2013/07/28

Sierra Salvadako paulovo eta paulovak - SI-44 trabesia

Part: Josu, Unai, Leire, Gotzon, Diego, Idoia, Oier, Santi, Iñaki, Antua, Ritxar


Urdaibai eta Lea Artibai-ko esplorazioaren rutinatik zertxobait irtetzeko, Dulantok egin digun inbitazioari baietz esanez SI-44 trabesia famatua egitera joan gara oraingoan. 9 ordu inguru egin ditugu barruan, Kobata aldetik sartu garenetik Hayal de Ponata inguruan irten dugunerarte, denok ezagutzen dugun tranpilatik kanpora. Barruan, tetxurik ez duten arrakala bertikal ikusgarriak, oinez eta oinez egiten amaitzen ez diren galeriak, uretako pasuren bat hanka artea "espabilatzeko", putzu ikusgarriren bat edo beste, meandro dantzariak... Ideia bat egiteko nolako kobak diren aurkitu behar ditugunak Urdaibain, baina egia esan, berdina izango al litzateke espeleologia koban zehar "putada"ren bat edo beste egon gabe?

Goizeko 5 terditan esnatu dira batzuk, eta beste batzuk 6etan, ez dira ordu onak zapatu baterako, baina beharrezkoak Gorobel edo Sierra Salvada-ra igo behar bagara. Salmanton-en geratu gara Diego Dulantorekin, eta hitz gehegi egin gabe gorantza abiatu gara Portillo de Aro-ra. Furgonetaren batek arazoak izan ditu portillora heltzeko azkenengo ranpan, ez dakigu pasajeroen ipurdiaren pisuagatik izan den edo txoferraren perizia faltagatik...

SI-44ko sarrera ekipatu dugu lehenik, eta gero SR-7ko sarrerara joan gara. Dulanto eta Gotzonen artean debateren bat edo beste eta gero, bi talde egin ditugu: lehengokoan Diego, Josu, Iñaki, Leire, Idoia, Santi eta bigarrengokoan Unai, Antua, Gotzon, Ritxar eta Oier.

Orokorrean ritmo bizkorra egon zen meandro eta galerietan zehar, putzuetan ataskoak egon ziren arren. Ez zeukan pasu zailegirik kobak, burua ur azpian sartu behar den zatia kentzen badugu. Hori bai, 9 ordu eta gero koban zehar oinez, nekea nekea da, eta kobak nekatu egiten du.

SRtik sartuta dagoen 70eko potzua ikusgarria da egia esan. Badirudi sistema honetan, goiko sarrera aldeak estuak direla (SI-44n antzekoa pasatzen da lekuren baten) baina gero eta beherago gero eta haundiago dela dirudi. 70eko putzua jeisten denean, meandro bertikal ikusgarriak hasten dira. Bustiak, hori bai, baina ezer ez neopreno eder batekin konpondu ezin daitekeenik!

Meandro de la Paulova famatuan "dantzan" genbiltzan bitartean, batzuk hizketaldi geologikoak egiten hasi gara: "que las calizas son del jurasico, que del cretacico, que del albiense, que del cenomaniense, que la orbitolina para arriba la orbitolina para abajo". Gero beste batek esan duenerarte: "pero que cenomaniense, estais hablando de geologia o de arqueologia?". Asma ezazue konbersazio bereziagorik leku bereziagoren batetan.

Irten dugunean SI-44 tranpilatik, GEAko representazioa geunkan basoan, rezibimientua egiten!

Koba ikusgarri bat (lokatzik gabe, txarto ohitu gabe e!) eta umore ona izan ezkero, afaltzeko hartu dugun kafe eta bokadiloarekin batera, zer gehiago behar da ba?

2013/07/25

ARITZGANE(haundiko) LEZIA


- 1 5 0      E T A      J A I T S E N ! ! ! !


