210306: jente asko.
Gaur 5 taldetan banatuta jardun dogu: Aginaga (Martin U, Oskar E...), Lekubaso (Javi, Gotzon, Petrus, Antua...), Otoio (Xabi), Lamiñak (Urtzi & family) eta Urgitxi (Carlos Prieto, Oier).
Aginaga, agridulce. Lekubaso, agrio-satisfecho-agonico-perdido. Otoio, leza bat katalogorako eta explo pendiente. Lamiñetan, dibulgaziñua.
Urgitxiri buruz, sarreran susto bat: estuasuna ez ete dot pasauko??? Panikoaren psikologia, eta Carlos aurretik bialduta, erretiradako aukeria estudixauta, aurrera egin dot; eta arazorik ez, ZORIONEZ! Quién te ha visto y quién te ve, Oier. Bueno. Hortik aurrera, begira hasi gara eta bigarren ustekabe bat. Ez nintzan gogoratzen kabuak behar dirazela! Lehelengo pasamanua ahal moduan pasau, eta bigarrenian (labanegi) geratu gara. Hortik kanporako tramuan, dana dala, laginketarako nahikua eta sobran izan dogu; nahiz eta gaurko objetibuetako baterako (Trichoniscoides breuili) erreka korrientia hobia izan. Hurrengorako. Dana dala, gure bilketatxua egin dogu (Zospeum, Oxychillus, Quaestus, Lithobius, ganba gorrixak...) eta ariketa pixka bat bebai (resalte puta hori!). Pozik beraz.
2021/03/07
Bost talderen jarduna
2020/03/15
Entsegu hidrografikuak + Pepetxo
200314: Gotzon, Antua, Petrus, Oier.
Lamiñen Sisteman (Amoroto), GGUN entseguak egitten; injekziñua puntu bittan eginda, gaillua neurketan laga dogu eta kantidadiak, denporak, kurbak eta beste emaitzak jasoko doguz trazado frogen prozeduria fintze aldera.
Bittartian, Atxurra-Atxamonte aldian prospektatzeko aprobetxau dogu. Kastillo Errekan sorpresia hartu dogu, haitzuluan sarreria 3000 bat kgtako harri bloke batek zarratuta aurkitzian; gaiñetik pasatzeko aukeria dago, harrixan atzetik sartuta, baiña ezegonkor egongo da seguraski; hurrengo euri denporetan gertatzen dana ikusi bihar.
Gero, Atxurrako jentiakin barriketaldi baten ostian (...), lehendik katalogautako Pepetxuak ikusi doguz. Eta GEV-eko katalogoko beste leza horren billa (argi indar linea azpikua) genbizela, ez dogu topau baiña bai ostera beste pare bat. Ni etxera etorri biharra nekan, baiña gero jakin dot emaitza pozgarrixa etorri dala (...). Arratsaldian COVID19 pandemiangaittiko itxialdi dekretua etorri da; beraz, aste batzutan explo kilikagarri honekin amestiakinkonformau biharko gara!
2019/10/01
Lamiñen Sisteman, bisitariak ausikika
Euskal espeleologoen artean dugun arau ez idatzi (baina
oso errespetatu) batek dio, zona bat talde espeleologiko baten
ardurapean dagoenean, hango kobak ikertzera doana bertako taldearekin
harremanetan jartzea komeni dela. Ez da arau legala (legez, Espainian
kobazuloak ez dira inorenak -jabetza Estatuarena da-) baina bai
operatiboa: lurpean, elkarlanaren emaitza hobea baita
konpetentziarena baino. Ikerlari gehienek arau hau errespetatzen
dute; baina badira zonako espeleologoak "gau-zaindariaren
txilibitutzat" hartzen dituztenak ere (gero horrelakoak dira
emaitzak).
Edonola ere, esandako hau espeleologiari dagokio bakarrik (hau da,
jarduera zientifikoari); espeleoabentura jarduerak, edo turismoa,
aparte doaz. Izan ere, zona guztietan daude bisitari asko erakartzen
dituzten kobazuloak; gure kasuan Lamiñen Sistema (Armiña eta
Lamiñen koben arteko trabesia), Iñeritzeko leizea eta besteren bat.
Bertara datorren jende guztiak gu abisatzen hasi ezkero, telefono
deiekin erotuko ginateke.
