Mostrando entradas con la etiqueta hatxondo. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta hatxondo. Mostrar todas las entradas

2025/09/14

Pekorotz interesgarria


 20250914: Gotzon, Antua, Galder, Oier.

Hatxondo (Zeberio? dudia dakat, konfirmau Ugaoko lurretan ez ete dagon). Behiñ baiño gehixagotan ikusi dogunez, zulo baten esploraziñua, espeleologuak "nahiko!" diñuanian amaitzen da. Bestela, beti dagoz hobeto begiratu biharreko lekuak; gaurko jardunak baieztatzen dau hori. Antuanek eta Gotzonek gidatuta -ni atoian juan naiz, pozik eta goxo- potzu bat begiratzera juan gara, eta baitta premixua topau be: Iñubijako "zisternian" itxurako solairu zabala, inundaziño zeinuz eta lokatzez beteta, eta berau ebaten daben galeria freatiko bat -zaharragua, bistan da-. Esplorau ahala topografiatzen juan gara, Gotzonen esanetan 175 jaso doguz, eta beste 100 bat m geldittu dira neurtu barik. Bihar apasionante horretan murgilduta, gaur kokuenganako arreta gitxi izan dot beraz lagiñik jaso bez.

"Hoy 175 nuevos metros de topo interesante. En azul las galerías conocidas. En verde las nuevas galerías vistas el otro día. En rojo y granate lo explorado hoy (granate la galería de Oier y Galder).
En la punta de la roja con un círculo amarillo, Antua y Gotzon han visto por debajo una galería en la que se oía un río. Nos hemos imaginado, y la topo lo ha confirmado, que habíamos hecho una unión.
Exploración interesante pero,  resumiendo, UNA MIERDA.
Habremos dejado otros 100 metros de galerías sin topo y sin mirar bien. Unos espeleólogos de verdad irían por allí para seguir con la interesante exploración.
"

2025/08/25

Reluktatzen


 20250823: Galder, Antua, Gotzon, Oier.

Hatxondo (Zeberio). Txakalan armozu sendua jan eta gero, abixau gara bertara. Antua eta Gotzon Reluctantetik sartu dira, topo kontu batzuk zuzentzeko. Galder eta bixok, ostera, Hatxondoko hobi nagusittik, lagin hiporreiko batzuk hartu eta bestiekin bat egitteko. Halan egin dogu: 5-6 ganba baltz eta zuri bat eta 2 miriapodo igarilari jauzi dira, eta bahetutako sedimentuan ganba zuri baten burua. Bide batez, 20240601an "despistau" zan pote baten materixala gehittu dot (Ischyropsalis 1).

2024/11/10

Hatxondo eta Pepetxo (Zeberio-Amoroto)


 20241109: Petrus, Gotzon, Antua, Oier.

Hatxondo (Lekubaso). Hasierako helburua bere-garaian-Gotzonek-eta-nik-ikusittako-ha-salara juatia bazan be, batetik nik (belauneko meniskua apurtu barri) argi laga dot haraiñok ez nindoiala, eta bidian geratuko nintzala fauna hiporreikua harrapatu nahixan. Bestetik, sartzeko prest genguazela, Antuanek etxetik deixa jaso dau, andriak min hartu dabela eta berari laguntzera juan bihar izan da. Horrenbestez, talde hain argalakin, Gotzonek eta Petrusek erria emon dabe, eta neurekin batera etorri dira argazkixak etaratzera. Batzuk urten diraz; eta nere belauna fenomeno ibilli da. Halan be, "Camacho" bat egitteko ahalegiña alperrikua izan da: espumaderia eta sukaldeko koladoria (1 bat mmtako zulua) ez da nahikua, eta ez dot oligoketo ziztrin bat be harrapau. Hurrengorako beste inbento batekin saiatu biharko naiz.

20241110: Antua, Asier Urzaa, Oier.

Pepetxo I (Amoroto). Urtzikin lotutako bisittaldixa, Amorotoko Udalak antolatu dau eta ADES Espeleologia Elkartia azalpenak emoteko gonbidatu gaittuez. Kueban kanpuan Pepetxon historixia kontau dogu, eta barruan azalpen espeleologikuak. 60 bat pertsona apuntauta bazeguazen be, azken orduan apuntau dirazenekin batera 80 bat pertsona izan diraz kueba barrura lagundu doguzenak; oso ondo etorri jaku Asierren laguntzia, bere speleo estreiñaldixa! Amorotar askok Pepetxon artikulua irakorritta ekarri dabe, eta hunkigarrixa izan da historia hurbilleko kontu hau eurendako berpiztia; bereziki Amix basarrikuendako. Guretako be, oso pozgarrixa da jentiari euren herriko zuluak ezagutaraztia, eta umien artian etorkizuneko espeleologo eta zientzialarixen hazixa ereittia; interes haundixena erakusten daben publikua da!


