2009/05/24

APRAIZEN DESOBSTRUIUTEN

GOTZON, IDOIA, PETRUS ETA BIKAIN. ETA GERO BERTAKO JAUI GORKA ZABALA. 2009-05-24

Goxeko 10etan Gernikan geratu gaz, baine baten bat berandu etorri danez asko atzeratu gaz, biharreako gogo gitxi edo, eta okindegixan armosu (batzuk bigarrenez, eta eskerrak)hartzen hobeto egon gaz. 11 aldea edo urten dou atteatutako laurok Busturire, Apraizea, Goiko etxe baserrire zehatz esateko.

Zaparrariaz batea jantzi eta korta jun gaz, baserretxik 200 bat metroa edo da, baine korta batea jun gaz bai, zer dala ta? Bertako jaui dan Gorkak konta ebalako zulo bat agertu dela, eta ba bueno haxe ikusi eta ia zer ein leiken ikustea. Desobstruziñoirako matexal dana erun dou eta han ibili gaz hiru bat ordu harrixe kendu, lurre kendu, baine batez be harrixe ugari. hasieran zulo txiki txikixe zan eta beruaz nahiko kejata, karretilero karneta ezin atata ibili naz hara eta hona harrixakin bueltan. bittartin txandaka zulu handitzen jardun dabe, eta itxura oso ona eukala sumaten zan arren biharra sendo ein biko genule garbi geunkan danok, nahiz eta haize korronte itzela sumaten zan eta kobako ohiko formazinoi eta itxuri ikusi zeinken nahiko hasieratik.

Behin karretilero karneta emon doztenin, " hala barrure, zeure txandi " esan dozte, eta egixe esan gogo zipitzik barik sartu naz, eta denbora gitxi eusteko asmo eta goguaz. Laster hartu dot begi ondun golpi, tripan be arrazkarak harrixakin, postura txarra benetan, gogu tamainu, baine pixkanaka gustu hartzen hartzen, segi eta segi jarraipen dexente eukala ikusti lortu dot, kaguenzotz handi bat bota hatzaparra harrixaz hatrapa dotonin eta "hamendik pasa arte ez nu urtetea". atxurraz, eskukin, pata kabriaz, mailuaz..............de dios, ez eban nahi ba gero!!! pixkanaka pixkanaka zulu handitzen baine harri handi bat traban. handik kendu hamendik kendu, amaittuko dalakun, harri handixaua hurrengun. nik ez dai zenbat denbora egon nazen baine ordu bete edo bai behintzat. Mailuaz apurtu ( emoten eban apropos eukan ela forma deformi, ez atzea ez aurrea)eta erdixe bakarrik apurtu, kanpoa ata eta bueltan mailu...dzaust!! zulutik bera. kasku kendu mailu hartzeko eta dzast! harrixe, kasku eta neu be bai buruz bera zulutik barrure, eskerrak mile bat bidar edo behatute neukan jarraitzen ebala!! sorpresa!! Jarraipena dakarrela!!! abisu emon eta arranpan berutz jun naz, behera eta behera, hainbat metro, bidi zabaltzen eta handitzen, geroz eta forma ikusgarrixauak................halako baten kriston gela handi eta politte!! ezkerretik bidi, eskumatik bidi, hamendik erreki entzuten zan, eta besterutz jun naz eta jarraitzen dabela konturatu naz. Gours ikaragarri politte, estalaktitak.............adrenalini segunduro gehitzen, lelengu nazela!! hau poza, hainbeste golpe ( eta konparaziñoin oso arin eta zorte handixe euki dou, di-da ein douelako, beste batzutan denbora gexauaz emaitzak gitxia ata exan dabezelako) eta gero............kanpo aldin etten neban lelengo desobstrukziñoi eta...........joe! zelako kobazulo handixe! zelako pribilegixu!!

