2014/04/27

Argin Errekako Misterioa



Orain dela 20 urte ginela Argin Urzuloa. Sarrera haunditu ondoren exploratu genuen meandro bat sifoi txikira heldu arte. Amaitu zan eta utzi genuan ahaztuta.

Orain boltatzean ikusi dugu sarrera desagertuta dagoela berriro bloke jausietan. Hasi gara blokeak kentzen jakin gabe zein den zehaz-mehaz lekua. Halako, punto baten aurkitzen dugu leize bat. Ez du hantz askorik guk gogoratzen dugunegaz, baina ¡izan behar du!.

Potzu bat 40 metrotakoa bajatzen dugu, ¡arrituta usten gaitu! Ez dugu ikusten instalazio zaharra??? Behera heltzen garenean sifoi bat dau, baina... solairua segitzen du aurrez-aurrez.

Hau ez da guk exploratu genuena orain dela 20 urte. Orduan? Ez dakigu baina Argin Urzuloa misterioren bat dauka ezkutuan...

 

 
 




2014/04/21

Armintxeko konpostera eta Jaime Fariña (GEA)


Argazkiak.org | Jaime Fariña © cc-by-sa: ades


140412: Oier.

Goizez, Armintxe gaiñeko konpost guniari buruzko billeran parte hartzen. Gure kezkia azaldu dot (arkeo/hidro). Udal arduradunen esanetan, guk emondako abisua kontuan hartu dabe eta kalterik ete dagon bijilauko dabe (itzulpena kaleko hizkeran: kutsaduria begibistara agertu arte ez dake ezer egitteko asmorik). Beraz, hobe dogu karsta monitorizatzia, kutsadura zeinuak hasi besain laster harrapatzeko.

Arratsaldez, Jaime Fariña GEA-ko beteranua elkarrizketatzera, Bittorixara. Pare bat ordu pasau dogu barriketan, 1950 hamarkadan Mairuelegorretako exploraziño erraldoi absorbentetik, Arkamo eta beste zerretako karstetatik pasauta, azken urtietan arkeologian zentrau arte.

2014/04/13

Newton-ek ez zuen Galarregi ezagutzen



Ezaguna da grabitateak eragiten duen azelerazio 9.81 m/s2-koa dela, baina atzo, Galarregin ez zen sinisterreza.  Igual 11.3, 15.4 edo 19.11-koa zela esango nuke. Zenbat eta sakonago, orduan eta nekezago. Mugimendu bakoitzak, eztuasun bakoitzak, basic-a bera sokatik soltatzeak ere ohituta ez gauden indarrak eskatzen zituen.

Aurreko sarreran materiale faltak gelditu gintuen, eta horrela utzi genuen 10m-ko putzu bat jeisteke Galarregiren puntan. Fondoan galeria zabal bat antzematen zen. Gauza horrela, atzokoan, adorez beterik bi talde osatu genituen. Alde batetik Antua, Gotzon eta Josu puntara, eta Unai eta Idoia, pasamanosa ekipatzera, eta bidebatez, ura eta janaria eramatera kobazuloaren puntu estrategikoetara, puntako taldearen buelta errazteko.

Planeatu bezala, puntako taldea iturrira nahiko azkar heldu ginen. Jarraian, eztuasun mortal guztiak pasa, fondoko lokatzezko pendulu-putzuak burutu, eta ditxosozko 10m-ko putzuaren kabezerara heldu ginen. Antuak ekipatu eta putzuan barrena jeitsi zen. Jarraian...

-G: ¿Qué?
-A: Más de lo mismo!

"Más de lo mismo": dícese de gela zabal bat penuriatu egiten dena edozein norabidetan. Baina aize, lokatz askorekin.

Bi bide genituen aukeratzeko. Lehengo beherantz jarraitu genuen: Arrakala bertikal bat eztuasunez beterik, baina apurtu ezkero, bestaldean zabaldu egiten dena. Kobazuloaren jarraipen posiblea eta punturik sakonena, -210m-tara. Gela zabalera bueltatu ginenean, Gotzonek eskalada bat egin ondoren, goialdean gela nabarmen bat aurkitu zuen. Bere ezaugarriak direla eta, Gela Polita izendatu genuen, Galarregi osoan egongo den bakarra seguruena. Kobazuloak jarraitu ezkero, vivac-arentzako gela perfektua.

