2012/06/09

Penurijo II -ko Leizea

Part: Oskar, Unai, Josu, Gotzon (Miseriatorrak), Santi (Sifonatorra), Oier eta Antua (Toponimatorra eta Prospektatorra)


Katarata famatutik behera joanda, 50 bat metrora galeria estutu egiten da, itxi arte, ura arrakalatxo batean galduz. Katarata ederra da, hori bai. Errekan gora, urez betetako pasu bajoa pasa dugu eta kobak jarraitzen du beste 15m. Eskuinetara bustitzeko aukera dago: Unai eta Josu sartzen gara, eta bainatu egiten gara. Ur gainean, burua bakarrik. Gero, Sifoi-laku eder zabal bat dago! Aurrerago egiten dugu eta ez dakigu nondik joan. Buelta egiten dugu, uraren nibela igo eta entzerramendu beldurragatik. Baina sifoira joan gabe ere badator ederra: espeleologia, alkantarillologia, ze-ostia-egiten-gaude-hemen-logia, MISERIAlogia. Aireari jarraituta, lekutxo estu batetik sartu gara eta eskaladatxo eta arrastadak egiten hasi gara erreka hondar artean. Beste 10 bat metro horrela egon eta gero, gela batera agertzen gara, eta bolumena eduki arren, harri bloke kaos handi bat da eta ez dakigu nondik joan. Gotzon eta Oskarrek (zeinek bestelan ba?) zirrikitu batean airea topa eta jarraitu egiten dute beste 10 bat metro. Gero airea arrakala estu batean galtzen da. Pasatzeko, hilabete bat "magia" egin beharko litzateke... Inor apuntatzen al da hurrengo sarrerara?

Cast: bajando la famosa catarata, a 50 metros la galería se estrecha y sifona. El agua se pierde en una grietita. Ahora sí, la catarata es preciosa. Río arriba, hemos pasado el paso bajo lleno de agua y la cueva sigue otros 15m. A la derecha hay opción de mojarse: entramos Unai y Josu, y nos bañamos con sólo la cabeza fuera. Luego hay un lago-sifón precioso! Avanzamos pero no sabemos por dónde ir. Nos volvemos, por miedo a una encerrona cuando suba el nivel del agua. Pero sin ir al sifón también hay una buena: espeleología, alcantarillología, que-ostias-hacemos-aquí-logía, MISERIAlogía. Siguiendo al aire, entramos por un sitio estrecho y empezamos a hacer escaladitas y arrastradas en la arena del río. Otros 10m así, y aparecemos a una sala, y aunque tiene volumen, es un enorme caos de bloques y no sabemos por dónde ir. Gotzon y Oskar (quién sino?) encuentran aire en una rendija y siguen otros 10m. Luego el aire se pierde en una grieta estrecha. Para pasar, hace falta un "mes" de magia... Quien se apunta a la siguiente entrada?






























Elizburuko 2garren katarata!

Ostia hotza dekotela!, Vaya puta alcantarilla! Ostia ataska ein gazta petate ostixi paso estun! eta halakoak entzun dira. Eta ai, bai poz ederra Elizburuko baso ederrak ikusi ditugunean. Txoriak kantari, behiak belar berde freskoa jaten, eguzkia hodei artean. Zein ederra den bizitza hor barruan ez zaudenean!

Egia esan putzua zabaltzen denean ederra da, erdiko erreka zatia eta meandroa ere bai. Eta Zubitxutako Leizearen bestaldeko sifoi aldea ere oso ederra (potruek arte bustita ez bagina egongo behintzat!). Putzua igotzen bazirudien petatean Ladrilloak nituela soka ordez. Behean, Gotzon hotzez dardaraka.

Zergatik egiten diren honek gauzok? Erraza erantzuna: erreka beherako sifoia ez doa Lamiñakerantz, eta ordez, badirudi Atxurra-ren fisurarantz doala. Sifoia, Atxurra baino beherago dago. Putzuaren basea (sokan gora hasten garen lekua), Atxurra kobaren altueran dago gutxi gorabehera. 

Lamiñak-eko ura ez daukagu ideiarik ere nondik datorren.

Ezta ere Atxurra eta gero, edo Atxurra azpian, zer dagoen. Baina badakigu zerbait egon behar dela!

Oraindik airea dago...

2 comentarios:

Oier G dijo...

Idarretako etxekoandre eta aittittakin berba eginda, baso horrek izen berezirik ez daka, beraz Kurubijo II izena ondo dagola dirudi. Halan be, ia etxekojaunakin konfirmatzen doten.

Honekin ulertzen dotenangaittik, Kurubijo II eta Zubitxuta bat datoz ixa seguro; eta Atxurra honduan egitten dan potzuakin relaziñuan egongo litzake. Baiña Zubitxutako errekiak ur asko mobitzen dau, eta Atxurrak ez...

Unai dijo...

Bai, esan daiteke Zubitxutako Leizea-ren sifoiaren bestaldean gaudela, geologia ere oso itxurakoa da. Baina beste misterioa... Ikusiko dugu, exploradoreek bere lana egiten dutenean KANPOANN nagon bitxartean...


Barne bilatzailea