         

                                 





2013/07/22

Larra Prekanpaina 2013

Part: EEE eta NEB-eko pilo bat espeleologo/ga, Sherpaz lagundurik

Larrako esplorazio kanpainaren oinarri diren BU-56 klasikoa eta UKC-13 koben ekipazioa izan da asteburu honetako oinarria. Horretarako, Satorrak, GAES, GEMA, ADES, Otxola, GEA, Takomano, FUE etab. eko espeleologoak batu gara Linzako Aterpetxea hasiera puntu hartuta. Leiza bakoitzerako talde bat egin da, eta hortik erdiak barrura joan dira eta beste erdiek porteatu egin dute. Larunbat goizean izan da igoera, 11 aldean koben ekipazioak hasi dira. Porteadoreak bazkalostean jeitsi dira Linzara, eta besteak hurrengo goizean. Kondizioak kontutan hartuta (elur gehiegi aurkitu da goian eta leiza kabezeraren batean) ia dena ekipatu da, beraz, pozik egoteko moduko asteburua izan da.

ADESi UKC-13 edo Ukerdi 13 leiza tokatu zaigu porteatzea. Ekipatzaileak Unai, Eneko eta Kokolo izan dira, porteatzaileak Josu, Unai, Idoia eta Felipe. Eguraldi ona eta kristoren beroa zegoen pronostikatuta, eta arratsalde-gauerako ekaitz arriskua, beroaren ondorioz noski. Horregatik goiz gorantza hastea asko eskertu dugu.

Kobetaraino arteko bide erdia gutxienez, Hiru Errege Mahaia-ko bide klasikoa da, Hoya de la Solana arte behintzat. Hortik gero BU-56ra (Budogia 56, Budogia Hiru Errege Mahaiaren krestako atzeko mendiaren izena da) joateko ezker desbideratu behar da, Budogiako mendizerra ezkerretik bordeatzeko; eta UKC-13ra joateko (Ukerdi ingurura) ia Hiru Errege Mahaia arte igo behar da, azkenengo 100m faltan dagoen mendileporaino, eta han atzeko Karstera jeitsi, kanpamendura.

Hiru Errege Mahaia igotzen zeuden mendizale guztiek, bapatean pilo bat jente sokaz eta petatez goraino kargatuta ikusi dituztenean, eta beste 3 tipo 3 BARRIL lepoan hartuta mendian gora, katxondeoa aseguratuta egon da.

"Ya no volveré a quejarme de peso" zioen mendizale batek.
"Pero qué llevais ahi?!, cervezas?!" galdetzen zuen beste mendizale batek.

Egon da mendizaleren bat Espeleologiaren mundua ezagutzen zuena, eta han etorri da galdeketan: "que, que cueva vais a explorar?"

Neberoek gerra pixka bat eman dute Hiru Errege Mahaia bordeatzeko orduan, baina pausoak ondo finkatuta ondo pasa gara, baina kanpamentura heldu garenean, problema bat agertu zaigu: kanpamentuaren inguruan, bidoi bat zegoen aurreko urtetik ezkutatuta harri artean, barruan kanpin denda eta beste pilo bat gauzekin. Baina harri arte hori ELUR nebero handi baten azpian aurkitu dugu. Ezin izan dugu kanpamentua montatu.

UKC-13ren barruan ere, sarrerako putzua eta geroko frakzionamendua mugitu egin behar izan da gorago, elur gehiegi zegoen koba barruan eta.

Kanpamentuan geundela, Pasles taldea agertu da (Jaime, David eta Joxe) probisio gehiagorekin eta beste barril batekin.

Kokolo, Unai eta Eneko koba kanpora irten direnean, arratsaldeko 8ak aldera, ekaitz arriskua zegoen, eta euri tanta batzuk jausten. Horregatik, makarroi batzuk korrikan afaldu eta ziztu bizian Linzara jeitsi dira, ez zen gau aproposa vivac bat egiten hasteko eta.

