2014/11/30

Notre goût en un puits



 141129: Santi, Gotzon, Unai, Josu, Antua, Iñaki, Martin, Oier.

Gizaburun, Tellerixe 1, Tellerixe 4 eta Karabixako kobetan.

Lehelengo Tellerixe 4ra juan gara, pasa dan asteko esploraziñuak sortutako expektatiba itzalak argitzera. Gaztiak “La gouffre de Ocamique” honek “La fontana di Lezatte” bihurtzeko esperantzan, eta zaharrak falla ziztrin bat izatian eszeptizismuakin. Azkenak irabazi. Lezia ikusgarrixa da, -60 ingurura jaisten dan ranpa eta potzu ederrekin, baiña barrenetan meandro estuetan amaitzen da ezelako haize korriente barik (juan dan asteko egun beruetan ba zeguanian). Lezia oso leku xelebrian zabaltzen da (erreka ertzian, Gotzonen ustez errekazulo osuak antxiñako galerixa desplomaua emoten dau). Ni neu, eguneko misiño printzipalaz gain (bestiei trabarik ez egittia), bio lagiñak hartzen ibilli naiz, danak sarrera azpiko gelatxuan, -7 bat metrora (barrurago ez dot ezertxo be ikusi): Santik lokalizautako har-solitario-luze arraruak, 3 ale; Meta menardi 1, Meta bourneti 1, masmaetxe baten zeguan 0,5 mm-tako korpuskulo 1; marraskillo 1; Gyas titanus 1; opilioi gazte 1 (Gyas seguraski); Lithobius 1 bistaratu dot baiña ez dot alerik harrapau.

Simonek eta Davidek lagundu gaittue bidian zati baten, eta eurak erakutsi deste Tellerixe 1 katazulua. Gero, bestiak etorri dirazenian, sarrera estutik aurrera lehelengo egin dot, nere euforiarako; eta Iñakin parasmofobixia pizkat baretzeko. Haize korrientia zeguan (ez juan dan astian beste, baiña bat aintzat hartzekua). Josu, Martin eta Gotzon be ibilli dira barrua ikuskatzen eta desobstrukziñuak merezi dabela izan da berediktua; erreza, atxurrakin egittekua. Hor be bio koko batzu jauzi dira potian: Meta menardi 2, Meta bourneti 1 eta 5-6 marraskillo.

Azkenik, Antuanek eta bere ziatikiak lokalizautako puntu interesgarri batera juan gara: karabixa baten arrastuak, mendixan kontra zulo puzkari batekin. Gaur konturatu naiz eredu hau askotan errepikatzen dala: sua darabixan ingenio bat (txondorra, galarra, karabixia) zulo puzkari baten kontra eregitta, eta seguraski ez kasualidadez, tiro natural modura erabiltzeko baiño; egunen baten rekopilaziño bat egin biharko dogu... Kasu honetan, karabixian jauzittako paretak dagoz zulua estaltzen, eta ordu batzutako biharra dago ha praktikable bihurtu arte; baiña itxura ona eta haize majua daka.

***

LA FALLA RESPIRA


Zer egingo diogu ba. Teoria geologiko guztiak aldrebes, teoria espeleologiko guztiak ere. Gotzonek errezoia azkenean: la falla respira. Simonek leza aurkitu zuenetik, aste guztian zehar elkarri teoriak lapurtzen ibili gara: "que intersectara directamente con las galerias de Paltzuaran", "que la falla creara una cueva que sera un afluente al rio de Lezate", "que ira a Lezandipe y luego a Lezate", que patatin, que patatan,...

Ba ez.

Ez doa ez Lezatera ez Paltzuaranera ez Lezandipera ez inora. Joan behar den lekura doa: barrankoan behera, baina lur azpitik. Tellerijera, suposatuko dugu.

Leizea amaitu zaigunean (portzierto, Ikusgarria, errekatxo batekin eta!), jendeak morala lurrean zehar zeukan. Morala, errekastoak eraman digu, fluoresceina izango balitz bezala, estutu zaigun meandroan behera. Suposatzen dugu, baita ere, gure morala Tellerijeko ubegietan irtengo zela, geologiak agintzen duen bezala...

Eske gainera ofuskatu egiten gara. Nork daki Tellerije azpian kristoren koba sistema badago, adibidez Lezandipe ederrarekin erlazionatuta? Baina berdin zaigula dirudi batzutan. Lezate hitzak beste hitz guztiak borratzen ditu.

Irten dugunean kobatik, gatera ikuskatzera joan gara. Airea dauka, eta horrek zerbait piztu gaitu. Igual sistema badago, guk nahi genuena izan ez arren. Gero antuak karobi batetan zulo puzkari bat aurkitu du. Antua beti Antua. Horrekin piskat kalmatu gara.

Baina etxera bueltan, jendeak gauza antzekoa zeukan buruan bueltaka:

Mèrd.



