2019/06/10

Solope


190609: Ibon, Simone, Gotzon, Maite, Antua, Xabi, Ane, Tomas, Oier.

Solope (Lekeitio). Aurreko astietan gaiñetik ikusittakuan sakondu, eta desob leku bixetan biharrian hasi. Jardun intentsua, batez be beheko tapoian; batzuk "base de maquillaje" ederra ipiñi dabe arpegixan. Laminadoria nasaitzen beste eguntxo bat biharko da gitxienez, eta ikusiko da bestekaldian zer dagon; haize korriente granorik be ez dago, beraz galeria haundirik ez dogu espero; baiña dana begiratu eta jaso biharko da topografian, eta datu bilketa arruntian.

Ondoko beste zulo bat be ikustera sartu gara (Solope II edo), eta desfonde majo batzuk dittuala eta, instalau biharko da dana ondo begiratzeko. Badirudi Ibarran Bañerako senadara emoten dabela (argittasuna be ikustera allegau gara), baiña beste adarrik ete dagon-eta begiratu biharko da. Goiko piso baten (meandro oso altua da) goiko soluen azpiko alderako azkonar-zulo batera allegau gara (harriz artifizialki blokeauta, seguraski) eta hamen be argittasuna.

Solope I-ian koko bilketan jardun dot nik: lehelengo, ehiza librian, bicho-boliforme buztan-antena luzedun 1; miriapodo luze 1; baiña gero amama topau dot! Gorotz montoi eder bat, eskeletito baten inguruan (saguzarra, txorixa?) eta han inguruan aken 1, txitxara txikixak, 4-5 quaestus, mm 1eko 3-4 bitxo zuri-txiki jaso dittudaz.

Amaittu dogunian, momentu baten (...) arkeologuak berrebaluatu nahi dittuan sarrerako betegarri arkeologikuak barrutik kanpora erretratatzeko.

2019/06/02

Osinaga


190601: Mariano, Antua, Gotzon, Martin U, Martin I, Oskar E, Oier.

Osinaga (Gautegiz-Arteaga). Helburua, erdi maillako galerixak hobeto begiratzia. Askotan gertatzen dan legez, koba honetan exploraziño-indar gehixenak puntan gastau dira, eta erdi maillan hainbeste inkognita dagoz begiratu barik; sorpresa bat topau nahixan, hara abixau gara; goiko sarreratik 200 bat metrora dagon sektorera, marmita fosillen goiko aldian.

Ni neu bestiak baiño astirago juan naiz, poliki eta kokuak harrapatzen; gaurkuan Marianok eta Martin U-k lagundu nabe, eta lagin asko jaso doguz. Hauxe da gogoratzen dotena:
  • 1 potua, sarrerako sektoria: Ischyropsalis, masmak, sorginorratz kumia?, Elona, Gyas titanus.
  • 2 potua: masma txiki asko, Neobisium, diptero bat, Quaestus, Lithobius.
  • 3 potua: Zospeum, Neobisium, Masma txiki 1, Lithobius.

5-6 ordu egin doguz barruan; kanporakuan danak bat egin dogu, eta komentau destenez, hainbeste trepada artian 42 metro luzeko katazulo haizetsu bat nabarmendu da. Bestalde, gaur danok erreparau detsegu (kontizu, begiradia entrenautxuago dakagu, azkenengotz sartu giñanetik) marmiten sektorian horma armintxiformetan dagozen hartz-erpekadei. Ikusgarrixak, eta harrigarrixa hain goixan egotia! (galdutako paleo-zoru bat egon zala dirudi).

2019/05/26

Lastarrike-Bolunzulo eta Iturrizarrondo





2019-V-25: Gotzon, Antua, Ibon, Martin U, Oier.

Lastarrike (Kortezubi). Helburua: errekan beherako sifoi gaiñeko eskaladia. Imajinatzen genduan lez, goiko sarrerako estuasuna estuegixa da neretako, eta beheko hobiko -zelako potzu politta- katazulua be sedimentoz beteta topau dogu. Baiña ez detsa inporta: beste laurak barrura juan dirazen bittartian, nik B plana nekan: sarrerako geletan, eta gero inguruko kobazuluetan, bio laginketan jardun. Eta hortxe juan jataz 4 ordu, geldirik egon barik gaiñera! (Pilates tipoko ariketia da, kokotan ibiltzia).