Jakin dugu Lamiñen Sistema bisitatzen duten talde batzuen artean
liskarra piztu dela, barruan dauden sokei buruz. Egokiak diren, edo
ez diren; segurtasuna bermatzen duten, edo ez duten... Hori dela eta,
duela hile batzuk, pertsona batzuk gurekin harremanetan jarri ziren,
haien iritzian bertan zegoen materialaren egoera eta instalazioaren
segurtasuna ez zelako ona; eta ea ondo iruditzen zitzaigun hura
hobetzea, gastuak eta materiala bere gain hartuta. Guk, detailea
eskertzeaz gain (edozeinek ez baitu baimenik eskatzen, horrelakoak
egin aurretik), nahi zutena egiteko esan genien; haiez fio ginelako,
eta han zeuden soka eta instalazio horiek ez zirelako gureak (izan
ere, Lamiñen Sistemaren esploratzaileok -GEV eta ADES- ez dugu
sekula ezer ekipaturik utzi kobazulo honetan).
Gauzak horrela, pertsona hauek koban instalatuak zeuden materialak
kendu zituzten, berriarekin ordezkatuz. Baina irailaren 28an egin
dugun azken esplorazio saioan, material hau kenduta aurkitu dugu,
lehengo instalazioaren antzeko berri batekin. Baita kartel hau ere:
Bistan denez, Lamiñen Sistema bisitatzen duten taldeek irizpide desberdinak dituzte instalazioaren egokitasunari buruz.
ADES Espeleologia Elkartea, printzipioz, ez da sartuko liskar honetan. Pentsatu nahi dugulako Lamiñen Sistemako bisitariak gai izango direla euren kabuz adostasun batera ailegatzeko, gure kobazulo enblematiko honen gozamena, segurtasuna eta zainketa harmonia onean uztartuz. Hala bedi!
2019/08/31
Lamiñen Sisteman (Armiña - Lamiñak)
190831: Antua, Oier.
Armiñatik sartu eta Lamiñetatik urten gara, puntu bat
errebisatzeko eta tranpa biologikua ikuskatzeko. Sarreran, tamalez
hau topau dogu: uste eze kuebak zabortegi modura erabiltzeko ohittura
txarra ez dala guztiz ahaztu...
Barruko jarduna motza, baiña atsegiña izan da: seguraski nere
ikuspegi subjetibua da, speleo egitten daroiadazen 14 urtian sekulan
ez dotelako honenbeste denpora pasau zulo baten sartu barik.
Alkantarilla batian be pozik ibilliko nintzan gaur!
Lehelengo, Antuanek detektautako puntora juan gara: goiko eta
beheko galerixan arteko komunikaziño posible bat, haize korriente
nabarmena dakan lekuan, trabesiako bidetik oso hurre, baiña
ezkutuan. Zunda bat bota dogu behera, eta gure bidia segidu dogu.
Gero, tranpa biologiko inguruan ez dot nik uste neban besteko
faunarik topau: billa ta billa ibilli banaiz be, Quaestus bakarra
jaso dot; biharbada denpora larregi laga dot etorri barik. Bada
zeozer behintzat, eta jasota geratu da (uzt 28xan jasotako bio
materialakin batera).
Mailla aktibora jaitsitta, kanporako bidian hartuta Antuanek
ustezko lekuan topau dogu zundia; beraz konfirmauta geratu da, goiko
eta beheko maillen artian beste komunikaziño puntua, eta korrientian
arrazoia.
Gaur ur gitxi zetorren, eta arraiñak hobeto ikusten ziran: 8-10
bat ziprinido ikusi doguz, batzuk zuritzen hasittakuak. Igual
hamendik 50 edo 100.000 urtera espezie troglobio barriren bat izango
dogu Mereludin...
Bistan da, tarte honetan txoko eta jarraipen posible asko
begiztatu doguzela, betegarri kuaternarixuen artian. Sistema honen
esploraziñua amaittutzat emoteko asko falta da ondiokan...
2019/07/28
Lamiñen Sisteman, galeria barrixa
Lamiñen Sisteman, desob + bio. Juan dan egunetako biharretan adoria hartuta, (...) sektoreko meandro haizedunian aurrera egitten saiatziak merezi dabela pentsau dogu. Allegatziakin batera, sorpresia: Abel Laudiokua eta Roberto Akelarrekua topau doguz aparkalekuan, soka fijuen instalaziñuak hobetzera etorritta! Aldez aurretik abisauta ginttuen (eskertzeko moduko detallia), baiña ez genkixan noiz etorriko ziran.
