2009/05/10

Apraizko sifoietan GAES-ekuekin



09-V-9: Jesus, Antoine, Richard, Idoia, Gotzon eta Oier.

Busturiako Apraizko koban, GAES-ekuei laguntzen. Ezagutzen diran lehelengo 150 metruak egin doguz danok, materixalakin; hango Antoine eta Richard urpera sartu dira eta sifoian bestekaldia topografiau, bigarrengo sifoiraiñok. Gu lehelengo tramuan topua egin, eta gero datuak bilduta konturatu gara goiko kortako zulo puzkarittik oso oso hurre gagozela. Bixar barriro juango ei dira GAES-ekuak, biharrekin jarraitzera.

1 comentario:

Apraiz-Erdikoa dijo...

Kaixo lagunok:

Apraizeko kobatik oso gertu dagoen Apraiz-Erdikoa baserrian bizi naiz. Apraizeko koba gure baserriaren jabegoan dagoenez, umetatik sarritan sartu izan gara bertara. Hala ere, sifoirainoko ibilbidea baino ez dugu ezagutzen eta kobari buruz gehiago jakitea gustatuko litzaiguke. Posible duzue sifoiaren ondoren dagoenari buruzko deskripzio bat edo argazki batzuk edo bestelako informaziorik bidaltzea. Nire helbide elektronikoa i.serna@euskalnet.net da. Mila esker.

Bestela, anekdota moduan, horra aspaldi nire amonak kontatzen zituen lamien ipuinei buruzko erreferentzia bat. Jakingo duzunez, Apres (Apraiz) edo Aprese (Apraize) bailaran hiru baserri daude. Apraiz Barrenengoa, Apraiz Erdikoa (ni bizi naizena) eta Apraiz Goikoa edo Goikoetxe (bertako kortetan koba berri bat agertu da). Aprese bailaratxoa izen bereko errekatxo batek zeharkatzen du. Erreka honek, Apraiz Erdikoatik oso hurbil dagoen Morozillo, Moruzillo edo Morozulo koban du iturburua. Nik beti entzun izan diot nire amumari iturburu horretan ikusitako laminen ipuinen berri. Egia esan umetako kontuak dira eta oso ahaztuta ditut, baina hari horretatik tiraka Joxemiel Barandiaranen Eusko-Folklore liburura jo nuen aspaldi (Jose Miguel de Barandiaran – Obras Completas: Eusko-Folklore). Bertan, 430 eta 431 orrialdeetan Busturiko Altamira auzoan dagoen Morozillo kobazuloko laminen ipuin bat agertzen da. Ipuin honetan ez du Apraizeri buruzko aipamenik egiten, baina aurrerago, 477 orrialdean honako bitxi hau aurkitu dut:



“En Altamira de Busturia existe una cueva llamada Morozillo. Se cree que en ella vivieron las lamias. Una leyenda relativa a dicha cueva y a sus lamias me fue transmitida por el P. Luis Villasante. Hela aquí:



MOROZILLO´KO KUEBIE (1)



Apres izena xakon baserriko gizonak be
bein amuegaz lamina bat atrapau ei eban, eta

kañaberie itxitte estutasunaz piztixori errekatik

urtetan ikusibanien, eskapeu egin eban, eta

piztixak au berbie esan eutsan:

Apres Apresetakue

exatzu faltako kapatxue.

Eta etze orretako gizonak oiñarte beti

segidu dabe euren kapatxuegaz (2).



(LA CUEVA DE MOROCILLO

Dícese que el hombre del caserío llamado

Apres una vez cogió con un anzuelo una lamia, y

en cuanto vio salir del río tal monstruo, dejando

la caña del susto, se echó a correr, y el

monstruo le dijo esta palabra:

Apres, el de Apres,

no te faltará la capita.

Y los hombres de esta casa hasta ahora

siempre han seguido usando su capita (2).)



(1) En este relato la x equivale a la j francesa y la j tiene el mismo valor que en castellano. La t duplicada (tt) indica el sonido palatal de esta letra.

(2) El llevar capa era signo de distinción, propia de personas un tanto acomodadas.



(Contado en 1955 por doña Saturnina Gorriño, natural de Busturia [...]”



Esteka honetan ere aurki dezakezu:

http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/munibe/1961291296.pdf

Iñigo


Barne bilatzailea