Lehelengo, Lastarriken bertan ibilli naiz. Sarrerako geliak badakaz metro kuadrau batzuk, eta hango txokuetan ehiza majua egin dot; hain da eze, libretan apuntatzen juan naizen, bestela zeiñek gogoratu potian sartu dotena?
  • 9 Ischyropsalis.
  • 6 masma txiki.
  • 3 marraskillo txiki.
  • Lithobius txiki 1.
  • 6 Lithobius haundi.
  • 4 masma ertain.
  • Oxychillus 1.
  • 3 miriapodo zuri.
  • 3 masma ipurdihaundi.
  • Diptero 2.
  • Elona quimperiana 1.
Saguzarrak: Rhinolophus hipposideros bat ikusi dot (110 kHz), eta gero barrukuak esan deste beste bat be ikusi dabela. Guztira bi, beraz.

Gero, Gotzonen azalpenei jarraittuta, Aurtenetxe osteko zulora abixau naiz, baiña etxekorik ez zeguan iñor, eta mekaniko gazte bat zeguan bakarrik kotxia konpontzen. Bera ez konprometitziarren, nahixago izan dot terrenora sartu ez, eta bidera itzuli Bustenkoba billatzeko. Txaletan be ez zeguan iñor, baiña, eta basuan sartu eta... ha barik beste bat topau dot, E-2 Iturrizarrondo II. Balekua edozelan be: meandruan barrura juan naiz, azken sifoitxoraiñok, eta bertan hasi naiz bilketan, kanporutz pizkaka. Lehelengo, Zospeumen billa jardun dot lupa argidunakin; erredios! Bat ikusi dot, bizirik, baiña gero pintzia hartu dotenian ezin izan dot barriro topau; eskala honetako harrapaketen prozeduria ondiokan findu biharra dakat. Topau dittudaz hildako 3 oskol, halan be. Aparteko potian sartuta (eta begixak nekatuta), eskala makrora pasau naiz eta prozedura klasikuan, antiojuekin hori bai (halan askoz be hobeto), meandruan kanporutz, jauzi dira gauzatxo batzuk. Hamen zerrenda osua:
  • Azkenengo gelan, esandakua, 3 Zospeum.
Hurrengo geletan,
  • Marraskillo txiki 1.
  • Masma txiki 2.
  • Masma haundi 1.
  • 3 Lithobius.
Eta sarrera inguruan:
  • Oxychillus.
  • Masma ipurdihaundi 1.
  • Ischyropsalis 1.
  • Masma txiki 1.

Hau idazten nabillenian etorri da Gotzonen mezua: "Hoy 250 metros nuevos. Localizada incógnita que puede superar el sifón río arriba. Bolunzulo-Lastarrike tiene ya más de 4 kilómetros de topo, osea que tranquilamente se puede decir que tiene 5 kilómetros".




2019/05/12

Olatz eta Lamiñak

Part: Makina bat jende

Batzuk espeleo razio potentea hartu dogu asteburu honetan, dudarik gabe.

Hasteko, zapatuan, Mutriku aldean ibili gara. Burumendi Espeleo Taldeak eta Leizarpekoek (bai aktibo eta klasikoek), jende pila batzea lortu dute, Arnoko karstari errepaso on bat emateko asmoz. Gu ere hor barrenean gaude. Karsta oso handia da eta uste dugu ezagutzen dena baino gehiago daukala.

Josu Zapa, Zeberiotarrek eta Idoiak, Kobetako Leizean (Olatz) topografiatzen jarraitu dugu. Oso leza interesgarria, dudarik gabe. Pozo 40-ko kabezeratik sifoirarte topografiatu dugu oraingoan. 55 bat punto inguru. Nik distoa disparatzen kokoteraino amaitu dut eta Idoiak zenbakiak apuntatzen antzeko parezido. Baina denok dakigun moduan, ezin da leza bat esploratzen hasi bertako ejea oraindik eginda ez badago.

