2013/07/22

Larra Prekanpaina 2013

Part: EEE eta NEB-eko pilo bat espeleologo/ga, Sherpaz lagundurik

Larrako esplorazio kanpainaren oinarri diren BU-56 klasikoa eta UKC-13 koben ekipazioa izan da asteburu honetako oinarria. Horretarako, Satorrak, GAES, GEMA, ADES, Otxola, GEA, Takomano, FUE etab. eko espeleologoak batu gara Linzako Aterpetxea hasiera puntu hartuta. Leiza bakoitzerako talde bat egin da, eta hortik erdiak barrura joan dira eta beste erdiek porteatu egin dute. Larunbat goizean izan da igoera, 11 aldean koben ekipazioak hasi dira. Porteadoreak bazkalostean jeitsi dira Linzara, eta besteak hurrengo goizean. Kondizioak kontutan hartuta (elur gehiegi aurkitu da goian eta leiza kabezeraren batean) ia dena ekipatu da, beraz, pozik egoteko moduko asteburua izan da.

ADESi UKC-13 edo Ukerdi 13 leiza tokatu zaigu porteatzea. Ekipatzaileak Unai, Eneko eta Kokolo izan dira, porteatzaileak Josu, Unai, Idoia eta Felipe. Eguraldi ona eta kristoren beroa zegoen pronostikatuta, eta arratsalde-gauerako ekaitz arriskua, beroaren ondorioz noski. Horregatik goiz gorantza hastea asko eskertu dugu.

Kobetaraino arteko bide erdia gutxienez, Hiru Errege Mahaia-ko bide klasikoa da, Hoya de la Solana arte behintzat. Hortik gero BU-56ra (Budogia 56, Budogia Hiru Errege Mahaiaren krestako atzeko mendiaren izena da) joateko ezker desbideratu behar da, Budogiako mendizerra ezkerretik bordeatzeko; eta UKC-13ra joateko (Ukerdi ingurura) ia Hiru Errege Mahaia arte igo behar da, azkenengo 100m faltan dagoen mendileporaino, eta han atzeko Karstera jeitsi, kanpamendura.

Hiru Errege Mahaia igotzen zeuden mendizale guztiek, bapatean pilo bat jente sokaz eta petatez goraino kargatuta ikusi dituztenean, eta beste 3 tipo 3 BARRIL lepoan hartuta mendian gora, katxondeoa aseguratuta egon da.

"Ya no volveré a quejarme de peso" zioen mendizale batek.
"Pero qué llevais ahi?!, cervezas?!" galdetzen zuen beste mendizale batek.

Egon da mendizaleren bat Espeleologiaren mundua ezagutzen zuena, eta han etorri da galdeketan: "que, que cueva vais a explorar?"

Neberoek gerra pixka bat eman dute Hiru Errege Mahaia bordeatzeko orduan, baina pausoak ondo finkatuta ondo pasa gara, baina kanpamentura heldu garenean, problema bat agertu zaigu: kanpamentuaren inguruan, bidoi bat zegoen aurreko urtetik ezkutatuta harri artean, barruan kanpin denda eta beste pilo bat gauzekin. Baina harri arte hori ELUR nebero handi baten azpian aurkitu dugu. Ezin izan dugu kanpamentua montatu.

UKC-13ren barruan ere, sarrerako putzua eta geroko frakzionamendua mugitu egin behar izan da gorago, elur gehiegi zegoen koba barruan eta.

Kanpamentuan geundela, Pasles taldea agertu da (Jaime, David eta Joxe) probisio gehiagorekin eta beste barril batekin.

Kokolo, Unai eta Eneko koba kanpora irten direnean, arratsaldeko 8ak aldera, ekaitz arriskua zegoen, eta euri tanta batzuk jausten. Horregatik, makarroi batzuk korrikan afaldu eta ziztu bizian Linzara jeitsi dira, ez zen gau aproposa vivac bat egiten hasteko eta.

BU-56ko taldearen hitzetan ere, leizea ez zen afizionatuentzako modukoa ere, ba omen zeukan eta estuleku kabroiren bat hor zehar.

Domeka eguerdian, bokadilo bat jaten Linzako Aterpetxe alboko jardineko arbolen gerizpean, sufrimendu guztiak anekdotak ziren.

Hasi da Larrako 2013 Kanpaina!

1 comentario:

ADES dijo...

Zeoze ahaztu bagazta esan e!


Barne bilatzailea