2012/06/16

Atxarte II (lehen: Kurubijo II): living la vida lokatz.


2012-VI-16: Gotzon, Martin, Iñaki, Oier.

Lehelengo, albiste eskasa: Ibarretako etxekojaunak konfirmau desku leziak edo basuak berak ez dakala izenik, baiña mendi hori...  Atxarte dala; ez Kurubijo (hori hurrengo mendixa da, Elizburu-Goikolau partera juanda). Beraz, Unaiek deskubridutako leza elegante hau (M-4) definitiboki Atxarte II izendatu bihar da. Penia hartu dogu, izan be, Kurubijo izena asko gustatzen jakun danori; beraz, Kurubijo partian gehixago prospektau biharko dogu, izen politt hau hango beste lezaren baten erabilli ahal izateko.

Helburu bikotxakin juan gara: sarrera potzu barreneko eskaladia argitzia, eta errekan gorako sifoian ahal dan gehixen barneratzia.

Lezia ikusgarrixa begittandu jata; jaitsieran opilioi bi eta meta bat hartu dittudaz, eta estuasuna pasauta ikustekua da lezia zelan zabaltzen dan. Jeitsiera lekua ederra da, gubia kolpez labrautako paretekin eta kolore illuneko laja fiñekin, dana fosillez beteta. Bertikal amaieran bertan zeguan eskaladiori. Han egon naiz Gotzon aseguratzen, eta bide batez paretetik bio-lagin gehixago hartzen -eulixa, eltxua eta libelula gaztia (¿)- atentziñua emon desta intsektu kopurua, eta batez be paretetan hildako eltxuak, lizunduta eta batzuk itxuraz kaltzifikauta; halako bati erretratua egitteko gogoz geratu naiz.

Gotzonek eskalada aereo-semilibria egin dau (berak diño ondo pasau dabela, ez dakitt: nere bistatik kanpo ibilli da) eta baterixia agortu danian amaittu egin bihar izan dogu. Ez dirudi oso interesgarrixa (kanpora doiala emoten dau, biharbada Atxarte I aldera) baiña eskaladia amaitzeko bueltau biharko gara). Ostian, lokatzezko ranpan behera egin dogu errekara allegau arte. Urjauzixari bistazua emon eta gero (liraiña eta politta), errekan gora egin dogu Martin eta Iñakin atzetik. Haruzko bidian, morfologixia Zubitxutakua begittandu jata goittik behera, galerixa zabalak diaklasen norabidian eta zerra formako pausuak urak diaklasen kontra jo dabenian. Gaztiak bloke anabasa batetik urten barri topau doguz, pizkat desorientauta, eta zelan ez, leku barrixak esploratzen jardun dabe eta badirudi sektore biren arteko kortozirkuitua topau dabela.

Azken tramuak transbersalak ziran (zerra formakuak) eta oso inundauta zeguazenez gelarik gela pasatzeko burua busti biharra zeguan; azken sifoia oso sakona izan da, hankiak ez zeban beheia jotzen, eta hanka puntekin paretak tanteatzen egon bagara be, ez dogu pausurik somatu.

Zona honetan libelula itxurako asko zeguazen, eta bat jaso dot; “ur-buztan guztien ama” be ikusi dogu (25 bat zentimetro luzeko odolostia) baiña iges egin desku. Eta hamendik hegaztaran, kanpora. Azkena urten dotenez eta harrixak jausten ziranez, urteerako potzuan ordubete inguru itxaitzia tokau jata, tente, paretera begira, blai eginda. ¡Sistema immunologikua indartzeko hori baiño hoberik ez dago!

Oletara bueltan, Gotzonek Abitagako koba aldeko paraje bat seiñalau desku, badirudi sarrera haundi xamarra dagola, kokoz beteta. Lagiñetan juan biharko gara ba.

Klaudionian zeozer hartzen, bertako gizon bigotedun gernikarrak esan desku Abitagako mendi hegi horretan gora Loibeko gizona lezaren baten jauzi zala motozerra batekin, eta erreskatau zebenian sarreratik 60 bat metrora topau zebela motozerria. Galdetu biharko detsegu.






Argazkiak.org M-4 120616 © cc-by-sa: ades

6 comentarios:

UnaiTheMexican dijo...

Aber 3 gauza:
-Eskaladak orduan ez dauka sistema jarraitzeko esperantzarik? Lamiñak? Atxurra?Zerbait?
-Sifoi aldean sartu aurretik ezkerretara gora dagoen trepada-haizezkoa ikusi dozue?Elizburura joateko bypass bat izan daiteke
-Oier, ba izena zuk diñozun bezala bada, uste dot bizkaiko mapa ofiziala txarto dagoela, ze atxarte elizburu aldekoa zela jartzen zuen. Hidrologiaz aparte kartotoponimia ere hankaz gora jarriko dugu?jeje

Erantzun arin la ostia haginak jaten nago eta...

Martín dijo...

A ver, lehenengo galdera gotzonek erantzungo du, baina dirudi ezetz, kanpora doala.Bigarrena, ez, hori ez genuen ikusi, asiq berriro joan beharko dugu... ayayay!

También deberíamos volver a mirar el caos de bloques! Algo se nos tiene que escapar.. ah, y ya verás en la topo que la galería del sifón hace una curva curiosa

Unai dijo...

aber Berezixeko edo Garayren leizera doan, ze nik aire apurra somatu nuen han. Hori edo bestelan ez dot ulertzen, ze nik ez dot inoiz ikusi han inguruan beste zulorik. Atxarte I 3 metroko katazulo bat da bakarrik eta aire gabe, eta Atxarte II-tik hurbilegi dago putzu amaieratik gorako pasua izateko. Ez dakit ba...

Iñaki dijo...

seguraski kaos de blokesean ondo begiratuta zerbait aurkitu daiteke, baina kontu handia izan behar dugu harri handi batzuk oso erraz erortzen baitira, lokatzarekin zementatuta baitaude.

Beste gauza pare bat: sifoiak indar handia izan behar du euriteetan baina tamaina ere handia izan behar da izan ere, sekulako piza handiak arrastratzen baititu kobazulorarte errekak: umeen trizikloa, bidoia, botilak ia osorik eta sekulako egurrak.
Baita ere Libelula bat sifoian bizirik aurkitzeak pausuren bat egon ahal dela esan dezake. bestela baliteke libelula larba egoeran kobazulora sartzea eta bertan haztea... ez dakit! baina misterio asko daude oraindik leizezuloan!

BetikoMexikanu dijo...

Kaos de blokes gabe, nik uste dot sifoia baino arinago ezkerretara gorantz dagoen haizea dela bidea. Handik etorriko zan libelula.

Iñaki dijo...

mmm ez dakit hori baden esaten duzuna, baina Martin eta neu sifoia baino 10 metro arinago igo ginen lateral batetik ezkerretara eta igo ondoren heltzen zara laku batera, non ura estankatuta dagoen, baina sifoiaren maila beran. ez dago pasurik hor.


Barne bilatzailea