2015/09/27

IS-085 eta Atxurra



150927: Ane, Niko, Tomax, Oier.

Lehelengo Atxurrara juan gara, arkeologuei ipiñittako pasamanua kentzera. Ondo koordinau gara: Oletan harrapau doguz ogibittartekua jaten, material guztia kotxian sartuta zekela. Beraz bertara juan, eta ordu erditxuan gure lehelengo mikrotxango espeleologikua burutu dogu; sokak, mosketoiak, plakak eta montixak, ezer ahaztu barik dana kendu dogula uste dot.

Gero, IS-085(...)era juan gara, Tanak agindutako lez sarreria blokeatzera. Zarraduria guk lagatako moduan topau dogu, itxuraz ez da iñor ibilli. Lizentzia bat hartu dot: fondoko “tapoia” kendu eta, kontu haundixakin (danak illaran, bidetik urten barik, paretak ikutu barik, gitxiago estalaktitak) hiru laguntzailliekin lehelengo estuasuneraiñok juan-etorrixa egin dogu, poliki-poliki eta lurrari begira. Hain da eze, ez dakitt gure imajinaziñua zan edo egixa, baiña lurrian lorratz bat ikusi dogu, aurreko aldixetan ikusi ez doguna: sarreria eta lehelengo estuasunan artian erdi inguruan, zapaltzen ibilli garan bidian bertan, ez oso sakona; orpo bat eta hiru hatzapar kolore baltzez (beheko lur kapian koloria), terreno marroian. Ez dogu jakin garrantzitsua izan dan edo ez, baiña cromlech tipoko ittua egin detsagu inguruan, badaezpada. Ez gara asko luzatu: 15 min be ez doguz barruan egin, eta kanporakuan blokeuakin hasi naiz. Gaur 9 bat bloke 60 bat kgtakuak sartu dittudaz, fondo-fonduan, 500 bat kg harri beraz. Kanpua lehengo modura laga dogu. Beste pare bat jardunaldi kalkulatzen dot, sarreria guztiz ixteko.

2015/09/26

Mereludin, katalogo biharretan



2015-IX-26: Gotzon, Amagoia, Idoia, Martin, Mikel, Josu, Cesar, Antua, Oskar, Tana, Xabier, Oier.

Mereludin, katalogo biharrak aurreratzen. Talde bittan banatu gara.

Batzu MG-023ra juan gara, topo + argazkixak egittera (...). Bio aldetik; 3 tamañoko masmak, Quaestus, ehunzango zuri bat, marraskilo klase bi. (...) Amaittu dogunian, monte-a-traves jaitsi gara kamiñora, eta Atxurran Rios-Garaizar & Cia-ri bisittia egin detsegu. Gero Oletara juan gara, eta beste taldiakin juntau gara.

Itxura danez, eurak be egun produktibua izan dabe; ulertu dotenangaittik, 13 zulo ingururen fitxak bete dittuez, inguru horretako katalogo biharreri aurrerakada politta emonda.

Denporia genkanez, arratsaldian gora bueltau gara, leza baten desobstrukziño bertikala egittera. Espatula biharrian jardun eta gero, antza danez potzu baten sartzeko puntuan geratu dira, eta hurrenguan pasauko dira seguraski.

2015/09/19

Andikaldean, Ganetxun eta Kobeagan

150919: Josu, Antua, Santi, Idoia, Gotzon, Oier.



























Gizaburuagan, talde bittan banatu gara.




Batzu G-069 Andikaldeko lezara juan gara, Oskarrek eta Peñak noaki zenbat urte dala hasittako desobstrukziño lekua ikustera eta topografiatzera. Lezia guztiz ezkutauta egon da, eta harri artetik zetorren korrientiak bedarra mobitzen zebalako topau dogu. Katazulotik sartu, eta arrakala bertikal baten buruan geldittu gara; handik behera 5-6 bat metro oposiziñuan jaitsi, eta derrubioz betetako gelatxo batetik meandro estu batera eruaten gaittu; bertako sedimentuak (harritxintxar zentimetrikua) eurixakin aktibatzen dala erakusten dau; lehelengo metruak pasatzeko modukuak dira, 0,40 m zabal eta 3m altu; gero katazulo bat dator, Gotzonek bakarrik pasau dabena; eta horren ostian Peñak eta Oskarrek nasaittutako pasabidia, itxuraz urtiekin sedimentuz atzera bete dana, eta pikabriakin errez nasaitzekua; haize korriente garbixa, eta seguraski Urgitxira eruango ginttukiana; interes haundirik ez, beraz. Bio aldetik zera jaso dot: Oxychillus, Zospeum, Meta, masma txiki pare bat.



