2012/06/30

Mutruku Breaking News: Penetrando la cavidad de Antua.



Antua, Richard, Leire, Idoia, Gotzon, Martín.


  Por suerte para nuestro Antonio el de arriba es un título literal. No hay ningún sentido figurado. Y menos mal, porque nos hemos adentrado en esa cueva más de lo que ninguno de los presentes podría haber imaginado. Algunos mantienen que hoy se han alcanzado los -90, otros aseguran que hemos llegado a los -130. Lo único que podemos decir con certeza es que nadie esperaba encontrar lo que hemos encontrado.

  Se trataba una incursión como cualquier otra. Los exploradores de punta, Antua y Richard, se escurrirían rápidamente para ir desobstruyendo la estrechez del fondo. Gotzon y yo iríamos cerrando incógnitas hasta dar con ellos. Y después, Idoia y Leire, nuestras sombras en la oscuridad. Pero Mutruku no es una cueva corriente. Los dos primeros espeleólogos se han deslizado veloces hasta su destino. Mientras, el grupo de escalada hemos descendido hasta la boca del segundo pozo; allí había una escalada pendiente.

   No sabemos si Richard había vuelto a comer demasiados yogures, o si Antua sufría las consecuencias de la cena de ayer, pero de pronto hemos oído un gran pedo. Y con ese estruendo, otros dos. Nosotros seguíamos preparando la trepada. En principio, era una escalada rutinaria. Bueno, todo lo rutinaria que puede ser una escalada con Gotzon. Y nadie tenía demasiadas esperanzas en ella. De hecho, era más una cuestión de aburrimiento que de interés. Así ha empezado a trepar Gotzon, entre cuerdas y rocas. Eman, eman. En la entrada difícil sentir el viento de la cueva. Sin embargo, allí quieto- tiretu, tiretu-, pendiente sólo del Stop, sí que podía sentirse esa brisa. Eman soka!  Y de pronto, el escalador ha dejado escapar un suave “estoy asegurado”, y ha avisado de que iba a investigar la galería. Ya helado, he encendido el tarrito de Etanol gracias a mí pedernal. Diez minutos. Gotzon había desaparecido. Y entonces ha llegado el refuerzo femenino. Cuando las chicas ya estaban bajando, Gotzon ha vuelto a aparecer, claramente excitado. Diles a esos palurdos que se han equivocado, ¡el camino es por aquí!  

  Tras fijar una cuerda todos nos hemos dirigido a esa nueva galería. Antua y Richard se han colado los primeros, impacientes y emocionados. Después el resto. El camino era feo, lleno de gateras y destrepes. Pero tras un cruce, ha sucedido. Y me han venido a la cabeza aquellas misteriosas palabras del Replicante. Yo he visto cosas que vosotros nunca creerías, (…) rayos C brillar en la oscuridad frente a la puerta de Tannhaüser. Y mientras alumbraba aquella cavidad, con mi pobre Peltz, he podido ver la puerta de Tannhaüser: una nueva cueva que se abría ante nosotros. Un gran cañón. 

  Hasta ahora pensábamos que seguíamos el curso natural de Mutruku, el camino principal. Pero el trazado que conocíamos no ha resultado ser más que una carretera comarcal, un sendero bien puesto. Hoy hemos descubierto la mismísima autopista de Mutruku. Esa grieta- quizá la misma que puede verse en la cantera de la baticueva- continuaba hacia abajo. Y nosotros tras ella. Las paredes de la falla tenían una altura difícil de calcular y sólo posible de ver con las linternas de los buceadores. Durante el trayecto surgían enormes cantos rodados y las incógnitas se perdían a cada paso. Nosotros seguíamos hacia abajo, dejando atrás escaladas y galerías laterales, bajando. Al final, Gotzon, Leire, Idoia y yo hemos dado con el resto de los exploradores. El gran túnel acaba en una estrecha gatera. Parece ser que necesitaremos pico y pala si queremos seguir por ese camino. 

  Y así de emocionados nos hemos emprendido el lento y cansado camino de vuelta. Pues como dijo Gotzon, bajar, baja hasta la mierda, pero luego haber quién sube. Aprovechando la lentitud hemos teorizado sobre el nuevo descubrimiento. ¿Es esta la falla principal? ¿Dónde está el río? ¿Nos conducirá al colector de San Martín? ¿Y aquel agujero del fondo? ¿Acaso es todo el túnel una amalgama de sedimento? ¿Cuánto hemos descendido? ¿Cuántos metros de desarrollo? Preguntas sin respuesta. Todavía. También hemos aclarado alguna incógnita. Desgraciadamente, no teníamos material de topografiar, así que tendremos que esperar a la siguiente salida para ver el mapa y resolver dudas pendientes. Tras resoplar en la madriguera meandriforme de la salida, nos hemos concedido un buen festín en Santa Lucía. 

