2013/03/31

Astegietako Urzuloa Aurrera Doa

Part: Unai, Gotzon, Idoia, Antua, Ritxar

Lemoako kantera atzeko mendian dagoen dolina txiki batean sartzen da urzulo hau. Euritakoen azpian sarrerara hurbildu eta gero, bere esplorazioa jarraitzera joan gara: eskalada pendiente bat nagusiki, baina baita gela handira jeisteko destrepe bat ekipatzera ere (ostia eder bat hartzeko modukoa!). Koba metro eta metro gehiago deskubritu ditugu. Baina berriz joan beharko dugu plano egiteko, topoko ekipoa ahaztu zaigu eta! Dena dela, oraindik eskaladak daude sektore desberdinetan egiteko, bidean urtengo duenagaz aparte.

Koban sartzen hasi garenean, ekipatzen eta abar, jesukristoren euri zaparrada erori zaigu. Eskerrak aterkinei. Urzulora sartzen den errekak ere oso emari handia dauka gaur. Ez dugu ulertzen nondik datorren superfizieko ur guzti hori, ia mendi tontorrean gaude eta. Gure atzean mendiaren beste aldean, Lemoako kantera dago.

Kobak bi sektore ditu. Kuriosoa da. ¡Sartu ahala eskuinetara gelatxo batek atentzioa deitzen du. Liken eta zintzilik dauden milloika tanta txikiek, urrezko diztira egiten dute frontalen argiaren aurrean. Badirudi hormetako lurrean pirita eskamak daudela, baina ez.

Ekipatu behar den destrepea bertan hurbil hurbil dago. Zaplasteko galanta hartzeko modukoa.

Putzu basean bertan, ezkerretara harri arte batetik sartzen da. Ez da bistan ikusi ere egiten, eta zertxobait arrastratu eta gero, arrakala bertikal eder bat. Sokekin jolastera.

Idoia, Ritxar eta Gotzon destrepea ekipatzen geratu dira, eta Unai eta Antua esplorazioko puntara joan gara. Arrakala handia jeitsi, eta bloke arte bat eta gero erreka jotzen da. Gelditu gabe jolasten mantentzen zaitu meandroak, orain badirudi estutuko dela, orain zabaltzen da, orain gora, orain behera. Gero meandroan harri handi bat ataskaturik dago. Meandroa oposizioan igo dugu eta lixto. Gure aurrean eskalada dago.

Besteak etorri bitartean, ingurua begiratzen ibili gara. Errekatik behetik aurrera, leku estu batean, Antuak dio pendant bat kenduta pasa ahal dela. Maceta hartuko dugu.

Heldu dira besteak ere eskalada lekura. Baina ez da eskalatu beharrik egon, Gotzonek librean igo du momentu batetan eta. Manda huevos.

"Gran Galerie!"

Soka jarri eta gora. Goiko nibel bat harrapatu dugu, eta metroak eta metroak aurreratzen uzten da. Pasamanos bat ere jarri behar izan dugu, eta gero oinezko galeriak zabaltzen zaizkigu! Bixkat makurtu egin behar da, hori bai.

Eskalada pendiente bat gehiago ikusi dugu. Monty gutxi ere ekarri dugu. Buelta egin behar.

Kanpoan euria ez da gelditu. Jada kotxean, ekipo guztia garbi garbi utzi dugu errekan. Badirudi espeleologiarik ere ez dugula egin!

2013/03/30

Ilustratuak Ereñon

Part: Antua, Ritxar, Gotzon, Unai, Arrupe

  
Prospektatzea tokatu zaigu gaur. Gernikatik Lekeitiora doan errepidetik iparrerantza aldapan behera dagoen maldan ibili gara, Ereño inguruan. Nekazalturismo baten alboan dagoen dolina bat begiratu dugu lehenbizi, eta behekaldean zabaltzen zaion sumideroa noski. 15 metro inguru izan behar omen zituen (gehiago zituen), baina bolumen ederra erakutsi digu, itxi zaigun arren. Gero sumideroaren ur-irteera hipotetikoa izan behar zuen mendi aldera joan gara. Han baserritar bat topatu dugu, eta ASTOIko koba non dagoen esan digu. Ilustratu batzuen itxuran, hizketaldi zientifiko txiki bat izan dugu "baserritarrarekin", koben kokapenari buruz, mendiaren hidrologiari buruz, karstari buruz, eta Jupiterren franjei buruz ere!

