Mostrando entradas con la etiqueta uev. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta uev. Mostrar todas las entradas

2013/12/16

III Curso Primeros Intervinientes. UEV. Aulesti


Part: elkar ezagutzen genuen makina bat espeleologo...

Argazkietan ikusi dezakezuen modura, ADES buru belarri egon zen anfitrioi lanetan. Ez, ez dira "Master Chef"eko telebista programaren praktikak, ezta soldaduzkako pela patatas praktikak ere. Chicote balitz bezala, gure Mariano gidari egun guztian zehar, ADESek Atxagarai aterpetxeko sukaldea martxan tope eduki zuen: kazularak kea botatzen, kafesnea egiten, pate eta tortilla pintxoak serbitzen (al mas puro estilo Idoia), eta zerbeza latak eta ardo botilak zabaltzen. Argazkietan ikusi dezakezue espeleologoek (edo euren tripek) izan zuten erantzuna, ze batzutan Bilboko parte zarreko taberna bat ematen zuen aterpetxeko barrak.

Bromak alde batera lagata (beharrezkoak diren arren), ADESeko "pintxe-komandoaren" lanak III Curso de Primeros Intervinientes-aren partaideak euren etxean (edo baserrian) bezala sentitzeko izan ziren. Eta Beharrezko diren gauza asko ikasi ziren 2 egunetan. Ez agian beharrezkoak koba batean ibiltzeko eta esploratzeko, baina bai txirristada "desafortunatu" bat eta gero kristoren "marroian" aurkitzen zarenerako; han mendi barrenean, ehundaka metro estrato zure buru gainean eta zure kotxe maitetik Jesukristok Abarketa galdu zuen lekuan.

Lehenengo eguna teorikoa izan zen. Diego Dulantok reanimazio eta medikuntzari buruz bere era atrebiduan gauza asko azaldu zizkigun. Baita reskate asko ere erakutsi zigun, eta han zer pasa zen, eta zergatik pasa zen, etab. gauzak berriz ez errepikatzeko. Hezurrak nola berriz alineatu, dislokatutako sorbaldak nola sartu, itoeren eta hipotermiaren aurrean nola erantzun, parada-cardio-respiratorio eta RCPak, ganorazko botikin bat nola egin,...

Gure taldeko Javi Morenok erreskate baten alderdi juridiko eta legalak azaldu zizkigun, eta baita istripua izan duen pertsona nola ganoraz inmobilizatu, eta nola minik eman gabe garraiatu, eta zeintzuk izan behar diren lehen erabakiak eta zeintzuk bigarrenak,...

Hurrengo egunean, Lezaten praktikak egin genituen, eta han, hasierako geletako kaos de blokesetan DYAkoen laguntza ere izan genuen kursiloan. Lurrean etzanda, erori den pertsona bat simulatu ziguten, eta erreskateko probak egin genituen berarekin. Batzuetan hanka edo kadera apurtze bat, beste baten konorte galtze eta konbultsioak, eta beste baten harri artean ataskatuta geratu den batenak. Egia esan, benetako realismoa jartzen zieten la ostia!

Halako gauzak egiten ikastea beti da esker onekoa. Ea sekula ez ditugun proban jartzen...

2013/07/22

Larra Prekanpaina 2013

Part: EEE eta NEB-eko pilo bat espeleologo/ga, Sherpaz lagundurik

Larrako esplorazio kanpainaren oinarri diren BU-56 klasikoa eta UKC-13 koben ekipazioa izan da asteburu honetako oinarria. Horretarako, Satorrak, GAES, GEMA, ADES, Otxola, GEA, Takomano, FUE etab. eko espeleologoak batu gara Linzako Aterpetxea hasiera puntu hartuta. Leiza bakoitzerako talde bat egin da, eta hortik erdiak barrura joan dira eta beste erdiek porteatu egin dute. Larunbat goizean izan da igoera, 11 aldean koben ekipazioak hasi dira. Porteadoreak bazkalostean jeitsi dira Linzara, eta besteak hurrengo goizean. Kondizioak kontutan hartuta (elur gehiegi aurkitu da goian eta leiza kabezeraren batean) ia dena ekipatu da, beraz, pozik egoteko moduko asteburua izan da.

ADESi UKC-13 edo Ukerdi 13 leiza tokatu zaigu porteatzea. Ekipatzaileak Unai, Eneko eta Kokolo izan dira, porteatzaileak Josu, Unai, Idoia eta Felipe. Eguraldi ona eta kristoren beroa zegoen pronostikatuta, eta arratsalde-gauerako ekaitz arriskua, beroaren ondorioz noski. Horregatik goiz gorantza hastea asko eskertu dugu.

Kobetaraino arteko bide erdia gutxienez, Hiru Errege Mahaia-ko bide klasikoa da, Hoya de la Solana arte behintzat. Hortik gero BU-56ra (Budogia 56, Budogia Hiru Errege Mahaiaren krestako atzeko mendiaren izena da) joateko ezker desbideratu behar da, Budogiako mendizerra ezkerretik bordeatzeko; eta UKC-13ra joateko (Ukerdi ingurura) ia Hiru Errege Mahaia arte igo behar da, azkenengo 100m faltan dagoen mendileporaino, eta han atzeko Karstera jeitsi, kanpamendura.

Hiru Errege Mahaia igotzen zeuden mendizale guztiek, bapatean pilo bat jente sokaz eta petatez goraino kargatuta ikusi dituztenean, eta beste 3 tipo 3 BARRIL lepoan hartuta mendian gora, katxondeoa aseguratuta egon da.

"Ya no volveré a quejarme de peso" zioen mendizale batek.
"Pero qué llevais ahi?!, cervezas?!" galdetzen zuen beste mendizale batek.

Egon da mendizaleren bat Espeleologiaren mundua ezagutzen zuena, eta han etorri da galdeketan: "que, que cueva vais a explorar?"

Neberoek gerra pixka bat eman dute Hiru Errege Mahaia bordeatzeko orduan, baina pausoak ondo finkatuta ondo pasa gara, baina kanpamentura heldu garenean, problema bat agertu zaigu: kanpamentuaren inguruan, bidoi bat zegoen aurreko urtetik ezkutatuta harri artean, barruan kanpin denda eta beste pilo bat gauzekin. Baina harri arte hori ELUR nebero handi baten azpian aurkitu dugu. Ezin izan dugu kanpamentua montatu.

UKC-13ren barruan ere, sarrerako putzua eta geroko frakzionamendua mugitu egin behar izan da gorago, elur gehiegi zegoen koba barruan eta.

Kanpamentuan geundela, Pasles taldea agertu da (Jaime, David eta Joxe) probisio gehiagorekin eta beste barril batekin.

Kokolo, Unai eta Eneko koba kanpora irten direnean, arratsaldeko 8ak aldera, ekaitz arriskua zegoen, eta euri tanta batzuk jausten. Horregatik, makarroi batzuk korrikan afaldu eta ziztu bizian Linzara jeitsi dira, ez zen gau aproposa vivac bat egiten hasteko eta.

BU-56ko taldearen hitzetan ere, leizea ez zen afizionatuentzako modukoa ere, ba omen zeukan eta estuleku kabroiren bat hor zehar.

Domeka eguerdian, bokadilo bat jaten Linzako Aterpetxe alboko jardineko arbolen gerizpean, sufrimendu guztiak anekdotak ziren.

Hasi da Larrako 2013 Kanpaina!