Mostrando entradas con la etiqueta athletic txapeldun. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta athletic txapeldun. Mostrar todas las entradas

2017/02/04

Basatza Txapeldun - Lezabizkarra (Olabarriko Lezia)

Part: Oskar, Gotzon, Josu, Idoia, Unai, Martin

Oraingoan ere Olabarrira sartu gara berriro. Aire eder horrek gidatzen gaitu, batzuetan entzun egin genezake, beste batzuetan guk mugitzen dugun lurra altxatu egiten digu eta begietan sartzen zaigu.

Baina gaur frakturen eguna izan da egia esan. Dena da fraktura Olabarrin. Oskar, Gotzon, Josu eta Idoia fondoko desobstrukziora joan diren bitartean, Unai eta Martin, Athletic Txapeldun gelako eskalada amaitzen geratu gara.

Basatza Txapeldun. Lupetza Txapeldun, Basie Txapeldun...

Repisa batera heldu eta gero 10 bat metro eskaseko eskalada batetan, meandro bat hasten da aldapan gora. Meandro estu bat noski, zer uste zenuten ba? Unaiek eskalatzen anklaje guztiak txokolatada bat egiteko bezala utzi ditudan bitartean, Martin sartu da meandroan gora, eta gorri sartu da, baina marroi itzuli da. Bueltatu egin behar da topografiatzera. 3 disparo edo...

"Eske ez da potzu bat, fraktura bat da, meandro bat zabaldu dabena" esaten genuen, kakaz beteta geunden bitartean, delirio geologikoak gure buruetan.

Eskaladatik bajatzen geunden unean, Oskar eta Gotzon agertu dira gelara. Galdetu diegunean aber zer berri zegoen desobstrukziotik:

"Mas de lo mismo"

Eta kanpora aldegin dute.

Josuk, gero agertu denean, azalpen batzuk gehiago eman ditu:

"Jarraitu egin behar da desobstruitzen, airea lurra altxatzeko modukoa, hurrengo frakturarantza goaz"...

Erreka gelaren fraktura, Menhirren gelaren fraktura, Athletic Txapeldun gelaren fraktura,...

Dena da fraktura Olabarrin.

Buruan bai daukagula guk fraktura ederra...

Baina bueno, dena be ez da txarra izango. Kanporantza gindoazela, denok basaz beterik, kanpoan Kristoren EURI ZAPARRADA zegoen. Ama Naturak, bazekienez kakaz beteta irtengo ginela, garbitu egin behar dugula pentsatu du...

Natura Jakintsua da, sabia naturaleza...

2017/01/30

Brindis Al Aire (Lezabizkarra - Olabarriko Lezia)

Part: Unai, Gotzon, Josu, Idoia

Gauza gutxi dira ez ditugunak esan Lezabizkarrari buruz. Burua erotzeko besteko indarra duen aire batek zoraturik, desobstruitzen eta desobstruitzen jarraitzen dugu mailuak gastatu arte. Ziur gaude, aire horrekin (haize ahal zen deitu oraingo zapatuan), atzean zerbait egon behar duela.

Horrela ba, Gotzon eta Josu fondora joan dira desobstrukzioarekin jarraitzera. Egun osoa eman dute jo ta ke desobstruitzen, gorputzak "bale!" esan duen arte. Gero Athletic Txapeldun gelara bueltatu dira, jateko, deskantzu eta beste lagunen konpainia bila.

Beste biak, Unai eta Idoia, Athletic Txapeldun gelako eskaladan zentraturik zeuden. Unai denbora askoan eskalatu gabe zegoen, eta tokatu zaion harri hain txarrean ia sekula ere ez. Han, Athletic Txapeldun gelaren goikaldean, eskalada harek asko prometitzen zuen.

Baina Athletic Txapeldun-eko eskalada Basatza Txapeldun-ekoa bihurtu da. Anklaje bakoitzeko, 7cm basatza kendu beharra zegoen, harri ona harrapatu eta gero taladro zuloa egiteko. Momentu baten, Himalayako mendietan gora, elur sakonetan bidea zabaltzen joaten diren alpinistak bezala, eskaladan gora; ekipatzeko mailua piolet bezala ibilita, bidea zabaltzen joan da Unai basatzan gora. 2 anklaje sartzea geratzen da repisa batera heltzeko, eta ikusteko atzean zer dagoen.

Baina ikusi dugu ez dela putzu inbasibo baten basea. 20 metro inguruko altuera hartzen duen meandro altu eta garbi baten basea da. Frakturak jarraitu egiten du perpendikularki, Menhirren gelan edo Erreka gelan egiten duen bezala. Eta handik ura dator. Galeriarik etorriko ote da?

Ez dugu ezer berririk aurkitu koban, baina gure buruak aurkitu ditugu. Nahikoa da hori guretzat, eguna irribarre eder batekin amaitzeko!