2014/11/08

¡¡Te voy a echar del A.D.E.S.!!



Part.: Idoia, Unai, Ritxar, Antua, Gotzon eta Josu

Asmoa, Arginera joatekoa zen, baina 9retan Santa Luzian batu garenean, Gotzonek Paltzuaran IV aipatu du, eta plan guztia berehala aldatu da.  Eguna hasi bezain aldrebes bukatu dugu. Lehenengo, Paltzuaran IVra joan gara topografia egin eta argazkiak ateratzera. Paltzuaran inguruan topografiatzeke geratzen zitzaigun leze bakarra zen. 60m-ko leze bat da espeleotema ugarirekin nonnahi. Kobazulo laburra baina ederra. Ordu pare bat argazkiak ateratzen egon eta gero, kanporatza irten dugu topografia bukatuz.

Behin kanpoan, oraindik goiz zelarik, Gotzonek ondorengoa esan du: "goazen orain beste koba bat esploratzera..." Esploratzera? non? Ba bai, Airoko urzuloa, Paltzuaranetik Lezaterantz bailaran behera jarrituz dagoen urzulo bat!

"Orain dela urteak egon nintzen ni bakarrik...", "... bloke-kaos handi bat da...".

Nola da posible Lezateruntz, klabea den kobazulo bat esploratu gabe egotea?

Berehala abiatu gara bertara. Zerbait jan eta barrura. Unai eta Idoia aurretik, eta Gotzon eta Josu topografia egiten atzetik. "Haizea dago sartzen..." dio batek. Nik oraindik ez nuen sinisten kobazulo hori esploratu gabe egotea.

30 minutu eta gero, bloke-kaos-a pasatu dugu, eta beheko maila batera arte heldu gara. Halako batean, Unai eta Idoia gure zain... "si, sigue por ahí..."

Buruz sartu nahiz gaterara eta... "Oh, ADES style en estado puro..." 40cm zabal eta 60cm altu. Eta aurrerago... "Oh, Oh, joder..." 30cm zabal eta 40cm altu lokatzetan inundatuta. 4m-ko gatera bat, erdi bidean eztuasun batekin, eta bestaldean zabaldu eta jarraipena. "Gotzooon, etorrii, jarraitzen dau!!" eta Gotzonek..."te voy a echar del A.D.E.S.

 

!!..." Ahalegintzen nahiz pasatzen baina gehiegizkoa da. Eta eztuasun erdian, uretan "izain" bat. "Josu, si pasas la gloria será para ti!"

"Menos mal que se ha impuesto la cordura..." Buelta eman eta kotxera bueltatu gara. Josu damututa ez delako hausartu alkantarilla pasatzen, eta Gotzon pozik ez garelako pasatu eta topografia bertan bukatu dugulako. "Menuda lerdada has estado apunto de hacer..." dio Gotzonek. Arrazoia, bai, baina oraindik harrituta jarraipen argi, penetrable eta haizetsua dagoelako Airon. Ea topografiak zer dioen. Baina begiratu Airo-ra, Lezatera hemendik joan behar bait gara.

 

Barne bilatzailea