2012/06/23

MUTRUKU SAKONA

Part.: Antua, Ritxar, Gotzon, Idoia, Martin, Oier, Santi eta Josu

Ez al gara gehiegi Mutruku-ra joateko? Galdera honekin hasi dugu eguna Santa Luziako tarbenan ikusi garenean.


 

Baina Mutrukuren sarrerak txikiak, katazuloa izateaz aparte, badaki ganorazko kobazulua izaten, eta baita izan ere.



Gaurko planning-a, Gotzon eta Antua azkenengo aldian Mutruku esploratzen gelditu zituen estuazuna zabaltzea izan da.

Antua eta Ritxar, pelotoi buru sartu dira berehala estuazuna garbitzen hasteko, jarraian Santi, Oier eta Josu abiatu dira. Taldea ixten argazkilari eta topografo bezala Martin, Idoia eta Gotzon sartu dira Mutrukun barrena.


"Adituen" ustetan Mutruku-ren norantzak sentzugabekeri bat dirudi. Topoak erakusten duenez, kobazuloa mendiaren gaineko leporantz abiatzen da, eta ez bailaran behera ibai gehienek egiten duten bezala. Antuak egindako azterketa geologikoaren arabera Mutrukuren urek San Martin-ko ur-zuloekin bat egiteko itxura dauka, eta ondoren bailaran behera jarraitu (hala ere arraroa).

Kobazulo bezela, Mutrukuren lehenengo metroak katazulo estu bat dira, baina jarraian kobazuloaren geomorfologia aldatu eta, urrutira joan gabe dagoen kobazulo bat gogoratzen digu: Goikoetxe. 3 putzu 15-20m-koek, 60m inguru jeisten dute kobazuloa.

Estuazuneko lanek aurrera egiten zuten bitartean soka eta korapilo kurtso express bat eman digu Gotzonek batzuri (falta gehien egiten dietenei hain zuzen ere). Denbora soberan izan dugunez, zerbait jan eta sokekin pasa dugu denbora.









Pare bat orduko lana eta gero, estuazuna zabaldu eta beste 10 metroko putzu bat aurkitu dugu!! Jeitsi putzua eta  7m-ko "gatera" batean barrena sartu gara. Eta berriro ere estutu. Hurrengo baterako utziko dugu hobeto. Kobazulo honen sarrera bakoitzean, estuazunez estuasun ibiltzeko patua dugula dirudi!!

Sarreratik urruti ez egon arren, irtetzea ere kosta egin da, edo hobeto esanda, sartzea baino gehiago kosta da benetan.


Gaurko esaldia: Bajar se baja bien, pero subir…

Josu
           



 

(Oier)


Mutruku Sakoneko lezara, desobstruitzera. Oso leza politta begittandu jaku batzuei, nahiz eta adostasunik ez izan (batzui barreneko kondukto eta potzu haundixak gustau jake gehixen; neri barriz sarrerako meandro bigurrixa). Harrigarrixa, bai, halako katazulo miserabliak atzian horren kueba eleganterako sarrera izatia.

Beherutzko bidian, kokotan ibilli naiz: sarrerako sektorian eltxo txiki bi eta beste haundi bi (azken hónek nahikua izorratu jataz biajian, hanka eta hego guztiak jausitta), lau marraskillo (hiru Elona quimperiana(¿) -bi oskol hutsak, bat koko eta guzti- eta beste bat espiral puntaduna), meta menardi bat eta opilioi bat. Barrenian, desobstrukziño-lekuko antesalan, Santik hazur deposittua lokalizau dau, itxuraz roedore txiki batena; argazkixa etara eta hiru lagin hartu dittudaz: maxilar inferiore bat, hazur luze bat eta kraneo parte bat(¿).

Espatula bihar fiña eginda, batzu estuasunetik behera juan dira, baiña beste batzu ez dogu gogorik izan, batez be horren ostian metro batzutara barriro estutzen dala entzun eta gero. Hurrengo baten desobstrukziñuakin segitzia erabagi dogu.

Gorako bidia uste baiño motzago egin jata, eta gero errekara juan gara aurreko asteko eskaladako gauzak garbitzera, eta 17.00 inguruan Santa Luziako parkian bazkaltzera.

Gaurko esaldixa, Josu, neretako beste bat izan da: “Yo no paso, pero tú sí”.



Argazkiak.org | Mutruku Sakona 120623 © cc-by-sa: ades

Barne bilatzailea