2012/01/29

Aventuras y desventuras de Martín en Lezandipe




Nueva expedición a Lezandipe. Esta vez ha habido gruñidos y quejas y barro. Se han escuchado gritos; algunos no obtenían respuesta y había que esperar, otros eran simples insultos a las piedras, aunque a unos pocos - según Antua- les respondía la mismísima Lezandipe en forma de eco. Ha habido pedos y eructos, resbalones y, por supuesto, humaredas de tabaco de la marca Richard’s. Ha habido espeleo-turismo, espeleo-entrenamiento y espeleo-misiones que no han sido acabadas. Sin embargo, y esto hay que agradecérselo a dos veteranos, tenemos una buena razón para volver.

Éramos nueve en el parking, pero a partir de la gran sala, cada uno ha seguido el objetivo de su propio grupo. El primer escuadrón, formado por Richard, Unai y Bikain, se ha dirigido al lejano pozo de 40 para desequipar las instalaciones. A paso ligero, los tres han alcanzado la sala de Mariano (cuyos animales aún vigilan la estrechez). Pasado este paso -que tanto queremos todos-, han comenzado a escuchar un estruendo. Aquel hilillo de agua de otras veces era ahora un río, y por la pared dónde debían desequipar bajaba un torrente de agua que los ha desmoralizado. Así que han decidido dar marcha atrás y dejarlo para otra. El segundo grupo, formado por Iñaki y Martín y tutelado por Idoia, ha seguido las huellas del primero. Como caracoles de subsuelo, han reptado tranquilos, aprendiendo para ser murciélagos. Llegados a la estrechez, no ha habido grandes incidentes, salvo quizá, el atascamiento de una Katiuska.

El tercer grupo, formado por Gotzon y Antua, ha marcado la diferencia. Allí donde antes sólo había una incógnita, han sumado una hipótesis. Subiendo la colada, tras la cuerda de bajada más larga, han encontrado una nueva opción. Desgraciadamente, la euforia les ha llevado a gritar demasiado y ha habido un “pequeño derrumbamiento”. Ahora un par de piedras obstruyen la que supone una posible nueva ruta. Gotzon se mostraba escéptico, tal vez con miedo a tener que darle la razón a Simone, o quizá porque no llevaba gafas. Pero la sonrisa de Antua era clara: hay camino. Un suculento túnel negro.

Y mientras los distintos transeúntes se encontraban unos con otros, surgían, de vez en cuando, flashazos. Era el noveno espeleólogo. Oier, que ha sacado fotos de todos y de todo por solitario.

El viento sigue, soplando y soplando, helándonos los huevos y haciendo que nuestro sudor se congele, ese viento, canto de sirena para cualquier espeleólogo.


Lau talde Lezandipian

2012-I-28: Unai, Ritxar, Bikain, Idoia, Iñaki, Martin, Gotzon, Antua, Oier.


Lezandipetik zihar, lau taldetan banatuta jardun dogu: Unai, Ritxar eta Bikain puntarutz juan dira, desinstalatzera; Idoia, Iñaki eta Martin harutz juan dira be, progresiñua pizkat praktikatzeko asmoz; Gotzon eta Antua Lumakeletako tximinixan gora egin dabe desobstruitzeko, eta laugarren talde unipersonalian neu ibilli naiz beste guztiei erretratuak egitten.

Lehelengo talde bixen barri ez dakat; baiña kanporutz nentorrela (16.00ak inguruan allegau bihar izaten naiz etxera) Gotzon eta Antua sentidu dittudaz kanporutz; lokatzez ixa estalitta zetozen, itxuria Lumakeletako aporte horren kaudala nabarmen hazitta zeguan eta biharra basa-dutxapian egin bihar izan dabe... gaiñera espatula biharrakin 400 bat kg-tako blokia mobidu jake, pausua eziñezko bihurtuta eta... bestekaldian petate bat ezin errekuperauta, barautzekin etabar... baiña harri moltzuan ostian, itxura oneko zulua ikusten ei da, haiziakin gaiñera. Bueltau biharko da, nahiz eta ez dan bihar erreza izango. Euren esanetan, “fede askoko jentia” biharko da hortik gora segitzeko.