Beste taldia Andramari basarri gaiñian zabaltzen dan arrakala ikusgarrira juan da, berau eta bere inguruak hobeto begiratzera uste dot. Lekuak ez daka toponimo argirik: basarriko andriak esan deskuanez, ezkerreko basuari Astalarria esaten detse, eta eskumakuari Zarratua; Santiri, gaiñera, goiko partia gerran errefujio modura erabilli dala esan detsa, eta zati horri “Eskatza” esaten zetsela. Talde bixak bertan batu gara, arrakala erraldoi horren sorreriari buruzko konjetura geologikuak egitten (ez dau emoten galeria desplomaua), argazki batzu hartzen, barrutik arakatzen... eta goiko partian kopaua egin eta gero, hurrengo objetibora danok batera juan gara.

                                               


Josuk eta bixok bertatik alde egin dogu: baiña Gernikara juan bihar ziranak, Ispasterren Kobeaga inguruan zulo batzu begiratzeko asmotan laga doguz.



2015/09/18

Jose Luis Saenz de Ugarte (GEMI)




150917: Oier.

Jose Luis Saenz de Ugarte elkarrizketatu dot Bittorixan. Espeleologia urte asko egin ez bazittuan be (1956-1960), zorionez oso gizon sistematikua da eta 1966xan bere esperientziak idatziz jaso zittuan. Idazkixok, prentsako artikuluak eta hainbat argazki eskaneau detsadaz. Euskal espeleologian historian bere lekutxua merezi daben gizona, horixe baietz!

2015/09/15

Xiberuan ta Lapurdin


Juan dan domekan argazki zaharretako batzu pertsonan ezagutu nittuan.


150915: Oier.

3 eguneko speleo-historia-oporralditxua Iparraldian.

Barixakuan, Maulen armozau neban twitterretik baiño ezagutzen ez neban Allande Socarrosekin. Berakin nere planak komentau nittuan, haren aholku baliotsuak jaso, eta:

  •  Rodney Whitaker “Trevanian” idazlian barri emon zestan; alabia Xiberuan bizi da, euskalduna da, eta euren etxe izandakua be erakutsi zestan.
  • Xiberoko Botzara “gogoz kontra” eruan ninduan, Dominika Prebende “Salaber”ri egindako elkarrizketa galdu horren billa, eta billa segiduko dabela agindu zestan. Izan be, berari eta Ttittika Rekalti esan netsenez, Salaber gizon garrantzitsua da: Xiberuan EH-ko speleo historia garrantzitsuenetakuak idatzi izan dira, baiña oso gitxi izan dira historia horretan partehartutako xiberotarrak.
  • Ruben Gomezekin kontaktau ezinda nenbixala jakinda, telefonoz deittu zetsan, eta domekarako hitzordua lotu.

Eskerrikasko benetan Allande!

Eguardixan Arbailletara juan nintzan. Gamereko Agerrian bazkalduta, bertako ugezabakin berbetaldi luzia izan neban. Pierre Boucher ezagutu zeban, baitta Michel Bouillon, Georges Laplace-Jauretxe eta 1950 inguruko speleo esploraziñuetako jentia, askotan euren etxian ostatu hartzen zeben-eta. Hari izen zerrendia erakutsitta (iñor bizirik harrapatzeko esperantza gitxikin, halan be) gehixenak ez zittuan ezagutzen, bat izan ezik: Jean Marie Rekalt, 1932xan jaixotakua, eta Oloronen bizi dana. Bada haritxo bat, tira egitteko.

Arratsaldian 1950ko esploraziñuen eskenatokixetatik pasiadatxo bat emon neban, euzkipian. Gamereko mainüetan gora, Lüküzilorutz juan nintzan, Oxibar, Koxkarte/Bijou eta Etxeberri karbeetako inguruetan. Zulorik ez neban ikusi (kasko eta argirik ez dot ekarri, nahitta), nere asmua batez be egun argiko gauzak ikustia zalako.