argazki batzuk ata douz, topografia arin txiki bat ein eta hurrengoako ganoraz esplorateko laga dou, nahiz eta..............niattik exan bazan han jarraittuko nebala ondion. Gorka jaui bera be sartu de eta iñok ez genune espero topa eta bixi exan dou. 16ak pasatxo kortan osteabe, jantzi eta trumoikin batea etxerutz poz pozik.

bene benetan eskerrikasko Gorka, eta goiko etxeko danai, baine batez be, eskerrikasko ADES, momentu latz danan gainetik holako subidoi momentuk bixitxeko aukerak behin eta berriz emotearren.

pd.: gaur ez dizenai etorri.........................jejeje!! ederra galdu dozuela!!ia hurrengo abenturi zelan juten dan.

GOIKOETXEKO KORTAKO KOBAZULO BARRIA

























2009/05/23

Berbalagunekin Abittagan


Argazkiak.org | Abittaga 08 © cc-by-sa: ades


09-V-23: Bikain, Idoia, Urtza eta Oier lau lagun eruan doguz Abittagara buelta bat emotera: Bego, Idoia, Oscar eta Alex.


Galerixa nagusittik fondoraiñok egin dogu; bertako bloke anabasatik zihar sala “espeleotematiko” bixak lokalizatu doguz, eta ez hori bakarrik: bloketan gora,ADES gelaraiñok allegau gara, Trakamallerako bidegurutze partetik (abarketa zolia dagon lekuan). Beraz, hasierako pasio nasaixa izan bihar zana esploraziño txikixa bihurtu da, ezagutzen ez genduan sektore horretan.


“Berbalagun” ekimeneko lagunak egokiro portatu diraz, eta euskaldunbarrixak expresiño barrixak praktikatu dittuez. Adibidez:

- Baiña nun ipiñi biot hankia? Eh? Nuuuun...?

- Colada estalagmitiko hau tripako azalian sentitziak hotzikarak eragitten destaz.

- Labantzen ari naizelaaaaaa.....! (plof).

- Baiña ni... hortik pasauko naiz ala?


Bixar, betuletan be agujetak izango dittuez seguraski. Hurrengorarte!


Argazki guztiak:


http://www.argazkiak.org/ades/

2009/05/21

Nunca mais


Argazkiak.org | Kabaua - SAMOS © cc-by-sa: ades


(SAMOS enpresian argazki hau ikusitta, seguro Oskar hotzikaraka hasten dala: JUA JUA JUA)


09-V-20: Oier


Lekeitioko Udal Artxibora juan naiz saneamentuari buruzko billaketa zehatzagua egitteko, obrak laster hasi bihar diranez. ADES-eko kidion zorixonerako, informe erabakiorrak topau dittudaz: 90 hamarkadan egindako moldaketak zirala ta, Lekeittioko saneamendu sare zaharra topografikoki eta fotografikoki jaso zan, ederto jaso be. Beraz oin dala 130 urte egindako obrian lekukotasuna hartuta dago eta ez dago lan hori barriro hartu biharrik.


Gaur egindako ikusketa superfizialian, gauza oso interesgarrixak ikusi dittudaz. 175 siñaduradun kajan, esate baterako, hónek dokumentuak dagoz:

- “Estudio de soluciones. Saneamiento de Lequeitio. 1980” izeneko informia (argazkixak etara detsadaz “Estado actual” atalari, eta “Red de pluviales” planuari”).

- “Red general de saneamiento”. Expediente de urbanismo, 86-1-28 / 0036 /5? (argazkixak: “Estudios realizados hasta la fecha” eta “Situación actual”).

- “Informe hidrológico de las dolinas de Larrotegi”, GEV 1986 (argazkixetan osorik hartuta).

- Mapa bat lekuz kanpo. “Recursos geologicos” EVE 1986 informian amaieran sartuta dago. Zubietako kolektoria agertzen da, guk egindako trazado bardiñakin (argazkixa LK-01). Lekeittioko lurran deskribapen geologiko oso zehatza.

