Mostrando entradas con la etiqueta verdun. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta verdun. Mostrar todas las entradas

2024/11/03

Labarrak, Atxabiribil eta Lumentza (Lekeitio-Forua)


 Asteburu luze honetan, ADES Espeleologia Elkartean hiru espedizio burutu ditugu.

Batetik, espeleourpekariek Lekeitioko itsaslabarren barrenetan lan egin dute, zehazki Kabaua eta Lezeta izeneko parajeen artean hormen ur azpiko tarteak errebisatuz, eta espeleologikoki interesekoak izan daitezkeenak ikuskatuz. 

Beste batzuk Foruko Atxabiribil mendian aritu gara prospekzioan. Lan mota hau behar-beharrezkoa dugu espeleologook, izan ere, Urdaibai eta Lea-Artibaien ugariak diren artadi itxietan kobazulo nagusiak ezagutzen dira, baina ohikoa da baso itxian harpe ezezagunak egotea. Haiek aurkitzeko, ezinbestekoa da bidezidorretatik irten eta txaratik zehar trantsektuak egitea; esplorazio gogorra da, gehienetan emaitzarik gabea, baina askotan balio izan diguna leize ezezagunak aurkitzeko.

Azkenik, beste talde bat Lekeitioko Lumentza mendiko kobazulo bat desobstruitzen aritu da. Herrian bertan dagoen mendi hau, Aintzinarotik oso humanizatua, karstikoa da goitik behera eta ADESek dozenaka zulo ditu katalogatuak bertan. Haietako asko, urteetan gizakiak nekazari eta abeltzantzan egin duen aktibitatearen ondorioz, harriz eta lurrez artifizialki estaliak daude.

2024/02/25

Trintxerak eta mokorduak

 

 240218: Oier.

Verdun, domeka goiza pasatzen. 150 bat kg lur/harri etarata. Puntia ixa ez dot aurreratu, batez be lekua nasaitzen pasau dot, biharra komoduago egin ahal izateko.

Konturatu naizenez, patari mobimentua dago. Azkonarrak-edo, ezkerrera dagon bentanilla konopialian biharrian ibilli diraz. Eta Verdunen bertan, puntako trintxerian ertza bardinduta agertu da, era fondua orbel eta lurrez beteta: bistan da animalixak ibilli dirazela aurrera-atzera.

Lurra etara ahala, bestalde, bestibulo honetan zona bi argi bereizten diraz. Ezkerreko 3/4etan, 30 zm humus dago lehelengo, arola eta sustraiduna, eta horren azpixan beste horrenbeste (gitxienez) buztin. Eskumako 1/4an, ostera, humus geruzia 10 bat zm, azpixan kolada estalagmitiko gogorra, 15 bat zmtakua, eta azpixan lur sopiña, (ustezko) koprolituekin.

Aurreragokuan etaratako (ustezko) koprolituok oso-osorik egon dira. Jaso egin dittudaz, papeletan bilduta, paleontologuari emoteko.

2023/12/10

Verdun eta Paltzuaran

 

231210: Ritxar, Maite, Mikel, Gotzon, Oier. 

Paltzuaran. Bertako esploraziño kanpañia amaittutzat jota, domeka goizerako plan lasaixan eta Arantzabaltarren txakurrakin juan gara sokia erretiratzera (sokiori garbitzen dogunian, kafietesne kolore politta hartuko dau urak!). Nik ez nekan sartzeko asmorik! Baiña logistikiak hala eskatu dau eta, beraz, atzotik erdi bustittako buryxa jantzi (what a feeling) eta esku hutsik (guantiak ezin sartuta, ez nekixan eskuak be lodittu zeikienik!!!), Ritxarrekin batera behera egin dot, kendutako mosketoiak barriro ipintzen (kenduta zeguazen-eta, ez ugartzeko). Potzo luze eta ikusgarrixetan behera, errekiari kuku egin, eta behetik gorakuan dana jaso dogu; entrenamenduzko saio begi gozagarrixa! Zati baterako, beraz, agur esan detsagu Lezateko errekian kabezerei. Seguraski, hurrengo sartualdixa urpekarixekin izango da, sifoiak esploratzeko.

231209: Antua, Oier.

Lumentza mendixan (Lekeitio), gaurkuan erabagi dogu zulatzen gabizen kondukto honi kataloguan zenbaki bat emotia; UTM koordenadak baieztatu bezain laster, fitxa bat prestauko dogu Gotzon! Bittartian, gaurkuan beste metrotxo bat aurreratu dogu, eroso eta nasai; biharra biren artian egittia errezagua da benetan! Gaur buztin geruza baten biharra egin dogu, eta bertan hondakin modernuak (fundiziñoko burdin xaflak, zeramika esmaltaua, tellak...) eta koprolito itxurakuak etara doguz (paleontologuak aztertzeko). Laga dogun puntuan, 3 bat metroko distantzian eskumarako bihurgunia bistan laga dogu, eskillara-maillen beheko aldian. Bertaraiñok kamara bat sartzeko ahalegiña egingo dogu, ikuspegixa hobeto estimau ahal izateko.