Castellano:https://docs.google.com/document/d/1-jhQ8t8SUXUgSBVR-ep7tGlwEe1HL5NDMDj4fcxI1YE/edit?usp=sharing

2014/11/23

The Return Of Galarregi - Andramari Lezak

Part: Antua, Ritxar, Unai

Lezek airea daukatela ikustea gauza ederra da beti. Andramariko Lezak ere, Galarregiko lezatik barranko bat edo bi mendebalderago, airea dauka. Ia Galarregiren besteko airea.

Pinudian bertan zabalduta dagoen tranpa bat da. Ikusi ere ez dugu egin ia. Lehenengo 30 metro putzuak komodoak izan dira, eta ederrak, eta garbiak (gauza asko esatea da hori, jakinda ze menditan gauden,...).

Sarreratik 30 metro sakonera ingurura meandro bat dago. Eta gero pistoiekin zabaldutako pasu bat. Eta gero estuleku bat, eta gero meandro estu bat, eta gero destrepe inkomodo bat, eta gero beste meandro estu bat, eta gero salita txiki bat,...

Behin esan zion Josuk Antuari: "esta cueva esta empezando a coger pintas de como-que-se-cierra". Arizganeko lezaren fondoan esan ziren hitz horiek. -200m ingurura, metroa gora metroa behera.

Nik gaur berriz hori sentitu dut, pasu eta mecaguendios bakoitzeko pazientzia jeisten neukan bitartean. Aireak bakarrik jarraituarazten dizu eta... Galarregin bezala. Oraindik, harria kareharri urgonianoa da, eta latza da. Hori zerbait ona da behintzat. Aber zabaltzen den.

Baina orduan: EEEEEEZZZZZZZ! BERRIRO EZZZ!

Bapatean, putzu baten kabezerara helduta, kareharri urgonianoa, lutita proceloso bihurtu da. Destrepatzen hasi eta lokatz bolak erortzen hasi dira, eskuekin agarratzen duzuna soltatu egiten da, eta PROF egiten du.

Galarregi hasi da. Berriro.

Eta "vale por hoy" esan dugu. Antuak ez du nahi izan lunbalgia gehiegi fortzatu. Eta nik eskertu egin diot, nire isiltasunean. Ritxar, pistoien pasuaren beste aldean geratu da gure zain. Gure buzoak ez dira gorriak eta berdeak, orain kolore berdina dute. Gogoratzen??

ADES zaharrak utzi zuen fondoko desobstrukziora ez gara heldu. Baina bai heldu gara konklusiora buelta egin behar dela aire horrekin. Berriro pandoraren kaja zabalduko al dugu? Berriro beste Galarregi bat sortuko al dugu? Generazio berriaren Galarrei Andramari deituko ote da?

Oraindik denboran gaude leza ixteko, baina denok dakigu gure barren barrenean, SEKULA EZ DUGULA EGINGO, eta barrizal proceloso guztiak jango ditugula patatekin.

Kanpoan gaudela, piñudian, paseatzen hasi eta 30 cm karratuko zulo txiki bat lurrean, beste aldean leza bat eta aire putzadaka, ilea orrazteko heinean.

Gaua eta Eguna


Asteburu honetan hainbat irteera egon dira, guztira lau. Bi larunbatean eta bi igandean.
Kronika honetan ni egon naizen bi irteerak deskribatuko ditut.
Hasiera baten, larunbata eta igandea, gaua eta eguna izan dira aurkikuntzei dagokienez.

Gaua
====
Gaueko partaideak: Idoia, Iñaki, Gotzon eta Josu

Aste osoa Landagoitiko barrenetan pentsatzen egon eta gero, halako batean larunbatean berriro barrura sartu ginen. Azkenengo, -40m-tara utzi genuen eztuazun batean. Jarraipen argia genuen aurrean. Iñaki eta ni aurretik desobstruitzen, eta Idoia eta Gotzon, topoa eta argazkiak egiten. Ordu beteren buruan eztuasuna pasa, eta 5m-ko putzu bat jeitsi genuen. Baina atmosfera dagoeneko desberdina zen. Leize eder batetik, arrakala inmundo batean egotera pasa ginen. Jarraipena etzandako potxingo batetik....haizerik ez...

Iñaki ausartu zen barrura sartzera, eta atzetik Gotzon topoa egiteko. Eta... the end.

Batu dena, eta kanpora. Aste osoa kobazuloan pasatu zuen taladroa hartzea ahaztu gabe.


                           


Lana ona, baina "frustrazioa" begibistakoa.

Eguna
=====
Eguneko partaideak: Simone, Gotzon, Ritxar, Antua eta Josu



Larunbatean ez bezala, Igandean aurpegia ere aldatu egin zitzaigun Tellerijen.