- “Informe de la inspeccion de galerias de saneamiento”, SAMOS 1986. Bolumen lodixa, desenkuadernau eta desordenauta. Argazkixak eta testuak, baiña antza danez plano-guía bat falta da (argazkixekin osorik hartuta).

175 kaja honek hobeto arakatzia merezi dau: gaiñetik begiratuta, bestiak beste herriko kontratistei hartutako lekukotasuna dago (bere bizitza profesionalian agertutako arrakala edo kobei buruz), azpixan “zeozer” daken eraikiñen informiak, XVIII gizaldixan gertatutako lurrikara lokalen azterketa geologikua (boveda subterraneo baten desplomia)...


Informe asko dagoz, beraz, Lekeittioko saneamendu sare zaharra eta bere konponketei buruz. Hain da eze, arazua bihurtzen da jakitzia hónek obretatik zein egin dan, eta zein geratu dan proiekto hutsian.


Halan be, Maite artxibozaiñari esker 251 signaturadun dokumentua topau dot. 5 bolumenetako txosten bat da, “Investigación del estado de la red de saneamiento de Lekeitio” izenburu orokorrakin, Labein enpresiak egindakua, 1989ko Ekaiñian. Bolumen bakotxan izenburua:

1. “Introducción”.

2. “Identificación de la red de saneamiento”. Bolumen honen parterik haundiña planuak osatzen dabe. Portu aldeko sektorian zentratzen da, bertan ei zegualako arazo nagusixa.

3. “Aforo de caudales de aguas residuales”. Uran jarixua neurtzeko sistemak instalau ziran kondukto desbardiñetan, eta háren registro eta interpretaziñuak diraz. Hamentxe agertzen da guk topografiatutako tartia; tarte horretan ipiñittako “estacion de aforo” horren arrastuak ikusi genduzen, justo Ikastolan patixo azpixan.

4. “Inspección del interior de las conducciones mediante cámaras de TV”. Zuri-baltzezko irudixekin.

5. Anexo, “Investigación del estado de las redes de saneamiento de diversos municipios de Bizkaia”. Adibide moduan lagatakua, antza.

Informe oso exhaustivua da, eta 1989ko saneamentu sarian egoerian deskribapen zehatza eta osua egitten dau, plano oso detallauekin. Txosten hau ei da gaur egunian udal bihargiñak (batez be Aparejadoriak, Aitor Goikoetxea) gida modura erabiltzen dabena, eta beraz aktualizauena. 2009ko egoeria ezagutzeko, nahikua da 1989tik hona egin dirazen interbentziñuak ezagutzia.


Oharrak:


175 kajako plano desbardiñetan kontraesanak agertzen dira Zubieta II-en trayektuari buruz, zehazki esanda kolektore birek bat egitten daben guniari buruz. 251 kajakuak, ostera (fidagarrixena dirudi) gure topografixiakin koinziditzen dau.


Zubietako koben informaziñuakin eta Udal Artxiboko informien erreferentzixiakin informe bat egin dot, Josu Etxebarrieta eta Juan Angel Larrañaga arkitektuendako. Kopixa bat Carlos Zubietako jauregikuari emongo detsat.

2009/05/16

Zubieta I eta II topografiatzen



Argazkiak.org Zubieta I © cc-by-sa: ades

09-V-16: Idoia, Gotzon, Oier.

Zubietako kobak topografiatzen (Lekeitio onduan, baiña berez Ispasterko lurretan). Zubieta I-tik sartu gara, GPS datuak hartuta. Koba naturalan poligonala hartu dogu, eta estolderixako enpalmera helduta errekan gora juan gara, ni lehengunian allegautako lekuraiñok (dintel tipoko zapaixa). Gero errekan behera, Zubieta II-tik urten dogu. Datuak ordenagaillura pasauta (norte geografikua kalkulauta) nik uste nebana baiño motzago allegau gara. Argazki batzu etara doguz be, prisaka eta ikuspegi artistikorako astirik barik. Gaur ur gitxiago zeguan.