2012/01/22

Lezandiperen Arrakala

Part: Idoia, Bikain, Unai, Josu, Santi, Gotzon, Oskar, Antua

Amaitu da arrakalako bidea zoritxarrez. Ezkerraldetik irtetzen zuen zulo txikian desobstrukzioa egin eta gero, beste 40m inguru pasa daiteke ere, baina bidea estutu eta amaitu egiten da. Orain, Lezandiperen esperantza guztiak Txupinazo gelaren inguruan zentratzen dira, eta han inguruan nabaritzen den aire freskoan!

Cast: Desgraciadamente se ha acabado el camino de la grieta. Después de hacer la desobstrucción en el agujerito que sale a la izquierda, se puede seguir en otros 40m, pero el camino se estrecha y acaba. Ahora, todas las esperanzas de Lezandipe se centran en los alrededores de la sala Txupinazo, y en el aire fresco que se nota por allí!

Goizeko Hamaikak aldean sartu gara Lezandipen, sarrerarako bidea euritan egin eta gero. Irteera gauez egin dugu, beranduenak 10:30 aldean irten gara.

Bi talde joan gara, lehen taldea "onen" taldea izan da. Gotzon, Oskar eta Antua aurretik joan dira, desobstrukzioa egiteko astia izan dezaten. Atzetik "besteen" taldea, Idoia, Unai, Josu, Santi eta Bikain joan gara. Patxadaz hartu dugu, gainera Josuren lehenengo koba "sokalaria" zen.

Arrakalaren azkenera heldu garenerako, blokeak kenduta zeuden. Lekua ikusgarria da, arrakala ez baita estutzen geologikoki, kolmatatu baino blokez, lurrez eta koladaz. Sabaia urruti dago, eta merendola eder bat egiteko beste leku sobran dago zabalez. Errekatxo eta guzti. Heldu garenerako Gotzon kanpoan zegoen lana amaituta. Zerbait jan, esploratzen zeudenen zain egon, eta buelta egin dugu. Pena bat da, ikusten bait da arrakalak segi egiten duela mendian barrena, bakarrik ezin dugula pasua aurkitu.

Batzuek harri batzuk ere hartu ditugu. Maskor baten fosil bat eta pirita kristal dodekaedro geodatxo bat, apurtu berri ditugun harrietatik hartuta.

Irteeran, jada gaua, leizearen irteera bakarrik hanka azpian daude hosto eta adarrengatik igarri daiteke. Goia beltza bait dago, eta badirudi oraindik kobazuloaren barruan gaudela...

-----------------------------------------------------------------------------

"Acto de fe"

Esta frase se pudo escuchar ayer repetidamente en la punta de Lezandipe.

Mientras unos bloques iban cayendo a golpe de taladro y martillo, otros quedaban en un equilibrio demasiado inestable. La estrategia para seguir avanzando era sencilla. Esquivando las continuas avalanchas, sencillamente se procedía a provocar un derrumbe mayor lanzando desde la distancia una piedra contra los bloques, obteniendo un rendimiento notable: por cada piedra que impactaba, caían unos cuantos bloques más. A continuación se estudiaba el escenario: "ese (bloque) está suelto, pero parece que no se mueve..."; "a aquellos (bloques) parece que les sujetan las paredes..." Así que de nuevo y al grito de "esto es un acto de fe" y, taladro y martillo en mano, y metiendo el cuerpo entre los huecos dejados por los bloques, vuelta a empezar.

Con la adrenalina a borbotones y la fe haciendo milagros, finalmente el objetivo quedó al alcance. El tubo abierto por entre/bajo los bloques permitió el paso pero, eso sí, sin respirar.

