2023/04/25

Zubiburua

 

 230425: Oier.

Zubiburua, saguzarren monitorizaziñua udabarriko trantsiziño sasoian. Txiri-txiri, gure neurrixan, bagoiaz kueba honetako saguzarren jarraipena egitten. Rinolofiduen kolonixa apala da, ados: baiña datu serie luziak, hain bisittaua dan kueba baten, badaka bere balixotxua.

Sartu garanian, (...) paraboltak ikusi doguz; ondo eginda. Kueba honek papel garrantzitsua jokatzen dau espeleologian interesa dakan jentian hastapenetarako, eta urte asko dira horretarako erabiltzen dogula; beheko sarreria itxi dabenak horrekin "ahaztu" egin dira kontizu. Beraz, gure neurrixak hartu biharko doguz ikasliak goittik behera ez jausteko....

Laginketiari buruz, oiñ artekuekin ikusi da Pettersson/Batscanner konbinaziñua fidagarrixa dala, eta eskuz egindako kontaketian pareko emaitzak emoten dittuala. Beraz, gaurkuan bisualki gurutzetxuak egitteko bihar astunari uko eginda, grabaketa hutsa egin dot, kontaketia gero etxian egitteko. Hori bai, 15 miñittuko 4 zatittan, bestela kargatzen denpora pillua emoten dau-eta.

2023/04/16

Basokoetxe

 230416: Xabi, Antua, Gotzon, Oier.

Basokoetxe (Ispaster), IS-103 haitzulua (...). Nik neuk sarreria baiño ez neban ezagutzen, baiña bestiak barrutik ibillitta zeguazen. Horretara, helburu argixekin juan gara, espatulaz hornittuta errekan gorako terminusetik aurrera egitteko asmoz. Beste hirurak horra juan dirazen bittartian, ni atzetik ibilli naiz neure martxan, kokotan. Denpora luzena bigarren gelatxuan emon dot, eta ehiza emankorra izan da; jarraipenian sartu-ez sartu zalantzetan egon naiz, eta pare bat saiakeraren ostian pasau dot; kuebian thalwegian zihar aurrera egin, eta bestiak zeguazen lekuraiñok allegau naiz, desob aurreko itxarongelaraiñok behintzat. Bertan, azken kokuak jaso eta bestien biharrak entzutzen egon naiz, tarteka bizpahiru ertz mailluz leuntzen. Luze jo dabe, eta hotz nintzan arren, baiña biharrian zeguazenak ni bezain hotz, eta gaiñera bustitta zeguazela gogoratzian, pasau egitten jatan. Guztira 4 bat ordu pasauta urten gara kanpora, eta eguzkittara urtetzia bedeinkapena lakotxia izan da. Kotxera bidian inguruko hobixa ikusten egon gara (inpenetrable).

Ipazterren zeozer jaten genguazela, Urtzi agertu da eta gaiñera Gotzonen lankide bat (Iruzubietan bizi dan ispastertarra); honek informaziño interesgarrixa emon desku, oin dala denpora bat, baso bat jo eta gero, EDAR inguruko uran drenajia oztopatu dala (seguraski begiratzen egon garan hobi bera) eta harrezkero euri asko dagonian, 1,5 bat metrotako ur geruza bat egitten dala Basokoetxe inguru osuan. Bideo bat be pasau desku. Ispasterko Udala interesauta balego, seguru elkarlan interesgarri bat egin ahal izango geunkela puntu horretan; alde bixetarako etekiña!

Bio laginak: 3 Quaestus, 2 Oxychillus, 2 arrautza, 1 marraskillo esferiko, 1 Meta, 3 Neobisium, 2 Cryptazeca, 2 masma txiki, 1 Echinogammarus

2023/04/10

Lekubaso eta Kastillozar


 230408: Javi, Antua, Oier.

Mandoia. Lekubasotik sartuta, gune pare baten ikustaldixa egin dogu:
    • Lehelengua, Kastillozar mendixan, hegi oso hauskor bat (7000 bat kgtako harri bi topau doguz, jauzi barri). KAS-001 haitzuluan (...) tranpeo kamara bat instalau dogu. Javik instalaziñua eta manejua erakutsi desku; eta gustau jata, neretako moduko bihar bat da. Hamendik aste batzutara, jasotzen doguzenian, kuebiak izan dittuan inkilinuen barri izango dogu. 220619xan muestreau neban, beraz ez dot ezer jaso hamen.
    • Bigarrena Lekubason, LEK-008 ubegixan (...) ladrillozko presa baten onduan. Garai baten Antuanek eta Ritxarrek begiratuta, terminusa ondo arakatu biharra zeguan, espatula kolpe batzuk emonda. Neoprenuak jantzitta (hori kueban ibiltzia baiño nekagarrixagua izan da!), uretan sartu gara eta errekan gora egin dogu, kokodriluak legez begixak bakarrik agerixan genduzela (puntu batzutan galerixia oso bajua zan). Lagunak puntara juan dirazen bittartian, ni ahal dan modura zeozer jasotzen saiatu naiz (pote bat bidian galdu dot-eta): Trichoniscoides 1, Meta 1, Scutigera 1.

2023/04/02

Egun deleznablea


  230402: Petrus, Javi, Antua, Gotzon, Oier.

