170415: Unai, Oier
Iñeritze (Nabarniz), topo 3D osatzeko hirugarren saiua.
Aurreko eguneko azken puntuari helduta, puntoz punto, prezisiño milimetrikuan
jardun dogu eskisto/lutita geruzian fabore doiazen galerixak topografiatzen,
kareharri masibua eta diaklasak barriro hasten diran arte, -250 m inguruan.
Jardun luzia izan da, 9 bat ordu, baiña erritmo lasaixan eta
kontuz eginda; normalian arriskatzen ez badogu be, lagun bi bakarrik izanda
gitxiago. Gu ezagututa, arlo kultural/etnografiko/toponimikuak be bere lekua
izan dau, jakiña: “Iñeritze” izenan zuzentasuna bera kuestionau arte, kontuan
hartuta egunotan Illuntzan bueltan entzundako Iñerije (Aulestian) eta Iñusija
(Nabarnizen)...
Ni neu oiñeko miñez nenbixan, eta nere ahalmen fisikuakin ez
nintzan fixatzen, eta puntu horretan Unaieri bueltan egittia proposau detsat
(azkenian gora ondo allegau naiz; zelan igartzen diran azken astietako jumar
saiuak...). Tipexakin puntuak markatziaz gain, bio aldetik hau izan da nere
jarduna:
- Jasota: 8-10 Quaestus noltei, 1-2 Pseudosinella?, -80 eta -200 m artian. Sarrerako potzu inguruan (%80 illuntasuna) masma txiki pare bat, marraskillo espiralak, Oxychillus.
- Sarrerako bertikalian, txori bat geldi-geldi guri begira topau dogu (potolua, biribilla, ikubil haundi baten tamañokua, grisa, buru-txikixa, moko luzia, begi haundi-haundixak). Une majikua izan da.
- Saguzarrak: sarrerako gelatik -100 arte, (...) talde haundi bat ikusi zebela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario