2017/04/30

Iñeritze edo Iñusijako Lezia - Topoa amaitzen edo gehitzen?

Part: Gotzon, Xabi, Antua, Unai, Josu, Bittor, Idoia, Martin

Hor gabiltza Iñerija aldeko mendilepo hiper-ezagun horretan zabaltzen den zulo handi horretan gora eta behera. Paraboltak ere gastatu egingo ditugu horrelako martxan. Baina Topo 3Da amaitu beharra dago. Baina ez da izan hori helburu nagusia ere.

Iñeritze (horrela deitzen zion GEVek) fondoan dagoen aireak barre egiten digu orain ere. ADES zaharra aspaldi horra joan zenetik, ez da metro bakarra aurreratu fondorantza, baina hori bai, argi geratu da Iñeritzek Bai daukala airea. Baina harri artetik dator. Alferrik da. Aire horrek esaten digu Iluntzar mendiaren barreneko galeria horiek hor daudela, baina bebai esaten digu ez garela helduko bertara, Iñeritzeko fondotik ez behintzat...

Ideia horrekin, gaur fondoko sektorea desekipatu dute Josu eta Martin-ek. Petateak lokatzez eta basiez betetako sokaz tope jarri eta gero, eskistoen ranpako eskalada bat egitera joan dira. Bentana bat dago sabai inguruan, estalaktita eder batzuekin apaindurik. Baina eskistolutitamargosomierda-tan (geologoren batekin egon beharko da fenomeno hau aztertzeko) eskalatu ondoren, ez dute kontinuidaderik ikusi. Eskisto ranpako sabai-balkoi horretatik dagoen bista ederrarekin konformatu behar izan dira...

Gaur Satorrak taldeko Bittor-ek bisitatu gaitu. Iñeritze ezagutu nahi zuen, aspaldi sarreran bakarrik egonda zegoen eta. Argazkiak ateratzen, apurka beherantza joan gara Unai, Idoia eta Bittor. Pare bat galeria topografiatzeko pendiente geneuzkan, eta bat eskalada bat izatea suertatu zaigu. Aspaldian ez zuen eskalatu Unaiek, baina Bittor-en laguntza eta gidaritzapean lan polita egitea lortu dugu. Hori bai, galeriak gorantza handi jarraitzen du, baina hurrengo pausua 15 metro-ko eskalada bat da. Egingo dugu? Bai? Ez? Topoak dio sarrerarantza goazela, baina bi errekasto batzen diren puntuan ere bagaude... Mmm hori ezin da horrela utzi...

Gotzon eta Xabi, esperantza gutxi zuten leku batera joan dira esploratzera. "Frakzionamendu bolauaren" gela eta gero dagoen meandro inguruan zerbait. Badirudi 100 metro galeria berri aurkitu dituztela han inguruan. Topografiatu beharko da, sektore berri baten aurrean al gaude?

Apurka apurka bagoaz gorantza gauzak kentzen eta desekipatzen, baina ez da hain errez desekipatzen uzten. Badirudi Iluntzarren barrenera ez gaituela gidatuko, baina sorpresak bai emango dizkigula oraindik. Hala bedi!

Azkenengo taldeak kanpora 7-8rak inguruan irten dugu. Urdaibaiko itsasadarra ikusgarri ikusten zen ilunabarreko eguzkiaren azpian.

Zarrabentara joan gara gero jatera. Baina oraingoan, Nafarrak ekarri ditugunez, ardo botila atera behar. Piperrak ardorik gabe ezin omen dira jan eta!



2017/04/23

Iñeritze al límite

170422: Gotzon, Xabier, Iñaki, Mariano, Antua, Oskar, Oier.

Talde bat Iñeritzeko puntara (1978ko terminusa) juan gara, bertan detektautako korrientiari jarraitzen desobstrukziñuan jardutera. Piko, pala eta espatula erabilli da, baiña bai beheko aldetik (uretatik) baitta goiko aldetik (haizedun arrakalia) egindako saiuetan ez dogu aurrera egitterik lortu, eta txarrena: aurrera egitteko aukerarik be ez dogu ikusi.

Beste taldia leza erdiraiñok-edo jaitsi da, bertikaletan trebatzeko eta norbere buruan muga fisikuei tamaiñua hartzeko; bixak gauza garrantzitsuak! Gero kontau deskuenangaittik, dana ondo urten da gaiñera.

Bio lagiñak: Quaestus, Lithobius, Troglohyphantes? Saguzarrak ikusteko astirik be ez dot hartu, fondoraiñoko ondo allegatzeko kezkiakin, eta (garrantzitsuena) bestiei trabarik ez egitteko misiño printzipalakin.

2017/04/16

Dos Hombres y Un Esquisto




170415: Unai, Oier

Iñeritze (Nabarniz), topo 3D osatzeko hirugarren saiua. Aurreko eguneko azken puntuari helduta, puntoz punto, prezisiño milimetrikuan jardun dogu eskisto/lutita geruzian fabore doiazen galerixak topografiatzen, kareharri masibua eta diaklasak barriro hasten diran arte, -250 m inguruan.

Jardun luzia izan da, 9 bat ordu, baiña erritmo lasaixan eta kontuz eginda; normalian arriskatzen ez badogu be, lagun bi bakarrik izanda gitxiago. Gu ezagututa, arlo kultural/etnografiko/toponimikuak be bere lekua izan dau, jakiña: “Iñeritze” izenan zuzentasuna bera kuestionau arte, kontuan hartuta egunotan Illuntzan bueltan entzundako Iñerije (Aulestian) eta Iñusija (Nabarnizen)...

Ni neu oiñeko miñez nenbixan, eta nere ahalmen fisikuakin ez nintzan fixatzen, eta puntu horretan Unaieri bueltan egittia proposau detsat (azkenian gora ondo allegau naiz; zelan igartzen diran azken astietako jumar saiuak...). Tipexakin puntuak markatziaz gain, bio aldetik hau izan da nere jarduna:
  • Jasota: 8-10 Quaestus noltei, 1-2 Pseudosinella?, -80 eta -200 m artian. Sarrerako potzu inguruan (%80 illuntasuna) masma txiki pare bat, marraskillo espiralak, Oxychillus.
  • Sarrerako bertikalian, txori bat geldi-geldi guri begira topau dogu (potolua, biribilla, ikubil haundi baten tamañokua, grisa, buru-txikixa, moko luzia, begi haundi-haundixak). Une majikua izan da.
  • Saguzarrak: sarrerako gelatik -100  arte, (...) talde haundi bat ikusi zebela.

2017/04/10

Urrikobasoko Lezandixa: Josu Granjaren argazkixak

EGUNERAKETA: hona egun horretako emaitzia.






170409: Josu Granja, Unai eta Josu Zeberio, Idoia, Ibon, Maiteder, Pedro, Oier.

Urrikobasoko Lezandira (Itxina). Helburua: sarrerako gelako eta lehelengo bolumen haundixetako argazkixak hartzia. Leza legendario hau, Jose Mari Olabarria Lexardiko artzaiñak erakutsi zetsan GEV-ekuei 1959an; haren esploraziñua 1962 arte luzatu zan. Sarrera espektakularra daka benetan, goittik behera laja extraplomatu batetik jaitsitta, eta behetik gora zatozela (gauzak begiratzeko denpora gehixagokon) ondiok ikusgarrixagua da. Beheko gela erraldoietatik dagon ikuspegixa be apartekua da, eta hain zuzen be ikuspegi hori izan da Josuk bere objetibuakin harrapau nahi izan dabena. Emaitzak, datozen egunetan.






Barne bilatzailea