Hasiera batean 2 zulo zeuden begiratzeko. Bata haizerik gabe, eta bestean ikaragarrizko haizearekin. Entzuteko bestekoa! Lehenengoak ezer gutxi zuen emateko. Bigarrenean ordea Antua eta Josu sartu dira topoa egiten. 30m inguruko katazulo bat, estuazun batean bukatzen zena. Topoa bukatu eta kanpora.

Bitartean, Gotzon eta Simone prospektatzen zenbiltzala, zulotxo bat aurkitu dute puztadaka barrankoan gorago, 100m-tara. Txikia, oso txikia, ukabil baten tamainakoa, baina zelako haizea. Baina zer gertatzen da Tellerijen? ze munstro dago hor barruan baina??

Halako batean Simone entzun dugu, "eeeeeh!! Aqui hay otro agujero!!! Y otro!!!" 100m gorago biak. Hauek tamaina interesgarrikoak, zabaldu ezkero, pasatzeko bestekoak. "Qué, ¿abrimos?". Berehala Ritxar, Gotzon eta Josu desobstruitzen hasten dira. Josu pasatu den arte.

Hasieran eztua, baina aurrerago..." eeeeeh! ¡¡¡Hay cueva!!!" Antua jeitsi eta atzetik Ritxar. Haizeak etengabe irtetzen dirau... Lehio bat dago, eta bestaldean 20-30m-ko aldapa bat beherantz. Eta gero... nahigabe esan dut, baina "Lezate!".  Nahi bai, baina gela handi bat, putzuak inguru guztietan. Hormaren erdian meadro bat hasten da, 15m-ko desfonde batekin, eta aurrerago 20m, eta aurrerago... buelta eman behar izan dut, berandu da eta joan egin behar gara.

Arri bat bota dut eta..."aiba!". Ekoa, bolumena, haizea,... ez dakit nora doan meandro hori, Lezatera? Okamikara? Dakidan gauza bakarra da, hurrengo Larunbata urruti ikusten dela. 6 egun falta dira bueltatzeko.

Momentuz, I-078-Telleria II deituko dugu.


Excave-txina !!

Part: Unai eta Oier

Gaur berriro Txepetxabixen izpirituak entzun dira. Mendian behera harriak hegan botatzen ibili dira, euskal mitologiako Jentilak bezala. "Hotza, hotza!" esaten zuten zarataka, txoriak eta txepetxak espantatzen zebiltzaten bitartean.



Beer Team: Lea Artibaitarrok zuen laguntza behar dugu!!




Parajea Txepetxabixe deitzen da, hori konfirmatuta dago. Bertako baserrikoekin egon gara eta baita Lauzirika baserrikoekin ere. Lauzirika baserrikoena omen da terreno hau. Gure ADESeko "tarjeta" utzi diegu, arazoren bat badaukate edo mendi-zuloagatik, gurekin kontaktatzeko. Baina berez, ez omen dago gehiegizko problemarik hor lanean hasteko.

ZEREN ZAIN GAUDE BA??


2014/11/16

El Lider del LIDAR

Part: Antua, Ritxar, Iñaki, Unai, Josu, Martin

"He encontrado Las Fuentes de Lezate!" esan zuen asteazken baten Antua-k watzapean.  Unaiek telefonotik deitu zion microsegundo baten Antuari. Josuk minutu baten deitu zion Unairi, eta Idoiak 5 minututan Josuri deitu zion. Iñaki watzapean idatzi eta idatzi hasi zen.

Galarregi eta Arraska artean, Ereño eta Nabarniz batzen dituen pistatik oso hurbil, dolina bat dago,  fondoan de Libro-ko leza batekin. De Libro del Lider del LIDAR.

Unaiek leza berria ekipatu nahi zuen egin. "Eske gero joaten gara Paltzuaraneko abismoetara eta joeee...". Zerbait suabeagoa behar zen. Ba tokatu zaio. Sarrera kobatxo erraza, segituan 6 bat metro putzu, gero beste putzu bat 17 metro inguru. Gero beste putzu bi bakoitza 7 bat metrokoa (azken bi hauek Josurentzako izan dira).

Unaiek "bere denbora" hartu du, eta hainbeste anklaje sartu ditu ze kamioi bat kolgauta be ez zela instalazioa eroriko. Eta klaro 25 metrora montyak falta. Baina eske zergatik ez ditugu monty gehiago ekartzen joe!

Antuak lunbago-ciatika zeukala uste dugu. Ez dugu igarri. Lezateko Iturrietako urak ciatika sendatzen du. Balneario bat zabaldu behar genuke dolinan bertan eta horrela ADESek ez zuen arazo ekonomikorik sekula izango.