-119 eman digu lezak. Baina oraindik errekan gora topografiatzea falta da. Eta egin duguna baino luzeagoa da. Ai ama. Josu, sifoiko aldea topografiatzen genbiltzala, galeriei buruz paja mentalak egiten hasi da, sifoia pasatzeari buruz klaro. Hurrengo sarreran erabaki transzendental bat hartu beharko da. Leizearen ejea amaitu errekan gora (punto kantidade eder eder eder bat falta da), edo esploratzen hasi. Lana egin edo esploratu. Betiko kontua...

Esplorazioko puntu asko daude identifikatuta. Beste gauza bat da zerbait emango duten ala ez (esperantza badugu behintzat). Pozo 40-ko "Ibonen Bentana" ere hor dago. Markiña D'Or eta Mutriku D'Or sektoreak topografiatu eta ber-esploratu (Josuren arabera sektore horien goiko aldeetan pisu fosilak daude), Martin Ibarrola (el hombre que se mete en gateras) esploratzen hasi zen gatera desobstruitzen jarraitu (sifoitik hurbil dago),...

Ezin da blog erreportai batetan esplorazio guztia azaldu. Baina bueno, ideia bat egiteko balio du.



Domekan Lamiñetara joan gara. Hasierako ideia topografiarekin jarraitzea zen (oraindik irteera pilo bat falta zaizkigu, gutxi gorabehera erdia baino zertxobait gehiago eginda bait dago), baina azkenean hainbeste jente animatu da (Ondarruko lagunak, Bilbokoak, Lizarra-ko Espeleo Taldeko Raul eta Maria umeekin,...) koba bisitatzera ze turismo egitera joan garela. Baina bueno, hori ere garrantzitsua da, jendeari espeleologiara animatu behar zaio!

Egingo dugu topografia hurrengoan. Lamiñak ez da mugituko.

2019/05/06

Aixa, EEL simulakro barritzaille bat

 

190504-05: Josu Z, Idoia, Unai, Oier.

SIMULAKRUA

Puesto de Bocan arduria tokau jata; #ModoActividadDemencial eta #ModoEsperaInterminable txandakatuta, zapatu arratsaldian hónek notak idatzi nittuan:

EEL simulakrua, ezohiko moduan (aurre-alertaren kudeaketa, bilaketa, lehen interbentzioa, komunikazioak eta mediku asistentzia; konbokatuak: taldeburuak eta sorosle esperimentatuak, bakarrik). Halan, bagenkixan asteburu honetan zeozer gertatuko zala baiña zapatu goizera arte ez dogu jakin zer, eta nun: 7:30etan SMSa allegau da: espeleísta baten neskalagunak 112ra abisua emon dabela, mutilla bezperan Aixan sartu zala, eta ez dala itzuli. Beraz "modo prealertan" sartu naiz, hau da: gauza guztiak prestatzia, poliki eta trankil -armozu ederra barne- jardunaldi luze baten pentsamentuan. 8:30etan, koordinatzailliakin barriro kontaktau eta "modo alertara" pasau gara. Beraz Itziarko eskoletan ipiñittako PCrutz urten dot. 9:15etan allegau naiz bertara, eta izena emon eta gero, aginduen zain geratu naiz. Momentuz komunikaziño taldeko kide bakarra nintzan, eta beraz Hektor material taldekuakin batera, PB + pimprenelle + tedra montatzia tokau jaku. Halan, 3 billaketa taldien krokisa eta topua hartu, eta Aixa aurreko bidegurutzeraiñok juan gara. Han topau dogu Antxonio eta Urtzi "espeleisten" kotxia. Lehelengo gauzia: leku egokixak topau eta gure gauzak montau. Batez be Hektor ibilli da horretan; izan be, 10:00ak aldian lehelengo sorosliak allegatzen hasi dira, eta ni sarrera kontrolakin hasi bihar izan naiz. 10:41erako 3 taldiak sartuta zeguazen, eta Hektorreri montajian laguntzera noia, 12:24etan lehelengo komunikaziño saiakerak egin ahal izateko. Hortik aurrera, Txabilo II bihurtuta, hiru telefonotatik batera (zoratu barik) berba egittian plazera ezagutu dot. Arraixua! Pimprenelletik 2 eta 3 taldiak, Tedratik 1 taldia eta walkittik PC. Bueno, 17:42ak dirazen honetan burutik ondiok sano nagola esan neike, eta gehixago: agilidade mentalerako (sekulan ez naiz oso ona izan horretan) ariketa bikaiña dala, PBko hau. Inzidentziak, makinatxo bat (momentuz, orrialde bi). Komunikaziño arrakastatsuak, makinatxo bat. Eta ez arrakastatsuak be, gitxi ez. Oiñ arteko gorabehera nabarmenenak: lehelengo orduetan taldiak beheko maillako pasua topau ezinda ibilli dirala, pimprenellan baterixia agortziakin batera arazuak hasi dirala (baterixa zaharrakin kontakto gitxiegi, barrixakin larregi). Momentuz, guk dakigula, billaketa taldiak ondiok ez dabez galdutakuak topau. Aluak! Hamen ingurko kueba laberintikuenian galtzia be!!