Kotxeak bide ondoan aparkatu, eta buzoak soinean, petateak lepoan eta makilak eskuan ditugula hasi gara aldapan behera errepidetik. Nekazalturismoko andreak ez digu arazorik eman bere zelaian zabaltzen den dolinako koban sartzeko. Ez zen koba txikia. Fraktura argi batean zabaltzen den sumidero bat. Destrepe batzuk egin eta gero, gela eder batean zabaldu egin zaigu, baina lurreko blokeek ez digute beherago joaten utzi.

Gero basotik joan gara sumideroaren bestaldea izan behar zuen ingurua ikustera. Gotzon ibilia zegoen inguruan. Arbola batzuen artean koba txiki bat zabaldu zaigu. Tubo freatiko zahar bat, seguruenik sistema berdineko surgentzia zahar bat.
Aldapan behera joanda laister baserri bat agertu zaigu.
Behera segitu dugu. Baserritarrak landatutako arbola zelaiaren beste aldean karehaitza dago eta basoa. Kontaktuan gaude. Horma guztia errekistatzen hasi gara, eta lapiazean arrakala batzuk topatu ditugu, batzuk aire pixkatekin. Baina betikoa, estuegiak. Ze egingo diogu ba.

Baserrira igo gara eta baserritarra harrapatu dugu. Arrupe deitzen da, baserriko abizena omen da. Atzeko baratzan, patatak eduki ordez, Teleskopio bat dauka. Han hasi zaigu mendi hauen urzuloak zeintzuk diren esaten, non dauden iturriak, non dauden kobak, non hasten den eta non amaitzen den "karst-a", eta nola bere teleskopioak Jupiterren marrak ondo ez dituen harrapatzen... GEV-ekoa izandako baten laguna ere ba omen zan eta Kobia aldizkariko 20 ale zeuzkan liburutegian. Gizon ilustratua!
Berak esandako lekura joan eta aurkitu dugu nahi genuena. Lehenik hormatik irteten diren bi iturri natural (argazkia ateratzeko bezalakoak!), eta aurrerago koba bat zabaltzen da horma handi baten, bistan bistan. Astoiko koba.


Edo Astoiko Sistema! Beheko sarreratik ura irtetzen da, eta baita haizea ere! Bi nibel ditu, eta 100metro gutxienez topografiatu ditugu. Eta segitzen du, ze desobstrukzio txiki bat egiteko pendiente geratu da.

Gero bueltan, basoari begira, badirudi kobak edonon egon behar direla. Kotxetik hurbil, beste gizon batek beste koba bat erakutsi digu (Arrupek ere aipatu ziguna). Kobaren izena "Koba" da. Zelako zaila igartzen ezta?

Egun produktiboa! Ereño errepide kontrako tabernan, zerbeza baldekada bana ondo irabazi dugu!

2013/03/28

Osinaga



130328: Santi, Idoia, Gotzon, Antua, Iñaki, Oier.

Osiñara (Ereño), hondoko sifoia ikuskatzera eta inkognita interesgarrixenak identifikatzera, errebisiño baterako.

Ni kokotan ibilli naiz. Hondotik hasitta, erreka inguruan hartu dittudaz danak, sakonera desbardiñetan eta lehelengo galerixetaraiñok. “De visu”, 30 elementu hartu dittudaz: 4 lithobius, 2 lithobius txiki modukuak, zurixak, 4 cryptazeca?, zospeum? 1, 5 kukaratxa gorri luzexkak, txiki baltz luzexka 1, quaestus 1, masma 2, 3 marraskillo, marraskillo zati 1, intsektu txiki zuri 1, larva zuri 1, 4 lapa itxurako. Bestalde, harri gorrixen inguruan, itto bixen artian, grabedadeko tranpa bat instalau dot (balizauta), eta marmitta interesgarri bat identifikau dot botilla sumerjidu bat instalatzeko.





