2016/03/28

Atxabringo Leza Amaitu da - Atxabringo Mendia Oraindik Ez

Part: Idoia, Josu, Unai

Pazko Egunean ere espeleo egitea erabaki dugu. Bai gauza arraroa ezta? Jo jo jo

Oraingoan, gure monoa kentzeko, Atxabringo Leza aukeratu dugu. Sokarik ez dauka barruan, baina bai hiruzpalau monty (edo hobeto esanda lauzpabost, edo bozpasei, edo seizpazazpi!).

Atxabringo Leza, gogoratzen ez duenarentzako, "Lezate Gainean" zegoen leza zen. 60 metro inguru utzi zigun sartzen mendian barrura. Lezatera omen zihoan, baina ia beti bezala itxi egin zitzaigun, burua berotzeko putzu eder bat erregalatu eta gero. Karamelua eta gero Basie etorri zen, eta gero miseria, eta gero estuasuna, eta azkenean itxi egin zen. Desobstruituz gero, pasa ahal zitekeen, eta pendiente utzi zen. Baina azkenean leza amaitutzat ematea erabaki dugu, "monty"ak bertako Rudistekin "fosil autoctono" bihurtu aurretik.

Josu eta Idoia sartu dira barrura, eta Unaiek prospektatu egin du. Atxabringo Lezaz ez da asko fido, baina mendi horretan fede handia du, azken finean Lezateren gainean dago eta. Zorioneko Lezate... uffff.

Josuk fondo fondo fondo-an dagoen monty-a bertan uztea erabaki du. Basatza gehiegi bertara heltzeko, eta sokak "hainbeste" zikintzea ez du merezi. Beste guztia garbi utzi, estuasunekin barre batzuk bota eta kanpora joan dira Josu eta Idoia.

Unaien paseoak 3 erregalotxo izan ditu. Ez dute Galarregiko sarrerako Tornado-rik botatzen baina bueno, hori gehiago.

Atxabrin Zuloa: XX bat. 0,25 metro zabal den zulotxo bat, 3 metro ikusten da. Beer Team-entzako proiektu baten aurrean al gaude?


Atxabrin II: 1x1,25 zabalerako leza hundimentutxo bat. Bloke bat dauka erdian ixten, eta errez pasa daitekeen pasu batetik burua sartuz gero 5 bat metro ikusi daitezke.


Atxabrin III: 0,5 metro zabal den arrakala bat horma baten. Leza baten zabaltzen da. Harri bat dauka ixten (apropos jarrita igual?) baina desobstrukzio erraz batekin pasa daiteke. Harria botata 10-15 metro sartzen da?


Ez dute airerik, baine bai uste dut freskura badagoela. Domeka goiz batetan jolasteko.

Euria egin behar zuela zirudien baina azkenean mendiak baketan utzi gaitu. Mendizaleren batek blog hau irakurtzen badu, jakin dezala Iluntzar "la gran desconocida" dela. Jende gutxi egoten da bertan, eta bake asko, eta bista oso eder asko!

Leizarra Goikoa-ko atarian

Gero Olabarriko material "basatzaztatua" garbitzera joan gara Santa Luzia-ko errekara. Momentuz Gernikako Udaletxea ez da kexatu erreka marroia utzi dugulako. Baina bueno, basie menditik hartu dugu, eta mendiari itzultzen diogu!


Speleo egiten badugu, hau ere egin behar!

Ruben Gomez




160328: Oier.

Aste santuan speleorako nekan egun oso bakarra, oin be, saloiko jardunerako erabilli dot. Liginagako miniudaletxeko buleguan, Ruben Gomez alkate espeleologuakin egon naiz pare bat orduz. 70 urtekin be espeleolaguntzan eta ARSIP-en burubelarri ibiltzen da, bizitzia literalki espeleologixiari eskindu detsan beste gizon bat (badagoz batzu).

2016/03/20

Leza Akordatua eta Haize Galdua

Part:Josu,Unai,Gotzon,Idoia,Martin,Antua,Santi

Azkenean bagoaz Leza Ahaztu mitiko horretara. Marka gorri bat du sarreran, ADESeko norbaitek jarri eta ahaztutakoa. Dirudienez haize korronte itzela dauka eta mendian barrura eta barrura sekula itxiko ez den potzu baten doa. Batzuek diote 150 metro, beste batzuek (realidade zentzu pixkat izanda), 50 metro.






Eta bai, 50 metro ditu (gutxi gorabehera). Eta bai, haizea badu, bai. Baina behean daukan sala erraldoi-ko lurrean dauden bloke artetik joan zaigu haizea (teorien arabera, realidadea, nork daki!).

Gotzonek izan duen negua eta gero, rekuperatzen dago oraindik, baina ez da bakarra: Josu ere atzo kalenturarekin zegoen, eta gaur badirudi hobeto dagoela. Antuak ere eztarria ez dauka oso fin. Hau da hau negua izan duguna! Baina speleo egiteko gogoak denei gainez egiten die.

Josuk eta Antuak 50 metroko putzua bien artean ekipatu dute. Azken unean, Unaiek azkenengo putzuan roce bat konpondu behar izan du Josuk behetik eskatuta, frakzionamendu bat gehiago jarriz. Gauza gehiagorik gabe behea jo dugu.

Gela Eder bat dago behean. Egia esan, lezak merezi du. Baina haizearen bidea ezin izan dugu jarraitu. Meandrotxo bat topatu dugu ere, eta meandro tartetik putzu bat zabaltzen zen. Martinek jeitsi du une batez, baina ez zegoen ezer. Gotzonek lezari topo egin dio eta kanpora.