Al final de la gatera más profunda, Gotzon ha creído oír algo. Viento. Tal vez agua. O nada. Sólo esperamos que no vuelva a ser la sirena de Lezandipe, engañándonos de nuevo con su extraño canto.

2012/06/23

MUTRUKU SAKONA

Part.: Antua, Ritxar, Gotzon, Idoia, Martin, Oier, Santi eta Josu

Ez al gara gehiegi Mutruku-ra joateko? Galdera honekin hasi dugu eguna Santa Luziako tarbenan ikusi garenean.


 

Baina Mutrukuren sarrerak txikiak, katazuloa izateaz aparte, badaki ganorazko kobazulua izaten, eta baita izan ere.



Gaurko planning-a, Gotzon eta Antua azkenengo aldian Mutruku esploratzen gelditu zituen estuazuna zabaltzea izan da.

Antua eta Ritxar, pelotoi buru sartu dira berehala estuazuna garbitzen hasteko, jarraian Santi, Oier eta Josu abiatu dira. Taldea ixten argazkilari eta topografo bezala Martin, Idoia eta Gotzon sartu dira Mutrukun barrena.


"Adituen" ustetan Mutruku-ren norantzak sentzugabekeri bat dirudi. Topoak erakusten duenez, kobazuloa mendiaren gaineko leporantz abiatzen da, eta ez bailaran behera ibai gehienek egiten duten bezala. Antuak egindako azterketa geologikoaren arabera Mutrukuren urek San Martin-ko ur-zuloekin bat egiteko itxura dauka, eta ondoren bailaran behera jarraitu (hala ere arraroa).

Kobazulo bezela, Mutrukuren lehenengo metroak katazulo estu bat dira, baina jarraian kobazuloaren geomorfologia aldatu eta, urrutira joan gabe dagoen kobazulo bat gogoratzen digu: Goikoetxe. 3 putzu 15-20m-koek, 60m inguru jeisten dute kobazuloa.

Estuazuneko lanek aurrera egiten zuten bitartean soka eta korapilo kurtso express bat eman digu Gotzonek batzuri (falta gehien egiten dietenei hain zuzen ere). Denbora soberan izan dugunez, zerbait jan eta sokekin pasa dugu denbora.









Pare bat orduko lana eta gero, estuazuna zabaldu eta beste 10 metroko putzu bat aurkitu dugu!! Jeitsi putzua eta  7m-ko "gatera" batean barrena sartu gara. Eta berriro ere estutu. Hurrengo baterako utziko dugu hobeto. Kobazulo honen sarrera bakoitzean, estuazunez estuasun ibiltzeko patua dugula dirudi!!

Sarreratik urruti ez egon arren, irtetzea ere kosta egin da, edo hobeto esanda, sartzea baino gehiago kosta da benetan.


Gaurko esaldia: Bajar se baja bien, pero subir…

Josu
           



 

(Oier)


Mutruku Sakoneko lezara, desobstruitzera. Oso leza politta begittandu jaku batzuei, nahiz eta adostasunik ez izan (batzui barreneko kondukto eta potzu haundixak gustau jake gehixen; neri barriz sarrerako meandro bigurrixa). Harrigarrixa, bai, halako katazulo miserabliak atzian horren kueba eleganterako sarrera izatia.

Beherutzko bidian, kokotan ibilli naiz: sarrerako sektorian eltxo txiki bi eta beste haundi bi (azken hónek nahikua izorratu jataz biajian, hanka eta hego guztiak jausitta), lau marraskillo (hiru Elona quimperiana(¿) -bi oskol hutsak, bat koko eta guzti- eta beste bat espiral puntaduna), meta menardi bat eta opilioi bat. Barrenian, desobstrukziño-lekuko antesalan, Santik hazur deposittua lokalizau dau, itxuraz roedore txiki batena; argazkixa etara eta hiru lagin hartu dittudaz: maxilar inferiore bat, hazur luze bat eta kraneo parte bat(¿).

Espatula bihar fiña eginda, batzu estuasunetik behera juan dira, baiña beste batzu ez dogu gogorik izan, batez be horren ostian metro batzutara barriro estutzen dala entzun eta gero. Hurrengo baten desobstrukziñuakin segitzia erabagi dogu.

