200912:
Javi, Antua, Oier.
Txakarre
(Zeberio). Javiren begiko karst txiki honekin "amaitzeko"
asmoz etorri gara, baina
eguna
esploraziotzar pendiente bat lagata amaitu dugu.
Ni
neu, lehelengotz nentorrenez, "eskutik eramanda" bezala
aritu naiz, zulorik zulo, topografian ari ziren besteen atzetik nire
koko-poteak beteaz
(zonari interes
berezikoa
iritzita, inguruko karstekin lotura fisikorik ez omen duelako).
Ulertu dudanez, bertan ezagutzen ditugun zulo guztiak pasa ditugu
gaur,
banan-banan. Asmoa topoak egitea zen, argazkiak egitea... katalogo
lana amaitzea, azken
finean, gero bilana
egin ahal izateko; eta horrekin
batera,
bistan da, Zeberioko gure informatzaileak egindakoaz
informatzeko -eta bide batez toponimia kontuak pixka bat zehazteko-.
Lehenengo,
TXA-10 zulora joan gara (...).
20 bat metroko ranpa-hobi bat, sokatxo batekin erraz jaisteko modura;
zabor asko (ganaduak, artilea...), salatxo ikusgarri bat eta lokatzez
blokeatutako hobi terminal bat. Jasotako bio laginak: 3 Lithobius, 3
armiarma txiki, 3 krustazeo arrosa, 1 Lithobius bezalakoa, baina
txikia eta zuria, 2 Pseudosinella tipokoak, 2 Oxychillus,
Meta.
Gero,
une batez beste zulo batera hurreratu gara, laginketa-gailu bat
(...) jasotzera;
baina tamalez kandaduaren giltza ahaztu dugu, eta ezin izan dugu
jaso. Halere, niri oso didaktikoa egin zait bidaitxoa, karst honen
erditik igarotzen den ezohiko errekastoaren ibilbideari (antiklinal
batean??) jarraika,
eta kareharri-geruzaren potentzia ikusita, punta batetik besteraino.
Azkonar-zuloa bera
ere
oso polita, aintzinako surjentzia. Hemen ez dut kokorik jaso.
Ostean
TXA-01 deritzon zulora
(...),
azkonar zuloaren morfologia berekoa baina handiagoa, eta ulertu
dudanez eskegitako akuifero batekin erlazioa duena. Bertan jasotako
laginak: 3 Meta, 2 armiarma txiki, 1 Lithobius, 2 Ischyropsalis, 1
Oxychillus.
Gero
TXA-02 delakoan
(...),
oso eraldatutako eta itxura arkeologiko handia duenean izan gara.
Atari handiaz gain, pare bat dibertikulo txiki baino ez ditu. Bio
laginak: 2 Meta.
Ondo-ondoan,
eta printzipioz kondukto beraren parte sakonerako sarrera zirudiena:
TXA-03
(...).
Norabide beherakari argian, eta harribola artean estuasunetan zehar
20 bat metro barneratu ostean, blokeaturik agertzen dena. Bertan
jasotakoak: 2 Lithobius, 2 armiarma txiki, 1 miriapodo, 1 Meta, 1
Oxychillus, 1 Elona, 1 Ischyropsalis.
Gero,
pare bat bailara harantzago zegoan azken zuloa ikustera joan gara:
TXA-04 (...).
Gure informazioaren arabera "15 bat metroko leize bat"
zena, gaurko sorpresa izan da. Izan ere, arrapala subhorizontal handi
bat (30 bat m) jaitsi eta gero, putzu zilindriko ikusgarri batera
ailegatu gara; horren barrenean,
3 inkognitaren atarietan geratu gara, esploratzeko
3 bide.
Jardunaldiarengatik nekatuta, orduarengatik (16:30ak aldea jada) eta
lagunei "karamelo" polit bat gordetzearren, gaurkoa bertan
amaitzea erabaki dugu
(nik kokorik ere ez dut hartu),
eta hurrengo batean esplorazio saio kitzikagarri baterako lehen
ideiak erabiltzen hasi gara: 3 bat talde, 50 bat m soka, eta
Txakarren potentzial handiena duen haitzulo honetan lan interesgarria
burutzeko prest. Azkenburua!
Egun
atsegina bestela ere. "Buruzagiak" pozik amaitu du,
planifikatutako lanaren zatirik handiena kendu dugulako; niri
kuriosoa egin zait zona, polita eta oso berezia; eta ADES barruan
egin beharreko GIS ikastaroarena ere hizpide izan dugu,
larunbat-igande bat horri eskaintzeko merezi duen gauza; atera
kontuak, Javi bere tablet-txoan topoak nolako dotore marrazten dituen
ikusita, niri neuri ere ikasteko gogoa sartu zaidala!