2010/10/31

Lezandipie. Holan doa



GOITIBERA






Idoia, Iñaki eta Martin, Lezandipieko 1º potzua bajatzen dute ta sarrerako galeria haundia bizitatzen dabe. Gero Oibarreko koba bisitatu ta exploratu egiten dute.






Besteok Lezandipieko puntara goaz. Gelditu dute eskalada prestatu eta han ¡GALERIA NAGUSIA! Galeriako neurriak gero ta gehiago, 5 metrotara zabalerantz, baina 100 m. aurrerago sapaia topo egiten digu ¡AKABO! Metro batzuk beherago lortzen dugu uraren korrontea, haizea doan lekutik, baina estua da. Hain estua ezin dugu aurrerantz egin. Beharrezkoa izango da desobstruziozko materiala ekartzea eta ea ez den amaitzen.

2010/10/30

Elizburun


Argazkiak.org | Elizburu edo Zubitxutako planua © cc-by-sa: ades

10-X-30: Ane, Niko, Oier.

Elizburura juan gara. Oin dala hille batzu Jesus Altzibarrekin egindako moduan (Isuntzako etxian bizi zana), gaurkuan Ibarreta basarrira juan gara bere lezian planua emotera (Elizburu edo Zubitxutako lezia). Argazki batzun kopixak bebai. Gero buelta bat emon dogu Goikolau aldetik, ia kobia topatzen genduan. Haitzulua bera ez dogu topau, baiña etxera lau bat killo perretxikokin bueltau gara.

2010/10/24

EEL-ko Espeleolaguntza Ipasterren praktika




10-X-23: EEL hobekuntza ikastarua Ispasterren.

Hogetamar lagunetik gora bildu gara, tartian ADES-etik sei-zortzi cursillista, gestio taldeko eta bisittari. Oso egun konpletuan sentsaziñua geratu jata, eta uste dot ez naizela bakarra izan. Talde pare bat egin diraz, maillen arabera, eta nere partetik gauza basikuak errepasau eta barrixak praktikatzeko aukeria izan dot, tartian balantzeuak eta STEF-a. Sobrako denporia be geratu jakunez, autosocorro maniobrak praktikatzeko aukeria izan dogu (croll-croll) eta Silvik be egin dau bere iniziaziñua.


2010/10/16

Progresiño bertikala ikasten




10-X-16: Gotzon, Idoia, Iñaki, Silvi, Martin, Oier.

Ereñoko kanteran, progresiño bertikala fintzen. Frakzionamentuak landu dira batez be, eta teorixia argi geratu dala diruri (oiñ praktikia falta). Spitak sartzia be, ikasitta edo. Pasamanuak gitxitxuago praktikau doguz (Silvi eta Martin), baitta korapilluak pasatzia eta igo/jaisteko aparatuak aldatzia be (Silvi bakarrik).

Urjauzi pian progresatzia zer dan be ezagutu dogu neurri baten, zaparrada sendo bi hartu doguzelako. Baitta sustua be, ariketen erdixan EEE prealertan egon dala jakinda (motoristiana).

Esandakua: hamendik aurrerakua, lezetan batez be.

2010/10/15

Y volví


De nuevo en la "Torca del Pasillo" con los compañeros Patrick y Sandrine Degouve. Gran pozo para abajo y gran pozo para arriba; gran estrechez y jodida estrechez; por aquí lo dejamos; de nuevo gran pozo para abajo y la cuerda de 68 m. se acaba sin alcanzar el fondo; en el aire, con el nudo de fin de cuerda prácticamente haciendo tope en el descendedor, al menos quedan 20 m. más para alcanzar un apoyo, así que, de nuevo para arriba. Anchamos la jodida cabecera y nos vamos; y seguro que a pesar de todos estos pesares, volveré.

2010/10/09

Lezandipian (lehen Bizkarreko Lezan)



10-X-9: Silvi, Idoia, Gotzon, Antua, Oier.

Lezandipian (lehen Bizkarreko Lezia izen probisionalakin ezagutu doguna). Esploraziño puntara juan gara, oin dala aste bi sondeautako potzua jaistera. Estuasuna danok pasau dogu (animo Ritxar) eta gero Antua eta Gotzon juan dira barrenera; antza danez, arrakala beran prolongaziñua baiño ez da, haize korriente esanguratsu barik; eskalada bat egitteko laga dabe, halan be; baiña euren komentarixuetan aittu dotenangaittik, desfonde horren sarreran bertan (Idoia, Silvi eta neu zain egon garan lekuan) pareko horman dagon leihatilla bat errebisatzia merezi dau, haizia ia handik datorren ikusteko.

Kanporakuan, Jesus Mari Arriagakin egon gara (Okamika Behekua, terrenuan jabia) eta argittu dogu azkenian izen asuntua. Leza horren berezko izena “Lezandipia” dala diño, nahiz eta zaharrenak baiño ez daben halan ezagutzen; “Lezabizkarra” izena barrixagua da, eta hau be lezia izendatzeko erabilli izan da (ez mendi hegi osua, nik uste neban lez). Beraz, emoten dau “Lezandipia” izango dala izen egokixena.

Eta kuriosidade bat bebai: Jesus Marik 15 bat urte zittuala, afiziñua hartu zetsan etxeko eskopeta zaharra (aman aittittana) hartu eta tiroka jolasian ibiltziari. Legez kanpoko armia zan, eta sasoi hartan gogor zebizen guardiazibillekin arazorik ez izatiarren, amak eskopetia hartu eta Lezandipera bota zetsan. Horixe da, beraz, sarreran topau dogun eskopeta-hondakiña; hurrenguan etarako detsagu.

2010/10/04

Hurrengoan, gehiago

AGIRI-ADES elkartzen gara urtero Sta. Eufemian, egun zoragarri on bat ospatzeko, aurton GAES taldeko lagunekin.
Kobak eta arkeologiak izten protagonismoa senide da laguneei.
Larunbatan, Laminazeko eta Atxurrako ibitaldi bat egin genuen txikitxoekin, gurasoak urtero zorakeri egiten duena. Gaua luzatzen da, su on baten ondoan janari hobeagoaz.
Igande goizean -gaizo dagozen- batzuk Lezate kobara doaz gozea egiten. Azkenean, jaia nagusi egiten da ordu batzutan bakoitza bere istorioak kontatzen hobeto sartzen da janari eta edari on batzukin.
Eskerrak denoi parte hartu duzuelako eta ea ikusten ba gara denok datorren urtean.









2010/10/03

Lezaten pasiuan, Santa Eufemian fafuan.


10-X-3: Lezaten pasiuan, Santa Eufemian fafuan.

Goizian, Antua, Ritxar, Silvi, Simone, Leire, Cris eta Oierrek osatutako taldia Lezatera juan gara buelta bat emotera. Ez gara asko sartu, Mallukian Potzuraiñok bakarrik, baiña beti da atsegiña Erresuma Okerrera sartzia, batez be nere kasuan urte bi inguru sartu barik egon eta gero. Gaiñera azken Karaitzako artikulua irakorritta, beste begixekin ikusten da zulua. Saguzahar kopuru altuak harrittu gaittu, danak sarrerako geletan hegan.

Ez ba dogu asko sakondu, urteerako ordua genkalako zan: eguardixan Santa Eufemiako zelaixan geratuta genguazen-eta parrilladarako. Espeleologuak sua ixotzen, eta arkeologuak okelia erretzen, fafo prehistorikua izan dogu benetan: brontosauriua naturalera lehelengo, eta pterodaktilua bedar mediterraneuekin gero.


Barne bilatzailea