Y todo esto, para qué? Pues bueno, podríamos decir que para tratar de alcanzar las "Fuentes de Lezandipe" (ahí queda eso). La cuestión es que ahora el Homo sapiens sapiens conoce 40 metros más de su planeta Tierra gracias al "acto de fe" de unos espeleólogos. Aunque, y por qué no decirlo, realmente lo de ayer fue fruto de cuestiones de la condición humana que muy poco tienen que ver con la fe.

Y sin embargo, y a pesar de los pesares, seguro, lo volveremos hacer.

2012/01/21

Zuzenketia: "Beresi"

2012-I-21: gaur Santikin berba egindakuan arabera, zuzenketa toponimiko bat. “Beezixe” moduan apuntau genduan izen hori “beresixe” moduan jasotzia pentsau dogu, hiztegixetan (Azkue, Elhuyar)“beresi” berbia klaru agertzen dalako jara tipoko basua izendatzeko, Bizkaian. Beraz, Garaien zulo hori “Beresiko lezia” geratzen da.

2012/01/17

Galarregi gehiago



Leize gehiago daukagu exploratu gabe Galarreinen. Prospektatzera joan gara eta beste hiru aurkitu duguz. ADESeko "Prospektatzaileek" euren lana egiten dagoz. Orain, "Exploratzaileek" berriz hasi behar dira euren lana egiten.











2012/01/14

Kortan barrena berriro

Part: Idoia, Iñaki, Martin, Javi, Silvi, Unai, Gotzon.

Goikoetxeko kortako behiek hitzegingo balute! Han ikusi gaituzte gaur ere garbi sartzen eta marroi irtetzen. Idoia, Javi eta Silvi muestrak hartzen egon dira Gela Gorrian. Apraiz, San Martin, etab.-era ere Joan dira Javi eta Silvi datu zientifikoak hartzera. Unaiek, Gotzonek eta Martinek eskaladatxo bat egin dugu inkognita bat kentzeko, eta espeleoeskaladako kurtso azeleratu bat hartu dugu. Atzean ez zegoen galeriarik. Gelatxo bat besterik ez, hiru lau kolumna polit eta estalag/tita/mita-txoekin; eta airerik ez.

Cast: Si hablaran las vacas de la cuadra de Goikoetxe! Hoy tambien allí nos han visto entrar limpios y salir marrones. Idoia, Javi y Silvi han cogido muestras en la Sala Roja. También han ido Javi y Silvi a Apraiz, San Martin etc a coger datos científicos. Unai, Gotzon y Martin hemos hecho una escaladita para quitar una incógnita, y hemos cogido un cursillo acelerado de espeleoescalada. Atrás no había galería. Una pequeña sala, tres o cuatro columnas bonitas y con estalag/titas/mitas; y sin aire.


Espeleologiako materialarekin arazo "teknikotxo" bat izan dugu hasieran sartu aurretik, baina laister konpondu da Santa Luzia-ra berriro egin behar izan den bidai extra batekin. Bestela, Goikoetxe, gours-ak urez lepo; espabilatzeko gerrirarteko bainutxoekin.

Liroi koitxadua jada erdi eskeleto deskonposatu bat da. ADES-eko espeleologorik handienari agur eta ohore. Kamara bat jarri behar genion buruan bere sasoian, baina orain sekula gehiago ez dugu jakingo nondik kristo sartu zen barrura!

Eskalada, koladatxo bat igotzea zen, eta behean mina egiteko erorketatxo bat bazegoen gutxienez. Nik Unaiek egin dut, Martinek aseguratuta, eta 3 monty sartu ditut. Bat beharko zen agian, baina ze ostixa, ez gara hain onak!

Gero turismo pixkat egin dugu eta Bikain-en Gela-tik sokan behera joanda dagoen errekan ibili gara Martin eta Unai. Gotzon-ek Sala Gorrira doala esan digu, eta ordu bete pasatakoan itzultzeko, baina Iñaki eta Idoia Bikain Gela ingurura heldu arte, han egon da iluntasunean kaskoa itzalirik hotzetan...

Katxondeoa eta berbeta, abarra izan da irtetzerakoan gu hirurontzako behintzat. Gauza penagarri bezala, Goikoetxeko espeleotema batzuentzako egun txarra izan da gaurkoa. Kobara berriro sartzeko gogoa ere kendu egin digu batzuri, kobaren onagatik.