Irten aurretik, Antuak esandako putzu paralelo hori rebisatzen geratu gara Santi, Unai eta Martin. Ez, ez dago ezer alturan, bakarrik gela berdinaren sabaian gaude. Unai, bertikalaren erdian frakzionatzean, konturatu da hanka jarri behar zen lekuan saguzar bat zegoela. Ehundak eta 1 egin behar izan ditu saguzarra ez esnatzeko. Eta azkenean han jarraitu du hibernatzen, lo seko. Ezin zuen beste hibernatzeko lekurik topatu ala, koba guztia beretzako edukita???!!

A, eta begiratu behar zen "potzu paralelo sekula-inork-begiratu-gabekoan" spit bat zegoen kabezeran eta Unaien saguzar-frakzionamenduan beste bat. Dirudienez, mailuarekin ezer zabaldu gabe pasa zuten putzuaren kabezera, spitak (segurutik eskuz) sartu, ikusi, eta berriro irten.

Horrek bai ADESeko espeleologo Adoretsuak! Aguerridos Exploradores!

Leza honetan egin behar direnak eginda, Beer Team-ek pasadan astean utzi zuen desobstrukziora joan gara orduan (argazkiek beraiek bakarrik hitzegiten dute). Oraindik ez dugu pasa, baina barrurago sartu gara. Meandro bat igartzen da, baina oraindik zabaldu egin beharko da.

Euria gure lagun izan da esplorazio osoan. Aterkin Xploring. Katarro eta itxurakoak sendatzeko perfekto. Egia esan, badirudi ohituta gaudela eguraldi honetara, ze inor ez da gehiegi kexatu...



2016/03/14

Ate ahaztua

Simoneta, Oier, Oskar, Gotzon, Antua eta Xabi.



Gotzonek telefonotik esan naben moduan plan trankil bat zen, nire obsesio zonatik beraien obsesio zonara joan behar nitzan, prospektatzen eta desobstruzio txiki batzuk egitera. Hainbeste bidar Galarregi izena entzun dot, leku mitikioa. bakarrik benetako espeleologoentzat, ni naguzia naizenean joango naizela esaten didate. Galarregi ingurura heldu ginenean, horren azpian zelako munstroa dagoen arin nabaritzen da mendate horiek gruyere gazta direla ematen dute, dena dolinaz, lapiazez beteta... paradisua. Laster hasi ginian bakoitza bere planera, zulotxu batzuk zabaltzen eta ni barriak topa naian, horrela joan zan goiza.
Ez genduan gauza handirik egin, zuloak ez zuten fundamento handirik, eta nik miseria baino ez neban aurkitzen. eguerdi aldera Oierrek alde egin  behar izan zuen.
Dolina batetik beste batera aldatu genduan kanpamentua, airedun zulo txikitxo bat zabaltzen eman genduan hainbeste denbora. Oskar eta Gotzon jo ta fuego, Simoneta argazkiak ateratzen,txorixo eta sardiña batzuk jaten genduzan bitartian.
Prospektatzen jarraitzen genduan... eta halako batean Antuanen ohiua entzun genduan...."eeeee". Ez genduan oso seriotzat hartu, eta han agertu zan Antua bere irrifarre misteriotsuarekin...ez dakizu zer siniztu, "una agujero grande con mucho aire...""dejar esa miseria que allí hay uno de verdad" Oskarrek: "nos quedamos aquí, esta es la espeleo que nos gusta en ADES, agujeros miserables..."
Nik ez nekien niri bazilaten ba zeuden edo zer, azkenean Antuan da ni aurrera joan ginen, zuloa edo denadelakoa ikusten.
Handik urre zegoen, ni albotik pasa nintzen ordu erdi arinago, egia esan benetako zuloa zen, ni flipata gelditxu nitzan. Antuanek materiala hartzen zuen bitarten hasierako ranpa bajatu eta ekipa egin behar zela argi zegoen, denbora egiteko harriak botatzen hasi nitzan, bota nuen bat... eta metro batzuk jauzi zan, ez gehiegi hogei bat edo, baina halako batean bigarrena bota nuenen ederra ezuztea.. klink-klonk, klink, klank...ixiltasuna eta gero berriro azkoz bajuago klink, klank etab. "San Pedro, zer da hau?" harri gehiago bota nituen baina beste guztiak ez zuten zaratarik ateratzen, hor gelditzen zirian, aire korrontea nabaria zan.



Antuanek kanpotik "Está marcada, los del ADES han estado aquí, hay un círculo rojo", hormetan arinagoko beste instalazio baten markak zeuden". Antua bajatu zan.: "Noto un monton de aire entrando", halakoren batean "Vaya pozarrón, hay un pozo paralelo enorme, no se ve el fondo". Buff zirrara bat lepotik igotzen, ez dakit sartzen zen aireak edo aurkikuntziak eraginda.
Irten ginenean, Antuak"Es un galarregi II, me ha parecido hasta a ver oido el agua"...
Gotzon, Simoneta eta Oskar heldu zirian, Oskarrek ez zuen sinezten: "ya me estais engañando..."sartu zan eta irten zenean "bonito, ancho, mucho aire.." Baina Antuanek esan zion "¿Has visto el pozo paralelo?"" No, no lo he visto"
Gero supozizio mundoan sartu ginen, nortzuk izango ziren hor egon zirenak, Gotzonek ez zekien ezer, beste misterio bat, esta zergatik utzi zuten explorazio hain interesgarri hura?, agian Oskarren moduan ez zuten ikusi benetako putsu paraleloa eta bertan bera utzi zuten explorazioa...
Galdera asko eta erantzunik ez...dena den benetako ate bat aurkitu zuen Antuanek, eta ate horrekin ametsetan hasi gara...beheko mundua guri itxaroten dago.


2016/03/07


Barne bilatzailea