2019/04/19

Kobako lamiñengandik ihesi ibili naiz


2019/4/18 Zutoia, Santi, Aitor

     Gaur Laminen kobazuloko ibilbidea egin dugu. Errekako zulotik sartu eta goiko kobatik urten kanpora.
     Hasieran errekan gora joan gara koban. Kontuz ibili naiz eta ez ditut oinak busti. Aitak esan dit, “hango ilunetan lamiñak ikusi ditut”. Nik ez diot sinistu, beti dabil gezurretan eta.
     Baina, beharbada, gaur egia esaten ari zen. Horregatik une batean alde batera utzi dugu erreka, eta gorantz igotzen hasi gara. “Benga, arin”, esan du aitak, “lamiñak konturatu baino lehen goiko galeriara igo behar dugu”.
     Zulo handia egon da alde batean, eta laprast egin barik lau hankatan joan behar izan dut aurrera. Arrakala bat ere egon da, eta haren gainetik salto eginda pasatu naiz beste aldera. Leku handira heldu gara, eta amak esan du, “begira, han dago lamiñen kaiola. Ume gaiztoak kaiola horretan sartzen dituzte lamiñek”. Nik ez diot sinistu amari ere, beti ibiltzen da ipuinak asmatzen eta. Baina bazterrera heldu naizenean, eta gauza hura ikusi, dudatan hasi naiz, kaiola baten antz handia zeukan.

     Buelta hartu, eta oso baxua zen galeria batetik joan gara aurrera. Amak esan du galeriaren izena “lamiñen dorea” zela. Nik ez dakit zer den dorea, eta amari galdetu diot, baina ez dit erantzun. Isilik aurrera jarraitzeko esan dit, lamiñak etorri ahal direla atzetik eta.
     Gero galeria handi batetik aurrera jarraitu dugu. Albo batean zegoen zirrikitu batetik behera jaitsi gara, eta aita ia ataskatuta geratu da.
     Aitak esan du gora igotzeko soka bat aurkitu behar zela. Baina aita eta ama galdu egin dira galeria hartan. Nik aurkitu dut albo baten gora igotzeko soka. Sokatik igo eta kanpora irten gara.
     Nire aita eta ama beti galtzen dira koban, eta nik topatu behar izaten dut bidea.

2019/04/17

Speleo asteburua Xiberuan



190413: Unai, Oier.

Mauleko Mediatekan hitzaldixa “Xiberoa: Eüskal espeleologiaren hastapenak”. Aretuan 30 bat pertsona, asko espeleologoak. Ruben Gomez lehendik ezagutzen genduana, eta zorionez beste batzuk be ezagutzeko aukeria izan dogu: Gilen Iriart, Eric de Valicourt eta izenik gogoratzen ez doten beste batzuk be. Gaiñera, Dominique Ebrard arkeologoa, eta Christophe de Prada kazetarixa.

Hitzaldixa batez be 1900-1965 arteko historixiari eskindu detsat, eta hortik aurrera rekorrido ultrabizkor eta ultrasuperfiziala izan da (hutsune nabarmenekin), gaur egunian Larran dabizen taldien biharran aipuakin amaitzeko. Hortik aurrera, lekukua Gomezi pasau detsat harek informaziño eguneratua emoteko.

Hitzaldixan zihar, nere helburu nagusixa speleologo xiberotarren berri gehiago jasotzia zan. Horren barruan:
  • Konfirmatu dot Maulen Veisse izeneko botika bat izan zala, gero Privat izena eruan zeban bera.
  • Sorpresa haundixena: Martelen kolaboratzaile xiberotarretako bat, Alexis izenekua, Gilen Iriarten birraittitta dala dirudi. Honek Alexis Mandagaren izena zekan, 1885ean Larrañen sortua, eta 1908an basozain lanetan hasi zan Lestarpé izeneko basozain atharraztarran tutoretzapian. Etxian galdetuta (Alexisen seme bi ondiok bizi dira, Gilenen aittan osabak), ez dira gogoratzen Ariegera Martelekin juan ziranik, baiña beste guztia bat dator.
  • Cercle Magique (agian Otsibar moduan dakaten bera? Otsibarreko lepo onduan dago) Gamereko Xobe (?) auzuan dagola.
  • Hilondo izenakin dakaten hori Hidondo da, seguru. Bidalur izenakin dakatena, barriz, Bidalune da seguraski. 