Horren ostekuak: 3 taldien progresiñuen (eta desesperaziñuan) lekuko eta transmisore izan gara; komunikaziño sistema guztiak funtzionau dabe (baiña ez beti, barrukuak itinerante zebizen-eta). Mediko barrixak (Irene eta Itziar) kanpeoien modura itxain dabe egun osuan, eta “pazientia” agertzen ez zala ikusitta, ariketa inprobisatu bat egin da eurendako; Hektor barrura juan da zaurittuana egittera, eta Unai etorri jata laguntzera; baterixen arazuakin aprobak egin dittu, eta ondorixuak etara dittu. Azkenian billaketa taldiak ezin izan dittuez Antxonio eta Urtzi lokalizau (gero jakin dogu zona 2 ekialdian zeguazela) eta, instrukziñuei jarraittuta, 22:00etan urtetzen hasi dira. Halan be, paradoxikoki. jentia oso oso pozik geratu da, Iñaki Latasa barne (“llevaba 30 años queriendo hacer ésto”); akatsetatik asko ikasi dogu, eta mota honetako simulakruak gehixago lantzeko gogua unanimia zan. Kanpora bidian, galdutakuak, billaketa taldiak eta medikuak alkar topau dabe eta danak batera urten dira; azkenak 22:41etan pasau dira PB-etik. Dana desmontau, balizak kendu, eta PC-ra afaltzera.


MOVIDAS DIVERSAS
Anbientia ona izan da, eta danetik berba egitteko aukeria izan dot, jente diferentiakin.

(...)

2019/05/01

En las más altas Cumbres de la Mediocridad



190501 : Simone, Iñaki, Oskar F, Gotzon, Antua, Oier.

Gaurko egunak ez dau arrasto sakonik lagako Karstaren Zientzietan, nere ekarpenari dagokixonez behintzat; hiru aste naroiazen zulo baten sartu barik, eta gogo itzala! Baiña batzuetan Gizateriaren Ondare dirazen gauzak topatzen badoguz be, gehixenetan ez.

Goizian, Ipazterko Elizaldian ustezko zulo bat ikustera juan gara, Iñakin informatzaille baten pistiari jarraittuta; dolina txiki bat da, baiña zihero beteta; eta ustez zulua egon bihar zan lekua (kontaktua, leku ona) ardi ulez beteta, baiña hamar minutu baiño gitxiago arakatu bihar izan dogu, harek jarraipenik ez dakala ikusteko.

Ostian, rabak, azeittunak eta edarixak Herriko Tabernan; eta ni etxera, eta bestiak (...) inguruan prospektatzera juan diraz, batez be barruko errekian urteera puntu posibliak ikustera.

2019/04/19

Kobako lamiñengandik ihesi ibili naiz


2019/4/18 Zutoia, Santi, Aitor

     Gaur Laminen kobazuloko ibilbidea egin dugu. Errekako zulotik sartu eta goiko kobatik urten kanpora.
     Hasieran errekan gora joan gara koban. Kontuz ibili naiz eta ez ditut oinak busti. Aitak esan dit, “hango ilunetan lamiñak ikusi ditut”. Nik ez diot sinistu, beti dabil gezurretan eta.
     Baina, beharbada, gaur egia esaten ari zen. Horregatik une batean alde batera utzi dugu erreka, eta gorantz igotzen hasi gara. “Benga, arin”, esan du aitak, “lamiñak konturatu baino lehen goiko galeriara igo behar dugu”.
     Zulo handia egon da alde batean, eta laprast egin barik lau hankatan joan behar izan dut aurrera. Arrakala bat ere egon da, eta haren gainetik salto eginda pasatu naiz beste aldera. Leku handira heldu gara, eta amak esan du, “begira, han dago lamiñen kaiola. Ume gaiztoak kaiola horretan sartzen dituzte lamiñek”. Nik ez diot sinistu amari ere, beti ibiltzen da ipuinak asmatzen eta. Baina bazterrera heldu naizenean, eta gauza hura ikusi, dudatan hasi naiz, kaiola baten antz handia zeukan.