Gorako bidia uste baiño motzago egin jata, eta gero errekara juan gara aurreko asteko eskaladako gauzak garbitzera, eta 17.00 inguruan Santa Luziako parkian bazkaltzera.

Gaurko esaldixa, Josu, neretako beste bat izan da: “Yo no paso, pero tú sí”.



Argazkiak.org | Mutruku Sakona 120623 © cc-by-sa: ades

2012/06/19

San Pedro bisitatzen. Kultur Ekintza Busturian

Busturiako Kultur etxeak eta ADES-ek antolatuta, Axpe-ko auzoan aurkitzen den San Pedro kobazulora sarrera gidatu bat egin zen Igandean.

Jendearen harrera ona ikusita, 3 talde desberdinetan banatuta, 10etan, 11etan eta 12tan sarrera gidatuak egin genituen Axpeko plazaren albo batean aurkitzen den kobazulora honetara.

San Pedrok teknikoki gogorra ez izan arren, 3km-tan luzatzen diren galeriek estalaktita, kolada, terraza eta beste forma ugariko espeleotema pila bat ikusteko aukera eskaintzen dute. Aproposa jendeari geologiak sortzen dituen fenomeno desberdinak erakusteko



 Hala ere, igandeko protagonista nagusiak animatu diren ume eta beraien gurasoak izan dira. Eskerrik asko denei plan honetan parteatzera animatzearren.

2012/06/16

Atxarte II (lehen: Kurubijo II): living la vida lokatz.


2012-VI-16: Gotzon, Martin, Iñaki, Oier.

Lehelengo, albiste eskasa: Ibarretako etxekojaunak konfirmau desku leziak edo basuak berak ez dakala izenik, baiña mendi hori...  Atxarte dala; ez Kurubijo (hori hurrengo mendixa da, Elizburu-Goikolau partera juanda). Beraz, Unaiek deskubridutako leza elegante hau (M-4) definitiboki Atxarte II izendatu bihar da. Penia hartu dogu, izan be, Kurubijo izena asko gustatzen jakun danori; beraz, Kurubijo partian gehixago prospektau biharko dogu, izen politt hau hango beste lezaren baten erabilli ahal izateko.

Helburu bikotxakin juan gara: sarrera potzu barreneko eskaladia argitzia, eta errekan gorako sifoian ahal dan gehixen barneratzia.

Lezia ikusgarrixa begittandu jata; jaitsieran opilioi bi eta meta bat hartu dittudaz, eta estuasuna pasauta ikustekua da lezia zelan zabaltzen dan. Jeitsiera lekua ederra da, gubia kolpez labrautako paretekin eta kolore illuneko laja fiñekin, dana fosillez beteta. Bertikal amaieran bertan zeguan eskaladiori. Han egon naiz Gotzon aseguratzen, eta bide batez paretetik bio-lagin gehixago hartzen -eulixa, eltxua eta libelula gaztia (¿)- atentziñua emon desta intsektu kopurua, eta batez be paretetan hildako eltxuak, lizunduta eta batzuk itxuraz kaltzifikauta; halako bati erretratua egitteko gogoz geratu naiz.

Gotzonek eskalada aereo-semilibria egin dau (berak diño ondo pasau dabela, ez dakitt: nere bistatik kanpo ibilli da) eta baterixia agortu danian amaittu egin bihar izan dogu. Ez dirudi oso interesgarrixa (kanpora doiala emoten dau, biharbada Atxarte I aldera) baiña eskaladia amaitzeko bueltau biharko gara). Ostian, lokatzezko ranpan behera egin dogu errekara allegau arte. Urjauzixari bistazua emon eta gero (liraiña eta politta), errekan gora egin dogu Martin eta Iñakin atzetik. Haruzko bidian, morfologixia Zubitxutakua begittandu jata goittik behera, galerixa zabalak diaklasen norabidian eta zerra formako pausuak urak diaklasen kontra jo dabenian. Gaztiak bloke anabasa batetik urten barri topau doguz, pizkat desorientauta, eta zelan ez, leku barrixak esploratzen jardun dabe eta badirudi sektore biren arteko kortozirkuitua topau dabela.

Azken tramuak transbersalak ziran (zerra formakuak) eta oso inundauta zeguazenez gelarik gela pasatzeko burua busti biharra zeguan; azken sifoia oso sakona izan da, hankiak ez zeban beheia jotzen, eta hanka puntekin paretak tanteatzen egon bagara be, ez dogu pausurik somatu.