Harritzekoa zen puntan ikusi genuen Saguzahar-kaka ugariaz.

A: ¿Habrán entrado por donde hemos entrado nosotros?
J: Oye, que son murcielagos, no gilipollas. Tiene que haber otra sima si o si, que conecte con el fondo.

Deskantsatu, zerbait jan, barre batzuk egin, materialak ahal diren neurrian garbitu eta iturrira berriro, bertan Unaiek eta Idoiak utzi zizkiguten ur eta janarien bila. Bi puntu hauen artean 80m horizontal daude topoaren araber, ba... ordu bete inguru eman genituen batetik bestera heltzen.

Iturrira heldu bezain laster:

J: No creía que fuese a decir esto, pero... ya estamos fuera.

Iturria -170m-tara dago, orain dela 15 urte ADES-ek esplorazioa utzi zuen puntua hain zuzen ere.

Deskantsatu berriro eta kanporantz. Bidean, bigarren taldeak pasamanosean egindako lan bikaina ikusi, eta gora. -100m-tara igo ginenerako, ahulezia nabarmena zen, eta gero eta gorago orduan eta motelago, erdi pajarakin... Halako batean, bigarren taldea harrapatu genuen azken putzuetan!! Sinkronizazio perfektua! Primeran!

Arratsaldeko 8rak aldera irten ginen, egun argitan eta lan oso ona eginda!

Tamalez edo zorionez, beste esplorazio irteera bat egingo da punta desobstruitzera. Eta ez bada behingoz zabaltzen, desekipazio fasea hasiko da.

Behin tabernan, hausnarketa nahiko interesgarria egin genuen. Sarritan entzuten dira, "yo baje a -1000...", "yo hice la travesía tal...", bezelako komentarioak baina..., kobazulo baten zailtasuna zehazteko neurririk egokiena "metros por hora" izango litzateke seguraski. Galarregiren puntara heltzeko ez dakit zenbat metro dauden, 500m? 600m?, baina 3 ordu behar dira heltzeko. Atera ditzala bakoitzak bere ondorioak.



2014/04/07

ASTELEHEN ARRATZALDEA

Hau egin daiteke astelehen arratzalde batean.
 Denak barriak eta exploratzeko!

  


 


  

2014/04/06

Asteburu light: Eurtenerrota ta Eperzulo

5-IV-2014 Martín, Antua, Idoia, Gotzon, Josu eta Iñaki

Gaur asteburu light bat tokatzen zan, eta egia esan benetan merezi dabe azken egunean galarregiko fondorarte bajatu zirenak pasatu zuten miseriak entzunda, gogoa ta guzti ematen du bertara joateko! ;-) Gaur Omara joan gara (esan dugun bezala, Lea artibain koba pillo bat egongo dira, baina Oma bezalako bailara ederrik ez dago!), Eurtenerrotako obstrukzioak buruan, ea Boluna eta Zazpileizarako norabidean jarraitzen uzten zigun!

Aurreko irteeran, ADESek bere garaian exploratu zuena bikoiztu genuen, baina tamalez, ikusi genuen ez giñela lehenak bertatik ibiltzen (GEV, GUM eta F.R. misteriotsu bat ibili ziren), beraz beraiek gainditzeko burugogorkearietan, buruan kolpe bat eta guzti hartu zuen gutako batek. Gaur brometan esan diot Gotzoni, fijo pasatzen garela ta beste aldean pintada gehiago daudela!... eta holan izan da...

Aurreko egunean pasatzen uzten ez zigun estalagmita kendu dugu, baina ikusten zan, aurrekoak bertatik pasa zirala (seriotasunez aztertu beharko dugu hemendik aurrera noiz pasa daitekeen eta noiz ez!)... beraz, aurrean zegoen galeria ikusgarrian beraien pintadak ikusi ditugu,,, F.R. edo FRANTZEz.... eta I. ARIZMENDI misteriotsu batzuk....

Azkenean estuasun batetan geratu gara, eta bestaldean errekaren zarata entzuten zan... Aitzur-lan polita dago bertan udarako edo!


Horren ostean, Eperzulora joan gara (Oman bertan, aurreko kobatik 500 bat metrora), 20 metroko kobazulo polita, lakutxo batekin. meandroan gora joanda zegoen zirrikitu bat ikustera joan gara, bestaldean erreka entzuten zelako.

