2014/04/13

Newton-ek ez zuen Galarregi ezagutzen



Ezaguna da grabitateak eragiten duen azelerazio 9.81 m/s2-koa dela, baina atzo, Galarregin ez zen sinisterreza.  Igual 11.3, 15.4 edo 19.11-koa zela esango nuke. Zenbat eta sakonago, orduan eta nekezago. Mugimendu bakoitzak, eztuasun bakoitzak, basic-a bera sokatik soltatzeak ere ohituta ez gauden indarrak eskatzen zituen.

Aurreko sarreran materiale faltak gelditu gintuen, eta horrela utzi genuen 10m-ko putzu bat jeisteke Galarregiren puntan. Fondoan galeria zabal bat antzematen zen. Gauza horrela, atzokoan, adorez beterik bi talde osatu genituen. Alde batetik Antua, Gotzon eta Josu puntara, eta Unai eta Idoia, pasamanosa ekipatzera, eta bidebatez, ura eta janaria eramatera kobazuloaren puntu estrategikoetara, puntako taldearen buelta errazteko.

Planeatu bezala, puntako taldea iturrira nahiko azkar heldu ginen. Jarraian, eztuasun mortal guztiak pasa, fondoko lokatzezko pendulu-putzuak burutu, eta ditxosozko 10m-ko putzuaren kabezerara heldu ginen. Antuak ekipatu eta putzuan barrena jeitsi zen. Jarraian...

-G: ¿Qué?
-A: Más de lo mismo!

"Más de lo mismo": dícese de gela zabal bat penuriatu egiten dena edozein norabidetan. Baina aize, lokatz askorekin.

Bi bide genituen aukeratzeko. Lehengo beherantz jarraitu genuen: Arrakala bertikal bat eztuasunez beterik, baina apurtu ezkero, bestaldean zabaldu egiten dena. Kobazuloaren jarraipen posiblea eta punturik sakonena, -210m-tara. Gela zabalera bueltatu ginenean, Gotzonek eskalada bat egin ondoren, goialdean gela nabarmen bat aurkitu zuen. Bere ezaugarriak direla eta, Gela Polita izendatu genuen, Galarregi osoan egongo den bakarra seguruena. Kobazuloak jarraitu ezkero, vivac-arentzako gela perfektua.

Harritzekoa zen puntan ikusi genuen Saguzahar-kaka ugariaz.

A: ¿Habrán entrado por donde hemos entrado nosotros?
J: Oye, que son murcielagos, no gilipollas. Tiene que haber otra sima si o si, que conecte con el fondo.

Deskantsatu, zerbait jan, barre batzuk egin, materialak ahal diren neurrian garbitu eta iturrira berriro, bertan Unaiek eta Idoiak utzi zizkiguten ur eta janarien bila. Bi puntu hauen artean 80m horizontal daude topoaren araber, ba... ordu bete inguru eman genituen batetik bestera heltzen.

Iturrira heldu bezain laster:

J: No creía que fuese a decir esto, pero... ya estamos fuera.

Iturria -170m-tara dago, orain dela 15 urte ADES-ek esplorazioa utzi zuen puntua hain zuzen ere.

Deskantsatu berriro eta kanporantz. Bidean, bigarren taldeak pasamanosean egindako lan bikaina ikusi, eta gora. -100m-tara igo ginenerako, ahulezia nabarmena zen, eta gero eta gorago orduan eta motelago, erdi pajarakin... Halako batean, bigarren taldea harrapatu genuen azken putzuetan!! Sinkronizazio perfektua! Primeran!

Arratsaldeko 8rak aldera irten ginen, egun argitan eta lan oso ona eginda!

Tamalez edo zorionez, beste esplorazio irteera bat egingo da punta desobstruitzera. Eta ez bada behingoz zabaltzen, desekipazio fasea hasiko da.

Behin tabernan, hausnarketa nahiko interesgarria egin genuen. Sarritan entzuten dira, "yo baje a -1000...", "yo hice la travesía tal...", bezelako komentarioak baina..., kobazulo baten zailtasuna zehazteko neurririk egokiena "metros por hora" izango litzateke seguraski. Galarregiren puntara heltzeko ez dakit zenbat metro dauden, 500m? 600m?, baina 3 ordu behar dira heltzeko. Atera ditzala bakoitzak bere ondorioak.



3 comentarios:

AlozakoZulu dijo...

Kamisetak egin beharko dira.

Galarregi Desekipation Team 1 dijo...

hain jodiduta urten dozue ezen eta etiketetan "ispas" ipiñi dozula

Galarregi Desekipation Team 2 dijo...

Galarregi: dícese de cuevas de Lea-Artibai con desarrollo prolongado y morfología un tanto arcillosa y de espacio reducido


Barne bilatzailea