2016/09/25
Gaztelu Mitikoan
Abuztuan Lin-ek (AMET) Gazteluko urzuloarekin burua berotu zigun Zurizako kanpinean. -520m..., leza garbia..., hainbat inkognita erreka aldean..., 80ko hamarkadan esploratuta azkenengoz... Nahiko aitzakia ziren horiek UEV-eko interklub batekin Gaztelu biresploratzeko.
Arazo bakar bat du, euria egiten badu adios... Erreka oso bat sartzen da lezan, eta -500m arte daude hostoak eta enbor zatiak.
Lehenengo asteburu honetan, bi sarrera egin dira. Ostiralean, Andoni-k (GEMA) eta Urtzi-k (Burnia), -250m arte instalatu zuten. Dena berria, putzuetan uraren bidetik aldentzeko. Larunbatean jende gehiagorekin sartu ginen. Goizeko 12etan Unaiek (GEMA), Raulek (LET) eta Josuk (ADES), -500m arte geratzen zena instalatu genuen (45 espitinox inguru). Unaiek instalazio erakustaldia bai eman ere! ADES-eko taladroak ere lan ederra egin zuen, bateria bakar batekin sartu baitziren anklaje guztiak!
Errekara heldu bezain laster (19:00ak aldera), lehenengo inspekzio bat egin genuen sifoiak lokalizatu eta inkognita apuntatzeko asmotan.
Bien bitartean, 18.00etan Urtzi eta Andoni sartu ziren beheraino, gurekin bat egin eta errekaren maila sakonago begiratzeko. Lehenengo taldea nekatuegi zegoenez, hauek gorako bidea hartu zuten. Urtzi eta Andonik ordea errekan beherako sifoiaren bila egin zuten geratzen ziren 3 espitinox eta soka apur batekin. Errekan goraka dagoen sifoiak ez bezala, beheko sifoiak buzeagarria ematen du, eta beraz, datorren asterako planetako bat hori izan daiteke.
Gainera, pare bat eskalada eta topo zaharrean agertzen ez diren pare bat meandro ere pendiente daude. Horrez gain, putzuetan frakzionamendu batzuk ere bikoiztu beharra dago pendulo handiak baitaude. Beraz badago lana!
Leza oso garbia, putzu zabalekin, azkar jeitsi eta igotzekoa. Hirukoteak behetik 2:30 eman zuen igotzen. 23-23:30etarako kanpoan. Bikoteak, horren azpitik, gauerdirako irten zuen.
Zein ederra den Gaztelu... Oso gomendagarria.... Zelako leza duten AMET-ekoek...
2013/10/06
Aco-Jornos II (Unai)

![]() |
| Argazkixa: GEV 1973. |
Part: JL Pascual (GEV), Alfonso (Burnia), Andres, Jaime (Esparta), Josu Granja, Josu Zeberio, Unai, Iñaki Bombero, Gotzon, Idoia, Tana, Amagoia, Maite, Martin, Santi, Oier.
Torca de Jornos II-etik nahiko "Jorneatuta" irten dugula esan genezake, gaueko 8etan irten eta gero (azkenak behintzat), baina pozik, eta helburua beteta. Josu Granjak Jornos-eko putzu klasikoari argazkiak atera dizkio, goitik behera kabezeran zintzilik geratuta; eta fondoan, Santik bere eskurioiarekin gorantza topera alunbratzen zuen zulo ikusgarria. Laister disfrutatuko ditugu emaitzak blog honetan. Bestalde, Jornos-eko personalidade batek lagundu gaitu barrura: Jesus Luis Pascual GEV-ekoak, hau da, koba aurkitu eta putzuaren kabezerara heldu zen lehenengoak. Bere abenturen kontakizunek, eguna kutsu historiko eder batez busti dute...