Lurrazaleko jentiari gustau jakola emoten dau; lurrazpikuak (normala dan modura) hutsuniak nabarmendu dittuez. Informaziño gehixago eskatu deste hainbatek:
  • Cristophe de Prada (Mediabask)...> powerpointa
  • Gilen Iriart ...> Martelen artikulua, birraittitta posiblian aipuakin
  • Eric de Valicourt > Rudaux eta Leize Handia?
  • Dominique Ebrard > Pierre Boucher eta Laplace-Jauretxe agertu leikezen argazkixak (tartian Cosynsen gindaxa en panne).
  • Jean Mixel Bedaxagar (via Sokarros) Garaibiko mainüen argazkiak, haren birramaman etxian zeguazen.
  • Maider Bedaxagar (via Sokarros), hitzaldixan bideua youtuben. ORTF Lepineux 1965 emanaldixan zehaztasunak. Rudauxen materialei buruzko pistak.

Arratsaldian, Piellenian bazkaldu eta gero Allande Sokarrosek Arbailletara eruan gaittu. Han paraje ederretan ibilli gara, eta hainbeste gauza ezagutu doguz, bestiak beste:
  • Bertako skyline edurtuko tontor eta azpi-tontor bakotxan izena.
  • Otsibarretik Cercle Magique zulua (izan daitekeena), eta gaineko maide korralia.
  • Appholoborro basarrixa, Belhi gaina, Bostmendieta.
  • Koxkarte edo Bijou zulua.
  • Estaintzia: lurretik urtetzen dan surgentzia batek egitten daben urmaela. Biarnesez “estaing”. ADES gunian aplikagarrixa: Olaldeko estaintzia, eta beste.
  • Sokarrua = kareharrixa (sokarrotze =hatxerixia).
  • Harsüdürra = Pic des Escaliers.

Ostian, Altzaiko “Txaranbela” jardunaldixan egon gara, benetan interesgarrixa. 3 emanaldi izan dira (Ttk + JM Bedaxagar + Beltran; Hegiaphal Mitikilekoa eta bere laguna; eta Beñat Itoiz + Txanbezpel taldia), eta harrigarrixa izan da. Nik Petiri Caubet baiño ez nekan entzunda, eta harena eta hónena entzutzian, benetan, 4 instrumento desbardiñak zirala emoten zeban. Dana jotzeko formia (eta mihidurak egitteko formia, Mitikilekuak azaldu destanez). Gero, zeozer jan-edateko aukeria izan dogu, eta harreman sozial gehixago: Beltran (etxian dakatena Txilibrinen albokia dala konfirmau destana), Biarnon bizi dan albokari/albaitari orduñarra, eta... Jean Mixel Bedaxagar bera! Goizeko hitzaldixangaittik zorionak emotera etorri jaku eta 1001 galdera egin deskuz espeleologiari buruz; gero bere alaba Maiderrek esan desku... Leize Mendikuekin ibilli dala speleo egitten! Bere maillarako Baigorrikuak gogortxuegi ei dabiz, baiña; bistan da, ADES-ekuengana etortzeko gonbitia egin detsagu ;-) Gustora egon gara berbetan, hain da eze... agur esateko orduan, bixamonian euren etxian bazkaltzera gonbidatu gaittuen! Kabidu ezinda, Atharratzera juan gara lotara (Sü Aziakuak Piellenian gela bat hartuta zeskuen).


Bixamonian, pasiotxo bat emon dogu: Atharratze inguruetan oiñaz, txakhur erraldoi sinpatiko oihulari baten laguntziakin; eta gero kotxez, Maidalena puntara. Hango bistak ikusi eta gero, Urdiñarbeko plazara. Tabernan zeguazen gazte poligonero batzu “Jaun baruak” kantatzen entzunda flipau ostian, etorri da Maider eta aldirixetako basarri txiki batera juan gara. Han hartu gaittue, eta pribilejio haundixa izan da etxe normal baten, sukalde normal baten, sutondo goxuan (sic), bazkari normal bat dastatzia, halako VIP-ekin. Jean Mixelek eten barik speleo gauzak galdetu eta galdetu ibilli jaku: bere familixia Garaibiko mainüetakua da, Pierrenia (?) etxekua, Martel-Rudauxek 1908an etaratako argazkixan agertzen dana; Jentiletxetan egona dago (Olatz); arte rupestrian eta izarren korrespondentziakin interes haundixa daka; eta beraz, zelan ez, Xabier Gezuragan teorixei buruz berbetan amaittu dogu; “Gezuraga” abizenan esanahixari be bueltaka ibilli da... Gero Maiderrek Baionara juan biharra zekan, eta gurekin eruan dogu kotxian, bazkalostian prorrogia eginda. Ez ahaztutzeko asteburua, Xiberua “pata negra” (turistak ikusten ez dabena) dastatuz.

Barne bilatzailea