BU-56ko taldearen hitzetan ere, leizea ez zen afizionatuentzako modukoa ere, ba omen zeukan eta estuleku kabroiren bat hor zehar.

Domeka eguerdian, bokadilo bat jaten Linzako Aterpetxe alboko jardineko arbolen gerizpean, sufrimendu guztiak anekdotak ziren.

Hasi da Larrako 2013 Kanpaina!

2013/07/21

Sokie heltzen ez...

Taldeko gehienak Pirinioetako Larrara joan dira nafarrei laguntzera espeleologoen goiko kanpamendurako ekipoa igotzen. Eta gu hirurok Arizganeko lezera abiatu gara. Antuak hartu ditu ekipatzeko trasteak eta  han joan da hasierako zulo estuan behera. Hasi naiz pentsatzen, hau bajatu erraz egingo da, baina gero igo nork igongo du?
Gerotxoago, Gotzon eta biok jarraitu dugu, basaz beteriko tubo haretako bihurguneetan behera. Une batean tuboa zabaldu egiten izan da, baina Gotzonek, “hortik askoz be erosoagoa da, baina gero zarratu egiten da, metro erdi edo zabaldu egin beharko litzateke azkenean leku berdinera heltzeko. Momentuz, ez daukagu beste pasabide lohi eta basatsu honetatik behera egin baino besterik…”.
Lehen saltoa jaitsi, ondoren beste batzuk eta azkenean, aurreko egunean bajatu bako 30 metrokoan, Antua laratroaz zuloak egiten ibili da, eta ondoren han joan da behera. Luzaroan jaitsi eta jaitsi joan ondoren, halako batean, “no se si llega la cuerda… no se si llega la cuerda…” entzun dugu. Egia esan, bere kaskoaren argia azpiko baltzean galdutako puntutxo bat besterik ez zen… “No llega, faltan unos metros…”. Gotzonek, “orduan saltoa pentsatu genuena baino askoz be sakonagoa da”. Antuak lortu dau sokatik irtenda orman behera zelan edo halan egitea azpira heltzeko. Gotzonek bota deu laserra Antuak jarritako puntura eta… 40 metro.
Guk soka kendu eta berriro instalatu dugu, gorago beste soka bat gehituz, eta han joan da Gotzon behera. “…Impresionantie, ezilei esan Urdaibain gauzenik…” Hasi naz bajatuten eta konturatu naz ha ez zala edozelako saltoa. Guztiz bertikala, soka denbora osoan ormatik urrun inon ikutu barik, eta beherago eta zabalago, ikaragarrixe! Haitzaren estratuek lerro zuri baltzak egiten ormako kurbetan, luze egin jat behera heltzea.

Beste putzu bat aurrerago, 6 metro edo, eta Antuak, “aquí se acaba…” Putzu handiaren azpiko bazterretan begiratzen hasi gara, eta haize korrontea zulo hestu batean agertzen eta desagertzen zan. Hurrengorako lana.

2013/07/16

Mugizuluko topografixia


Zatika report


Argazkiak.org | Zatika © cc-by-sa: ades


130710: Oier.

Zatika auzora, Iker “Gorritxo”k esandako lau kobak lokalizatzeko asmotan. Baiña... basicamente, egin dotena, auzuan zihar pasiatzia izan da. Tira; hurrenguan terrenua ezagututa juateko balixoko al desta behintzat...