Lezan behera, komentario oso "inusualak" esaten hasi gara. "Txo hau leza zabala da!", "hau leza garbia dago!". Eta egia zen, increible pero cierto. Fondoa jo dugunean, desobstruitu behar den kabezera istu batek gelditu gaitu. Horrek eta monty faltak. Batzuk beste aldean erreka-morfologia ikusi dute, beste batzuk ADES-morfologia (imajinau ze tallakoa), eta beste batzuk ez dituzte ikusi Lezateren Iturriek izan behar zituzten Katarata Barranko ikusgarriak. Igual beherago daude?

Antuak kristoren leza polita topatu du. Garbia eta erraza, eta leku oso klabean. Unai Martinekin ikusten ziren kaltzita vete-n sorrerari buruz hizketan egon da. Urgoniano eta ez urgoniano, filoniano eta ez filoniano.

"Bueno es ke al final tampoco..." ere entzun da. Jendeak expektatiba handiak egin ditu eta klaro. Eta behin leza garbi-garbi bat aurkitzen dugula... Irtetzeran buzoa sartzeran baino garbiago geneukan. Baina eske "Las Fuentes de Lezate" hitzekin ez da jokatu behar. Hor behean ADESen La Joya de la Corona dago eta. Lezate hitzak sala handiak nahi ditu esan, Paltzuaraneko leza abismoak eta erreka-tubo handiak...

Eta ezetz igarri leza garbi-garbi hau dagoen alboko mendia nola deitzen den: 

GALARREGI

EntreneoSokorro! - Zazpileizan Praktikatzen

Part: Iñaki,Martin,Antua,Ritxar,Unai,Josu,Idoia,Santi,Gotzon,Petrus,Mariano

Espeleosocorro-ko simulakroetan, ADESeko berriok talla eman behar genuela eta, Euskal Espeleo Laguntzako materiala eskatu genuen praktikatzeko. Non? Gure praktikaleko habitualean: Zazpileizan. 

Lekua perfektua da praktikatzeko: kotxetik hurbil, basoan hundimentu bat tirolinak lur-azpira sartu gabe praktikatzeko, personalidadea daukan koba bat (Sala de los Espejos), eta 35 metro inguruko leza bat, eta baita alboan beste leza bat ere. Denak elkarren ia alboan.

Egitaraua:

1.- Barikuan leza ekipatzera joan.

2.- Larunbat goizean, kafea eta gero, SantaLuziako parkean, EspeleoSokorro materiala zabaldu eta banandu, difikultade bakoitzaren arabera petateetan sartuz. Hitzaldi organizatibo bat ere egon da "al aire libre".

3.- Zazpileizan, lehenik dena montatu. Gutxi gorabehera: 3 kontrapeso (2 enkadenatuak), tirolina bat eta polipasto eta descendedore bajada batzuk.

4.- Iluntzeko 7ak jota, dena desmontatu. Suposatuko duzuen bezala, Gogoa=0.0 geneukan. Baina zer egingo diogu ba.

Kamilan sartu diren voluntario-incautoak: Antua lezan, eta Josu koban.

Lehenik Antua atera dugu leza handitik kanpora (2 kontrapeso enkadenatu eta polipasto bat desbiazio "potente" batekin). Gero oinez basoan zati bat egin eta gero beste leza txiki batetik sartu dugu (kobarekin konektatuta dagoena). Gero kobaren sarreratik kanpora tirolinan atera dugu. Eta gero, Koban Barrena Sala de Los Espejos-eraino eraman dugu Josu.

Aipatzekoak: Petrusen "dotes de mandoak", bera izan bait da jefe de equipo; Ritxarren katxarro-jakituria, eta Josuren "incautotasuna", ze, jakingo bazuen Zazpileiza Koba bide-erdian pasu istu bertikal batetik pasatuko genuela de-trabes (ufff ez denean bertan trinkatu... Rescate Estilo ADES) igual montatu ere ez zen egingo kamillan. Baina bueno ze kristo, Zona Cn sartutakoak ez dira kexatu behar...



A, eta Idoiaren "txorizo de leon". Ke no falte.

Orokorrean, matizazioak egon diren arren (Unai eta Martin-en pare bat "insubordinazio", desbiadoren baten nudo-dinamikoarekin borrokaren bat eta beste gauza leberen bat), esan daiteke gauzak ondo eta "segun procedimiento" joan direla.



Horrela jarraitu dezatela gauzak. Eta ez dezagula teknika hauek benetan sekula erabiltzeko beharrik eduki. Seinale ona izango da hori eta..

2014/11/11

"Doctores Antua y Ritxar, supongo..."

Part: Antua, Ritxar eta Unai


Historiak dio Henry Stanleyren erreskate taldea Tanzania barrenean gora eta behera ibili zela urte askotan zehar, desagertutzat jota zegoen Dr Livingstone esploratzaile famatua topatzeko asmoz. Azkenean, Tanganika lakuaren ertzean zegoen herritxo afrikar baten topatu omen zuen Stanley-k Livingstone jauna. Eta, badirudi han esan ziola "Dr Livingstone, supongo..." esaera famatua.