Zona honetan libelula itxurako asko zeguazen, eta bat jaso dot; “ur-buztan guztien ama” be ikusi dogu (25 bat zentimetro luzeko odolostia) baiña iges egin desku. Eta hamendik hegaztaran, kanpora. Azkena urten dotenez eta harrixak jausten ziranez, urteerako potzuan ordubete inguru itxaitzia tokau jata, tente, paretera begira, blai eginda. ¡Sistema immunologikua indartzeko hori baiño hoberik ez dago!

Oletara bueltan, Gotzonek Abitagako koba aldeko paraje bat seiñalau desku, badirudi sarrera haundi xamarra dagola, kokoz beteta. Lagiñetan juan biharko gara ba.

Klaudionian zeozer hartzen, bertako gizon bigotedun gernikarrak esan desku Abitagako mendi hegi horretan gora Loibeko gizona lezaren baten jauzi zala motozerra batekin, eta erreskatau zebenian sarreratik 60 bat metrora topau zebela motozerria. Galdetu biharko detsegu.






Argazkiak.org M-4 120616 © cc-by-sa: ades

2012/06/09

Penurijo II -ko Leizea

Part: Oskar, Unai, Josu, Gotzon (Miseriatorrak), Santi (Sifonatorra), Oier eta Antua (Toponimatorra eta Prospektatorra)


Katarata famatutik behera joanda, 50 bat metrora galeria estutu egiten da, itxi arte, ura arrakalatxo batean galduz. Katarata ederra da, hori bai. Errekan gora, urez betetako pasu bajoa pasa dugu eta kobak jarraitzen du beste 15m. Eskuinetara bustitzeko aukera dago: Unai eta Josu sartzen gara, eta bainatu egiten gara. Ur gainean, burua bakarrik. Gero, Sifoi-laku eder zabal bat dago! Aurrerago egiten dugu eta ez dakigu nondik joan. Buelta egiten dugu, uraren nibela igo eta entzerramendu beldurragatik. Baina sifoira joan gabe ere badator ederra: espeleologia, alkantarillologia, ze-ostia-egiten-gaude-hemen-logia, MISERIAlogia. Aireari jarraituta, lekutxo estu batetik sartu gara eta eskaladatxo eta arrastadak egiten hasi gara erreka hondar artean. Beste 10 bat metro horrela egon eta gero, gela batera agertzen gara, eta bolumena eduki arren, harri bloke kaos handi bat da eta ez dakigu nondik joan. Gotzon eta Oskarrek (zeinek bestelan ba?) zirrikitu batean airea topa eta jarraitu egiten dute beste 10 bat metro. Gero airea arrakala estu batean galtzen da. Pasatzeko, hilabete bat "magia" egin beharko litzateke... Inor apuntatzen al da hurrengo sarrerara?

Cast: bajando la famosa catarata, a 50 metros la galería se estrecha y sifona. El agua se pierde en una grietita. Ahora sí, la catarata es preciosa. Río arriba, hemos pasado el paso bajo lleno de agua y la cueva sigue otros 15m. A la derecha hay opción de mojarse: entramos Unai y Josu, y nos bañamos con sólo la cabeza fuera. Luego hay un lago-sifón precioso! Avanzamos pero no sabemos por dónde ir. Nos volvemos, por miedo a una encerrona cuando suba el nivel del agua. Pero sin ir al sifón también hay una buena: espeleología, alcantarillología, que-ostias-hacemos-aquí-logía, MISERIAlogía. Siguiendo al aire, entramos por un sitio estrecho y empezamos a hacer escaladitas y arrastradas en la arena del río. Otros 10m así, y aparecemos a una sala, y aunque tiene volumen, es un enorme caos de bloques y no sabemos por dónde ir. Gotzon y Oskar (quién sino?) encuentran aire en una rendija y siguen otros 10m. Luego el aire se pierde en una grieta estrecha. Para pasar, hace falta un "mes" de magia... Quien se apunta a la siguiente entrada?






























Elizburuko 2garren katarata!

Ostia hotza dekotela!, Vaya puta alcantarilla! Ostia ataska ein gazta petate ostixi paso estun! eta halakoak entzun dira. Eta ai, bai poz ederra Elizburuko baso ederrak ikusi ditugunean. Txoriak kantari, behiak belar berde freskoa jaten, eguzkia hodei artean. Zein ederra den bizitza hor barruan ez zaudenean!