Argazkiak.org Zubieta II © cc-by-sa: ades

Esandakuak esan, Zubieta I oso politta begittantzen jata. Dibertigarrixa da bebai: bigurriuniak, gatera estu baiña pasatzeko morokuak, laminadoriak... Zubieta II, barriz, oso eraldatuta dago eta bai, ur zikiñak dirala eta ez dau gogua emoten bertan asko luzatzeko. Batengaittik eta bestiangaittik, ez doguz datuak sobran hartu (erreferentzia gehixago, bide sekundarixuak, marrazkixak, zabalerak, alturak...) eta beraz marrazkixa “ojimetroz” egin biharko dot, orientatzeko. Baiña tira: poligonalan muzturrak behintzat hor dagoz, eta horixe zan gaurko objetibua. Egixa esanda, ez neban uste Gotzon eta Idoia azken punturaiñok allegauko ziranik, eta mentalizauta nenguan zati bat baiño ez genduala egingo. Baiña ez: estoizismoz nik pentsautako plan osua bete dabe, eta eskerrak emon bihar detset horregaittik.

Hori bai, aramurik haundixena urteeran ikusi dogu.


Argazkiak.org Aramu haundi bet © cc-by-sa: ades

¡Zer egin leikian katu batek, gero, hankak ez bustitziarren!

2009/05/12

Lekitto azpittik ezagutzeko prestaketan

http://cata.riffzone.net/tour/montsouris/plantes.jpg


09-V-12: Oier.

L. arkitektuakin eta G. aparejadoriakin egon naiz Udaletxian. Erakutsi detset datorren zapatuan topografiauko dogun zonian krokisa, eta Isuntza I-ko planua, gitxi gora behera urtengo dabena erakusteko. Euren partetik komentautakuak:

  • Obran, ur baltzak eta grisak bereizteko asmua dake (azken urtietako obra guztietan hala egitten dihardue). Depuradorak ur asko datorrenian jarixo guztia absorbitzeko gai ez danez, ur baltzak bakarrik bialtzeko posibilidadia aztertzen dabiz, grisak probisionalki errekara desbideratuta. Horretarako, oso ondo etorriko litxakixe Mandaskatik errekara konduktorik balego. Hortik euren interesa gure azterketan.
  • Mandaskan egin ziran obretan (han dago depuradorarako bombia), kondukto natural baten arrastuak agertu ziran.

Kontuan hartuta Larrotegi, Garabilla, Harbiatx eta zona guzti horretan dozena bat koba dokumentatuta dagozela, euretako batzu ur korrientedunak, ez litzake bape arrarua izango kondukto hori euren drenaje naturala izatia. Kontua da: ¿Mandaskatik errekaraiñoko tarte hori, nundik egitten dau urak? ¿Zubietako kobiakin enpalmatzen dau, eta ez gara konturatu? ¿Beste urteera independientia ete daka?

Arkitektu eta aparejadoriak be begi onez ikusi dabe gure proposamena, eta gauzak errezte aldera obrako zuzendarixa (G.) eta enkargaua (M.) guri aurkezteko geratu dira, behiñ kalia apurtzen hasittakuan (hamendik 15 bat egunera). Era berian, zeozer topatzen badabe gu konturatu barik, abixauko deskuela esan dabe.

2009/05/10

Apraizko sifoietan GAES-ekuekin



09-V-9: Jesus, Antoine, Richard, Idoia, Gotzon eta Oier.

Busturiako Apraizko koban, GAES-ekuei laguntzen. Ezagutzen diran lehelengo 150 metruak egin doguz danok, materixalakin; hango Antoine eta Richard urpera sartu dira eta sifoian bestekaldia topografiau, bigarrengo sifoiraiñok. Gu lehelengo tramuan topua egin, eta gero datuak bilduta konturatu gara goiko kortako zulo puzkarittik oso oso hurre gagozela. Bixar barriro juango ei dira GAES-ekuak, biharrekin jarraitzera.