Cast: Se podría decir que hemos salido bastante "Jorneados" de la Torca de Jornos II, después de salir a las 8 de la noche (al menos los últimos), pero contentos, y con el objetivo cumplido. Josu Granja ha sacado fotos al pozo clásico de Jornos, de arriba hacia abajo colgado de la cabecera; y en el fondo, Santi alumbraba el pozo clásico hacia arriba con su escurión. Pronto disfrutaremos de los resultados en este blog. Por otra parte, en esta entrada nos ha acompañado una Personalidad de Jornos: Jesus Luis Pascual del GEV, es decir, el que encontró la cueva y llegó a la cabecera del pozo. Cuando ha empezado a contar sus aventuras, el día se ha cubierto de un bonito halo histórico... Sopeñako zelaien azpian, Jornos II-eko putzuaren kabezeran, andamioak han jarraitzen du oraindik. Orain dela urte asko, GEV-eko esploradoreak eta beren eskalak eusten zituen, putzu beldurgarria jeisten zuten bitartean, baina badirudi denborari eta ugerrari ere eutsi nahi diola. Andamio honen alboan, oraingoan jende pilo bat batu da, GEVeko abenturen berri entzuteko.
Laister heldu da denek espero zuten momentua gero. Despedida bat izango balitz bezala (edo reencuentro bat!) Pascualek Gotzonek emandako harria hartu du, putzu albora hurbildu da eta bota egin du. Isiltasuna egin da. Orduan haize putzada beldurgarri bat entzun da segundu batzuez, gero eta handiago, eta gero eta handiago, harriak lurra jo duen arte. Kolpearen oihartzuna leizearen horma guztietan zehar zabaldu da. Gure belarrietara sartu denean, denok txistua tragatu dugu. Glups!
Gotzon eta Josuk bi ekipa-bala izango balira bezala, via de los Valencianos guztia eta putzu klasikoaren fondoa ekipatu dute. Horrek exkursioa asko arindu du, eta egin nahi izan dena egin ahal izan da: kabezeratik argazki bat, behetik alunbratuta, eta muñeko bat (Alfonso) sokan zintzilik dagoela. Gero Alfonso eta Josu G. putzu klasikoan behera joan dira, eta beste guztiok Valencianosetik.
Putzu klasikoaren fondotik 40 bat metrora, via de los valencianos-ekin bentana bat dago. "Bentana" deitzen diote hemen Sopeñan, guk ADES-en la Grand Galerie! deitzen diogu...Norbaitek, putzu fondora txorizoa eta gazta ona jeitsi ditu pan bimboarekin. Nor edo nor zarela, denon partetik gure esker onak. Ardo bota falta zen, Santi eta Moskorti gelaren estilora, al mas puro estilo ADES. Antua uste dut ohitura hori berreskuratu nahian dabilela, "beste batzuen" ardoarekin bada ere!
Gauez irten dugu, eta kobaren sarrerak arbola eta hostozko sabaia dauka. Ikusgarria. Baita ikusgarria da ere, zelaira irtetzean, Karrantzako bailara guztien argiak ikustea zure azpian.
Goiko zelaietan daude autoak gure zain, lanbrotan. Bazirudien galdu egingo ginela, baina ez gara galdu. Belarrez estalitako baso pista batek gorantza gidatzen gaitu. Leku batzuetan pistak mendia zertxobait ebaki du eta estratifikazioa bistan geratu da. Han, ondo begiratu ezkero, puntu baten buzamentu aldaketak falla bertikal baten gainean zaudela esaten dizu. Baina hori iada badakizu, hor barruan dagoen hutsean egon zara eta...
2012/05/21
Trianoko txango bioespeleologikua
- Gyas titanus
- Marraskillo bixak
- Ischyropsalis nodifera
- Meta menardi, arrak eta emiak bereizteko aukeriakin
- Beste masma bat
- kukaratxia
- Quaestus bat (txikiegixa ondo ikusteko, eta harrapatzeko material egokirik ez)
- Erube bat
- Tritoi bat
- ....
2010/03/07
Itxinan


10-III-6:
Ni lehelengo taldian juanda, Itxinako tunel eta gela erraldoien bakardade illuna topau dot barriro, zazpi lagunen taldian juatiak emoten daben ikuspegi eta profundidade sentsaziñuaz gehittuta. Haitzuluan berezko edertasunaz gain, ederra da bebai honenbeste karga historiko dakan zulo baten zihar ibiltzia: 1968ko kanpalekuko letrerua, exploraziñuen historiak... Honek, eta taldian zeguan esperientzia maillia -ni kenduta, danak zeroien han 30 urte espeleo egitten, barrena- ondiok gehixago jaso dabe expediziño honen interesa. Nahi barik be, ikasi.

.jpg)