     Buelta hartu, eta oso baxua zen galeria batetik joan gara aurrera. Amak esan du galeriaren izena “lamiñen dorea” zela. Nik ez dakit zer den dorea, eta amari galdetu diot, baina ez dit erantzun. Isilik aurrera jarraitzeko esan dit, lamiñak etorri ahal direla atzetik eta.
     Gero galeria handi batetik aurrera jarraitu dugu. Albo batean zegoen zirrikitu batetik behera jaitsi gara, eta aita ia ataskatuta geratu da.
     Aitak esan du gora igotzeko soka bat aurkitu behar zela. Baina aita eta ama galdu egin dira galeria hartan. Nik aurkitu dut albo baten gora igotzeko soka. Sokatik igo eta kanpora irten gara.
     Nire aita eta ama beti galtzen dira koban, eta nik topatu behar izaten dut bidea.

2019/04/17

Speleo asteburua Xiberuan



190413: Unai, Oier.

Mauleko Mediatekan hitzaldixa “Xiberoa: Eüskal espeleologiaren hastapenak”. Aretuan 30 bat pertsona, asko espeleologoak. Ruben Gomez lehendik ezagutzen genduana, eta zorionez beste batzuk be ezagutzeko aukeria izan dogu: Gilen Iriart, Eric de Valicourt eta izenik gogoratzen ez doten beste batzuk be. Gaiñera, Dominique Ebrard arkeologoa, eta Christophe de Prada kazetarixa.

Hitzaldixa batez be 1900-1965 arteko historixiari eskindu detsat, eta hortik aurrera rekorrido ultrabizkor eta ultrasuperfiziala izan da (hutsune nabarmenekin), gaur egunian Larran dabizen taldien biharran aipuakin amaitzeko. Hortik aurrera, lekukua Gomezi pasau detsat harek informaziño eguneratua emoteko.

Hitzaldixan zihar, nere helburu nagusixa speleologo xiberotarren berri gehiago jasotzia zan. Horren barruan:
  • Konfirmatu dot Maulen Veisse izeneko botika bat izan zala, gero Privat izena eruan zeban bera.
  • Sorpresa haundixena: Martelen kolaboratzaile xiberotarretako bat, Alexis izenekua, Gilen Iriarten birraittitta dala dirudi. Honek Alexis Mandagaren izena zekan, 1885ean Larrañen sortua, eta 1908an basozain lanetan hasi zan Lestarpé izeneko basozain atharraztarran tutoretzapian. Etxian galdetuta (Alexisen seme bi ondiok bizi dira, Gilenen aittan osabak), ez dira gogoratzen Ariegera Martelekin juan ziranik, baiña beste guztia bat dator.
  • Cercle Magique (agian Otsibar moduan dakaten bera? Otsibarreko lepo onduan dago) Gamereko Xobe (?) auzuan dagola.
  • Hilondo izenakin dakaten hori Hidondo da, seguru. Bidalur izenakin dakatena, barriz, Bidalune da seguraski. 

Lurrazaleko jentiari gustau jakola emoten dau; lurrazpikuak (normala dan modura) hutsuniak nabarmendu dittuez. Informaziño gehixago eskatu deste hainbatek:
  • Cristophe de Prada (Mediabask)...> powerpointa
  • Gilen Iriart ...> Martelen artikulua, birraittitta posiblian aipuakin
  • Eric de Valicourt > Rudaux eta Leize Handia?
  • Dominique Ebrard > Pierre Boucher eta Laplace-Jauretxe agertu leikezen argazkixak (tartian Cosynsen gindaxa en panne).
  • Jean Mixel Bedaxagar (via Sokarros) Garaibiko mainüen argazkiak, haren birramaman etxian zeguazen.
  • Maider Bedaxagar (via Sokarros), hitzaldixan bideua youtuben. ORTF Lepineux 1965 emanaldixan zehaztasunak. Rudauxen materialei buruzko pistak.

