Mostrando entradas con la etiqueta san pedro. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta san pedro. Mostrar todas las entradas

2025/05/26

Busturiko beheko pisua

20250524: Iker, Koldobika, Galder, Oier.

Amezti II handiegi gelditzen zaigula eta, gazteok Busturi aldera jo dugu. Izan ere, Galderrek etxe bueltako zillo batzuen barri jaso zuela eta, eurak begiratzeko aprobetxatzea pentsatu dugu.

Lehenengo, Galderren etxetik pasatu gara, informatzaile nagusiarekin egoteko (...). Bilobari esandakoak berretsi, eta beste barik zilloon bila joan gara.

Lehenengoa, zaharren egoitzaren atzean, (...), Sagarminaga baserriaren terrenoan. Zelai lau batean egindako desplome bat da, metro 1'5 sakon, 2*3 mtako depresio borobila. Paretak lurrezkoak, hondoan hondakinak eta zuhaitz garau bat. Galderren arabera, Petrusek dio inguruan "manantial" bat dagoela. Inpenetrablea. (...). Sarrerako argazkia eta krokisa.

Bigarrena, handik hurre, "Txakurren Kanposantue" esaten dieten lekuan. Sasitza inpenetrable bat da, baiña Begoñaren arabera bizpahiru leza zeuden bertan, tapatu zituzten arte. Euretako bat 40 mtakoa (sic). XX puntu modura katalogatuko dugu, (...). Sasitzaren argazki bat hartuta.

Hurrengoa, Gordoizpe baserri ondoan dolina bat. Hara jeitsita, hondoa lokatzez blokeatuta dago; baina haren lateral batean, arrakala bat zabaldu da haize minimo batekin (1/10 gradu Beaufort-Etxebarria eskalan). 1980 hamarkadako uholdeetan, dolina hau urez asko bete ei zen, harik eta bapatean hustu zen arte. (...). Sarrerako argazkia eta krokisa.

Ostean, kotxea mugitu barik, Kurtzegana aldera egin dugu oinez. Bertan, itsasadarraren aldera jeisten den lautada batean (...) gaztetako olgeta-leku batera iritsi gara, "Enanituen" basoa, leize edo depresio bat ikusteko. Hau ere desplome "berri" bat da, urak terrenoan eginiko azpi-janaren ondorioa. Bidezidorraren zati handi bat hartzen du, gutxienez 8*3*2 m inguruko torka bat (sasitzak ez du izten osorik ikustea). Bertara jaitsita, azpi-janak etenik ez duela erakusten duen beste depresio txikiago batera iritsi gara, torkaren hondoan, 1*1*1 m ingurukoa. Lurrak pasabidea osorik oztopatzen du. (...). Argazki prekario bat (anguloak ematen zuena) eta krokisa.

Ostean, Iker eta Koldobika batu zaizkigu eta, Galder gidariari jarraituta -parajea ondo ezagutzen du, mutilak- Moruzillo ondoko errekazuloan gora egin dugu, Galderrek ura galtzen den hobi bat detektau ei du, eta Moruzillo barruko ur-korrontearekin zerikusia izan dezakeelakoan, erakutsi nahi digu. Errekazuloan sartu bezain laster, konturatu gara ur-emari handiagoa zetorrela (aurreragokoan Galderrek siku topatutako lekuan). Horretara, beste hobi bat detektatu dugu, kamino ondoan bertan, 4 bat l/stako emari bat irensten ari zena. Hobia bera harri txintxarrez beteta dago, baina ondoko motan, hormako frakturen fabore, bi arrakala zabaltzen dira, haize korrontearekin (2/10º BE), eta euretako bat penetrablea desobstruitu ezkero. Ez dakigu merezi duen, zeren eta Moruzilloarekiko konexioak argia dirudi. Edonola ere, katalogatzeko modukoa iruditu zait: (...). Sarrerako argazkia hartuta.