Dr Livingstonek Nilo-ren iturria ziren Cataratas Victoria aurkitu berriak zituen.

Inok ez du uste Lea Artibain Cataratas Victoria egon ahal direnik. Gu koitxaduok izan ezik. Ez, ez gara oraindik kataratetara heldu, baina errekaren urak, aurpegian ematen digun bitartean, errekan gora jarraituko dugu.

Eta horrela aurkitu gara, Txepetxabixe aldean, harri arteko zulo "inmundo" baten aurrean, Dres Antua eta Ritxar, eta Dr Zeberio. Bedartzandi atzeko lianaz betetako oihan inpenetrable bat esploratzen gabiltza (zer uste, selba bakarrik Afrikan dagoela ala!). Eta horrela joan ginen, Dres Antua eta Ritxar, eta Dr Zeberio, bakoitza bere aldetik, baina mapa del tesoro berdinarekin. Eta han, altxorraren X-a dagoen puntuan, aurkitu egin ginen bi espedizioak.

Kondairak dio Txepetxabixen oraindik izpirituak bizi direla. Bekokitik argia botatzen omen dute eta buzo gorriz jazten dira. Harri ertzak miatu eta zuloak zabaltzea gustatzen omen zaie. Hizkuntza propio arraro bat omen dute: "frakturadiaklsa-dolina uff hemen azpian koba tienekehay!" hitz arraroez beteta. Baserritarra bazara, kontuz ibili zaitez, ze bestela baserrira kobazulo galdeketan etorriko zaizkizu, eta gutxien uste duzunean, zure terrenoetan, kobazulo marabila geologiko bat aurkituko dizute eta famatua egingo zaituzte.

Espedizio biok pista klabe berdin bati jarraitzen genien, eta puntu berdinera ekarri gintuen. Badirudi "BeerTeam" deituriko talde ancestral bat aspaldi ibilia zela hemen inguruetan, eta "sopladore" bat aurkitu zutela inguru hauetan.

Eta horrela, esan ahal dugu, ia metro bat harri eta lur sakonera kendu eta gero, Dr Petrus, zure sopladorean BAI dagoela airea. Ez izan arren guretzako ezaguna den beste zuloan dagoen besteko airea, zulo hau komodoago dago harriak kentzeko, eta ez da bestea bezain arriskutsua derrunbeei, eta ez dago baserritarraren terrenoetan SOLAR bat egin beharrik koba sarrera zabaltzeko.



Nahikoa hitz egin dugu. Beer Team, 2 metro lur kendu behar dira Txepetxabixen, eta zuen zuloak airea badauka, eta lurra ERRAZ dago kentzeko. Zeuek esan noiz joan behar garen, baina zulo batetik edo bestetik, horra behera heldu beharra dago.

Bideo bat:

Dr Livingstone Lago Tanganika-ren edertasunak harrapatu zuen eta ez zuen nahi izan buelta egin zibilizaziora. Gu Txepetxabixeko aireak harrapatu gaitu, eta zibilizaziora joango garen arren, laister bueltatuko gara Txepetxabixeko izpirituak bisitatzera; Txepetxabixe baserrikoen kondairek esaten zuten bezala...

2014/11/09

ThePowerOfBeerTeam-en Misterioa

Part: Antua, Josu, Unai

Gauzak argi eta Txorrada Gutxi. Txepetxabixera joan gara, 2 gauzatara. Unaiek Topatako Txepetxabixe II arrakala bajatzera. Eta Petrus-en (parkatu! The Power Of Beer Team-en) zuloa ikustera.

Eguneko etekinak:

1.- Unaiek, Josu eta Antua Txepetxabixe II-ra eramateko Kobakogane-Gabaro ingurutik eraman ditu. Bedartzandiko mendiak ezagutzen ez dituztenentzako, Madridetik Roma-ra via Nueva York joatea bezala da. Baina bueno mendian oinez egitea sanoa da ze ostia.

2.- Arrakala ikusi duenean, Antuak barre egin du. Unaiek bajatu du (SPIT bat jarrita!!) eta ez du salto egin spit-ak (Monty-ak Galarregin EZ bezala). Putzuaren kalkuluak txarto zeuden. 15 metro ordez 7 metro zituen. Eta ez zihoan inora. "Bazkari bat zor doztazu hona p...mierda ekartearren" dio ADESeko beste partaide batek.

3.- Euririk ez du egin. Hau gauza ona da.

4.- Gure esperantza guztiak amaituta (inoiz hasi baziren behintzat) The Power Of Beer Team (lagunentzako "BeerTeam") en zuloa bilatzera joan gara. Ez dugu ezer topatu. 15 grado zeuden kanpoan eta haizea zebilen bueltaka. Oso egun txarra zuloak topatzeko.