 

2024/06/02

Lokatz gogoz eta... Hatxondo


 240601: Urtza, Antua, Unai, Xabi Hondarrabi, Jesus Suberviola, Gotzon, Oier.

Hatxondo. Mandoiako gela handienaren argazkia hartzea helburu nagusi, duela 10 urte bisitatu gabeko zulo honetara talde polita etorri gara. Ur eta lokatz artean bideak gogoratu ditugu, batzuetan kostata, inkognitak seinalatuz eta ranpa lokaztua aurkitu ezinda ibilli gara, harik eta konturatu arte soka 4 metro ixatuta egon dela (uholdeek??). Konturatu gara, baita ere, beste espeleologo batzuk ere ibili direla hemen (bloke arteko pasamano/soka hori ez zen gurea), beti sentsazio gazigozoa lagatzen duena: alde batetik zaputza (bakarrak ez izatearena!) bestetik poza (kide berriak aurkitzearena!).

Ranpa lokaztua igotzeko besteen peripeziak ikusita, saiatu ere ez egitea pentsatu dut (duela 12 urte igo ei nuen arren!), eta Jesusek bio kontuetan interesa duenez, kanpora lagundu nau. Izan ere, gaur berak jaso ditu koko gehienak, nik betaurrekoak definitiboki hautsi baititut! Beraz dakidan apurra irakatsiz, eta bidea bilatuz egin dugu kanpora bidea, lasaitasun ederrean; 16:00ak aldera irten dugu.

Besteak bizkor espero genituen, baina orduek aurrera egin dute eta, kezkatzen ez baina bury/buzo lokaztu horiek berriro jantzi beharrarekin pentsatu ere ez genuen nahi, haien bila itzultzeko hipotesi inprobable bezain lazgarrian. Horrela pasatu zaizkigu hiru ordu, erdi lotan erdi esna, eta halako baten agertu zaizkigu, lagunak eta berriak: bere garaian Gotzonek eta neuk ezarritako terminusean aurrera esploratzen aritu direla, zer eta... LEK-26 leizearekin konexioa eginez! Hortik luzapena. Berri pozgarriak, beraz, gure katalogorako trabesia berriarekin (libururen bat atera beharko dugu, ADES Info hors-sèrie Special Traversées edo, tonto-monto, onezkero makinatxo bat ditugu eta! 😉).

Carlosendako laginak: 1 trichoniscoides?, 4 Ischyropsalis, 2 Mesoiulus, 1 ciempiés rojo corto, 2 Meta menardi, 2 gambas pequeñas blancas, 2 gambas rojas grandes, 1 parecido a Litocampa zaldivari, 1 pseudosinella? gris grande, 1 pseudosinella blanca pequeña, 1 Lithobius, 1 araña mediana. Leg: Jesus Suberviola, Gotzon Aranzabal, Unai Alvarez, Oier Gorosabel.

2012/12/01

Hatxondon, barriro



2012-XII-1: Gotzon, Idoia, Antua, Ritxar, Iñaki, Josu, Leire, Oier
Hatxondoko lezan (Lekubaso). Zeberioko lurpiak zapaldu dittudaz estraiñekotz gaur. Inguru eder eta berezixa begittandu jata, Lekue auzoko dorretxe ikusgarrixan gora doian haran leuna, baso zabal eta ganauz beteta.

Helburua Hatxondoko esploraziñua segitzia zan; aurreragokuan jaisteka geratutako p10 horretan behera egin dogu, eta atzetik agertu dirazenak gero. Errekara allegau gara berriro, eta hor zihar sakabanatu gara dana miatu nahixan; batzu errekan beherako katazuluetan sartu dira... Gotzonek eta bixok adar bat topografiau dogu, erreka aktibo txiki batian gora eginda, eta bloke kaos txiki bat gaindittuta Gotzonek bakarrik egin dau gora, galerixa baten trazado nagusiña neurtuta –bestia ondo begiratu barik geratu da, bere esanetan-.
Horrekin amaittu da eguna, lokatzez bekaiñetaraiñok beteta eta neurri kontsiderablian nekatuta. Ez dogunez jakin noiz bueltauko garan, dana desinstalauta geratu da –soka metro larregi ziran-, lokatzezko ranpia inclusive.

2012/11/24

Hatxondo

2012/XI/24 Idoia, Leire, Mariano, Ritxar, Antua, Gotzon, Unai, Josu eta Iñaki.