Gotzon eta Javik, Goikoetxe baserriaren inguruan plubiometro bat jarri dute. Plubiometro horrek hartuko dituen datuen helburu zehatza nire geo-jakituria apurretik oso urruti geratzen da.

Santa Luzian, pintxo eta kafe artean, Lea Artibai-ko koben katalogoa egiteko nola organizatu gaitezkeenari buruzko hizketalditxo bat izan dugu. Esate baterako karst zonaka izango dela eta agian bakoitzak karst bat eraman beharko lukeela...

Gaurkoan ez dago argazkirik, sentitzen dugu. Imajinatu egin beharko duzue!

2012/01/11

HAAAY !! Galarregi (Hgaz)

Egun hotza, baina ongi etorria ! Galarrei mendira joan gara eta 6 leize berriak aurkitzen duguz. Batzuk txikiek, beste batzuk haundiagoak, baina den-denak exploratzeko.



Bideo, Galarregi leiza da. Ondo begiratu, eta ahal da ikusi nola igotzen duen leizetik irtetzen bapora ¡¡ -400 m dago itxaroten !!



video

2012/01/07

3 basotan: Beezixe, Etxaburu eta Goikolaue

Eguneraketia: hamen dago Goikolau 1980-81 indusketa kanpainen txostena, topo eta guzti. Katazulo lateral hori ez da agertzen.




2012-I-7: Connie, Simone, Gotzon, Petrus, Unai, Antua, Oier.


Elizburuko haranian, como pedro por su casa; gaur bertako biztanliak gure barri izan dabe, eta zertan gabizen azaldu detsegu. Gurekin egon dirazen guztiak behintzat, kolaboradore eta pozik agertu dira.



Lehelengo Beeziko Lezara juan gara (beste izenez Garaien Lezia; gero jakin dogu baso horri Beezixe esaten detsela, lur sail horren jabian ahotik, Elizburu Nagusiko Jose Luis). Unaiek egindako aurretiko garbiketiak ageri-agerixan laga dau han zeguana; halan be, Gotzonek behera botatako bloke bat desenpotratziak nahikua biharra emon desku (espatula-bihar eta guzti), eta ha kentzia lortu dogunian berak eta Antuanek egindako ikusketiak esperantzia uxatu dau: hondakin larregi (alper-harrixak; PVC tutuak...), handik behera estuegi, eta hori gitxi balitz haize korrienterik ez. Unaien zoritxarrerako, hurrengo generaziñorako geratu da, eta hondakiñak (alambria, botillak eta bidoi bat) atzera ipiñi doguz doguz lehengo lekuan. Beheko osin-moduko inguruak be begiratu dittuez (ur residualen hobixa) eta bloke artian hobeto begiratu biharko ei da. Planuan gaiñian, antza, Lamiñen Sistemako “kaixolen” ondoko afluentian gaiñian gabiz.



Gero, Elizburu Nagusiko Jose Luisek emondako pista bat jarraittu dogu: Etxaburu izeneko basuan, leza haundixa eta koba txikixa bata bestian onduan dagozela esan desku. Ez genkan honen erreferentzixarik, eta GEV-ekuen kataloguan be ez zan halakorik agertzen. Beraz, Gotzoni galdetu eta Beezikua amaittu jakunian harako bidia hartzia erabagi dogu. Kostauta, baiña lezia topau dogu (kobia ez): txaran galdutako potzu ikusgarrixa (Lezandipekuan trazakua) baiña ai, bape korrienterik bakua. Unai juan da kotxera material guztian billa, eta neuri laga deste “premièrerako” pribilejiua... emaitza gitxikua, orraittiokan. 20 bat metro sakoneko leza zilindriko bertikala, zabala (sarreriak 10x8, honduak 6x5 edo) baiña blokez beteta. Antuanek egin dau bere jarduntxua blokiak kentzen, baiña ez da jarraibide argirik agertu. Planuan gaiñian, Lamiñak-Armiñako nibelak bat egitten daben lekuan gabiz (trabesiakua).