2013/03/25

ESPELEOBUCEO



Asteburu honetan espeleobuceori eman diogu garrantzi asko.
Aprobetzatuz 2 espeleobuceatzaileen bizita -Laurent eta Damian- hain zuzen, eta baita Oñatiko AMET lagundurik, Lezate eta Alperdoko sifoian exploratu ditugu

 
                       
                           LEZATE HANDIA

Lezatek liluratu bakarrik egiten gaitu joaten garen. Laurentek eta Damianek beste 90 metro "hilo" gehitu dute sifoira, eta beste 40 m. jaitzi dira. Beraien hitzak hau esan dute "Ahi abajo hay agua, muchísima agua. El sifón se presenta enorme y la sensación que hemos experimentado ha sido la de estar flotando en medio del espacio; sin ver referencia alguna".

Noski, berriz ere etorriko dira prest bajatzeko eta luzatzeko metro asko gehiago.

                                  
                                  ALPERDO

Alaperdoko sifoia amaitu da. Igandean, Alperdoko sifoian aurreratu dugu blokeak neurtu arte ur azpian; "Burbuja" bi pasa ondoren eta gero, "hemen amaitzen da explorazioa"



Eskerrak AMET taldekoei; Lauren eta Damianiari, aste buru honetan lortu dugu aurrerantz importanteak Lezate eta Alperdoko explorazioetan.

ESKERRIK ASKO

MERCI
  

2013/03/16

Astegietako urzuloa

ASTEGIETAKO URZULOAN: GALERIA HANDIA AURKITU IDOIAREN "FLASHA-ZOARI" ESKER

Aurreko baten Antua eta Iñaki esploratzen ibili ziren Astegietako urzulo ikusgarrian izan gara. Sarrerako saltoa jaitsi bezain laster ur-jauzi politak erortzen izan dira tetxutik, eta Antua galeria nagusia alde batera utzi eta alboan zegoen galeria txikitik ekin dio; salto bi instalatu eta jaitsi ditu. Bitartean, beste hirurak argazkiak ateratzen ibili gara sarrerako salatxoan. Amaitu dugunean itzela gertatu zaio Idoiari: flasha hartzera joan da eta erori egin zaio ur jauzian zehar, bera eta Gotzon joan dira bila. Flash aparatua kolpea jaitsi da, eta ur jauziaren azpian geratu da, erdi desarmatua baina flashazoak botatzen uretan. Ez da erraza izango flash-aparatua martxan jartzea berriro! Dana dala horri ezker egin da aurkikuntza: Gotzonek bloke artetik jaisten jarraitu du eta batbatean espazio zabal batera irten da. Aurrera jarraitu eta meandro batera heldu da. Itzuli da eta guztia kontatu digu.

Antuak instalatu du guztia beste galerian eta hara joan gara. Errekara heldu gara, eta Gotzonek esaten zuen berak ikusi duen meandroa izango zela, eta galdetu dio Antuari ea meandrorik ikusi zuen aurreko eguneko esplorazioan. Antua harrituta geratu da, zein meandro? Orduan Gotzon konturatu da galeria berria ez dela berak ikusitako meandroa. Enigma! Erreka bi ote daude koban?

Amaitu dugu galeria berriaren topoa eta beste galeriara itzuli gara, ustez antzinako pioneorak esploratu zutena (bazter batean "Alcalde" izena agertzen zen, eta beste leku batean zintzelak markaturik "C.I. 1967,edo 69"?).

Galeria handi ikusgarrira heldu gara, eta beherantz eginda meandro ikusgarrian sartu gara, esez beteta, eta altuera handikoa; azkenean hestutu egin da.


 
 Gaurko nahikoa, baina lan asko hurrengorako!