Oso egun ona pazientzia galtzeko, eta bazkari bat galtzeko.

Eta orain harira, "al grano":

ADESeko partaideok elkarrekin dugun adiskidetasuna eta profesionalitate ona kontutan hartuz, eta ThePowerOfBeerTeam-en borondate ona goraipatuz, Txepetxabixeko prospekzio "konjunto" bat proposatu nahi genuke Artibai aldean bizi garen ADES-eko partaideok. Prospekzio honen lehenengo etapari gure griña zientifiko guztiarekin ekiteko, galdera bat proposatu nahi genioke BeerTeam-eko partaideei. Galdera hau da:

¡¡¡¡¡¿¿PETRUS, NON DAGO ZURE ZULOA??!!!!??!!!??!!

Adeitasunez eta miresmenez, ADES-eko Ondarrutarrak

2014/11/08

¡¡Te voy a echar del A.D.E.S.!!



Part.: Idoia, Unai, Ritxar, Antua, Gotzon eta Josu

Asmoa, Arginera joatekoa zen, baina 9retan Santa Luzian batu garenean, Gotzonek Paltzuaran IV aipatu du, eta plan guztia berehala aldatu da.  Eguna hasi bezain aldrebes bukatu dugu. Lehenengo, Paltzuaran IVra joan gara topografia egin eta argazkiak ateratzera. Paltzuaran inguruan topografiatzeke geratzen zitzaigun leze bakarra zen. 60m-ko leze bat da espeleotema ugarirekin nonnahi. Kobazulo laburra baina ederra. Ordu pare bat argazkiak ateratzen egon eta gero, kanporatza irten dugu topografia bukatuz.

Behin kanpoan, oraindik goiz zelarik, Gotzonek ondorengoa esan du: "goazen orain beste koba bat esploratzera..." Esploratzera? non? Ba bai, Airoko urzuloa, Paltzuaranetik Lezaterantz bailaran behera jarrituz dagoen urzulo bat!

"Orain dela urteak egon nintzen ni bakarrik...", "... bloke-kaos handi bat da...".

Nola da posible Lezateruntz, klabea den kobazulo bat esploratu gabe egotea?

Berehala abiatu gara bertara. Zerbait jan eta barrura. Unai eta Idoia aurretik, eta Gotzon eta Josu topografia egiten atzetik. "Haizea dago sartzen..." dio batek. Nik oraindik ez nuen sinisten kobazulo hori esploratu gabe egotea.

30 minutu eta gero, bloke-kaos-a pasatu dugu, eta beheko maila batera arte heldu gara. Halako batean, Unai eta Idoia gure zain... "si, sigue por ahí..."

Buruz sartu nahiz gaterara eta... "Oh, ADES style en estado puro..." 40cm zabal eta 60cm altu. Eta aurrerago... "Oh, Oh, joder..." 30cm zabal eta 40cm altu lokatzetan inundatuta. 4m-ko gatera bat, erdi bidean eztuasun batekin, eta bestaldean zabaldu eta jarraipena. "Gotzooon, etorrii, jarraitzen dau!!" eta Gotzonek..."te voy a echar del A.D.E.S.

 

!!..." Ahalegintzen nahiz pasatzen baina gehiegizkoa da. Eta eztuasun erdian, uretan "izain" bat. "Josu, si pasas la gloria será para ti!"

"Menos mal que se ha impuesto la cordura..." Buelta eman eta kotxera bueltatu gara. Josu damututa ez delako hausartu alkantarilla pasatzen, eta Gotzon pozik ez garelako pasatu eta topografia bertan bukatu dugulako. "Menuda lerdada has estado apunto de hacer..." dio Gotzonek. Arrazoia, bai, baina oraindik harrituta jarraipen argi, penetrable eta haizetsua dagoelako Airon. Ea topografiak zer dioen. Baina begiratu Airo-ra, Lezatera hemendik joan behar bait gara.

 

2014/11/03

Negua Heldu Da - Zubitxuta II

Part: Unai eta Josu


"San Simon eta San Juda, Joan da Uda, eta Negua Heldu da..." kantatzen du euskal kanta ezagun batek. Aproposagoa ezin da izan. Joan dira udako egun luze eta epelak, eta heldu dira neguko egun motz eta euritsuak. Elurra egingo baluke behintzat, sopladoreak ikustera joateko gure baserriz plagaturiko 2 eskualde ederretan zehar...

Domeka goiza goiz administratiboa izan da. ADES hemendik aurrera kultur elkartea izango da. Egin beharreko papeleoa da, diruak eta legeak ordenean egoteko. Laister Lea Artibaiko katalogoan hasi behar dugu lanean, ez genuke subventziorik gabe geratu nahi...