Azkenik, Goikolaue izeneko lekura juan gara, eta Gotzonek “Goikolauko Koba” moduan ezagutzen dana erakutsi desku Antua eta bixori. Burdin-saria ondo dago, bere kandauakin ondo itxitta, eta kanpotik ikusi dogu indusketa lekua. Kanpokaldian ezkerrera zabaltzen dan katazuluan aurrera be egin dogu, katazulo estua orraittiok, eta klaustrofobia-proba interesgarrixa gaindittu dot Antuanen apoyo psikologikuakin. Barruko topografixia ezagutzeko gogoz geratu gara, baiña gero Klaudionian ikusi dogunez katazulo lateral honen norabidia bat dator Mereludiko fraktura eta sistemen alineaziño orokorrakin.

Azkenik, Ibarretako andra-gizonak esandako beste erreferentzia bat geratu da begiratu barik. Txabola ondotik gora, Atxarterako bidian, atxetan zulo bat, harrixa bertara botata nahikua bide egitten dabena.Unaiek jaso dittu azalpen zihetzaguak, eta begiratzia komeni da, eze, planuan gaiñian eta galerixen trazauak begiratuta oso eremu interesgarrixa da hori.

2012/01/06

Galdera!

Iñok esango ahal leuztake, mesedez, zein kobazulo den hau? Armiñako kobaren sarreratik bidean behera 5 minutu eskasera dago, bertatik kunetatik sartzen da. Sarrera metro eskas altura eta zabalera pare bat metro. Desarrollo 30m? Igual zertxobait gutxiago.



Saguzar bat ere aurkitu dut bertan hibernatzen...

GEV-eko katalogoan ez dago amaren semerik aklaratuko denik: Armiña I, II, III, IV, V,... Que enfrente de goikolau que detras de goikolau que vadear el rio que no,... Ez dut ezer argi atera. Suposatzen dot kobazuloa hain errez sarreran egonda ADES-eko inor bere garaian egongo zela...

Cast: Me podría decir alguien, por favor, cómo se llama esta cueva? Esta a 5 min escasos carretera abajo de la cueva d Armiña. Entrada 1m Alt y 2m Anch. Desarrollo 30m? He encontrado tb un murcielago hivernando. Con el catalogo del GEV no hay nadie que se aclare (armiña I, II,...IV,V,...). Supongo que alguno del ADES estuvo en su dia, ya que está tan cerca de la carretera...

2012/01/05

Lamiñako Sistema

Gaur, 500 ehun metro topografiatu dugu Lamiñako afluentea. Holan amaitzen dugu Lamiña-Armiña-Elizpuruko Sistema nahiko ongi topografiatuta. Orain falta zaizkigu kanpotik lan egitea ea aurkitzen badugu beste sarrerak Mereluditik.




2012/01/02

Hau ere bai Abitako kobie da



Joan gara Abitako kobetara argazkiak egiteko. Baina argazkiak desberbinak.
Orain, Silvi modeloa, egingo da gaurko kronikia.

Aprovechando una semana festiva y que somos pocos los afortunados, nos hemos ido a hacer una sesión de fotos a Abita. Por una vez me ha tocado ser la protagonista y he de decir que me lo he pasado bien sintiendo el calor de los flashes sobre mi piel. Abita, como siempre, nos ha recibido muy gratamente y eso que nos hemos ido a la lateral del "Río Loco". Ciertamente, esta galería, a pesar de ser un arrastradero, es una gozada. Uno de esos lugares en los que se siente muy de cerca el "roce" y contacto con la naturaleza. Muy buen día. En el ADES nunca hacemos turismo. Siempre trabajamos. Aunque vayamos a Abita.











2012/01/01

2012-1-1



Topatu dugu 2012ko lehenengo zuloa.


Exploratu gabe dago.


Illuntzar mendia X: 535281 Y: 4795990

Barne bilatzailea