2020/08/28

Deabruaren Gela Ezkutuan, Abitarako koban

 2020-8-27   Aitor, Zutoia, Santi

Gaur Abitarako koban izan naiz. Amak esan dit kontuz ibili behar nuela hango deabruarekin, baina nik ez diot kasurik egin, deabrua ez delako existitzen. Nire gurasoak beti dabiltza ipuinak asmatzen.

Haitz blokeen kaosera helduta, aita eta biak erdi galduta ibili dira bidea aurkitu ezinik. Zorionez, nik pasoa aurkitu dut eta handik joan gara, Negarren Gelara heldu arte. Gela Ezkutura joateko bidea topatzen hasi gara, eta berriro ere aitak esan dit deabruarekin kontuz ibili behar nuela. Isilik egoteko esan diot.

Baina nire harridura handia izan da estaldura zurien artetik galeriaren goiko aldera igo garenean: Hiru adar zituen estalaktita luze bat ikusi dut, tetxutik eskegita. Aitak esan dit haxe zela deabruaren Hiruortza, eta zuhur ibiltzeko, Gela Ezkutuaren sarrera zaintzen zuela. 

                                                                Deabruaren Hiruortza. ADES

Ondoren, formazio zuri ederrez beteriko Gela Ezkutura heldu gara. Baina apur bat beldurtuta ibili naiz, ze, beharbada, deabruarena egiazko kontua izan zitekeela iruditu zait.

2020/08/01

Armintxe eta Solope


200801: Antua, Oier.

Denporia sobran genkanez, lehelengo Armintxeko karstaren pare bat puntoren ikustaldixa egin dogu: (...) 

Gero Solope II-ra juan gara. Ni neu 190609an izan nintzan azkenengotz, eta uste dot ondiok katalogau barik dakagula (IS-132 emongo detsagu, Gotzon? konfirmau mesedez). Koordenadak (...). Sarrerako argazkixa hartuta. Sokarik instalau beharrik ez dogu ikusi, eta oposiziñuan trabesian azken zatira pasatzeko estuasuna (bloke haundi bat) nasaitzen jardun dogu. Ez genkan topo materialik, eta hurrengo baten egin beharko dogu, trabesia burutzeko (uretatik urtenda) itsasua bare dagon egunen baten. Antuanek urpeko torpedua ekartzia pentsau dau, danok kadeneta bat eginda batetik bestera mobitzeko; eta egun berian IS-016 Antzoriz IV-ean pendiente dagon zeharkaldixa burutzeko aprobetxatzia. Bio lagin batzuk jasota, Oniscus haundi batzuk; zuluan espezie honetako asko zeguazen, baiña ez dot beste ezer topau
 
Gero Urtzik seiñalautako kaskora igo nahi izan dogu, ea berak esandako lezia lokalizatzen genduan; baiña soluen arteko hesixak pasatzeko gatxa genkan, eta horren ordez Ibarran Bañerara emoten daben horman behera juan gara, ikustaldi bat emoteko. Pare bat zulo txiki kenduta (pare bat metrokuak), ez dogu katalogatzeko moduko ezer ikusi; uran maillan Solope II-ren urteeria izan leiken sakonunia ikusi dogu, baiña segurtasunez bajatzerik ez zeguan (marea gora zetorren). 
 
Hurrengo baten, Urtzin kaskora zuzenian juateko geratu gara (kamiñotik) leza hori topatzera, eta handik behera Ibarran Bañerako eskuma aldeko horma hau miatzen segitzeko. Kueba haundirik igual ez da agertuko, baiña lekua espektakularra danez bisittiak merezi dau.