Hortik aurrera, errekazuloan gora egin dugu, Galderrek esandako hobi hori detektatu nahian. Puntu zehatza ezin izan dugu identifikatu, bistan da (ura goian-behean zetorrelako). Bai ostera, aurreko puntutik 30-40 metro errekan goran, emari aldaketa nabarmena: puntu horretara arte errekan 4 bat litro bazetozten, hortik gora 8 l edo gehiago izan dira; beraz, hobia hor inguruan egon behar dela ondorioztatu dugu. Izan ere, zona horretatik gora segitu dugu (arroila polit-polita da), eta emarian ez dugu berriro horrenbesteko aldaketarik ikusi.

Hortik gora segituta, ADESek lehendik katalogatuta zituen zilloak ikustea pentsatu dugu, Atxapunta/Apartola kaskoari buelta ematearekin batera, beste aldetik jeisteko. Horrela, lehenengo AB-008 Apartolara iritsi gara. Bertan, haize korronte nabarmena igarri dugu (3/10º BE), eta fitxa ikusita desobstruitzeko/esploratzeko pendiente dagoela ikusita, B plan polita izan daitekeela ikusi dugu, beste plan handirik ez dugun egunetarako.

Marautze aldera igotzen segitu dugu gero, baina mendi lepora iritsi baino lehen, sorpresa: oraindik Apartolako isuri aldean, bide bazterrean desplome handi bat gertatu da. 8*6*3 mtako torka bat, bidearen zati bat barruan hartu duena, eta hondoan kare harrizko sustratoa agerian itzi duena. Dena lurrez betea eta blokeatua dago, noski (Koldobikak miatu dituen zuloak zuhaitz handi baten sustraiaren artean gelditutako pasabide faltsuak baino ez dira izan). Halere, fenomenoaren neurria ikusita, katalogatzeko modukoa iruditu zaigu. (...). Gunearen argazkia hartuta.

Ordurako berandutxo zenez, AB-006 Marautze eta AB-005 Kañaneko zilloen ondotik pasatu gara, baina bertara sartu barik. Beherantz egin dugu, bizkor xamar, eta Amunategin zer, eta familia osoa aurkitu dugu bertan; haien artean (...) gure 2005eko informatzailea. Denak etorri zaizkigu, nagusi eta ume, berbetarako gogoz, eta noski, hortan jardun dugu zati batean; ADESen ikerketak, azpitik dituzten galerien informazioa, aerotermia sistema, txakolinaren ekoizpena, haien kobazuloa hobeto aztertzeko duten gogoa (AB-011, Koldobika eta Iker egon dira han)... gustura egon gara baina alde egin beharra genuen gu.

Erretirada bidean, beraz, oraindik Galderrek beste zulo bat erakusteko astia hartu du, Lekosaezondon (katalogoan AB-001 Lekuondo bezala katalogatua duguna). Hau neuri interesatu zait gehien, kokapena eta dimentsioak bio laginketarako oso egokia bihurtzen dutelako. Beste egun baterako!

Gaur atentzioa deitu didaten detaile etnografiko bi:

- Galderren arabera, San Pedro haitzuloaren izena ez da desegokia (nik uste nuen legez) baizik eta koban egoten diren kakalardoengaitik emana ("sanpedruak" = kakalardoak ei dira Busturin). Kontrastatu eta berretsi.

- Amunategikoen arabera, Jaun Zuriaren itsas-espedizioa San Pedro koban gelditu zen ur geza hartzeko. Horren erreferentzia zehatza aurkitu.

Horrenbestez amaitu dugu eguna. Ez da gutxi! 5 zillo berri eta XX puntu bat katalogorako, eta lehendik ezagutzen genituenen artean errebisatzeko beste zillo bi.

PD: beteranoen taldea ere ez ei da geldirik egon. 😁Arratsalde erdian irten dira Amezti IItik, eta hau izan da emaitza.

 


2023/09/02

San Pedro eta Lezate


 

2023-IX-1: Javi, Oier.

Enbata / EAE Jaurlaritza elkarlanarekin jarraituz, gaurkoan Bizkaiko pare bat zulotan neurketak egin ditugu, oraingoan ADES zonan.