Illuntzixan, Santa Grazira allegau nintzan; bertako Elixaltian pasauko nittuan 3 gabak. Ostatua Groupe Spèlèologique de Ste. Engrâce famatuko kide izandako Ambrosi Bürgübürük eruaten dau, Mayayou eta Maite emazte-alabiakin batera; halan be, badirudi Ambrosik berak ez zebala speleo asko izateko aukerarik izan, taldeko gehixenen modura: basarrittarrak eta abeltzaiñak, espeleologia nekez egokitzen zan etxeko biharrekin... Halan be, GSSE-ko argazkixan agertzen zan ixa jente guztia identifikau zestan, baitta zuzenketa batzuk egin be (Sentolhako artzaiñen izenak), eta interes haundixa agertu zeban nere biharrakin. Gaiñera nere etenbako galdera eta zalantza linguistiko-geografiko guztiak erantzun zestazen, zer gehixago bihar neban nik? Oso gustora egon naiz Elixaltian!

Zapatuan, Ehüjarretik Erraizera igo nintzan, gero Utziako oihanetik bajatuta. 7 orduko ibillaldi espektakularrian (eguzkixa, laiñua, eurixa, txingorra, tximistak) apuntietatik baiño ezagutzen ez nittuan lekuetatik pasau nintzan, GSHP eta GSSE taldekuak 1960 hamarkadan explorautakuak: Ehüjarre, Eruso, Apezküpia, Molerse, Erraize, Karrikola, Sentolha, Drundak, Heyle, Utzia, Ligoleta, Arphidia... hamendik behera nentorrela, sorpresia: Antxonio, Trotixa, Urtzi, Petra eta beste batzu furgoneta bixan gora, La Vernara! Antza danez, SC3-Verna trabesia egitteko arazuak izan zittuezen egualdixakin, eta La Verna bisittatzera zetozen; datorren astian saiatuko ei dira barriro.

Gabian, La Vernako arduradun Jean François Godartekin afaldu neban, aurreko baten Allande Socarrosen laguntzaz egindako kritika-sujerentzien harira. Oso ondo hartu zittuan kritikak, eta bere esanetan 2-3 urtian euskerazko bisittak emoten hasi nahiko leukie (lan egitteko prest dagozen speleo euskaldunak topatzeko arazuak dittuez, halan be; kurrikuluma bota, irakurliak!); enpresian martxiari buruzko argibidiak be emon zestatzen... euskal publikua billatzeko kolaboratzeko gogoz ikusi neban.

Domeka goizian, Madeleine Cabidochen omenezko billera batera gonbidatuta nenguan. Hasierako asmua Ligoletako bordara juatia bazan be, hegoia zeguan (egualdi ezegonkorra) eta azkenian bere etxera juan gara, Kalla auzuan: Arrakoetxia, oker ez banago. Hain zuzen be, GSHP eta GAS taldekuei lagatzen detsa etxia Madeleinek, eta esan leike, beraz, 80 urtetik gora izanda be, Santa Graziko esploraziñuei bultzakada estrategikua emon detsala honekin. Hortik ondo merezittako omenaldixa.

Ez dakitt zenbat lekutatik etorrittako 30 bat lagun izan gara bertan, eta bakotxa bere etxeko onena ekartzen saiatu danez, mailla altuko bazkarixa izan da, dana pikatzeko gauzekin: zenbat ardau eta edari desbardin! Zenbat foie-gras, quiche, pastel etabar! Etxe atzeko formakuntza geologiko xelebrien onduan (morrena glaziarrak, kolada estalagmitikuakin bat eginda) erretako saltxitxa luziekin osatu dogu oturuntza. Patrick eta Sandrinez gain iñor ezagutzen ez baneban be, jentiak oso ondo hartu nau, eta eruan dittudazen argazki zahar pillua harremanerako atxeki ona izan da. Bertan identifikaziño asko egin dittudaz, jentian laguntziakin.

Arratsaldez, etxe pareko bordan film zaharren proiekziñua egin dabe, ulertu dotenangaittik Jacques Moreau zanak hartutakuak (super 8formatuan?). Bertan 1961-65 arteko kanpaiñetako irudixak ikusi doguz, Madeleinek emondako argazkixetatik ezagutu dittudaz; eta protagonistetako batzu be presente zeguazela orduantxe konturatu naiz (Lucas, Cantet; lehendik ezagutzen nittuazenaz gain: Gomez, Lansac, Douat, Cabidoche...). Egun nekagarrixa izan da: frantses oso gitxi dakitt, eta billerako “espainul” bakarra nintzan... Baiña oso pozik geratu naiz ARSIP-ekuekin lehelengo kontaktu hontaz; nere lanian gaiñeko interesa ikusi dot, eta informaziñua trukatzeko bada be, harremanetan segitzen saiatuko naiz.