Egia esan putzua zabaltzen denean ederra da, erdiko erreka zatia eta meandroa ere bai. Eta Zubitxutako Leizearen bestaldeko sifoi aldea ere oso ederra (potruek arte bustita ez bagina egongo behintzat!). Putzua igotzen bazirudien petatean Ladrilloak nituela soka ordez. Behean, Gotzon hotzez dardaraka.

Zergatik egiten diren honek gauzok? Erraza erantzuna: erreka beherako sifoia ez doa Lamiñakerantz, eta ordez, badirudi Atxurra-ren fisurarantz doala. Sifoia, Atxurra baino beherago dago. Putzuaren basea (sokan gora hasten garen lekua), Atxurra kobaren altueran dago gutxi gorabehera. 

Lamiñak-eko ura ez daukagu ideiarik ere nondik datorren.

Ezta ere Atxurra eta gero, edo Atxurra azpian, zer dagoen. Baina badakigu zerbait egon behar dela!

Oraindik airea dago...

2012/06/03

Sopuerta, GS17


Javi, Silvi, Antua, Richar, Gotzon, Petrus, Josu, Unai, Iñaki, Martín.

  Cast. La cueva se encontraba en Sopuerta . Pasamos el camino de las muñecas y traspasamos el mismo túnel por el que solían cruzar los trenes mineros. A la derecha, dos altas chimeneas de 1956. Erigidas con ladrillo, rememoraban la férrea historia del territorio. Todo allí era del color del hierro; los ladrillos rojos y la tierra abrasada, el polvo rojizo. 

  Lo cierto es que había ciertos indicios que- para un supersticioso-  auguraban una expedición catastrófica. El color a sangre de la tierra, el clásico paisano advirtiéndonos de que nos aventurábamos por un camino difícil, la cabra muerta y putrefacta que encontraríamos en una de las salidas, e incluso algún que otro hueso perdido en el interior de la cueva. Por suerte, ninguno de nosotros parecía haber visto demasiadas películas de terror, así que nos adentramos en el tupido bosque con ganas de barro y roca.

 Por un lado, Richar, Josu, Iñaki y yo nos dirigimos a un pozo muy cercano, aún no ollado, para practicar el arte de la instalación. Tampoco con demasiado estilo, anclamos unos montys y un desagradable Apolo y  descendimos unos pocos metros. Tras una pequeña sala, encontramos otra salida alternativa. Como premio: necrosis animal en una esquina.

  El otro grupo, compuesto por el resto de los espeleólogos, se había encaminado hacia una estrechez para desobstruirla. También estaba Antua, que gateaba y reptaba de un lado para otro. Cuando nuestro grupo volvió a entrar por la ruta principal, no dudamos en dirigirnos a lo más profundo de la cueva, lo cual era realmente poco profundo. Allí estaban todos, esperando a que Petrus y Unai ultimasen los preparativos de la tercera obertura, quiero decir, abertura. Una vez despejado el camino, Javi y Silvi nos lideraron como buenos anfitriones por un terreno desconocido. Estos dos exploradores pueden atestiguar que aquella había sido una cueva “tímida” durante años, escondida entre árboles y zarzas. Sin embargo, tras estos “pequeños empujones”, la cavidad nos mostro un mundo interior insospechado.  El túnel principal mostraba un trazado que se bifurcaba a pocos metros de la estrechez. A la izquierda, una agónica gatera que iba disminuyendo su tamaño y acaba siendo tan minúscula como las puertas de Alicia. A la derecha, aún queda topo que definir. Una grieta se abría y continuaba entre grandes coladas y diamantes de calcita. Al fondo, volvía a suceder el mismo encogimiento. Atraido por el eco de la maceta, el pinchador de Kurribijo  estaba decidido volver otro día y cavar en esa angostura. No obstante, antes, a la mitad de esta grieta, una gatera transversal volvía a llenarnos de alegría. A medida que se avanzaba por la ramificación iban quedando incógnitas en el camino (de escalada obligatoria). Al final, cómo no, la gatera-túnel alcanzaba una sala- proclive a la inundación- que se estrechaba  considerablemente. Si uno alargaba los brazos y se estiraba lo suficiente, podía ver que esta cañería continuaba. Pero, otra vez más, sería necesario un duro trabajo de extracción de barro. Había lugares con raíces y mosquitos, cavidades en las que casi se respiraba aire puro. Habrá que esperar a la topo para detallar la crónica.

