2010/02/27

Espeleogenesis explosiva


Argazkiak.org | Saguzaharra banderiana egitten © cc-by-sa: ades

10-II-27: Petrus, Idoia, Iñaki, Oier.


Aulestian, Goierrin prospektatzen (Petrus eta Idoia) eta Alperdon progresiño bertikal ikastaruan (Iñaki eta Oier).


Lehelengo taldiak 3 zulo lokalizau ei dittu, bertako biztanlien laguntzaz. Bigarrenak ondo burutu dittu helburuak, inzidentzia berezirik barik –Iñakin odoleko adrenalina konzentraziñuaz gain-.


15.00ak aldian atzera juntau gara Aulestian, egualdi txarran iragarpenan aurrian. Gaurkuan, 150 km orduko haizia aurreikusten da-ta; saguzaharrak kilin-kalan ipintzeko modukua!


2010/02/21

Ugarte Abeletxeko ubegixan


Argazkiak.org | Lapidia transkribatzen © cc-by-sa: ades


10-II-21: Ane, Niko, Oier.


Ugarte-Abeletxeko ubegixan. Richard eta Antoinen azalpenei jarraittuta ondo lokalizatzen dogu. Bertako andra-gizonekin gagoz, eta urak kontauta jasotzen dogu:

  • Ubegi horretatik hartzen dala Karmengo itturriko eta 12 etxetako ura.
  • Gaiñeko partian harri lapida bat dakala, “nadie arranque piedra en un radio de treinta varas” testuakin. Seguraski harri-kanterak itturrixa ez hondatzeko.
  • Harri biribil txiki bat dagola, kobako sarreria markatzen. Haren azpixan beste harri haundixago bat dago zulua tapatzen. Bere aittitta zanak, itturri nagusixa lokatzez trabau zan baten, handik sartu ei zala arazua konpontzeko.
  • Ubegiko ura goiko kanterako hautsez zikinduta etortzen dala batzutan.
  • Goiko kanteran, beta gorrixan eskumaldian pizkat basuan sartuta, koba bat dagola. Euren aittittak erabiltzen zebala eurittik babesteko basuan biharrian zeguanian. Zona horretan bertan, kanterako biharrekin beste leza haundi bat agertu zala eta hor egon bihar dala ondiok.
  • Ubegixan terrenua eurena dala. 1935 arte dana Ugarte torreko jaunena izan zala, eta orduan saldu zetsela euren aittittari.


Ba goiaz lekura, eta lokalizatzen doguz: lapidia (transkribatuta: “Nadye arranque pyedra en el radyo de treynta varas”) eta harri biribilla. Hau guzti hau ubegixan gaiñetik pasatzen dan bide kontrafuertedun baten inguruan; handik behera, ubegixan parian, antxiñako arketa bat dago, ur-kaptaziñuakin zerikusixa dakana. Ikusten da bere sasoian obra haundixa egin zala hamen, udal ur hornikuntzia dala ta. Bueltan basarrikuekin berbetan segiduta, azaltzen detsegu zertarako izango litzakezen gure exploraziño biharrak, eta mesederako izango dala topografixia eta argazkixak jasotzia, eurendako kopixiakin noski. Disposiziño ona dake, bai urpeko bai lihorreko biharrak permititzeko.


Nere ustez zentzuzkuena lehelengo urpekarixak sartzia izango litzake, hurrengo haize-puspillora allegatzeko, eta hortik aurrera segitzeko aukerarik dagon ikusteko. Merezi badau, orduan jasoko gendukez harrixak barrura sartzeko (kontuz: larre horretan ardixak dabiz, eta zulua agerixan lagatzia ez da komeni).


Falta da: ia ubegixak berezko izenik dakan ikustia. Harri biribillan urtia jasotzia (milla zortzirehun ta pikuko fetxia). Ubegixan beran erretratua etaratzia.

2010/02/20

7 ordu Alperdon


10-II-20: Urtza, Bikain, Antoine, Javi Moreno, Gotzon, Idoia eta Oier.

Alperdon, inkognitak kentzen. Zuzenian eta bizkor sartu gara, kanpoko hotza ederto kenduta. Bikain eta Urtza “Sabinen tximinixa” inguruan geratu dira, eta bestiak azken hitoraiñok juan gara. Javi eta Idoia handik behera egin dabe. Gotzon, Antoine eta nik gora, lehengunian erdi-begiratutako ranpia exploratzera.

60 metro baiño gehixago egin doguz, 60 bat gradutako aldapan gora, nahikua arriskutsua harri/lokatzan kalidadiangaittik. Gorengo partian estuasun batera allegau gara, haiziakin baiña inpenetrablia. Izen probisionala: “Urpekari hegalarixan galerixia”.

Horraiñok nik egindakuak. Hain nekatuta amaittu dot eze, ez naizela asko konturatu bestiak zertan ibilli diran be.


SABINEN TXIMINIXA INGURUTAN.

itxuraz 25 metro eskala arren ez eben lortu aurrekun gorengo punture aiati. guk eskalateko leku eskumata laga, hau de, ezkerretik zir jun ginan eta trepadatxu bat (3m) ein eta gero 2-3 metroko gatera bat pasa genun. osteabe gorutz joten dau, geroz eta bertikalaua eta geroz eta arriskutsuaua. 5-6metro gora eta ni zain geratu nittan. beste 10 bat metro edo eingo eban gora eta jarraitzen dabela ikusitte, arrisku amaittu eta hurrengoako eskalada modure plantea genun, batez be seguridade minimo bateaz juteko gorutz, ez ezinezku zalako, altura dexente hartzen dalako baino eta harrixak errez botaten diz bera. kanpoko mapan ikusitte, nahiko garbi da aurreko eskaladi goiko kamiñoko lezea dule, baine zapatun eindako ahalegine? exan leike amaitzi, exan leike kamiñu azpittik pasati, akaso Iturtzerutz eingo dau?

