2016/02/27

Abitako Lezia, eta Ura, Ur Asko

Part.: Unai, Idoia, Oskar, Antua eta Josu



Eguraldia ikusirik, bi kafesne behar izan ditugu martxan hasteko. 11:00ak aldera tarte bat eman duenean, ziztu bizian jantzi buzuak eta Abitako Lezia esploratzera joan gara katalogo lanaren parte bezala. Bakoitza bere paperean erabat sartuta, Antua eta Josu- ekipatu eta esploratu-, Oskar-argazkilaria-, eta Idoia eta Unai -topografia-, sarrerako putzua bajatu eta lanean hasi gara.

Garai batean, gure taldekide batek sarrerako 10m-ko putzua (2.5m luze eta 1.5m zabalerakoa) destrepatu egin zuen. Eskerrak gaur inork ez duen horrelako burutaziorik izan. Ez baita destrepatzeko bezelakoa.

Behin barruan, galeria laberinto txiki bat aurkitu dugu. Topoaren arabera 200m-ko garapenarekin. Aurkitu ditugun inkognitak ere argituta utzi ditugu beraz. ABITAKO LEZIA - BUKATUTA.

Unai eta Idoia topografia egiten utzi eta Abitara joan gara mantenimendua egitera, eta nola ez, Abitako galeria batzuk ikustera :-). Sarreratik hurbil, Rio-Loco-ko bidegurutzea baino lehen dagoen 20m-ko tximenea zabala ikustera joan gara. Normalean ur apurra egoten da, baina gaurkoan, egundoko ur-jauzia aurkitu dugu. Bueltatzen bagara, 20m-ko eskalada hori egitera joan daiteke.


 


2016/02/20

Moruak eta Bakeruak





160220: Rober, Xabi, Oskar, Gotzon, Oier.



Moruzillo II (Busturia), topografia eta argazki lanak. Gaur aurreko baten Roberrek lokalizau eta berak eta Antuanek esplorautako zulo hau hobeto begiratzia tokau da. Harrigarrixa, benetan, kaletik hain hurre dagozen lekuetan ondiok halako kuebak agertzia. Bakeruen Gelara allegau eta errekan gora juan gara, topografia egin ahala txokuak hobeto begiratzen. Bloke artian, Kleenexan Pausora allegau eta gora egin dogu, eta hortxe agertu da eguneko sorpresia: Moru Jentillen Gelia, kobako haundiña, estalagmitaz jositta, kuebian sapaixa osatzen, eta gaur arte oharkabian pasau jakuna; atzera errekara jaitsi, eta meandro elegante batetik zihar, hirugarren bolumen haundiñera igo gara: Isilgune Galeria, hau be fosilla eta formaziño ikusgarrixekin. Barriro jaitsitta, errekan gora topo amaittu dabe (ni ez naiz horra sartu) eta paso estu batetik Oskar galeria lateral batera sartu da, haize korriente nabarmenakin eta hobeto begiratu biharko dana.

    



Bio aldetik: 4-5 saguzar bakarti, oso txikixak. Arrautz oskol haundixak (¿??) leku askotan ikusi doguz. Animali txiki askoren hazurrak bebai. Moru Jentillen behekaldian, erpe haundixen markak koladan (hartza?). Quaestusak eta Neobisium? (danak hilda), 3 marraskillo klase desbardin (Oxychillus, Zospeum eta beste bat), planaria bat, Meta, linifiduak














2016/02/07

Ilobiko Leizea - Aralarreko Barruak Ezagutzen

Part: Josu, Unai (2), Maria, Idoia, Urtzi, Andoni

Ilobiko Leizearen esplorazioan parte hartzeko inbitazioa jaso eta gero, ADESeko batzuok ez geneukan leize horri muzin egiteko asmorik. Orain Lizarrako Espeleologi Taldearen ardurapean dagoen leize honek, esploratzeko lan asko dauka oraindik; eta meandro eta galeria erraldoi gose direnentzako, eta "tupé"a altxatzeko moduko haizea duten desobstrukzio gose direnentzako leku ezinhobea da.