Lehenik, San Pedro Busturikoa. Bertan, klimatikaz gain entomologia laginketa interesgarria zenez, Carlos Prietorekin egin dugu hitzordua. Giltza eskuratzeko prozedura bete eta gero, barrura egin dugu, lehen gela handiraino, gero hortik kanpora laginketak eginez itzultzeko asmoarekin. Javik bere instrumentalarekin jarduten zuen bitartean (gaurkoan uretako parametroak ere hartu behar ziren), Carlosek eta biok koko bila jardun dugu. Hasieran kostatu zaigu, baina gero joan dira zomorroak agertzen. Bai klima bai entomo estazio iraunkorrak ezarri ditugu, hurrengo laginketetan biltzeko asmoarekin. (...)

Carlos agurtu eta gero, Lezaterantz egin dugu. Asmoa sarrerako gelan, lehenengo soketan dauden uretaraino joatea baino ez zen, eta horixe egin dugu. Javik instrumentala manejatzen zuen bitartean, ni entomo lagin batzuk jaso ditut (7 bat armiarma txiki, Quaestus 1). (...)

2012/06/19

San Pedro bisitatzen. Kultur Ekintza Busturian

Busturiako Kultur etxeak eta ADES-ek antolatuta, Axpe-ko auzoan aurkitzen den San Pedro kobazulora sarrera gidatu bat egin zen Igandean.

Jendearen harrera ona ikusita, 3 talde desberdinetan banatuta, 10etan, 11etan eta 12tan sarrera gidatuak egin genituen Axpeko plazaren albo batean aurkitzen den kobazulora honetara.

San Pedrok teknikoki gogorra ez izan arren, 3km-tan luzatzen diren galeriek estalaktita, kolada, terraza eta beste forma ugariko espeleotema pila bat ikusteko aukera eskaintzen dute. Aproposa jendeari geologiak sortzen dituen fenomeno desberdinak erakusteko



 Hala ere, igandeko protagonista nagusiak animatu diren ume eta beraien gurasoak izan dira. Eskerrik asko denei plan honetan parteatzera animatzearren.

2011/05/22

Allende eskolakoekin San Pedrora

Gaur Allende eskolako gazteak eramatera joan gara (eta baita beren gurasoak ere), Busturiko herriaren plaza alboan dagoen San Pedro-ko kobara. Kobazuloa erraza da, bakarrik esan erreka baten bidean gora joan behar denez arropak bustitzeko gogoa eduki behar dela, eta baita lekuren batean makurtzekoa ere...
Azkenean jende piloa apuntatu da, eta 3 txanda egin behar izan ditugu kobara. Sarrera kobratuko bagenu,...jeje
Gotzon kanpoan geratu da (argazkiak bereak dira), Idoia, Mariano eta ni (Unai) barrura sartu gara.
Esperientziari buruz, gu, monitore; gazteak txubaskero eta zapatilla deportiboak etab. jantzita abenturan murgildu murgilduta (baita guraso batzuk ere), eta jendea estalaktitei begira...
Hemen abenturazaleak frontalak prest gerrarako:

Kobaren sarreran:


Adrenalina pixka bat bota aurretik azkenengo hausnarketak....



Kobaren barruan dagoen azkenengo gelan, Marianok hitzalditxo bat prestatu du, eta argazki bat atera dugu han. Gero frontalak itzali ditugu denok iluntasuna sortzeko, gero isildu egin gara kobako soinuak (ero berorien faltak) entzuteko... eta orduan Marianok karburoa piztu du eta argia egin denean:

aaaaaaaaaa.......!

ADESeko-ok etorkizunarekin pentsatzen, espeleologo txikiak sortzeko kantera egiten ibili gara, azken finean. Datorren urtean berriro egin behar omen dugu, baina aurretik kanpoan proiekzio bat eginda aretoren baten, eta irtendakoan parrilada eder bat prestatuta!


Protagonisten iritzi batzuk:



Markel naiz.Gaur oso ondo pasa dut kobatan. Busturiko kobetan ariak hartu ditugu.


Ni Ibon naiz.Gaurko eguna ezpeziala izan da.


Imanol naiz eta ondo pazatu dut kobazuloan, ia zaguzarra arrapatu dut.


peio naiz gauregun polita izan da . !prehistoriara bidaiatui dut!