Gauzak prestatzen nagola (...) (auzotarrei buruzko datuak) (...):
·         Katalogoko izenak errezitauta, ezagunak bai egin jakez, baiña gehixenak nun dagozen jakin ez.
·         Zuzenketak be egin dittudaz: “Astuazurize” (GEV-301) Astozuri moduan ezagutzen dabe; “Aldosa” (GEV-718) ez dabe sekulan entzun, baiña “Aldasa” esaten detsen bedar motia señalau deste (han inguruan kobarik dagon ez dakixe).
·         Angelesek Kobondo/Bizkartegi lezako parajia señalau desta, kobia dagola badakixe (izenik ez, baiña argi dago bera dala). Bera gaztetan sartuta dago, eskillarekin-eta, arriskutsua zalako. Mapan begiratuta, hau Ikerrek señalautakuetatik bat izan leike.
·         Andra bixak Lamiñotegi aittatu dabe, eta bertara juateko bidia azaldu deste. Igaz gazte bat be bialdu zebela hara (Iñaki, seguraski).
·         Victoriak Lamiñotegin gora bidian segiduta, eskumaldian dagon “atxeri” bat aittatu dau, kobaren bat ete dagon-edo.

Auzuan gora dagon arta haundi azpixan nenguala, Angel etorri jata atzetik, hiru lekutara laguntzeko: Lamiñotegi, atxerixia eta harrizko ur-asken gaiñian dagon beste bat.

Lamiñotegi segiduan topau dogu, GEV-ekuen marka baltzakin. Sarrerian argazkixa eginda, GPS-akin hartuta (...). Barrura 20 bat metro egin dittudaz: sarreria leza forman, 2-3 metro jaitsitta (zabor asko), gero norabide horizontala hartzen dau. Erdiko bidia bloke eta estuasun artian doia, formaziño rekonstruktibuak, 45ºtako buzamientua dakan estratuan norabidian zabalduta; eskumaldian, goittik, galeria sekundario paralelua dago; ezkerraldian, behetik, beste galeria sekundario paralelo bat (goiko estratua lurrian sartzen da eta hobi funtziñua egitten dau, sedimentuz blokeauta). Erdiko bidiak katazulo formia hartzen dau amaieran, eta progresiñua segidu leike, ur-aporte txiki batetik gora. Haize korriente gitxi. Krokisa egin dot, baiña ondo exploratziak eta topo osua egittiak mereziko leuke. Hau be Ikerrek señalautakuetatik bat izan leike. IS-50 referentzia emon detsat.

Lamiñotegittik SW norabidian, Atxerixa horretara allegau gara (bidian harrizko “hatzapar” bat pasau eta 10 bat metrotara, eskuman). Goittik behera datorren mendi hegixa da, kare harrixa bistan. Inguru interesantia da; bide ondoko partia gaiñetik begiratu dot eta garrantzi bako arrakalaren bat kenduta (igual Victoriak hau ziñuan? edo ez?) ez dot ezer ikusi. Hobeto begiratu biharreko parajia da, halan be.

Gero atzera bueltau gara, Zatikaraiñok. Etxietatik NW norabideko bedar motan gorengo ertzian, harrizko ur-asken gaiñian (Ikerrek esandako parajetik aparte, beraz), pareta bat agertzen da. Horren barrenian, aterpe estiloko bat, iñoiz igual libre egondakua (Angelek lehen leku gehixago zekala diño, baiña ez dakitt ba), baiña gaur egunian lurrez beteta, 30-40 bat zmtako alturia baiño ez daka, 1,5 m sakon, 10m luze. Katalogatzeko modukua begittandu jata, hori bai. (...). Argazkixa hartuta bebai, eta krokisa eginda. IS-51 referentzia ipiñi detsat.

Bakarrik geratu naiz, eta zalantzia izan dot: Ikerrek esandako 3garren zuluan billa juatia (Kobondo / Bizkartegi S aldekua) ala 4garrenan billa (Otoioko Jentilkobia). Azken hau aukeratu dot, eta allegau allegau naiz kaza-postuen linearaiñok. 4 identifikau dittudaz, bidian eskuma-esker, baiña ez dot jakin nun hasi billatzen (háretako baten inguruan dago). Kriston berua zeguala alde batetik, eta etxera juateko ordua nekala... retiradia egittia erabagi dot.