Talde bakotxa, beraz, bere misiñuari ekin detsa: Abel eta Roberto Armiñatik sartu dira, eta beste hirurok Lamiñetatik; behiñ desob lekuan, Antua eta Gotzon estuasun ez oso erakargarri baten aurrera egin dabe, eta ni inguruko gela eta galeria haundixetan geratu naiz, hormak eta zoruak miatzen. Beste behin be, zulo honetan dagon fauna urrittasunakin harrittu naiz (urrixa, edo nik behintzat, oso gauza gitxi topau dot: Oxychillus 1 eta Lithobius 2 baiño ez). Ordu pare batera, Abel eta Roberto allegau dira, eta handik ordu erdira-edo desobstruktorien eupadak entzun doguz: "Oier!! Biharra egin nahi dozu??". Ni, koko estraino eta interesgarriren bat topau dabelakuan, estuasun estu horretan aurrera egitteko adoria biltzia lortu dot, baiña han ez zeguan kokorik: harrixak kentzeko gonbidapena baiño ez da izan. Katazulo estua, baiña ez agonikua (nere neurrirako), uste eze puntan harri soltia kentzeko biharra zan (azkenian ez dot puntia ikusi), eskabadora mobimenduan.
Kontua da, azkenian Gotzonek bertatik pasatzia lortu dabela, eta estuasunan ostian meandro estua topau dau, gero nasaittu dana, 1,5 m zabal eta 4-5 m altuko galeria bihurtu arte. Habemus exploratio! Beraz, bueltia emon dau hurrengo baten topo materialakin bueltatzeko. Aurkikuntzia Zeberiotarrei jakiñaraztia adostu dogu, Lamiñen topografixa barrirako kontuan hartu deixen, eta nahi izan ezkero sektore barri honen esploraziñuan parte hartzeko. Nik neuk be bueltau biharra dakat, bertan laga doten karnatan bilduko dirazen kokuak hartzera, barrena!
Estuasunetik kanpora urtetzia gehixago kostau jata sartzia baiño (estimulo zientifiko faltia + faktore psikologikua), baiña azkenian egin dot. Halan, goiko pisotik kanpora egin dot, Armiñako sektorian kokotan ibiltzeko asmotan; baiña ADEStarrak uste baiño lehenago amaittu dabe biharra, eta Lamiñetan kanpora juan diranez, nik be "Cueto-Coventosa" pausua hartu bihar izan dot kanpora bizkor allegatzeko. Behin bakarrik galdu naiz (marka ona!) baiña, halan be, bestiak ni baiño lehenago allegau dira kotxera. Esan detset: forma fisiko eskasa dakat gero, nundik eta Lamiñetatik nekatuta urtetzeko! Sign o'times...
2018/01/13
Lamiña D'Or
2018/01/07
La Premiere a Le Sumidéré escondue de la Grotte de los Laminak
Gotzonek esan bezala, gindoazen sektorea ez zegoen oso ondo begiratuta. Gauzak irten zitezkeen. Hasiera batean laberinto bat izan behar zela pentsatu genuen, eta bai, bada laberintosoa, baina topoan jarri eta gero gauzak klaroago daude.
Galeria fosil baten gindoazen topografiatzen, aldapan gorantza eta gorantza. Orduan pasu istu bat pasatu behar izan genuen. Josu eta Martin pasatu ondoren, Unairi utzi zioten mazeta "toque personal" batzuk emateko, besteak aurrera zihoazen bitartean. Han geratu zen Unai modalidad "desobstruccion en solitario" egiten...
Eta pasa zen.
Eta galeriak, zabal eta ederrak (guk potxingatu genuen arte klaro), gorantza jarraitzen zuen, konstante eta gora. Eta espeleotema txiki batzuekin itxitako pasu estu batek bidea ixten zigun. Eta airea zegoen. Baina laister zabaldu genuen. Eta galeriak jarraitzen zuen!
Lamiñetan Galeria Berriak!
Hainbeste espeleo talde pasata, hainbeste ADESeko irteera, hainbeste trabesia egindako koban, domeka baten, esploratzen geunden! La Premiére!