Arratsaldian, Piellenian bazkaldu eta gero Allande Sokarrosek Arbailletara eruan gaittu. Han paraje ederretan ibilli gara, eta hainbeste gauza ezagutu doguz, bestiak beste:
  • Bertako skyline edurtuko tontor eta azpi-tontor bakotxan izena.
  • Otsibarretik Cercle Magique zulua (izan daitekeena), eta gaineko maide korralia.
  • Appholoborro basarrixa, Belhi gaina, Bostmendieta.
  • Koxkarte edo Bijou zulua.
  • Estaintzia: lurretik urtetzen dan surgentzia batek egitten daben urmaela. Biarnesez “estaing”. ADES gunian aplikagarrixa: Olaldeko estaintzia, eta beste.
  • Sokarrua = kareharrixa (sokarrotze =hatxerixia).
  • Harsüdürra = Pic des Escaliers.

Ostian, Altzaiko “Txaranbela” jardunaldixan egon gara, benetan interesgarrixa. 3 emanaldi izan dira (Ttk + JM Bedaxagar + Beltran; Hegiaphal Mitikilekoa eta bere laguna; eta Beñat Itoiz + Txanbezpel taldia), eta harrigarrixa izan da. Nik Petiri Caubet baiño ez nekan entzunda, eta harena eta hónena entzutzian, benetan, 4 instrumento desbardiñak zirala emoten zeban. Dana jotzeko formia (eta mihidurak egitteko formia, Mitikilekuak azaldu destanez). Gero, zeozer jan-edateko aukeria izan dogu, eta harreman sozial gehixago: Beltran (etxian dakatena Txilibrinen albokia dala konfirmau destana), Biarnon bizi dan albokari/albaitari orduñarra, eta... Jean Mixel Bedaxagar bera! Goizeko hitzaldixangaittik zorionak emotera etorri jaku eta 1001 galdera egin deskuz espeleologiari buruz; gero bere alaba Maiderrek esan desku... Leize Mendikuekin ibilli dala speleo egitten! Bere maillarako Baigorrikuak gogortxuegi ei dabiz, baiña; bistan da, ADES-ekuengana etortzeko gonbitia egin detsagu ;-) Gustora egon gara berbetan, hain da eze... agur esateko orduan, bixamonian euren etxian bazkaltzera gonbidatu gaittuen! Kabidu ezinda, Atharratzera juan gara lotara (Sü Aziakuak Piellenian gela bat hartuta zeskuen).


Bixamonian, pasiotxo bat emon dogu: Atharratze inguruetan oiñaz, txakhur erraldoi sinpatiko oihulari baten laguntziakin; eta gero kotxez, Maidalena puntara. Hango bistak ikusi eta gero, Urdiñarbeko plazara. Tabernan zeguazen gazte poligonero batzu “Jaun baruak” kantatzen entzunda flipau ostian, etorri da Maider eta aldirixetako basarri txiki batera juan gara. Han hartu gaittue, eta pribilejio haundixa izan da etxe normal baten, sukalde normal baten, sutondo goxuan (sic), bazkari normal bat dastatzia, halako VIP-ekin. Jean Mixelek eten barik speleo gauzak galdetu eta galdetu ibilli jaku: bere familixia Garaibiko mainüetakua da, Pierrenia (?) etxekua, Martel-Rudauxek 1908an etaratako argazkixan agertzen dana; Jentiletxetan egona dago (Olatz); arte rupestrian eta izarren korrespondentziakin interes haundixa daka; eta beraz, zelan ez, Xabier Gezuragan teorixei buruz berbetan amaittu dogu; “Gezuraga” abizenan esanahixari be bueltaka ibilli da... Gero Maiderrek Baionara juan biharra zekan, eta gurekin eruan dogu kotxian, bazkalostian prorrogia eginda. Ez ahaztutzeko asteburua, Xiberua “pata negra” (turistak ikusten ez dabena) dastatuz.

Barne bilatzailea