Beste aldetik, Idoia eta Javiaz batu ginan "hito famosutik" aurrerutz. zain euazen lekurarte altza ginan eta beherutz gixuzela bentanatxo bat ikusi neban. seguruenik ez da gauza handixe exango, batez be, bide printzipalak exan leikezen logikatik kanpoko leku baten dalako, baine...........bigarren mailako galerixan bat egon leike, biden bat........igual beste aldetik berutz leku bardinea............eztai, baine han da, behatzeko.

Behera baja ginan "menir"-an azpiko zulun zer euan ikusteko asmuaz. Javik instala eta bixok baja ginan. batez be, kaka ugari, basiaz behera ondo, baine gora...........txarto. errekatxu txiki bat edo ur emari bat entzuten da, baine beherutz esan leike ezin leikela ein, eta ixe ziurtasun osuaz esan leike, ez daukela bape interesik, aurtengo lelengo egunin esplora genun zulo baten entzuten zan ur emari edo errekatxu bardine dala esango baineuke, norantza bardine jarraitzen dabelako.

2010/02/19

ARGATXAKO KOBAZULOAN DARDARAKA


Mikelen bertsioa:

Berriz etorri naiz Argatxako putzu miresgarrietara nire lagun Asierrekin. Gehien arritu nauena izan da neoprenoarekin kobara sartzea. Oso ondo pasatu dugu eta baita hots handia ere, eta espero dut lagun gehiagorekin joatea eta neoprenoak hobeagoak izatea.

Asierren bertsioa:

gaur Mikel eta Gotzonekin joan naiz Argatxako putzuetara eta asko guztatu zait, ondo pasatu baitut. Bestalde hotz ikaragarria egin du eta uretatik ibili garenez ezin izan dut ibilaldia behar bezala gozatu. Berriro etortzea guztatuko litzaidake lagun gehiago eta beste neopreno batekin.

2010/02/17

SABIN GALERIAKO ESKALADA

25 metrotako eskalada bertikala egin ondoren, ez dugu lortu "Sabin" zuloko basera iristea. Aire korrientea oso argia da baina ezin izan dugu lokalizatu jarraipena. Eskalada honetan materiala desekipatu egin ditugu eta uzte dugu ez garela berriz etorriko.

2010/02/15

ALPERDOKO ITURBURUA

Goiherriko ingurutik prospektatzen, aurkitu dugu, izengo dena, Alperdoko sumideroa. Bertatik ezin da sartu, baina metro batzuk goitik, topatu dugu leize bat posible ahal danik erreka galeriara heltzeko. Batez be, aurkitu dugu beste 3 leize.

2010/02/13

Entrenatzen, exploratzen eta ikasten


10-II-13: Antoine, Richard, Gotzon, Idoia, Ateany, Silvia, Oier.

Alperdon, hiru helburukin: lehelengo bixak entrenau, hurrengo bixak inkognitak argittu eta azken hirurak progresiño bertikala ikasketa. Hirurak beteta.

Lehelengo laurak rekorrido erdixan dagon galerixa-sare bat explorau dabe, 200 bat metro barri topografiauta.

Azken hirurok, eskaladan ibilli gara batez be: materixala ezagutu, janzten ikasi, eta igo/jaisteko erabilli. Errez ikasi dabe. Behiñ amaittuta, hurrengo meandro desfondaua pasau dogu bildurra mendian hartuta. “Trepada tontuan” atzera egingo genduala uste baneban be, haxe be pasau dabe neskak, oposiziño teknikia ondo ikasitta. Segiduko genduan, baiña bueltan zetozen bestiekin topau gara, eta danok kanpora. 11.00etatik 16.00ak arte egon gara barruan, gitxi gora behera.

2010/02/06

Alperdon

10-II-6: Gerardo, Gotzon, Oier.

Alperdon. Gotzonek martitzenian lokalizautako zuluak mapan ekarri dittu eta Goierriko kamiñuan gora goiaz Sabin Jaion lapida ondokua ikusteko. Erreparau dogunez, handik hurre mendixan goittik beherako depresiño bat dago, lurpeko hundimiento baten seiñalia, eta kamiñua bera apurtu zebana antxiñan. Testigo bat botatzen dogu gero barrutik topatzen saiatzeko. Gerardo kanpuan geratuko da eta Gotzon eta ni barrura juango gara 13.00etan walkie-talkie proba bat egitteko.


Lehelengo, Bikain bakarrik pasauta zeguan estuasunera juan gara; tximinixa haundi bat dago, eta Gotzon progresatzen saiatu bada be, ezin da eskalada barik. Bertan egitten dogu walkie-talkie aprobia, eta negativo. Gero topografixiakin konfirmau dogunez, hauxe da lapida ondoko lezia.

Handik blokedun gelara itzultzen gara, goiko laminadore diagonala begiratzera. Metro asko egitten dogu gora, lokatz artian, eta goixan sustraixak (¿iria?) eta kaleko freskuria agertzen dira. Estuasuna pasatzeko modukua da, baiña bloke solte txikiz tapauta dago. Gero topografixiakin konfirmau dogunez, bloke hórrek karretera tramo barriztuan azpixan dagoz.

Hau egin eta gero, kanpora juaten gara, ez toponimo barririk ipiñi barik: “Hostia freatikua”.


ALPERDOTIK PROSPEKTATZEN

Topatu genuen hiru kobazulo. Bat izan da "Untzozulo" (GEVeko VI-797), eta beste biak, barriak dira. Horietako, bat seguruenik Alperdorekin kobazuloa konektatuta dago zeren haize korrientea daukalako.


Barne bilatzailea