2008/06/28

Trakamañe 2 ???



2008/06/25

Trakamañe

Entrada en Trakamañe. Aprovechando una tregua de las intensas precipitaciones que nos han acompañado en los últimos meses y el día de calor anunciado, decidimos adentrarnos en Trakamañe para revisar alguna lateral y comprobar como funciona la corriente de aire ante una jornada de alta temperatura. El aire nos sorprende por la intensidad que presenta en alguno de los puntos de la galería, lo cual no deja de ser una buena noticia. En cuanto a la revisión de una de las laterales, sumamos otros 150 metros de nueva galería. Ésta alcanza una gran chimenea de más de 20 metros de altura por la que se precipita la corriente de agua que hemos ido remontando. Será preciso realizar una escalada para comprobar si la galería continúa en altura. Esto se va a traducir en un fuerte trabajo dado lo complicado que resulta transportar material pesado y delicado a través de las galerías de Trakamañe.

2008/06/14

Otoixoko urjauzixa

080614: X jauna, Y jauna, Txori, Ane, Mabel, Oier.

Otoixoko talaixa azpixan, euri denporetan, itxasora jausten dan urjauzixa ikuskatzen. 3 bertikaletatik begiratuta, itturrixan sorrerara heldu gara baiña filtraziñoz datorrela dirudi, ez dago cavidaderik.




Talde bat ekipuagaz juan da bertara, eta beste batzu Antzoriz partetik egon gara "superbisatzen".

2008/06/10

Axpeko San Pedro Kobazulora

Busturialdeko Hitzan agertutakua


Jose Maria Uzelay herri ikastetxeko ikasleek eta irakasleek jaia egin dute

Busturia

Gurasoen elkarteak antolatuta bizikleta ibilbidea eta puzgarriak izan zituzten zapatuko jaialdian.

olaia zabalondo

Busturiko Jose Maria Uzelay herri ikastetxeak eskolako jaia ospatu zuen zapatuan. Umeek zein gurasoek parte hartu zuten jai horretan. Busturiko eskolak antolatuta zenbait ekitaldi izan ziren eta gurasoen elkarteak antolatuta, aldiz, beste batzuk.

11:00etan hasi zuten jaia ikastetxeko areto nagusian. Bertan, txikienetik hasi eta nagusienera arte, dantzan egiteko aukera izan zuten ikasleek. Azken asteetan ikasi dituzten koreografiak dantzatu zituzten gurasoen aurrean. Seigarren mailako ikasleek ikastetxea utziko dute aurten eta agur esateko astia ere izan zuten jaialdian.

Puzgarriak eta kartak

`Play Back´ eta koreografia saioak bukatuta, gurasoen elkarteak antolatuta zenbait ekintza izan zituzten ikasleek. Alde batetik, bizikleta ibilbidea egin ahal izan zuten inguruetatik. Beste alde batetik, bizikleta hartu nahi ez zutenek Altamirako tenis pistetan ipinitako gaztelu puzgarrietan eta kartetan jolastu ahal izan zuen.

13:30etik aurrera eskolan jarri zuten erakusketa bisitatzeko aukera izan zuten ikasleek eta gurasoek. Erakusketan, ikasleek egindako lanak eta argazkiz osatutako bideoak ikusteko aukera izan zuten. Goiz osoa dantzan eta jolasten ibili ondoren sabelak bete-bete egin zituzten. Ikasleek eskolan bazkaldu zuten eta gurasoek sardina erreak eta txistorrada prestatu eta denek bazkaldu zuten elkarrekin.

Axpeko San Pedro Kobazulora

Domekan, ADES espeleologia taldeak antolatuta, Busturiko herri ikastetxeko ikasleek zein herritarrek Axpeko San Pedro kobazuloa bisitatu zuten. Adituen laguntzagaz, kobazuloa goitik-behera ezagutzeko aukera izan zuten.

2008/06/08

Busturiko eskola


080609: Petrus, X jauna, Urtza, Bikain.

Busturiko eskolako neska-mutikuekin herriko kobia ezagutzera. Interes haundixa erakutsi dabe, eta ba dago birrittan sartu danik be.


Barne bilatzailea