Azken ohar bat: Angelen esanetan, badira pertsona bi hurrengorako informatzaille modura onak izan leikiazenak: (...)

2013/07/14

Penurixi eta Haixi - Alozako Zulu

Part: Unai, Josu, Antua, Ritxar

"Pero vaya mierda de cueva, porque tiene aire que sino..." izan da Alozako Zulu-ari buruz espeleologoek (Unaiek izan ezik) izan duten iritzia. Bai, egia esan, nahiko zikina da, ze sumidero bat da: kantorrodauak, adarrak, limo eta buztina, eta humedadea. Baina aire freskoa dauka irteten, batzuek Haritzganek baino gehiago daukala diote (ahi queda eso!). Antua eta Ritxarrek topoa egin dute (ikusiko dugu zer argitzen dugun Gotzonek ordenadorari egurre emandakoan), eta Josuk eskalada elegante bat egin du amaierako frakturan gora, Unai aseguratzen hotzak hil den bitartean. Konklusioak: eskaladatik ez dator haizea, baina amaitu egin beharko da bentanatxo bat dago ezkerretara eta. Haize guztia gatera ezinpasa-tik dator, baina pasatzeko metro erdi lur kendu behar da hasteko eta petate bete varita magiko!

Pasadan udan Aloza begiratu genuenean, Lau berdinok geunden, batzuk aurreko egunean Rio Loco eginda. Berriro joan gara berotan, eta berriro topatu dugu belar pilo bat Alozako dolinan, eta aire nabaria Alozako Zulu-an. Armiarma fobia momentu batzuk ere egon dira (Oier, behar zaitugu!), eta momentu gehiegi galdu gabe fondoraino joan gara. Putzuaren kabezerak pixkat kabroia izaten jarraitzen du, pasadan udakoa ez zen psikologikoa izan.

Gatera ikusi dugunean denoi argi geratu zaigu magia ere behar duela, palarekin ez dela nahikoa (condicion necesaria pero no suficiente). Gure buru gainean leize bat dagoela dirudi, ze tetxua ez da argi ikusten. Egongo dira 15 bat metro gorantza edo...

Josu 8 bat metro igo denean harri on eta bertikalean gora, gauzak argiago ikusi ditu. Ez da leiza bat, tetxua hurbilago dago. Ezkerretara, gateraren gainean, bentana estu bat igartzen da. Bentilazioa bai, airerik ez.

Kareharria Mugin bezalakoa da: fosilez betetakoa, baina bueno ez da nobedade handiegia ere, kareharri barra berdinean gaude eta! Antuak animali-fosil-espezie berri bat identifikatu du. Egunen batean txango fosilistiko bat egingo dugu Mugi-Alozako Zuluetan.

Topoa eginda dago. Baina argi geratu da, haize guztia gateratik dator. Hor argi dago: gaterari egurra eman behar zaio!

Denbora guztian, haizea irtetzen zegoen Alozan. Josuk kobaren airean dauden lur-partikulak ere mugitzen ikusten zituen. Argi geratu zaigu, Urepel tabernan kriston bokadilo-flauta jaten geunden bitartean, boca inferior bat dela eta boca superior bat egon behar duela airea tragatzen.

"Si Mugi ahora tiene aire, te pago una cerveza" egon da beste apustu bat Urepel-en. Han joan da Unai Mugiko Zuluko sarrera ikustera pinu azpian, Josu Orubixen katxarro garbitzen zegoen bitartean. Mugik ez dauka gaur ere airerik.

Orduan argi dago, beste zulo bat dago Mugi baino gorago aire guztia tragatzen.

Kanterako Zulu.

2013/07/13

15 minutu ala 100 metro ?