Javi Morenok topo 3Daren lehenengo nozioak erakutsi dizkigu. Eta Torca del Carlista ikusi dugu 3Dan. Horrela begiratuta, ez da kanpana bat, hustutako estrato erraldoi forma du... Lezateri eta bere sabai plano buzatu famatuari tokatzen zaio txanda gero!

Zeberiotarrek ez genuen domeka amaitu nahi esploraziorik egin gabe. Txepetxabixe II edo Zubitxuta II zeuden aukeran. Txepetxabixera gindoazen berez, baina gaua arinago heldu da zerura gu Bedartzandi atzera baino. Horregatik Elizburura joatea pentsatu dugu, kotxe alboan daude kobak eta, Txepetxabixen ez bezala.

Eta horrela, Zubitxutako Urzuloaren, ("Sumidero Elizburu")ren alboan dagoen lezatxo bat bajatu dugu. Antuak eman zuen lehenengo aldiz horko zuloen berri, eta Unaiek gero konfirmatu eta katalogatu egin zuen. Baina ez geneukan esplorazio esperantza handirik. 3-4 metro jeitsi eta etxera.

Baina Josuk spit-a (bai, SPITa!) jartzen amaitu duenerako trumoiak entzun dira. Sokan jeisten hasi denerako lehenengo euri tantak hasi dira. Lezak JARRAITZEN duela esan duenerako, tantak gehitu egin dira, eta irten duenerako JESUKRISTON ZAPARRADAk harrapatu gaitu Zubitxutan.

Unairi, Gotzonek eman zion prospektatzeko makila Zubitxutan ahaztu zaio prisarekin. Zer egingo diogu ba, sentitzen dugu Gotzon. Neukan katarroa eta euri zaparrada ez dira lagun onak.

Negua heldu da. Amaitu dira arratsaldeko super-prospektada luzeak. Baina belarra ere gutxitu egingo da, eta hori ona ere bada. Eta gainera orain Paltzuaran aldean prospektatu behar da.

Eta han geratu da leza, esploratzeko. Guk 5 metro jaitsi ditugu bakarrik...

2014/11/02

Paltzuaran I

 141102: Santi, Gotzon, Iñaki, Unai, Josu, Idoia, Oier.



Paltzuaran I (Nabarniz), topo distoxakin egittera eta meandro-estu-sifonaua agor denporan ikustera.
Balentin Atxurkulun pausuak jarraitzia pizkat kostau jaku, eta gorabeheraren bat edo besten ostian topau dogu sarreria. Santik, Gotzonek eta Josuk dana instalau eta sifoi hori begiratzera aurreratu dira; bestiok atzetik juan gara. Iñaki eta Unaiendako ariketa ona izan da, topografia burutziak emoten dittuan arazo txikixak ezagutzeko eta erresolbitzen ikasteko.

Bidian zihar, argazki dokumental batzu egitten juan naiz; kamarian flashakin ezin marabillarik egiñ, halan be, eta Bertolt Brechten buruari ezin izan detsat erretraturik egiñ. Bio lagiñak hartzen be ibilli naiz:
·         Sarrerako p35 arteko tartian lithobius 1, trichoniscoides? Gorri 1 eta zuri 1, masmak (txiki 1, Meta menardi 1, Meta bourneti? 1), opilioi mehe 1, Elona quimperiana 3, Zospeum? 3, Quaestus 1.
·         Errekian nibelian (-85) Quaestus 1, Lithobius 2, Pseudosinella? 1-2, (sedimetuetan) krustazeo txiki batzu 3-4 (potzu baten).


      ABISMOAK ADESEN? BAI ALA?

     Paltzuaranen topoa egin nahi zuen Unaiek. Hori zen, bere ustez, topoak egiten praktikatzeko erarik zuzenena. Paltzuaranen zaudela, numeroak okerretara apuntatzea ez da onartzen. Hauek ez dira Pepetxoko kobak, hau Lezateren kabezera da. Broma gutxi. Edozein zenbaki okerretara idazteak egun guztiko topoa popatik hartzera bidali dezake. Hala ere, Paltzuarango sarreran dagoen "estuasun sorpresa" pasa eta gero, topoa egiteko konpromezua hartu zuen Unaiek. Alea Jacta Est.

Orduan, koaderno eta arkatza zituen poltza zintzilikatu zituen arnesean, eta distoa eskuetan hartu. Lehenengo okerra: distoa lepoan zintzilikatzen da, kollar bat bezala. Gerrian mosketoiak jartzen dira, ez aparato elektroniko laser delikatuak. Distoari kateaturik geratu zen egun guztirako Unai.

Katxondeoa, eta topoa egiteko ilusioa airean joan ziren hegan, Unaiek bigarren putzuaren atzean zer zegoen ikusi zuenean...