Eta ufaaa, bai, oraindik ASKO falta da topografiatzeko Lamiñetan. Baina badirudi amenoa egin araziko digula mendiak, emozioak erregalatzen hasi baitzaigu. Lea Artibaiko hiru sistema handiak Abita-Trakamañe, Urgitxi-Ezuneta eta Lamiñak dira. Lamiñak atzean geratuta dago desarrolloan, baina aurrea hartu behar al dugu topo berriarekin??
2017/12/30
Lamiñak Infrabaloratu Egin Genuen...
Jon Ander, makina bat urtetan Esplorazioa egin gabe zegoen. Lana egin gabe zegoen. Ederra Desberdintasuna dagoela trabesia egiten ibiltzea Lamiñetan, turismoa egiten, kirola egiten, edo Topoa egitera joan.
50garren punto de topoan, potxingadak pasa eta gero, pazientzia beherantz zihoan. Gogoratu du Jon Anderrek desberdintasuna, guk bagenekien, eta berriro ber-gogoratu dugu. Segun zer egiten duzun Lamiñetan, paseo bat edo putada bat izan daiteke.
Eta gero, 91 punto topografiatu eta gero, sistematik zehar paseatzen zoazenean, konturatzen zara Zenbat Falta Zaizun, eta orduan konturatzen zara, kobazulo klasiko hau, zuri barrez ari zaizula...
Buffff zenbat falta dan... 4 sarrera egin ditugu jada Lamiñetara topoaren asuntoarekin, eta juxto uste dugu kobazulo laurden bat besterik ez dugula topografiatu.
Ez da brometan hartzeko sistema...
Baina Jon Ander-ek, bere laguntza ezinbestekoagatik, ez digu eskatu ez zerbezarik, ez bazkaririk, ez gloriarik eta ez proiektu baten parte hartzeak sortzen duen satisfakzio pertsonalik.
"Txo, erakutzi bir doztazue nun azpixan ibili gazen, kuriosidadi dakat ta,..."
TOPOA erakustea bait da espeleologo baten lanaren rekonpensa bakarra, bere adikzioa asetzeko era bakarra...
2015/12/05
Atxarte II - Kurubijo: Aspaldiko partez!

Aspaldiko partez! Betiko esplorazioetatik zertxobait aldatzearren, Kurubijora joan gara, hango inkognita batzuk argitzera. Galarregi esploratu eta gero, penuria berdinak egongo ote dira oraindik barruan? Hotzak eta hezetasunak jan egingo ote gaitue berriro? Kroll eta basic-ak ataskatzen jarraituko ote dute?
11:00 - Sarrera ixteko jarri genituen harriak eta hormigoi barrak kentzen gaude. Lezaren aireak inguruko belarrak mugitzen ditu. Putzuko soka han dago oraindik, eta urte eta erdi eta gero, sarrerako mosketoiak Aluminosis Nivel X-Treme dauka.12:15 - Fondoko salara heltzeko ez da "hainbeste" busti beharrik egon. Malabarismoak egiten dakienak, ez dauka busti beharrik; malabarismorik egiten ez dakienak, busti egin beharko du.
13:15 - Fondoko sala "castillo de naipes" naturala da. TetxoMovil, tetxua mugitu egiten bait da. Harri guztiak kili-kolo daude. Harri blokeen artean gorantza goaz, baina harri blokeak asko ikutu gabe. Ez dugu "kobazuloaren higadura azeleratu" nahi.
14:15 - Gotzon, Santi eta Josu heldu dira fondoko salara. Topografiatzen hasi gara. Goiko salan eskalada bat identifikatu dugu, 7 bat metro harri onean. Ezin dugu ikusi eskaladaren atzean jarraituko ote duen ala ez. Unai urduri dago, eta kontinuazioa bilatu nahian dabil edonon. Gatera Inmundo bat detektatu du. Norabide onean doala uste dugu, aire kristona dago!
17:00 - Momento Vip: Santik bere tapper-a atera du: gaztai idiazabala, espeteka, txokolatea, ogia,... Oooooooo!!!!!! Eta bueltan hasten gara lasai-lasai.
18:00 - "Popako Zulo" deitutako pasu famatuak bere fama irabazten jarraitzen du. Unaiek eta Santik elkar altxatu dute, eta besteek ere beren barreak bota dituzte. Lezan gora goaz, barrizalak inguratzen gaitu. Botinek txof-txof egiten dute lurrean. Aupa Mutilak!
