2009/08/30

Eskalada




09-VIII-29: Gotzon, Oier.

Apraizen, eskalada bat egitten eta sifoi bat topografiatzen:

  • Lehelengo, bigarren desobstrukziñoko eskala ostian ezkerrekaldeko koladan juan gara, Gotzon aramuana egitten eta Oier aseguratzen. “Escalada sobre patines” izena merezi badaben lekurik ba da, hauxe (oso labangarrixa). Tramo luzia egin dogu gora, 30 bat metro bai, eta gorengo maillan kanto rodauak agertu dira sapaixan pegauta, goixan galerixia dagon seiñale. Bertan leihatilla baten ostian gela bat ikusten da; hurrengo egunian desobstruitzeko geratu da, eta aldaparia instalauta laga dogu probisionalian.
  • Bigarrengo, pasamanora juan gara, eta handik beherako bide bi topografiau. Hirugarrengo bide bat geratu da begiratzeko, eta handik behera dagon sifoi/aintzirian formia begiratzia be (igarixan egin biharko dabe boluntarixo pare batek, bista hutsez ezin da ikusi eta).

Aittagarrixa, kanporakuan Altamirako biztanliekin izan dogun berbetaldixa: Jesukristo baiño zatixa zaharraguak diran hazurrak topatzian paradoxia, GEV-ek katalogoko “Familien koba” galduak lokalizatzeko hurre gagozela...


2009/08/22

Apraizeko beherengo pisoko laberintuan. 500 m. barriak.


09-VIII-22: Petrus, Docson, Doia eta Hawyer kaboa.

Apraizera. Lehelengo, destrepe “fazilletik” behera juan gara, pasa dan astian agertutakua neurtzeko eta exploratzen jarraitzeko. Halan be, Docsonek deskubrimentuari “beruana kendu” detsa, azpiko solairu bat dala, errekak ez dirala printzipalak eta bide guztiak kanpora doiazela. Tira, hala izango da. Ederto nekatu gara halan be, eta bide asko geratu dira begiratu barik. Gero marraskilluan pasora juan gara barriro, hango balkoittik behera soka fijua ipiñi eta hazurra kanpora etaratzeko.

2009/08/21

TORCA BUCEBRON (CANTABRIA)


Patrick eta Sandrine Degouveekin Bucebron leizera joan gara. Lan gogorra zen desekipatzea bucebron torka. Leize hau Cueto- Coventosarekin lotuta uda honetan; klasika bat izango da trabesien artean. Frantsezak amaituta ematen dabe explorazioa.

Halako lana eman digu desekipatzea -500m. leize hau, lau pertsonak, baina amaitzerakoan satisfazioi ederra.

2009/08/16

Sektore barrixa Apraizen

09-VIII-15: Idoia, Oier.


Hasieran, gaurko eguna nasaixa izango zan: goizez espeleoturista bikin Atxurrara, eta arratsaldez Apraizera, handik pizkat ibilli eta inkognitaren bat argitzera. Azkenian, turistak ezin izan dira etorri eta egun osua izan dogu Apraizen ibiltzeko. Eskerrak.


Izan be, lehelengo “Kraterreraiñok” hurreratu gara, pasa dan astian instalauta geratu zan sokatik jaisteko. Bai bizkor amaittu be, hamabost metro beherago hutsunian hondu jo dogu eta, galerixa haundi horren azpixan zabaltzen dan puspillo edo derrumbe bat baiño ez dala konprobauta.