2013/03/15

ARAMOTZETIK GAUR ERE

Part.: Antua eta Oskar

Gaur ere Belatxikietako galdaratik ibili gara. Prospektatzera joan gara ia 5D49 leiza topetan genuen, eta aprobetzatuz, 5D54 leizan haize korrente igertzen genuen ikustera.

Azkenean, 4 leiza topatu doguz, 3 ADESek 1991an marketa baina dirudienez bajatu bakoak eta beste leize berri bat, azken hau sarrera txikiagaz bai interesgarria ahala ere. 5D49 leiza ezin izan dugu aurkitu. Mapa baten marketa dago bere situasinoa baina ez da oso zeatza.

5D54 leiza buruz, bertara iritxi garenien , ez dogu haizerik igerri ahoan , agian haize apur bat sartzen sala zirudien, bai ez zegoen ia ezer. Belatxikieta mendiaren hego maldatik, hau da, galderaruntz begiratzen duena, ur asko bajetan da, 3 edo 4 erreka txiki sortuz. Ur hau, galderaren beheko alderaino doa zuzenean, bertan filtratuz. Gure uztez, 5D54 leiza kokamen oso interesgarria dauka, baina nor daki Aramotzeko giltza isango den ala ez !!


2013/03/14

(Bideuakin) Opilioi ehizian


130309: Carlos, Jagoba, Oier.

Carlos Prietok eta Jagoba Malumbresek gonbidatuta, Ischyropsalis kabernikolen sekuentziaziño genetikoko ikerketarako laginak hartzera, Arno eta Izarraitz inguruko haitzuluetan.

Olatzen egin dogu lehelengo saiakeria, Kobaldeko hobixan. Laster topau dogu bidia itxitta, kaleko argixak bistan. Zulo ikusgarrixa, erreza eta bisittia merezi dabena: baiña ez zeskuan balixo gaurko helbururako.

Ziñua alderutz jo dogu hurrengo; bertan ez dogu biztanlerik topau, eta beraz itsu-itsuka juan gara bertako kobia topatzera. Ez dogu lortu, jakiña.

Ziñuatik gora, Jentiletxetan billa hasi gara; eta sasi asko jan eta gero, hara nun topau doguzen Ziñuako andra-gizonak etxerako bidian. Han geratu jakuz, autotik jaitsi eta azalpenak emonda; gizonak gurekin etorri nahi zeban sasi artetik! Eskerrak andriak eta guk arropak ez apurtzeko konbentzidu dogula...

Jentiletxetan, lehelengo koba bikotxa ikuskatu dogu; estua baiña politta, beherakako meandruana batez be. Opilioirik ez doguz ikusi (oso siku zeguan dana), eta Carlos masmak hartziakin konformau bihar izan da. Saguzar nahikotxo ikusi doguz (kueba guztietan) eta eurei trabarik ez egitten saiatu gara egun osuan.

Errez topau dogu hirugarrengo jentil etxia; sarrera txikittik sartuta, bolumen haunditxuaguak zittuana, baiña biologikoki bardintsu. Bazkaltzera juan gara.

Izarraitz aldian, Aixa izan da gure helburua, aukera gehixen bertan izango gendualakuan; ez dogu hutsik egiñ.

Ischyropsalis kabernikolen asuntua azaldu deste Carlosek eta Jagobak. Ulertu dotenangaittik, Lea-Artibai-Urdaibaien ez da topau halakorik (Ischyropsalis guztiak “nodifera” dira, eta hau berez kanpoko espezie bat da, ez kobatakua). Gipuzkoa aldian, barriz, Carlosek berak espezie kabernikola barri bat deskribatzen dihardu (momentuz izenik ez dakana), eta halakuak harrapatzia zan hain zuzen be gure gaurko objetibua.

Ba, hara nun nere potiak etaratzen dittudazen (Carlosi emoteko nekazenak), eta... sorpresa! Oñizko lezan 2013-I-5an harrapautako opilioia... espezie barri honetakua da! Oker ez banago, Bizkaixan topau dan bakarra; eta espezie horren eremua Gipuzkoatik Bizkairaiñok zabaltzen dabena. Ahozabalik geratu naiz; dana dala hobe txapligorik ez botatzia, laboratorixoko konfirmaziñuan zaiñ.