  Esta cueva se encuentra al mismo tiempo en tierra de nadie y de muchos. Fronteriza de varios grupos espeleológicos, ha permanecido inexplorada durante mucho tiempo. Gracias a sus anfitriones- Javi y Silvi- y a los invitados- el hambriento ADES- volvemos a demostrar que aún quedan agujeros sin descubrir en nuestros montes.

  Eusk.   Kobazuloa Sopuertan zegoen. El puerto de las muñecas atzean utzita, meatze trenek zeharkatzen zuten tuneletik igaro ginen. Eskumatara, 1956ko bi tximinia erraldoi. Eraikuntzan erabilitako adreiluek oraindik ere burdinaren kutsu hori zeukaten;  lurraldearen memoria. Eta mineralaren tonu gorria nonahi gailentzen zen; adreiluaren kolorean eta lur errean, hauts gorrixkan.


  Superstizioso batek berehala ikusiko zituen augurio txarrak espedizio horretan. Lurraren odol kolorea, baserritar baten abisua, latza izango da hartzen duzuen bidezidorra, kobazuloaren irteera batean aurkituko genuen ahuntz hila eta usteldua, eta baita leize barruko zenbait hezurtxo ere. Seinale txarrak ziren, beldurrezko pelikula baten gisa. Baina zorionez, gutako inork ez zuen gehiegi gustuko horrelako filmik, eta basoan murgildu ginen, lokatza eta harria sentitzeko gogoz.   

Alde batetik, Ritxar, Josu, Iñaki eta laurok sarreratik hurbil zegoen putzu batera abiatu ginen, oraindik aztertu gabe zegoena. Bertan, instalazioaren “artea” ikasten saiatu ginen. Estilo eskasarekin, bi monty eta Apolo desatsegina anklatu genituen, eta korda horretatik metro gutxi batzuk baino ez genituen jaitsi. Sala txiki baten ostean, irteera alternatiboa aurkitu genuen, eta ertz batean, baita sari polita ere: animalia baten nekrosia. 

Beste espeleologoak kobazuloaren sakonera abiatu ziren, bertan zegoen desobstruitzeko asmoz. Antua, aparteko kasua zen, noraezean esploratzen. Aipatutako irteera aurkitu eta gero, besteekin elkartu ginen ahalik eta lasterren. Denbora gutxi behar izan genuen beraien ahotsak entzuteko, kobazuloa laburra zen eta. Azken pasabidean aurkitu genituen guztiak, itxaroten, Unaik eta Petrusek azken prestaketak egiten zituzten bitartean. Handik gutxira, garaipen garrasia entzun eta bide berriaren aroma usaindu genuen. Javik eta Silvik, anfitrioi legez, bide ezazagun eta berri horretatik gidatu gintuzten. Esploratzaile biek gogoratzen zuten urteetann zehar kobazulo hori barrunbe lotsatia izana zela. Orain, “bultzada” txiki batzuei esker, lotsa galdu eta sumatu ezin gabeko barne mundua erakutsi zigun. Estutasuna pasatuta, tunel nagusia bitan banatzen zen. Ezkerretara, gatera klaustrofobikoa zegoen. Aurrera joan ahala, ibilbidea gero eta gehiago estutzen zen, “Alizia”ko ate harrapaezinen proportzioa hartu arte. Eskumatara, sator-lana egin gabe dago oraindik. Mendian zehar arrakala handi bat irekitzen zen, koladez inguratua eta kaltzitazko diamantez argitua. Hondoan, nola ez, berriro ere larregi estutzen zen. Man in Kurribijok beste egun batean joan nahi zuen mehartasuna zulatzeko. Hala ere, apur bat lehenago, zeharkako gatera batek emozioa berritu zigun. Inkognita betetako bidea zen hori (eskalada egiteko gehienak). Zeharkako grieta hori uholde sintomak zituen sala txiki eta leun batean bukatzen zen. Bertan, beste estutasun bat zegoen. Besoak nahikoa luzatuta, ikus zitzakeen jarraipen posiblea zegoela. Baina, berriro ere, horrek erauzketa lan gogorra inplikatzen zuen. 


  Kobazulo hau askoren eta gutxiren domeinuan kokatzen da, talde espeleologiko diferenteen mugakide izanda.  Agian horregatik egon da hainbeste urtetan zehar arakatu gabe. Anfitrioiek- Javik eta Silvik- eta gonbidatuok- ADES gosetiak- frogatu dugu gure mendietan oraindik zulo asko daudela esploratzeke.




Barne bilatzailea