Gero, pasa dan asteko desobstrukziño gunera juan gara, baiña hara sartu aurretik (nik galerixa barrixa ikusi nahi nebalako), onduan dagon destrepia begiratu dogu, ulertzeko “Destrepe fazilla” izendatu geinkiana. Soka bat probisionalian ipiñi, giza anklajiakin (Idoia) eta ni bajatu naiz. Gela kontiguo bi, eta beherutz potzu bat, sokiakin bajatzeko 10 bat metro. Han beheian, kondukto sinuoso bat, zilindro perfektua, baiña estalaktita arriskutsuekin (bereziki bat, “Estalaktita epidurala”). Beherutz jarraittuta, sorpresia: kondukto haundixago batekin enpalmatzen dau, 5-6 metro zabal eta 7-10 metro altu, pasa dan astian desobstruidu eta gero agertu zanan antzerakua. Erreka aktibo bat dirudi, baiña gaur ez zeguan urik; tarteka lokatz deposittuak badagoz be, gehixena kareharri garbixa da, baltza beta zurixakin, eta harritxintxar biribilla. Goiko pisuak eta leza deszendentiak ikusten dira; errekan gora leza baten hondora allegatzen gara, eta kanpoko hondakiñak dagoz (kristala, ladrillua, piñu orrixak). Errekan bera juanda, sifoi batera allegau gara; baiña bifurkaziño txiki bat begiratu dogunian... beste galerixa bat agertu da (“Errekodromua”), aurrekuan tamaño berekua, barriro bifurkatu, trifurkatu, bentanillak eta afluentiak nunnahi dittuana, eta forma laberintikua hartzen dabena; hain da eze, galtzeko bildurra sartu jaku eta atzera egittia pentsau dogu, hurrengo egunian topografiatu ahala esploratzeko.


Ojimetruan arabera, 300 metrotik gora begiratuko genduzen gaur, 7 bat ordutan. Pozik geratzeko modukua.

2009/08/08

"Uprise" Apraizen


09-VIII-8: Bikain, Idoia, Gotzon, Gorka, Oscar, Oier.


Apraizeko zuluan, bigarren desobstrukziñuan emaitza harrigarrixak ikusi doguz. Eta 500 metro barrixen ostian, talde bittan banatu gara:


Gotzon eta Oscar meandro batetik behera segidu dabe, eta potzu sakon arriskutsu batera allegauta amaittu dabe esploraziñua, soka faltan.


Bikain, Gorka, Idoia eta Oier hirugarrengo desobstrukziñua egitten geratu gara. Koladian ezaugarrixengaittik asko kostau jaku bidia zabaltzia... harik eta Gotzon allegau eta espatula kolpe magistral batekin pasau dan arte.



Honen ostian, sorpresa haundi eta pozgarrixa: galerixa garbi bat, kobian sektore honen ezaugarrixekin (hormak garbi, neoformaziño gitxi, sedimentoz beteta), beste galerixa oso haundi batekin enpalmatzen dabena, sedimento lurra azpittik janda dakana. Topografixa eta morfologixiari begira, superfizietik oso-oso hurre gabiz.

2009/08/05

ESKALADA ARTIFIZIALA. 2.MAILAN


IDOIA, URTZA, GOTZON ETA BIKAIN

Gaur, 2009ko ABUZTUN 4an EREÑOKO KANTERAN

Atsaldeko 16etatik iluntzeko ixe 21ak arte jardun dou eskalada artifizialeko bigarren mailan (2.saiu) eta kalkulaten dot gitxi gora behera............... beste 6maila E.G.B amaitzeko eta gero ba igual batxilerrea salto eingo douela, baine benetan koban praktikan ipini aurretik etxin ilunetan modure ibiltti lortu biko geunke, gitxienez kanteran. ikusitte egun argiz zenbat kostaten dan........................eta laban ez daben etten orma baten hori!! Unibersidadetik be pasa ein biko dala!!

Irakaslin notak erreferentzitzat hartute danok "ondo" bat irabazi dou, eta exijenti dela kontutan hartute, oso nota ona da. Eboluzinoi kontutan hartute, oso ondo bat ipiniko neuke nik, eta neure buruai noti ipintxekotan Bikain (ze bestelan?jejeje) bat, exan be, aurrekun nahiko izerdi bai, baine desastre ibili nittan, eta aurrerapena ba handixe igarri dot. gaur trankilaua eta gustoraua. halan da be.......leze baten praktikan jarteko oso berde ikusten dot gauzi. akaso, hori bai, lagune aseguraten fixako nittake.

2009/08/03

Garratxan


Argazkiak.org | Garratxako kobia © cc-by-sa: ades

09-VIII-3: Ariane, Javi, Genaro, Emma, Oier.

Garratxako koban, topografiatzen. Poligonal nagusixa egin dot, eta zirriborro bat.


2009/08/01

APRAIZEKO KOBAN




500 metro berriak topografiatuta Apraizeko koban , 1500 metro ezagutzen duguz. Sifoietan egin diren inmertsioak eta desobstrukzioak egiten dagoenak, uste dogu koba ahal duela luzatu gehiago.

Barne bilatzailea