Mandoia. Bediako lurretan, Eroso mendixan I aldian, txarto ulertu ez badot ez banago. Lidar mapen gaiñian, Javik ikusittako gune interesgarrixak banan banan errepasatze horretan, gaurkuan baso eta sasi jardunaldixa izan dogu. Egun politta, egixa esan: gorputza ondo nekatuta (une batez dutxauta bebai, eurixakin) eta inkognita nahikotxo kenduta. Aurkikuntza onak egitteko, halako biharra ezinbestekua da! Ez gara esku hutsik bueltau behintzat: Javik bere kaiera ohar geologiko/geografikoz bete dau, eta gune bi be katalogau doguz: kareharri deleznablian sortutako ubegi txikixen moltzo bat, eta galtzerdi formako leza-ireki-barri bat. Nere aldetik, karabixeruendako ale barri bat erretratau/geokokatu dot, eta bio lagin txiki bat hartu dot, Antuanen laguntzaz, leza-galtzerdixan (...) Meta 1 eta masma txiki 1. Gaiñera, terreno partikularretako jabiekin konpontzeko zuzenbide-ikastaro txiki bat jaso dogu, oso erabilgarrixa; eta Eroso Mendiko Jangoikuari 15 metrotako soka bat laga detsagu opari.

Kala txakurran erreskatie (kronika apokrifue)

 

Irudixe: Twitter.com

230326: Oskar, Gotzon.

Tutue hain estue be ez da, arazo handixague da lokatzez erdireiño beteta egotie. Gas detektorerik? Egon. Besuek sartunde, zer? Ez dago metanorik; plubialak direz.

- Barrure noie. Oskar, ekarri sokie.

Ez dakigu zenbat metrora dagon, baiña. 30 mtako bat presta dogu, eta puntie eskuen hartuta banoie barrure. Plotx, plotx, plotx. Metanorik ez: ondo goiez. Halan be, Oskar atzian dauket, segundo gitxiro galdezka eta laguntzeko prest. Barruan gagozela konturatu gara lehelengo akatsagaz: hankatik lotunde juen biharko nintzen, arazue izan ezkero atzeraka tiraka laguntzeko.

- Egon Gotzon, sokie amaittu da!

Jode, 30 metro egin doguz dagoeneko? Tutu lokaztu honek ez dauka amaitzeko trazarik. Zelan urtengo naz gero ni hamendik?

- Lotu beste bet!

Une horretan konturetu naz bigarren akatsagaz: txakurre topaten badot, zelan lotu biher dot nik? Batek daki zelan hartuko naben: buztana astinduta, edo erasoka? Animalixek holakuak direz. Arnes bat ekarri bihar neban... Kaka! Berandu de hortan pentsatzeko. Eurrera juetie besterik ez dago.

Arraixue, nun dago txakur hori baiñe? Lehen zaunkada batzuk entzutzen ziren, baiña denpora luzie daroie ixilik. Bizirik ete da ondiño? Baiñe... zer da hau?? Lokatz artien bulto bat ikutzen nabil eta... bota bat da!! Hostia, hostia... zer dago hamen? Tipo bat ete dago, lokatz artien, hilde?

Lasaittu arnasa. Ez dirudi bota honen onduen gorpurik daguenik. Eskerrak! Banoie eurrera, atzetik Oskar galdezka dakatela. Momentuz dana ondo doie.

Azkenien! Zabalune bet! Ondo, oso ondo, halan gorputzari bueltie emon ahal izango deutsat behintzet. Tutu honetan atzeraka jutie ez zan ez, gozue izango, gitxiago txakur batetik tiraka! Zer da hau? Bai... potzu bat da, arketa zabal bat; eta txakurra hor dago, ur lokaztu illunetan igarixan, igo ezinda. Banoie neu be. Asko kubriduko ete dau?

Beheraka, beheraka, ura bularreraiñok... allegeu naz hondora, eskerrak. Txakurre onduen dauket, gaixua, etorri hona. Haundixe da gero! Arketako goiko aldien tapa bat ikusten de, zertan ibilli dire bonberuok hortik atara barik? Horman eskalie dago eta banoie gora, tapie altxatzera, baiñe... ezin! Ederto. Itxuraz, kaleko asfaltuegaz tapaute dago tapie. Ederra paraderue!!

Tire ba. Txakurre hartu, eta kanpora bialdu bikot. Ea nerbioso jartzen ez jaten! Ez, gaixuek ez dauke horretarako indarrik bez; erdi hildde dago. Besuetan hartu, eta tutuen alturera jaso dot, han sartunde kanpora juen daiñ. Baiñe... zer da hau? Ez doie! Horretako be ez dauke indarrik.

Beraz txakur haundixe tutuen sartunde, ni atzetik bultzeka jun biharko naz. Bagoiez, bagoiez.. joder! Pillatutako lokatzagaz ondiño gatxague da hau. Eta... zer arraixo... Hau bebai? Ez deusta ba txakurrek kaka egin?? Koittaua, lehertuta dago; hilzorixan dagonak egitten daben gauzie da hori. Benga, bardin da; gorotzen ganetik paseu eta eurrera. Kanpora, txakurre!

- Oskar! Aproba bat eingou! Jaubieri esan, berak txakurrari deitzeko! Ea halan mobitzen hasten jakun!

Hor hasten da jaubie txistuka, eta deike txakurrari. Eta bai asmau be: bere izena entzutiakin batera, animalixak erantzun deu: belarrixek tente. Gero burua jaso deu; uste eze berpizten hasi dala! Gero eskuak mobitzen hasi de; hankak... ondo!! Eurrera egitteko indarrak atara deuz honek.

- Oskaar! Badoiela!

Eskerrak. Badoie bidien! Allega da kanpora, kitto. Oin... buzo hau nok garbittu?? Besterik ez dauket buruen.

Bideue: Bizkaiko Suhiltzaileak.