Aixan behera (zelako sarrera ikusgarrixa), 1 eta 2 geletan bueltaka ibilli gara eta harrapaketak ugarixak izan diraz, hezetasunak lagunduta. Opilioiak (Ischyropsalis barrixak, arrak eta emiak, Gyas titanus...), masmak, akaruak, anfipoduak, lithobius... gogoratzen dittudazenak. Bertan emon dogu denpora gehixena.

Handik kanpora, Carlos gogotsu zeguan eta Mendarora juatia proposau dau, Aranerrekan gora bide baztarrian markauta zeguazen hiru zulo ikustera. Bertara juanda, hiruretatik bat be ez dogu topau, baiña bai interesik ez zeken beste bi. Eta euretako baten... beste sorpresia. Kata arkeologiko sakon baten barruan, ardixa eta arkumia urten ezinda. Mendaron udaltzainik ez dagonez, 112-era deittuta amaittu dogu eguna.

Argazkiak.org | Ardixak katan © cc-by-sa: ades

2013/03/11

KURUBIXO-ATXURRA-ARRAKALA

 

"SI NO HAY, SE HACE"


 


Goazen "Sistema" aurkitzera

Lehenengo ur-azpitik sartzen gara: ahin eta segi aurrera oso istua da.

2. opzioa: atxurtxera. Sedimentu tona bat mugi eta gero, objetiboa ez da argi ikusten. Hori bai, eguneko azken aldiari, uraren neurria ikusten dugu...


GALDARAN


Part.: Antua and Oskar

Berriz bueltatu gara Belatxikietako galderara. Han zegoen leza, gure hitzaroten. Iritxi ta zegidan jarri ginen harriak kentzen, barruan laminaren bat guri hitzaroten egongo balitz bezala... inozoak !!

2 edo 2,5 tona harri zulotik atera eta gero, Gotzon sartzeko bezalako arrakal bat agertu da, printzipioz 3 metroko putzu bat igertzen da, ta zegidan beste putze bat ikusten da. Ez dakigu zihur zenbatekoa izango den. Harri bat bota ezkero, metro batzuk bera doa, berriz, soinuaren proba eginda... 150 metroko putzu bat dagola dirudi, oien bien bitarten, edozein gauza isan daiteke. Baina, lezearen sarreran usain berezi bat igertzen da, koba luzeak daukaten usain bakarra...

Ez dogu haize korrente larregi igertu, egia esanda, baina, kanpoko temperaturea ez zen aproposena korrenteak egoteko. Dana dala, Belatxikietan kolektorerik edo galeriarik badagoz, hau isango da haietara iristeko modu bakarra...zihur !!

2013/03/10

Gorozika aldean

2013/III/9 Gotzon, Antua, Idoia, Unai eta Iñaki

Lehenik eta behin, MUGI-ZULOra joan gara leza azpiko desobstrukzioekin jarraitzeko.

Unai joan da instalatzen, eta Antua supervisor lanetan, eta azkenean lortu dugu 50 metroak jeistea.

Geroago sartu dira Gotzon eta Idoia.

Leza sakonean, argi geratu da haize korronte pixkat eta ur ugari dagoela (seguraski aporte txiki hau, urte osoan egongo da). Desobstrukzioa, ordea, ez da bukatu, eta lan ugari dago leizan beraz.

Gero banaka joan gara irtetzen eta Unaik leza desinstalatu du. Hurrengorako lehen estu-uneko harriak pixkat garbitzea komeniko litzateke.


Gero, Gorozika auzoan (ONDARRU) bazkaldu ondoren, bertako mina-zuloak ikustera joan gara. Artifizialak diren arren, baliteke interesgarriak izatea, mina-zuloen sakonean kareharria aurkitu baitugu eta honek, azpiko kareharri kapa baten presentzia erakutsiko bailuke. Teoria hau erdi baieztatuz, ¿makao? baserrikoak leiza bati buruz hitzegin digu, antzina mina-zuloen gainean aurkitzen zena.