18:45 - Penurijo-ko frakzionamenduak be barre batzuk atera dizkigu, Galarregiko entrenamenduak funtzionatu du, orain erreztxoago dago.
Kanpoan gaua da. Lainoa sartuta dago. Ibarretarantz zelaia gurutzatzean, zaldi batek rezibitzen gaitu iluntasunean.
Leza ganoraz reekipatuta utziko dugu paraboltekin, eta soka aterako dugu. Argi dago Atxarte II - Kurubijo ez dela utziko hain erraz amaitzen. Eta aire horrekin!!
Inoiz helduko ote gara Lamiñetara? Ze uste duzue?
2015/02/09
Pazientzia con la Zientzia 2
OTSAILAK 9: UNAI, IÑAKI.
Milloira gerturatu gara, pasaden astean Unaik abiaturiko proiektuarekin jarraitzeko (Lamiñen sistemako goiko galerien topografia burutzea).
Armiñatik sartu gara, eta pasaden astean Unai geldiarazi zuen estuasun osteko galeria eta sala topografiatu ostean (Flipantea jendea noraino heltzen den bere izena horman jartzeko!!!) pasaden astean heldu ziren punturaino joan gara FRE DUO modalitatean (a toda la ostia).
"Triosa" modo ahorron ipini eta lanera, emaitzak:
- Okabijoko aldeko urak batzen dituen errekastoa ikusi dugu. Fenomeno kuriosoa da berau, ikusten baita antzinan erreka potente bat izan behar zela, eta erreka hau ez dator Elizburu haranetik, iparraldetik baizik, beraz, a falta de mas datos, baliteke beste xurgapen gune bat aurkitu izatea, bertan egon daitezkeen zuloekin erlazionatuta.
- Laminadoreen aurretik dauden errekasto eta ur-aporte guztiak, Armiñaruntz bideratzen dira, mendebalderantz (hau da, ez doaz Lamiñen errekaren konexio aldera). Bide honetan Armiñako beheko nibela ureztatzen dabe (Lamiñen sistemako bigarren pisua) eta suposatzekoa da honen ostean beheko nibelera xurgatuko direla.
- Beste 3 aporte txiki daude Okabijokoaz aparte:
- Laminadoreen aurretik.
- Konexioko kraterraren alboan agertzen den meandro estuan (aurrerago esplikatuko dut gauzatxo bat ... )
- kaiolen gelatik datorren beste aporte txiki bat.
- Sekulako haizea dago Lamiñetan, pasada bat da, batez ere afluentea igaro ostean.
- Lamiñen kobako sarreran sekulako kakanahaste trifostioa egin dute espeleologoek: Beti Goruntz taldearena izan daitekeen sigla bat alde batetik (4.0.2 B), G.E.V.-ek sinaturiko hurrengoa bestetik (ARMIÑA I II V G.E.V.) ematen du ez zirela argi jarri edo, eskerrikasko eta gorantziak sortu berri dizkiguzuen duden partetik.
Ah! bai, Goian azaldu dudan 3.2. puntuan meandro bat dator, errekasto bat ekarriz. Bertan sekulako haizea dago meandroan sartzen (Galeriatik meandrora sartzen) irteera batera doana argi eta garbi. Esto no es como cuando decimos que hay una brisa que mueve telarañas.. no. El sistema de las Lamiñas de Berriatua TIENE una salida expulsando aire. Estua da, baina nik uste dut aukera bat merezi duela!
Hurrengorako, errekan gora topografia lanak geratzen dira, eta gutxienez 2 leku daude pendiente:
- azken gelako Josuren blokeen eskalada.
- Azken ur aportea.
2014/10/14
Urdaibai: 1 - Lea Artibai: (???)
Part: Unai
Prospektadore on eta profesionalek egiten duten bezala, linterna BERRIRO kotxean ahaztu zait. Ez diot aire nabaririk igarri, baina harria botata 5 bat segundutan erortzen da behera.
2014/06/06
Excursión a las Lamiñas (20-4-2014)
2013/12/01
¿Pendiente en Lamiñak?
.jpg)
Al volver, subimos hasta donde había llegado Unai. Miramos un par de gateras horizontales y verticales y Josu lo sustituyó para el último tramo. La fractura vertical abovedada se acababa allí (y Unai deprimido). No había galería para una nueva Lamiñak. Deshicimos todo con no tanto ánimo. Bueno, un misterio menos.