2010/05/23

ALLENDEKO IRTEERA


Gaur izan da egun bat denoi gustatzen zaiguna pasatzea.

Allendeko Eskola Publikoa Gurasoen Elkartea oso dinamikoak direnez, aukeratu digute mendiko irteeretan gurekin pasatzea. Hogeitaamabi pertsona nagusien eta umeen artean etorri dira, Busturiko S. Pedro kobara, horretarako, Mariano eta Idoia izan dira gidari onak.

Sensazio ezberdinak dira. Kontaktua kaskuerekin, diodoak, karburoak, iluntasuna, ura, eta abar. Experientzi hori berezia izan da eurentzat.

Espero dogu errepikatzea berriro.

Egun zoragarria, polita ta interesgarria izan da.

2008/06/10

Axpeko San Pedro Kobazulora

Busturialdeko Hitzan agertutakua


Jose Maria Uzelay herri ikastetxeko ikasleek eta irakasleek jaia egin dute

Busturia

Gurasoen elkarteak antolatuta bizikleta ibilbidea eta puzgarriak izan zituzten zapatuko jaialdian.

olaia zabalondo

Busturiko Jose Maria Uzelay herri ikastetxeak eskolako jaia ospatu zuen zapatuan. Umeek zein gurasoek parte hartu zuten jai horretan. Busturiko eskolak antolatuta zenbait ekitaldi izan ziren eta gurasoen elkarteak antolatuta, aldiz, beste batzuk.

11:00etan hasi zuten jaia ikastetxeko areto nagusian. Bertan, txikienetik hasi eta nagusienera arte, dantzan egiteko aukera izan zuten ikasleek. Azken asteetan ikasi dituzten koreografiak dantzatu zituzten gurasoen aurrean. Seigarren mailako ikasleek ikastetxea utziko dute aurten eta agur esateko astia ere izan zuten jaialdian.

Puzgarriak eta kartak

`Play Back´ eta koreografia saioak bukatuta, gurasoen elkarteak antolatuta zenbait ekintza izan zituzten ikasleek. Alde batetik, bizikleta ibilbidea egin ahal izan zuten inguruetatik. Beste alde batetik, bizikleta hartu nahi ez zutenek Altamirako tenis pistetan ipinitako gaztelu puzgarrietan eta kartetan jolastu ahal izan zuen.

13:30etik aurrera eskolan jarri zuten erakusketa bisitatzeko aukera izan zuten ikasleek eta gurasoek. Erakusketan, ikasleek egindako lanak eta argazkiz osatutako bideoak ikusteko aukera izan zuten. Goiz osoa dantzan eta jolasten ibili ondoren sabelak bete-bete egin zituzten. Ikasleek eskolan bazkaldu zuten eta gurasoek sardina erreak eta txistorrada prestatu eta denek bazkaldu zuten elkarrekin.

Axpeko San Pedro Kobazulora

Domekan, ADES espeleologia taldeak antolatuta, Busturiko herri ikastetxeko ikasleek zein herritarrek Axpeko San Pedro kobazuloa bisitatu zuten. Adituen laguntzagaz, kobazuloa goitik-behera ezagutzeko aukera izan zuten.

2008/06/08

Busturiko eskola


080609: Petrus, X jauna, Urtza, Bikain.

Busturiko eskolako neska-mutikuekin herriko kobia ezagutzera. Interes haundixa erakutsi dabe, eta ba dago birrittan sartu danik be.

2008/01/13

San Pedro Busturiko koba exkurtsiñoa

080113: Gerardo, X jauna, Oier, Mariano, Petrus, Oscar, Peña.

San Pedro Busturikuan 45 pertsona sartu jittuagu, hango erakusketan apuntautakuak. Euren artian hiru edo laurek interes asko agertu juek. Hainbeste ume sartu dittuk be, eta danoi banatu jetsegu gure helbide eta telefonuak. Biharbada euretatik bateron batek deittuko jeskuk gehixagotan etortzeko. Biharbada hamendik hiru lau-urtera, oin umiak diranak Gurutze Gorri azpiko lokaletik agertuko jakuz, eguenen baten, arratsaldeko zazpiretan...

********************
ades@euskalnet.net
94 - 625 23 52