2013/03/05

Beste bat?!

Part: Unai

Jai dudanez aste honetan, Mereludiko mendi-koba planoa hartuta basora joan naiz, Atxarte II (alias Kurubijo) gure leizaren Bypass sektorearen gainaldera. Zulo estu kolmatatu bat aurkitu dut, justo gu heldu ginen topo puntuaren gainean basoan (mapa zehatza bada behintzat). Aire klarurik ez igarri arren, bentilazio ona igartzen diot nik eta aire ahul apur bat ere esango nuke, ze inguruan dauden beste zuloek behintzat ez dute halako freskurarik. Baina badakizue, lo del aire no es lo mio eh! Hori bai, ez da Atxarte II bezalako erraza zabaltzen, lurrez oso kolmatatuta bait dago. Baina ikusita zein lekutan dagoen, aukera bat emango nioke. 

Pico y Pala!

Igual ez da ezer. Hori bai, inguruan basoan dagoen hoberena eta bentilatuena (burua barruan sartzean freskura ederra igarri baitut, eta aire piskat ere esango nuke?) hau ikusi dut. Eta fraktura itxura dauka. Hau bypassaren frakturaren goiko aldea bada, ba... Atxurra eta Pala!


Egia esan iruditu zait ere airea zertxobait gutxitu egin dela, baina uste dut desobstruitzen nenbilen bitartean harri erdiak barrura bota ditudalako izan dela. Fraktura bertikal forma argia da, eta orientazioak ere uste dut bat egiten duela. Zortea badut (zorte asssko), igual Atxarte II - Kurubijoko bypassaren frakturaren gainaldea izan daiteke?

Igual ez da ezer e! Baina badaezpada Pico y Pala

GPSa ahaztu zait. Batzuk beti berdin. Baina bueno ez da oso zaila aurkitzen, Atxarte II-ko sarrera besteko erraz ez egon arren.

Gaur Ibarretako "Mendi" gure txakur kariñosoa triste zegoen. Igual espeleologo falta (bizardunak badira hoba) nabaritzen ari da ta.

Espeleologo faltak zer egiten duen...

Bixkat berbetan egon naiz Ibarretakoekin. Baserri atzean dirudienez lur leku batzuk hondoratu egiten omen zaizkie. Beti omen dabiltza euren atzeko patioko behegaineko eskina batzuetan zementua eta lurra botatzen, eta berriro hondoratu egiten omen zaie. Oraindik Lamiñetan zementua topatuko dugu...

Toponimiagatik ere hitzegin dugu. Bertako batek esan dit: "Bai, akordetan naz behin batzuk sartu zirenin Zuitxutan!". Txokantea egin zait, ze parajearen izena uste nuen zela bakarrik, baina sumideroari ere bertakoek Zu(b)itxuta bai deitzen diotela! Gero betikoa, Atxarte eta Kurubijo izenei buruz, jada badakigun bezala Oier zebilen ondo: "Atxarte, Kanterak dituen mendia da", Elizbururantz dagona, eta Ibarreta aurrean dagoena Kurubijo. Gure Pintxazoa Atxarte mendirantzago dago Kurubijorantzago baino.

Conclusion: Zubitxutako leizea eta Atxarte II-ko leizea Kurubijo mendiaren barrenean alkar batzen dira. Follon toponimiko. Euskalerrian gaude ta...

"Lo peor que puede pasar es que conectemos con Zubitxuta"esan zuen batek. Kurubijoko Sistema egin nahi?

2013/03/02

Penurijo Sensations

Part: Mariano, Gotzon, Antua, Unai, Oier

Atxarte II - Kurubijon bakarrik inkognita bat geratzen da orain: Magia sesio on bat behar duen arrakala ezin pasa estu hori, blokeen sala eta gero. Bypass edo OtzaraBide edo dena delakoa, azkenean bai, BYPASS bat da (bai Gotzon arrazoi zeukazun... eta bai JosuMrShanghai, zeuk be errezoi zeukazun...). Gauza gutxi esateko, ikusi topoa eta zeuek esan. Gure Kurubijo mendi maitearen maldan berriro paseatzen hasi beharko da.
Cast: Ahora en Atxarte II - Kurubijo queda solo una incognita: la grieta esa impasable que necesita una sesion de Magia, después de la sala de los bloques. El Bypass o CaminoCesta o como se llame, al final si, es un BYPASS. Pocas cosas para decir, mirad la topo y hablad vosotros mismos. Habrá que empezar otra vez a pasear por la ladera de nuestro querido monte Kurubijo.