2009/05/08

Objetivo: Zubieta


09-V-7: Oier.


Josu Etxebarrieta Lekeitioko Udal Arkitektuakin egon naiz. Gure proposamena onartzen dabe. Guk sare zaharra fotografikoki eta topografikoki jasotzera konprometidu gara. Horretarako, Josuk esan desku obra honen kudeaketia eruango daben enpresiakin harremanetan jartzeko (Juan Angel Larrañaga arkitektua). Ez ei da existitzen saneamentu sarian planorik, ezta saria barrutik ezagutzen daben udal bihargiñik. Bestalde, nahiz eta nik esan detsaten hau dohan egingo gendukela, arkitektuak diño aukeria egongo litzakela lan honengaittik zeozer kobratzeko; ikusiko dogu, momentuz ahal danik eta ariñen zera egin bihar dogu: ezagutzen dogun tramuan poligonala egin, eta mapa gaiñian proyektau, ia susmatzen doguna hala dan (“ubillia” Dendari/Pascual Abaroa kalien konfluentzia azpixan dagola).


Bixamonian, Juan Angel Larrañaga arkitektuakin berba egin eta gero, ez dau eragozpenik jarri be. Kontrara: gure lana eurendako baliogarrixa izan leikela uste dau. Beraz datorren martitzenian bilduko gara aurrez aurre, elkarlana konkretatzeko asmoz (eta komeniko litzake eruatia: ezagutzen dogun tramuan poligonala eta planuan proyekziñua)

2009/05/03

Gesaltzan espeleolaguntza kurtsuan



09-V-1 eta 2: erreskate kurtsillua Oñatiko Gesaltzako koban. Idoia, Urtza, Ibon, Izaskun eta Oier egon gara ikasle modura. Jabier victima modura. Eta Gotzon, Maite, Mikel, Ane eta Niko bisittan.



Lehelengo egunian, ataixan egon gara maniobrak ikasten. Ikasle lartxo (15 bat lagun) eta estutxo ibilli gara danok danetik ikasi ahal izateko: triangulaziñuak, kontrapesuak, kamillia eskurik esku erabiltzia, tirolinak montau eta kamillia instalakuntza batetik bestera pasatzen ikastia.



Bixamonian, aurreko egunian ikasittakua martxan jartzia: 60 bat metro barrura, hiru potzu paralelo instalau (Despiste, Politta eta Bihotza) eta bertan jardun. Nere taldiak suerte txarra euki: harri eskasa, espitak hautsi, materixal faltan... 4 bat ordu pasau doguz alperrik, eta ikusten genduan eguna pasauko zala ezerbe praktikau barik –ergo, simulakruan parte hartu ezinda-. Eskerrak azkenian ondoko potzukuak biharra amaittu, eta bertan egin ahal izan doguzela maniobrak. Oin bai, pioi biharrak egitteko aiña konfiantza behintzat ba dakat.

2009/05/02

URGITXIKO BISITA

Urgitxiko koba (Gizaburuaga): Gotzon, Roberto Oar, Santi. Bueltatxo polita. Ohikoa dan legez, errekan zehar bustialdi ederra hartuta ibili gara, baina geraune luzerik ez bada egiten ez da hotzik igarotzen.
Itxura batean, saguzarrak sartzen be hasi dira koba honetara, sarrerako katazuloa zabaldu zanetik. Ez dogu saguzarrik ikusi baina bai haien gorotzak hasierako galerian.
Aragonitozko formazio ikusgarriak dagozan azken gelaraino heldu ondoren argazki batzuk atara doguz. Sinistu egin behar da zelan topatu eben Gotzon eta Petrusek azken galeria hau, ia ezer susmatzen ez zan tokian lurra kentzen aritu ondoren. Gogoa behar da gero! Halan da guztiz be aleginak guztiz merezi eban ondoren halako aretoa aurkitzeko. Itzela!