Hori da tokatu zaigun lana oraingoan. Kasko batekin arazo bat egon eta gero, Idoiak txabolan geratzea erabaki du, beste bati bere kaskoa utzita. Horrela, azkenean 3 pertsonako 2 taldetan banatu gara:

Sartu aurreko prestaketak

Unai "Gema"tarra, Urtzi, eta Unai "ADES"tarra: Ilobik 2 galeria printzipal ditu, klasikoa eta berria. Biak gutxi gorabehera paraleloan doaz, eta bide erdian, meandro sare bat agertzen da (20 metro alturako meandroak). Horretatik meandroetatik galeria biak elkar konektatu ahal direla probatzera joan gara. Eta bai lortu ere! Topografia egin dugu tablet- arekin, eta 2-3 inkognita argitu ditugu, zorte gutxirekin. Ur aporte bat ekartzen duen galeria "accesorio" batek esperantza goian utzi digu oraindik. Bueltatu egin beharko da bertara, galeria guztia topografiatu gabe bait dago.

Josu, Andoni eta Maria fondora joan dira (-400era), Jesukristoren haize korrontea duen arrakala bat desobstruitzera. Mailuarekin jo-ta-ke ibili eta gero, beroaldi ederra hartu dute batzuek. Desobstrukzioa jada sifoia baino aurrerago dago. Oraindik beste sesio bat behar da gutxienez. Baina haize horrekin, galeriak Fijo daude!

Goranzkoan, igarri dugu -300 metrora geundela. Sokak gora, blokeak gora, pasoak gora. Ez dago pasorik benetan ezin-pasatzekorik, baina ehundaka daude, galeria handian gorantza zoazen bitartean. 20 m soka, bloketan gora, soka, bloketan gora, soka, bloke, soka, bloke...

-200era, putzuen baseraino heldu garenerako birrinduta geunden. 200 metroak patxadaz hartu behar izan dira, baina igo ditugu. Ez dago speleo sesio on bat eta gero Aralar-eko kanpak ilunetan ikustea bezalakorik!

Borda, Idoiaren gidaritzapean zegoen. Heldu garenean, arroz bat prest zeukan, eta entrante modura, txorizo-leon pintxoak. Horrek, eta egin ditugun kalimotxo batzuek, eta zerbeza eta ron-kafe txorrostada batzuek goizeko 3etan geneukan piura konpontzea lortu dute.

Leizetik irtenda, goizeko 3etan

Orduan kanpoan elurra hasi da. Badirudi amalurra zain egon dela gu leizetik irten eta txabolaren babesean egoteko, elurra egiten hasi aurretik.

Hurrengo goizean, imaginatuko duzue zein ederra zegoen Aralar, hodeiak desagertu direnean...


Hurrengo goizean. Goian, eskuinetara, harri artean ezkutatuta, leizearen sarrera.



Bueltan, porteatzen...

Informazio gehiago: espeleolizarra.wordpress.com


Juan Mari Feliu (IPV / Basabürüko Lezentzat)




160207: Oier.

Domeka goiz ederra pasau dot Juan Mari Feliu katalan naparrakin. Elkarrizketen rondako azkenetakua, Nafarroako katalogoko kaltzetiñekin hasi zan, baiña urte bira “haundixekin” hasi zan San Martin Harrixan, 60 hamarkada amaierako esploraziño garrantzitsuenetakuan partehartuz. Halan be, hori bere bizitza interesgarrixan etapa txikitxo bat baiño ez zan izan. Zelako artxibua! Bere etxia mendizaletasunan arlo guztien benetako museua da. Eskerrikasko Juan Mari!
Juan Mariren esanetan, hau "Tsunamien Gela" da. Paper bat atera eta... tsunami!


Barne bilatzailea