Deskubritu ezazu Mereludi: bere barnean Sensazio berriak aurkituko dituzu! Lamiñen kantuak balira bezala, aurpegia freskatzen duen haize eder batek barrurantza sartuko zaitu. Barruan baños de lodo, itxi ezin diren krolak eta puñoak, lokatzezko eurizko baño kapilarrak, sokatan ataskatzen diren petateak eta egunetik egunera estuagoak direla dirudien leizeak deskubrituko dituzu. Zelan ezetz esan horri?
"Hasta aqui hemos llegado" esan du Gotzonek "bypassbide" horren amaiera ikusi duenean. Azkenengo topo puntutik, Gotzon bloketan gora joan da baina haizea, ezin-pasa bloke artetik desagertu zaio. Eskuinetara, arrakala estuz arrakala estu joanda, "Sala 500+200" deituraino heldu da bypass bat osatuz.
Oraindik ez gaude ezta zelaiaren azpian. Oraindik baso azpian gaude. Beste Pintxazo bat bilatu beharko da.

Marianok Atxarte II - Kurubijoko sentsazioak deskubritu ditu. Ez dakigu berriro bueltatuko den, berak esan beharko digu. Orain Petrus falta da.

Gotzon hatzamar batetik lesionatuta sartu da. Ez dugu igarri esplorazio-erritmoan "inposibilitate fisiko" hori.

Gauza gutxi gehiago. Triste urten dugu batzuk. Penurijo Leizan gora beti bezala folloiak, ze batzuk ez gara "precisamente" bizkor ibili estulekuan.

Han estali dugu berriro viga, harri eta tejabana zaharrez gure leizearen sarrera. Kristoren haize putzada egiten despeditu gaitu leiza kabroi halakoak, erakutsi diguna baino zerbait gehiago duela esaten dagoen bitartean, guri barrezka, Mereludiko Lezandipe izango balitz bezala.

Kauen diossss...

***

130302: Mariano, Gotzon, Unai, Antua, Oier.

Atxarte II, Banastatxuan bidian aurrera egittera.

“Mendi” Idarretako txakur maittagarrixakin zirri batzu egin eta gero, pasa dan asteko bidia bizkor-bizkor egin dogu. Arrakalan gora soka bat ipiñitta, Laurent eta bixok geldittu ginttuan blokia baztartu dogu espatula kolpe bikin, eta Gotzonek gaiñetik ikusittako “2x2” gelara sartu gara. Benetan 2x12x8 inguruko bolumena izan da, Banastatxuan arrakalian norabide berian, eta lurra harri txintxar biribildu zentimetrikoz estalitta; Marianok arakatzen lauhankako baten hagiña topau dau, eta nik han inguruan Carabido bat bizirik jaso dot (bal-baltza... kanpotik jausittakua ixa seguru).

Gotzonek arrakalian norabidian aurrera egin dau hasieran, baiña laster amaittu da aukeriori. Atzera eginda, “2x2” gelan bertan, paretan diagonalian zabaldutako beste arrakala bati erreparau detsa, Banastatxuan norabide perpendikularrian, eta hortik sartu da Antuak eta Unaiek jarraittuta. Marianok eta nik kanpotik begiratu dogu jugadia, pitzadurian estuasuna ikusitta. Zelan ez, Gotzon sartu da sakonen, eta “200x500” alderutz doiala nahikua argi ikusten zala eritzita, atzera egin dabe.

Hor amaittu dira biharrak, eta argi geratu da hurrengo objetibua 76 puntuko bloke arteko paso estua izango dala.

Barne bilatzailea