Unaiek "on-line" egiten zituen analisi geologikoak hasi bezain laister amaitu ziren. Ordundik aurrera ez zuen fraktura gehiago ikusi, ezta fosil edo estratifikazio berririk aztertu. Harria berdina izango zen leza guztian. Handik aurrera, bakarrik koadernoko tabla bat ikusiko zuen koba guztian zehar, eta bere kezkarik handienak "distoa" (guante gabe hartu behar dena, ez ahaztuuu) abismoan behera ez erortzea, Unai bera distoarekin batera ez erortzea, eta numero madarikatuak ondo apuntatzea izango zen (koaderno eta arkatza distoarekin batera abismoan behera ez erori gabe)...

Leza-abismo guztia tiro batekin topografiatu nahi izan zuen Unaiek. Ez zuen hainbeste suerterik izango. "Baine zegatxik kristo emoten dau error, zer gauz, Torca del Carlistan ala??!" pentsatu zuen. Beti bezala, gauza hauek Lamiñetan topo egitean ez dira pasatzen, beti Paltzuarango Lezaren abismoan porrua bezala kolgauta zaudenean pasatzen dira.

Oierren eta Iñakiren laguntza estimagarriaren ondorioz, eta Unaiek lezaren erdiko frakzionamentuan kristoren disto-tiroteoa egin eta gero (disparo baino gehiago metralletazo bat, eskuan zuen dardararengatik), amaitu genuen leza topografiatzen. Behera heldu ginenerako, beste ADESeko partaide guztien pazientzia agortu beharrean zegoen.

Koba erreza zen, baina oraindik lan piloa geratzen zen. Gotzonek topo kursillo intensibo bat eman zion Unairi, eta azkenean Unaiek Paltzuaran guztia (printzipala behintzat) topografiatzea lortu zuen. Burua 100% martxan, lezaren adrenalinak oraindik distoa zuen eskua dardarazten, disto-man berriaren kezkak hauek ziren:

1.- Lokatzetan ostiarik ez hartzea, distoa bijilatzen zihoan bitartean.
2.- Ganoraz apuntatzea, distoa zikindu gabe, noski.
3.- Puntuekin kristoren kakanastea ez montatzea, eta bidegurutzeekin ondo gogoratzea!!
4.- Astirik badago, koba kontenplatzea...

Eskerrak galeria handi oinez egiteko errez bat zen, bestela... Baina bueno, hau hasiera besterik ez da egin. Ikusiko dugu non amaitzen dugun.

      Artikulu honetatik, solidaritatea eta ulermena transmititu nahi diet 5km-tik gorako kobazuloak topografiatzera kondenatuta daudenei. Jakin ezazue konprenitzen zaituztegula, 254garren "disto-puntuan" mecaguendiosostiaputaka peroestoquecoñazo-es esaten zaudeten bitartean.

Baina gero, zelako ondo ikusten den kobaren poligonala Lidarrean eeee?, Tabernan bokadiloa jaten gauden bitartean eeeeee??

Hurrengoan 3D, abismoan erori gabe, noski.


A PARTIR DE HOY TU Y MARTÍN DEJARÉIS DE HACER EL "GUIRI"!!! A DESEQUIPAR!!!

Joeee... desekipatzea koñazo bat da.... guztiak sokatik atera arte itxaron behar... bueeno, ez gara asko kexatuko ere, gaur behintzat arin ibili baitira taldekideak. Eta ez hori bakarrik, azkenak izateari esker kobazuloko inkognita interesgarri bat ikusi dugu... 37 metroko Putzuaren basean!!! Haizea sartzen, meandro batetik! pausua igartzen da eskalada erraz baten ostean... kalera doa? ez? to be continued...

Eta zelakoa da Paltzuaran???
ba, zer esango dugu, Lezate-Iluntzarreko kolektora beti da ikusgarria, argazkietan ikusi dezakezue, baina tamalez, "por fasciculos" bisitatu beharko dela ematen du... Orain dela 50 urte parte bat aurkitu zuten, orain dela 15 urte beste parte bat... baina lasai: etorkizunean ale berriak aurkitzeke dira bilduma bukatzeko.
Nola?
ba uste dut Antuak eta bere lidarrak gehiago leguntzen ez badigute, Beer-Team-ekin elkar-laguntza konbenio bat egin dezakegula, edo bestela Eskabadora bat erosi (burua galtzen dugunerako noski).

Eta zelakoa den desekipatzea?
ba instalazioa errez jarri digu Gotzonek plaka inoxidableekin, asike Kobazuloa oso errez instalatu-desinstalatu daiteke... Esperientzia abismala izan dut 37ko putzuaren kabezeran dagoen sasi-pendulua soltatzeko orduan (nola soltatu? kabezera bi metrotara, behean 40 metroko abismoa... TENSION MAXIMA!!!)... Orduan Gotzon: "baina lasaitu!! pon la cuerda en tension y déjate caer..."... aaam... ba arrazoia duzu! jeje...  

Hau ere ikasi behar da!!!

Barne bilatzailea