Mostrando entradas con la etiqueta kabaua. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta kabaua. Mostrar todas las entradas

2024/11/03

Labarrak, Atxabiribil eta Lumentza (Lekeitio-Forua)


 Asteburu luze honetan, ADES Espeleologia Elkartean hiru espedizio burutu ditugu.

Batetik, espeleourpekariek Lekeitioko itsaslabarren barrenetan lan egin dute, zehazki Kabaua eta Lezeta izeneko parajeen artean hormen ur azpiko tarteak errebisatuz, eta espeleologikoki interesekoak izan daitezkeenak ikuskatuz. 

Beste batzuk Foruko Atxabiribil mendian aritu gara prospekzioan. Lan mota hau behar-beharrezkoa dugu espeleologook, izan ere, Urdaibai eta Lea-Artibaien ugariak diren artadi itxietan kobazulo nagusiak ezagutzen dira, baina ohikoa da baso itxian harpe ezezagunak egotea. Haiek aurkitzeko, ezinbestekoa da bidezidorretatik irten eta txaratik zehar trantsektuak egitea; esplorazio gogorra da, gehienetan emaitzarik gabea, baina askotan balio izan diguna leize ezezagunak aurkitzeko.

Azkenik, beste talde bat Lekeitioko Lumentza mendiko kobazulo bat desobstruitzen aritu da. Herrian bertan dagoen mendi hau, Aintzinarotik oso humanizatua, karstikoa da goitik behera eta ADESek dozenaka zulo ditu katalogatuak bertan. Haietako asko, urteetan gizakiak nekazari eta abeltzantzan egin duen aktibitatearen ondorioz, harriz eta lurrez artifizialki estaliak daude.

2023/09/17

San Juan Talako eta Kabaua


 230916: Xabi, Antua, Aitor Mendoza, Gotzon, Urtzi, Oier.

Mandoiako kanpo lanekin amaittuta, datorren denporaldijan Lekittoko kataloguan errebisiñoian murgildu nahi dogu. Gaur lehelengo kontaktua izan dogu, San Juan Talako horman.

Ekialdeko ertzetik dingilizka, arrakala handijena miatzera sartu gara. Nahiz eta ez dogun barrurako jarraipenik topa, katalogatzeko modukua begittandu jaku. Kostalde osuan ikusi leikian estratuakin zerikusija izan leike. Hori koloreko lur oso granulatu batekin beteta dago, bio zuluekin: kukurutxen lagin pare bat jaso doguz hor. Estrato horizontala diaklasa bertikal batek hautsitta dago, justu jaitsi garien lekuan. Honek arrakalian garapen bertikala baldintzatzen dau, eta oposiziñoz errez jaisteko destrepe baten barrenian, paleogaleria biribil baten sekziñoia dago, itsasuak oso eraldatutakua eta barrurako jarraipen posiblia harri haundiz beteta. Topo eginda (San Juan Talako 1 izena), argazkijak hartuta.
Jarraixan, Kabaura jaitsi gara. I eta II zuluak kanpotik ikusi doguz, II-garrenan jarixuan ziklua barne (Mundo errekian errebentoian pareko) eta haren explo zirraragarrija nork amaittuko este daben espekulatzen.

Gero, marea beheia zeguala aprobetxata, beheko horma osteko zulua ikustera jun gara. Antxiñako saneamendu urteeretako bat zala dirudi, oin nahikua garbi. Bertarako akzesuan (burdin eta parabolt fijuekin asegurata) barrurako jarraipen bat ikusten da, harriz blokeata eta barruan goittik beherako altzairuzko taketa batekin (goiko geo zundaketaren bat?). Horma azpittik sartu gara, baiña itxuraz antxiñan bihargiñak goittik sartzen zirian. Sarreran goittik beherako altzairuzko beste taketa bi. Horma atzian galerijia 15 bat metro barneratzen da. Pare bat dibertikulo txiki dittu, altzairuzko barra gehijago, eta ladrilloz itxittako gune baten amaitzen da. Horma baten, 1953 fetxadun plaka zeramikua. Topo eta argazkijak hartuta, Kabaua III izendatuko dogu. Saneamendu informiekin kontrastata (Samos 1986 eta Labein 1989), argi dago ladrillozko hormian ostian San Pedroperaiño (gaurko bonbeo estaziñoraiño) doiazen galeria bajuak egon ziriala, gitxienez 1989ra arte; printzipioz interes espeleologiko gitxikuak; eta informiotan argazkittan eta krokis topografikuekin jasota.