Part.: Unai, Gotzon, Antua, Idoia, Oskar, Oier eta Josu

Santa Luzian batu garenean gaur goizean, ez genuen oso argi zein izango zen eguneko plana… zulo bat begiratzeko Haritzganeko mendiaren inguruetara, Osinaga-ra fondoan utzitako soka kentzera, Kobederra inguruan prospektatzera… Baina Gotzonek eta Antuak adostutako apostuak zuen interes gehien argi eta garbi !! Gotzonen esanetan, baietz Haritzganeko zulo horretan 15 minututan Antuak beste metro egin. Gotzonen hain kobentzituta zegoen, ze ez du ezta buzorik eraman.

Azkenean bata eta bestea, denok apostua nork irabaziko duen ikustera joan gara. 30 minutu oinez egin eta gero, azkenean halako batean zulotxora heldu gara, garbitu bixkat, eta Oier sartu da lehenengo, Gotzonek jarraiturik. Destrepe txiki batekin hasten da koba, eta halako batean soka beharrezkoa den 6 metroko putzu txiki bat, maldan behera 10 metro, eta eztuasun bat jarraipen posiblerik gabe, putzu bat atzematen zelarik bestaldean. Joeeee… Gotzonek arrazoia izango ote du. Gotzon kanpora eta Oskar eta Josu barrura. Oier eta Josu eztuasuna apurtu nahian ibili dira 5-10 minutu, eta bapatean Oskarren ahotsa entzun dute eztuasunaren bestaldean!!!

Baina nola da posible!! 6 metroko putzuaren gainaldean dagoen lehio batetik pasa eta… 20 metro inguru jeitsi da arrakala bertikal baten behera. Putzu sakon baten gainaldera heldu den arte. Hain justu, eztuasunaren bestaldekoa.

Momentuz, 15 minutu baino gehiago beharko dugu koba esploratzeko. Gotzon 0 - 1 Antua.


Kanpoan zeudenei ditugun soka guztiak eskatu eta, putzu sakonaren gainaldera arte ekipatu du Antuak. Eta gure aurrean beste 20 metroko putzu bat, eta sokarik ez!


Mmmm, denok kanpora irten dugu, eta ia berehala Idoia heldu da kotxetik beste soka batekin!! Barrura berriro. Putzu sakon hori ekipatzera. Antua eta Oier aurretik, eta Josu eta Gotzon atzetik topoa egiten. Laurok jeitsi putzua, eta behera heldu garenean, beste 20 metroko putzu bat. Halako batean Unai ere agertu da.

Kobazuloa sakotzen hasi da, eta benetan. Gotzon 0 - 2 Antua.



Seguro gehiagorik ez genuelez, estalagmita batetik Gotzonek eta Antuak rapelatu dute. Eta behean beste 6 metroko putzu bat, eta beste 30 metroko putzu bat!!

Azkenean, soka falta, seguruak falta, taladroan bateria falta. Azkenean bertan behera utzi dugu eta denok kanpora.

Kostata irten dugu, baina lan ona egindako sentsazioarekin.

Mendian buelta bat eman, kobederrako kobazuloak ikusi tarte batean, eta Santi Maminera joan gara bazkaltzera, eta bien bitartez, topoa ikustera:

99 metro sakon. Eta jarraipen argiarekin. Zenbat eta sakonago, orduan eta zabalago. Norabidea, Omako bailarara.

Gaurkoz nahiko eta soberan. Eta zelako poza Antuak izan duelako arrazoia.

                         

2013/07/07

Eskalada Magistrala Oinizen

Part.: Iñaki, Santi, Idoia eta Josu


Zapatu honetan Oinizera sartu gara berriro ere. Helburua argi batekin, Gotzonek hasitako eskalada bukatu eta kobazuloa desekipatzea goitik-behera. Taldeko eskalatzaile adituak faltan zirela, Santik bere gain hartu du ardura. Eta bai hartu ere! Lehenik eta behin eskuineko aldean hasitako eskalada bukatu, eta eztuasun batekin topatu da. Por aquí Gotzon si pasaría esan eta gero... (klasiko bat), jaitsi eta ezkerreko aldetik eskalada sesio ikusgarria eman du Santik, eztuasun horren beste aldera heldu den arte.