-------------------------------------------------------
2013/11/24
Afluenteko uretan bustitako Regaderak
"Es que hay que estar como una regadera"
.jpg)
Oraingoan Lamiñetako Afluentearen fondoan dagoen eskalada bat ikustea da helburua, eta baita Afluenteari berari ere errepaso bat ematea, ez bait dago ondo begiratuta. Gotzonek aspaldi begiratu zuen eskalada bat en libre eginez, baina errepaso bat ematera joan gara, taladro eta sokaz horniturik. Afluentearen fondoan haizea dago, eta goraka doa, arrakala baten gora. Kanpora? Bereziko Leizera?
Lamiñetako Sistemaren Armiñako sarreran utzi ditugu kotxeak. Euria ez da gelditzen, eta ez da geldituko. Belarretan pilo bat kotxe pilatu ditugu, eta ez balira ezagutzen ditugun harri bloke batzuk egongo, kotxeak ere Armiñako arpean sartuko genituzke. Bestuario inprobisatua izan da gaurkoan Armiñako Harpe-Kantera-Intento-Zaharra.
Afluenteak bi sala eder ditu (handia da la ostia!), eta eskalada erraz bat dauka pendiente egiteko. Hasieran tetxu zapalekoa da afluentea, gero bertikala eta tetxo freatikoa, gero "lekutxo" bat dauka, eta gero koba aldatzen da eta Kurubijo Style bat hartzen du.
.jpg)
Idoia eta Josu a-pelo doaz, Gotzonek zulatutako neopreno bat dauka jantzita, Antuak bere SharkSkina eta Unaiek surfista neopreno berri bat. Pasotxu bajo bat dago, oso-oso bajua, eta oso-oso bustia pasa behar dena. Josu uiuiuika, Idoia jijijajaka, Unai etzanda uretan pasa-petate egiten (taladroa ez da busti behar!) eta Gotzon gure penuriei argazkiak ateratzen. Josuk neoprenorik gabe ez du hasieran pasua ikusi, eta rebelatu egin da: "txo hortik ezin leike pasa!, ni enu pasatea!"
EzinPasaPasua. Blog-a irakurtzen zauden irakurle hori, Ades-en bazabiltza speleo egiten, ganoraz egin itzazu gauzak, ze hemen fallo batik ere ez da parkatzen!
Fondoan, Kañoaren parean (kañoa horman dagoen zulo bat da eta erreka hortik irteten da, kaño batetik bezala), arrakala goian galtzen da. Unai eta Petrus fondo aldetik librean eskalatzen hasi dira eta igo dira 15 bat metro, eta Antua eta Josu pixkat atzerago eskalada bat egiten egon dira. Ez da suerterik egon. Argi dagoena da, airea gora doala eta Unai eta Petrusen leku aldean galtzen dela buru gainean arrakala bertikal estu batean. Posiblea? Bai, ez,...
.jpg)
Josuk sabaia jo du eskaladan errekaren gainean 25 bat metrora egonda. Topoaren arabera Elizburuko zelaietatik 20-30 metro beherago gaude. Tarteko galeriarik egoteko itxurarik ez dago, baina airea klarua da eta lekuren batetik pasatzen da.
EzinPasa Pasuaren paranoiak gure psikologiari gainez egin aurretik, edo Lekeitioaldean txingorrada bat jausten hasi aurretik (eta pasua sifonatu), irten egin gara. Josu hotzak hiltzen dago, eta Unai torpe eta epel, neoprenoari esker. Dena batera ere ezin da eduki.
Irteeran, Inguru Abenturako "Petra" gurutzatu dugu galerian bertan, 16 klienteri koba erakusten.
Atxurra itxita dago orain. Barroteak barruan daude, sarreratik oso gutxira. Bakoitza pentsatu nahi duena pentsatzeko libre da.
Toponimia aldetik, badirudi Mugi dagoen ingurua bertakoentzako Kanterak bezala deitzen dela. Mapa toponimikoan Mugi bezala ere agertzen denez, ba tambien aceptamos Mugi como nombre de cueva.
Bihar Mutrukura goaz erreka bat entzutera...







.jpg)
.jpg)
.jpg)

.jpg)