Laburpena: azkenekoan barneratu ginenean ailegatu ginen fondoko eskalada egin dugu (Antuak egin du) eta gero bertatik igo gara batzuk. Igoera pixkat miserable baten ostean, bolumen handiak aurkitu ditugu, maila fosil bat, baina baita aurkitu dugu norabide onean dagoen 10 metroko putzu bat, ezin izan duguna jeitsi material faltagatik.
Horren ostean aurrekoan aurkitutako beste galeriak ere bai topografiatu ditugu, eta "omoplatuaren pausua" sahiesteko bidezidor bat aurkitu dugu. Baita ere Unai eta neu (Iñaki) ibili ginen afluentea topografiatu dute.
Kobazulo honen airea oso arraroa dela ere igarri dugu, baina potentzial handia du!

(Cast) hemos superado la escalada que nos frenó en la última exploración (Antua) y hemos alcanzado una galería fosil de bastante volumen.
También hemos encontrado un pozo de 10 metros situado en la buena dirección, pero no hemos podido superarlo por falta de material.
Durante la salida hemos topografiado atajos y laterales que ya vimos la última vez, y aparte de notar el extraño comportamiento del aire en la gruta, todos tenemos claro que se trata de una cueva con gran potencial.


Baliteke hasiera batean pentsatzea jende gehiegi ginela kobazulo honetarako, baina dena ondo atera da.

Usansoloko tabernan batu gara (Zeberio exploratzeko base zentral berria) eta beti bezala hasi dira ADES espeleologia taldearen ezaugarri diren hitz-joko erotikoak, indirektak eta helduentzako bestelako gaiak.

Bueno, kotxeetan batu gara eta Lekubasorako pistatik igotzen hasi gara, bertako jendearen gimnasio modukoa dena ia beti, denak kirola egiten: batzuk footing, BTT, toreoa batzutan... eta noski, ADESekook espeleologia egiten!

Kobazulora hurbiltzen hasten zaren arte ez du emoten karst batean zaudenik, baina sarrera kokatzen den afloramentua eta bertan dagoen arrakala benetan ederrak dira. Sokatxo bat jartzen dugu lehenengo metroak destrepatzeko eta koban barneratzen gara.

Bi talde antolatu ditugu.
-batzuk fondora eskalatzera (Antua, Josu, Unai eta ni (Iñaki)) eta ere bai etorri dira Leire eta Ritxar, arinago irten direnak).
-besteak astiroago argazkiak ateratzen (Idoia, Mariano eta Gotzon).

Sarreratik, kobazuloa arin hasten da desnibel negatiboa irabazten eta galtzeko erreza den "caos de bloques" batean bihurtzen da.
Horren ostean errekaren mailara ateratzen zara eta denbora guztian ikusten dituzu bidezidorrak, afluenteak, baita burdin mineral harri kuriosoak, galeriaren punto batzuk (baita ura ere) gorritzen dutenak.

Horren ostean, eskumako laminador batean barneratzen zara eta orduan hasten da lokatza.
Pausu dibertigarri bat ere dago: "omoplatuaren pausua" ematen duena justu justu pertsona bat pasatzeko egina dagoela. Hala ere, grazia pixkat galdu du Marianok bidea zabaldu baitu eta hori sahiesteko bidezidor bat aurkitu baitugu.



Meandro eder bat igaro ostean, eskaladara ailegatzen zara, pixkat leku miserablea lezandipe edo lamiñetako pausua pixkat ekartzen duena gogora.
Antuak eskalatzen zuen bitartean (material gabe, ez zelako sartzen estuasunagatik) benetan hotza pasatu dut aireagatik!
Menos mal, hirugarrena izan naizena bertatik igotzen pixkat berotzeko. Igoera nahiko miserablea zen (estua, bertikala, basatza eta puñoa ez zen behar bezala blokeatzen sokan), baina deskantzatzeko leku bat zuen gutxienez, eta pixkanaka-pixkanaka lau igo gara (Antua, Josu, Gotzon eta neu).
Goian, bolumen handiak, lokatza eta bide asko, baina ematen zuen norabide onean bakarrik putzu bat aurkitzen dela (10 metro, ezin izan ditugu jeitsi). Topoan ikusi dugu erdiko mailara ailegatzen dela.
Espero dugu, bertatik errekara ailegatzea osterabe, ea zortea daukagun!
Altura handia ere irabazi dugula aipatu nahiko nuke, eskalada hasieratik 35bat metro, ez dela gutxi!

Pixkanaka pixkanaka hasi dugu buelta, Berunezko petateekin eta topografiatzen aurreko irteerako bideak. Horrela aurkitu dugu bidezidor bat.
Bueltan ere igarri dugu haizeak duen norabide arraroa, ematen du errekaren mailan norabidea aldatzen dela... leza bat egongo ote da goitik edo zer?


Bukatzeko, Idoiaren burugogorkeriari esker, caos de bloques-ean, pausu aereo bat sahiesteko pausu errezago bat aurkitu dugula aipatu nahiko nuke. Pausu hau errez-errez egiten da oposizioan.