Azkenean eskalada bukatu gabe geratu da, alde batetik eskalatzailea nekatu delako, eta bestetik, gainerako taldea erabat hoztuta zegoelako. Gauzak horrela, kanporantza irten dugu, kobazuloa desekipatu gabe, sarrerako putzua salbu.

Irteeran zerbeza bat hartzekotan geunden, baina ordua ikusi bezain laster, 19:50, gauza guztiak garbitu eta etxera. Kobazuloa luze joan da, eta gainera, baten bat Oinizea bueltatu beharko da eskalada bukatzera, eta igual Lezatera doan errekaren kolektora aurkitzera... aber egia den.





2013/07/02

Atxarreko txaran

EGUNERAKETA 130702: Hona Mikel Natxiondok egindako erreportajia (12 minutu) egun horretan egindako materialakin.


PD 130518: Zuzenketia. Gotzonek diñuanez, eurak bueltan etortzian barriro egon ziran Garteiz Goikuekin. Oinguan 60 bat urteko gizon bat zeguan (Hilarion siestatik jaikitta?) eta eurekin berba eginda, gu egon garan lekua BA DALA Uneko Potua diñue.


130511: Josu, Nerea, Iban, Gotzon, Antua, Mikel, Oier.



Atxarren, Garteiz auzuan gorako poto haundixian (kraterrian) lokalizautako lezak jaistera. Mikel Natxiondo kazetarixak lagundu gaittu, Euskadi Irratirako erreportajia egitteko.

Barrixei progresiño bertikala erakustia etorri da lehelengo, zugaitzetik txintxilizk. Bittartian, lehelengo lezia jaisteko preparatibuetan hasi gara, potoko hegixan dagona. Mikelek bere galderak egitten zittuan bittartian. 4 bat metrotako jaitsierian ostian bloke dezimetrikoz betetako ranpa baten behera egin dot, tamaiñu oneko galerixa ¿freatikuan? zihar. 15 bat metro aurrerago, galerixian hormak jaitsiera bertikala erakusten dabe, sedimentuzko tapoi batekin blokeauta. Topo eta argazkixak egin doguz, eta hiru barrixak progresiño bertikala praktikau dabe bertan.

Gero, txara barrura sartu gara bigarren lezaraiñok (Nereak badaki hurrengo ez dala fraka motzetan etorri biharko; hori sarraskixa...). 12 metrotako potzu bertikala, ranpa baten erdixan amaitzen dana; ranpan gora salatxo batera allegatzen gara, ugaztun txikixen kraneo batzu bertan (argazkixak eginda). Ranpan behera tetxu bajuko paso baten ostian sala haundixa dago, eta aldapan gora juanda azken salatxo baten amaitzen da, hazur batzukin (kalkaneua, vertebria, hazur luziak... argazkixak eginda). Topo egin dogu.

Potuan bazkaldu eta gero, batzu progresiño bertikala praktikatzen geratu gara eta beste batzu hirugarren koba bat ikuskatzera juan dira (hiru sarrera dittuana). Aztarnategi arrastorik ez dabe ikusi.

Beste guztiak laugarren leku bat ikustera juan diranian, Mikel eta bixok alde egin dogu. Garteiz Goikua basarriko ama-semiekin egon gara, toponimia gauzak galdetzen. Zera argittu dogu:
·        Uneko Potua ez da gu gaur egon garana. Uneko Potua gu gaur egon garan potora allegau aurretik dago, eta txikixagua da. Eurak dakixela Uneko Potuan ez dago kobarik.
·        Gu egon garan poto horren izenik ez dakixe. Halan be, euren osaba Hilarionek (momentu horretan siestan zeguana) jakingo dabela diñue. Gaiñera, inguruko beste pare bat kobaren referentziak emon deskuez.

Barne bilatzailea