2012/12/01

Hatxondon, barriro



2012-XII-1: Gotzon, Idoia, Antua, Ritxar, Iñaki, Josu, Leire, Oier
Hatxondoko lezan (Lekubaso). Zeberioko lurpiak zapaldu dittudaz estraiñekotz gaur. Inguru eder eta berezixa begittandu jata, Lekue auzoko dorretxe ikusgarrixan gora doian haran leuna, baso zabal eta ganauz beteta.

Helburua Hatxondoko esploraziñua segitzia zan; aurreragokuan jaisteka geratutako p10 horretan behera egin dogu, eta atzetik agertu dirazenak gero. Errekara allegau gara berriro, eta hor zihar sakabanatu gara dana miatu nahixan; batzu errekan beherako katazuluetan sartu dira... Gotzonek eta bixok adar bat topografiau dogu, erreka aktibo txiki batian gora eginda, eta bloke kaos txiki bat gaindittuta Gotzonek bakarrik egin dau gora, galerixa baten trazado nagusiña neurtuta –bestia ondo begiratu barik geratu da, bere esanetan-.
Horrekin amaittu da eguna, lokatzez bekaiñetaraiñok beteta eta neurri kontsiderablian nekatuta. Ez dogunez jakin noiz bueltauko garan, dana desinstalauta geratu da –soka metro larregi ziran-, lokatzezko ranpia inclusive.

1 comentario:

ZeberioTheYoung dijo...

Zuzenketa bezala, esan behar dugu, p10 eta jarraian dagoen beste p10 hori jaitsi eta gero, ez garela errekara heldu, baizik eta, errekak ranpa aurretik zuen altura berera. Oraindik "kolektorea" behereago geratzen da. Gu ibili giñan lekua beste afluente batek egindakoa zela uste dut.

Ez banabil konfundituta...