las claves que originaron este brutal fenómeno geológico, y las pistas están abajo, escritas en las rocas, en las formas y en los colores. Pero son pocos los científicos que han tenido la suerte, como nosotros, de poder estar allí, de poder ver con sus propios ojos el paisaje interior de la Torca del Carlista. Por eso, el equipo que bajamos teníamos la misión en cierto modo de prestar nuestros ojos a los geólogos. Los resultados están ahí, esperando la interpretación científica. Nosotros nos conformamos con aportar materiales para ello, ejerciendo de GEOLOJOS.


Josu Granja




Barne bilatzailea