Printzipioz, domekako billera honekin amaitzen zan plana; bertan Santa Grazin lo egin, bixamonian Atharratzeko astelehenetako merkauan jateko gozuak erosteko aprobetxau, eta etxera. Baiña... autopistatik nentorrela, Kanbo ondotik pasatzen nintzanez, herri barrutik pasatzia pentsau dot, ia Xabier Zumalden pistaren bat topatzen neban. Xabier Zumalde Romero (“el Cabra” izenez be ezaguna), Zornotzako Alegria Club espeleologia taldekua izan zan, eta 1960 hamarkada hasieran jardun zeban bere lagunekin batera, bai euren kontura bai GEV-ekin kolaborauta be. Igaz arte Artean bizi izan da, eta osasun arazuak dirala eta Kanboko erresidentziaren baten dagola jakin neban... baiña ez dakitt nun. Ez bat, ez bi: behin galdetzen hasitta, eta rezepzionisten abegikortasuna ikusitta, azkenian 12 lekutan galdetu dot: Kanboko balnearixuan, Grancher Cyrano, Argia, Musdehalsuenia, Toki Eder, Leon Dieudonné, Bon Air, Landouzy, Terrasse, Marienia, Maison Basque, Anienia egoitzak. Halan be, ez dot bere pistarik topau. Bueno: saiatu naizela ezin leike esan!

Horixe da dana. Bueno! Hori, eta tarte librietan gure IS-085 kobazuluan dibujua aurreratu dotela! Ezeizue pentsau aparkauta dakatenik.

2015/09/12

Mendinagusi errepasatzen

Part: Idoia, Gotzon eta Josu


Ez genuen gogo askorik, eta egia esan 10etan oraindik Ai Ene tabernan geunden zer egingo pentsatzen. Halako batean mendinagusi behingoz bukatzea erabaki dugu. Alde batetik, Lehenengo leizea desekipatu eta gero bigarrena esploratzera. Antuak gauza handiak kontatu zizkigun honen inguruan eta.

Hasteko Mendinagusi I desekipatzera sartu da Josu. Eta bitartean Idoia eta Gotzon bideo bat grabatzen geratu dira, ditxosozko eztuasunean.

Idoia nire zain egon da petatea pasa eta kanpora ateratzeko gauzak. Kanpora irten (batzuk beste batzuk baino marroiagoak), gauzak batu eta bigarren lezera. Gure kulpa da Antuak esandako gauzak sinistea. Eta gaur tranpa berean erori gara.

Bigarren leizean Josu sartu da. Lehenengo salto bat 10mkoa. Destrepe bat, eta eztuasun bat. Antua hor geratu zen. Desobstruitu egin behar omen zen. Baina pare bat saiakeraren ondoren, arnes gabe pasatze lortu dut. Ezustekoa beste aldean etorri da. Nire burua putzu baten kabezeran oposizioa egiten aurkitu dudanean. "Idoia!!!! Arnesa, monty eta soka, eta taladro!!!!"

Pasatu dizkidan momentuan berehala ekipatu dut. Oso leku arriskutsua....

Putzuaren basean beste eztuazun bat, honek bai, kontundentzia gehiago eskatu du. Miseria nibela dagoeneko PREMIUM. Beste salto bat 4mkoa eta fin. Eta hobeto!!! Kanpora irten dugu berehala. Eta bukatutzat eman. Zelako mierda leizea!

Aipagarria den beste gertaera bat ere eman da gaur. Bigarren lezea ekipatzen zegoela Josu, lehenego frakzionamentuan as de guia doble bat egin  du, baina moskeititik gazki pasa du eta ez da konturatu. Rapelatzen jarraitu bezain laster korapiloa korritu egin da eta segituan blokeatu egin da suertez. 10cmko salto bat eginez. Suertea izan da tarteko, baina gauzak txartuago ahal ziren bukatu. Irten dugunean errorea replikatzen saiatu gara, eta bai lortu ere. Korapilo hori egiten, argi eduki behar da zeintzuk diren mosketoitik pasa beharreko lazoak. Eta lazo biak pasatu behar dira. Konfidantza gehiegi.... Espeleo egiten ez gara erlajatu behar, eta gaur bai instalatu duenak, eta bigarren jeitsi duenak atentzio gehiago jarri behar zuten.



Barne bilatzailea