Eguna amaitzeko, itsaslabarretan dabizen ornitologuekin (...) harremanetan jarri gara, bertan bizi dirazen txori kolonixeri buruzko informaziñoia jasotzeko, bereziki Phalacocrorax aristotelis. Biharbada ornitologuokin ikerketa/babes lanetan kolaborau ahal izango dogu; eta edozelan be, babes araudixak be kontuan hartu biharko diraz, esploraziñoiak planifikatzerako orduan.


2017/09/24

Garraitz eta Kabaua



170923: Xabi, Oier.

Garraitzen eta Kabauan (Lekeitio). 


Lehelengo kayakez egin dogu bueltia: islako NW aldeko “fiorduak” ikusi (Garraitz I-eko urteeria-eta) eta “Akapulko” aldera juan gara, Garraitz V zulo kuadrupletik segiduta hurrengo dagozenak ikustera (islako frakturen norabidiakin bat egitten daben arrakala tipokuak). Hurrenez hurren:
  • Lehelengua sakonune bat da, goixan bentanilla moduko bat dakana; karstikua, espeleotema arrastuekin; ez dirudi gauza haundixa, baiña barrura sartu barik ezin jakin; 5 metro sokakin allegauko gara (lihorretik, banda honetako zulo guztiak legez).
  • Bigarrena eta hirugarrena, ostera, sakonaguak dira eta barruan bat egitten dabe; badirudi hauxe dala bandarik banda pasatzen dabena, gero “surzilluetako” batetik urtenda; Garraitz VI izenakin katalogau dogu (...) eta sarrerako argazkixa jasota, eta hurrengo baten esplorauko dogu; 8 bat metro soka nahikua izango dira ur ertzeko hatxetara allegatzeko, eta hortik oiñaz sartzeko. Detalle bat: sarrera nagusixak, alu formadunak, zulo bat daka “klitorisian”. Barrutik akzesorik ez badogu topatzen, horra be igo biharko litzake.
  • Laugarren eta bostgarren arrakalak ez dirudixe gauza haundirik, baña begiratuko doguz halan be; destrepatzen allegatzeko arrisku larregi dauke, 8 metrotako sokatxo horrekin hobeto.
Surzilluei buruz, esandako moduan, batetik (E aldekua) urtetzeko esperantzia daukagu; W aldekuan sartzeko konplikaua dago; goittik bajatu bihar da, 30 bat metroko bertikal extraplomauan; biharbada Kantauriko begiko kakua ekarri biharko dogu.  Hortik aurrera, NW aldeko bandan sartu gara barriro, olatu gehixen dakana; horko lehelengo arrakalia da sakonena (40 bat metrotako ranpia, 75º gradutan buzauta), goi-goixan begiratzeko moduko zulo bat daukana.


Hortik aurrera, NW bandia asko begiratu barik pasau dogu (gaur ez zeguan itsaso aproposa asko hurreratzeko, eta eguzkixak be itsutzen ginttuen) eta Kabaua aldera juan gara. Bertan, San Juan Talako horman, 5 zulo interesgarri identifikau doguz:
  • Lehelengua azken tamarisan azpixan, paleosurgentzia itxurakua; goittik behera allegauko gara, 10 bat metro sokaz.
  • Bigarrena, pixkat eskumarago (Kabaurutzago).
  • Hirugarrena, farola azpixan.
  • Laugarrena, horma horretan eskumaren dagona, arrakala txikixa baiña bal-baltza. Igual trepada batekin allegau leike.
  • Bostgarrena, uran nibeletik nahikua hurre, haundixena da, barruan harri-bola haundi batekin. Ez dirudi karstikua, uran inpaktoz egindakua baiño.
 Kabaura sartzen gara gero: han Kabaua II surjentzixia ikusten dogu, AKA “Oskar Etxebarrian kalbarixo fekala”; haren eskumaldian dago Kabaua I (kiroldegi azpixan sartzen dana); eta ezkerraldian, hormaz erdi itxittako beste surjentzixia, ondiok katalogau barik dakaguna.



Farolerutz pixkat egitten dogu, baiña Isuntzara bueltatzia pentsatzen dogu; han kayaka laga, eta oiñez goiaz islara, Xabik Garraitz V barruan argazkixak etaratzeko. Hori eginda erretiratzeko ordua da, eta horrenbestian lagatzen dogu prospekziño/katalogaziño goize beraniego gau.