-mmm... creo que hay que desobstruir!
-Déjame ver... mmm si hay río pero esta piedra se quita a mazazos!
-que va... ya he intentado...
-quita anda!

pim pam pum! eta bertan pasatu gara, erreka osterabe ikusi dugu, baina Osolo antzekoa iruditu zaidan pausu baten geratu gara...
Antua sartu da uretan... eta orduan kaos organizatibo baat gertatu da:

Hauek buzeatzeko betaurrekoak behar zituzten eta kalera bidali naute hoiek hartzera!, ordea, nik uste nuen jada bukatu zela koba, eta kanpoan egon gara 20 minutu eguzkia hartzen! jajajaj
"-mmmm... hauek ez datoz..." eta koban barrura sartu naiz. Bertan zeuden hirurak itxoiten (Josu, Antua eta Gotzon), joan naizenean zeuden POSTURA BERDIÑEAN... bata flashagaz horman enpotratuta, bestea kamaragaz eta bestea uretan...
Menos mal talde honetan ez garela bengatiboak! edo bai?...

Azkenean, tamalez, ezin izan dugu pasa, baina egun polita pasa dugu Oman.



2014/04/05

G-40 Urtezarro - The Patakabra Men

Part: Oier, Unai

Gehienbat asteburu "light" edo "ez Galarregi" bat edukitzeko asmoz, talde nagusia Aurtenerrota eta Eperzulora (Oma)-ra joan den bitartean; Unai eta Oier Urtezarro famatua esploratzera joan gara. Sekula jeitsi gabe zegoen. Zergatik? Sarreran ez duelako airerik. Baina leza bat leza bat da, eta printzipianteon ekipatzeko gogoa handia. Hiru lau aipamenetan laburbilduko genuke "mini-espedizio" mañanero hau, gehiegi luzatu gabe:


-->Belaustegiko baserriko jabearekin egon gara. Leizebe aldeari nola deitzen dioten galdetu diogu, eta esan digu Leijabe edo Leijebe dela (Iñubija estiloko "j" soinuarekin). Leije bizkaieraz (Leia euskera batuan) "rocío" da. Euskera batuan, lekua Leiabe deitzen da. Hor poto aldean, ez omen du sekula eguzkiak jotzen eta izotza egiten omen du goizean. Hau da, Leijabe-ren erderazko tradukzioa "La Vaguada del Rocío Mañanero" da. Jo jo jo...

-->Urtezarrora heltzeko baso-pista ezin aurkituta ibili gara eta goizeko lehenengo 2 orduak basoan pasa ditugu belar artean 3 petate eta maza batekin "prospekzioa" egiten. Arrazoia: Iñubija aldeko karst-aren propiedade elektromagnetikoek Unaien GPS-a desorientatu dute.

-->Zabalik eta "Lista para Bajar" zegoen Urtezarro ez zegoen hain "lista para bajar".  Beste ordubete inguru bota dugu kaka, basa, eta harriak kentzen. Harrijasotzaile praktikak egin ditugu. Arrazoia: ez dugu erderaz ondo ulertzen eta "cueva desobstruida" hitzak euskeraz literalmente nahi du esan "50 kilo harri eta kaka falta da kentzeko".

--> 17 metroko putzua garbi bajatzeko instalatu duela pentsatu du Unaiek, baina ia behean zegoela rozatu egiten zuen sokak eta Oierrek desbiatu egin behar izan du. Arrazoia: ez da gure kulpa, leza bizirik dago eta estutu egin da ez zuelako nahi gu bajatzea.

-->4 monty-zulo egiten bateria eta erdi gastatu dugu. Arrazoia: Unaiek taladratzen duenean bateriak amotinatu egiten dira.

Leizea barrutik 17 metroko arrakala bat zen, eta meandroaren alde batera "paso de hombros" bat zuen, eta beste aldera "paso de hombres" bat. Biak ez zihoazen inora, gure ustez.

Broma guzti hauetaz aparte, serio hizketan orain; esan behar dugu 17 metro sakoneratan leza itxi egin zaigun arren, leza bat norberak ekipatzearen sentsazioa ezin hobea dela eta "zapatu light" hau ondo pasatzearen gustoarekin amaitu dugula, eta inportanteena, umore askoz!

ADESeko espeleologoak desobstrukzio teknika berriak probatzen

Oraindik ez dakigu zertarako eraman dugun maza... Mesié Mazó. Jo jo jo

Barne bilatzailea