2012/01/07

3 basotan: Beezixe, Etxaburu eta Goikolaue

Eguneraketia: hamen dago Goikolau 1980-81 indusketa kanpainen txostena, topo eta guzti. Katazulo lateral hori ez da agertzen.




2012-I-7: Connie, Simone, Gotzon, Petrus, Unai, Antua, Oier.


Elizburuko haranian, como pedro por su casa; gaur bertako biztanliak gure barri izan dabe, eta zertan gabizen azaldu detsegu. Gurekin egon dirazen guztiak behintzat, kolaboradore eta pozik agertu dira.



Lehelengo Beeziko Lezara juan gara (beste izenez Garaien Lezia; gero jakin dogu baso horri Beezixe esaten detsela, lur sail horren jabian ahotik, Elizburu Nagusiko Jose Luis). Unaiek egindako aurretiko garbiketiak ageri-agerixan laga dau han zeguana; halan be, Gotzonek behera botatako bloke bat desenpotratziak nahikua biharra emon desku (espatula-bihar eta guzti), eta ha kentzia lortu dogunian berak eta Antuanek egindako ikusketiak esperantzia uxatu dau: hondakin larregi (alper-harrixak; PVC tutuak...), handik behera estuegi, eta hori gitxi balitz haize korrienterik ez. Unaien zoritxarrerako, hurrengo generaziñorako geratu da, eta hondakiñak (alambria, botillak eta bidoi bat) atzera ipiñi doguz doguz lehengo lekuan. Beheko osin-moduko inguruak be begiratu dittuez (ur residualen hobixa) eta bloke artian hobeto begiratu biharko ei da. Planuan gaiñian, antza, Lamiñen Sistemako “kaixolen” ondoko afluentian gaiñian gabiz.



Gero, Elizburu Nagusiko Jose Luisek emondako pista bat jarraittu dogu: Etxaburu izeneko basuan, leza haundixa eta koba txikixa bata bestian onduan dagozela esan desku. Ez genkan honen erreferentzixarik, eta GEV-ekuen kataloguan be ez zan halakorik agertzen. Beraz, Gotzoni galdetu eta Beezikua amaittu jakunian harako bidia hartzia erabagi dogu. Kostauta, baiña lezia topau dogu (kobia ez): txaran galdutako potzu ikusgarrixa (Lezandipekuan trazakua) baiña ai, bape korrienterik bakua. Unai juan da kotxera material guztian billa, eta neuri laga deste “premièrerako” pribilejiua... emaitza gitxikua, orraittiokan. 20 bat metro sakoneko leza zilindriko bertikala, zabala (sarreriak 10x8, honduak 6x5 edo) baiña blokez beteta. Antuanek egin dau bere jarduntxua blokiak kentzen, baiña ez da jarraibide argirik agertu. Planuan gaiñian, Lamiñak-Armiñako nibelak bat egitten daben lekuan gabiz (trabesiakua).


Azkenik, Goikolaue izeneko lekura juan gara, eta Gotzonek “Goikolauko Koba” moduan ezagutzen dana erakutsi desku Antua eta bixori. Burdin-saria ondo dago, bere kandauakin ondo itxitta, eta kanpotik ikusi dogu indusketa lekua. Kanpokaldian ezkerrera zabaltzen dan katazuluan aurrera be egin dogu, katazulo estua orraittiok, eta klaustrofobia-proba interesgarrixa gaindittu dot Antuanen apoyo psikologikuakin. Barruko topografixia ezagutzeko gogoz geratu gara, baiña gero Klaudionian ikusi dogunez katazulo lateral honen norabidia bat dator Mereludiko fraktura eta sistemen alineaziño orokorrakin.

Azkenik, Ibarretako andra-gizonak esandako beste erreferentzia bat geratu da begiratu barik. Txabola ondotik gora, Atxarterako bidian, atxetan zulo bat, harrixa bertara botata nahikua bide egitten dabena.Unaiek jaso dittu azalpen zihetzaguak, eta begiratzia komeni da, eze, planuan gaiñian eta galerixen trazauak begiratuta oso eremu interesgarrixa da hori.

8 comentarios:

iñaki dijo...

http://www.google.com/url?sa=t&rct=j&q=&esrc=s&source=web&cd=9&ved=0CE4QFjAI&url=http%3A%2F%2Fwww.bizkaia.net%2Fhome2%2FArchivos%2FDPTO4%2FNoticias%2FPdf%2FAZAROA%2520CAS%25201%2520ARKEOLOGI%2520MUSEOA%2520PIEZA%2520MES%2520COLLAR.pdf&ei=lnAJT8ODPcrIhAfu_4yfCQ&usg=AFQjCNHC58wC-n9Rlwa8E2M5mIIs_9ICrw&sig2=kQj3hxujoQzqYz52BcSI9Q beste egunean hau aurkitu nuen goikolauko topoa eta infoarekin

oier dijo...

Aupa Iñaki.
Banenguan ba, topo hori nunbaitten ikusitta nekala. Eskerrikasko.

Unai dijo...

Espeleozale berrixan buru berotzi ixan da hau. Baine nire partetik behintzat, nire etxe alboko kobak izan diz honek bizi guztin, eta horrek baso guztik goitik behera arakatu gabe ez diz geratuko/// Ha sido calentada de nuevo speleozale. Pero lamiñak es mi cueva d toda la vida y los bosques de elizburu no van a quedarse sin ser registrados de arriba a abajo!

roberEXPLORER dijo...

Unai; eres un cabezón y acabarás pinchando al sistema. Ya caliento motores para esa Mega-Travesía. Pero no os perdono que hayáIS cambiado el nombre a "garayREN Leizea"...!!!

Simoneta vs Pinchador dijo...

Unai "El Pinchador" me gusta.
Pero eso de volver atras con tu palabra no se hace. Lo prometido es deuda: la sima se deberia llamar "garayREN Leizea"...y aguenta las broncas de los jefes y vive con las consequencias de tu decision.
He dicho.

Unai dijo...

Lo siento, los nombres de los sitios se deben mantener. Creo que las cuevas estan en montes y los speleologos tenemos una responsabilidad con la tradicion, la toponimia y la mitologia.

Pero vostrs tranquilos/as, que me juego el cuello que todos la seguiran llamando "la de Garay".

Ojala os oiga el cielo (y en este caso el monte) con lo de "pinchador", ojala!

Topolino dijo...

Creo que a los montes, rios, lugares, carreteras, crios y insectos tambien fueran los hombres que les pusieran nombres, no han nascido bautizados.
Pero la ciencia es muy importante, vosotros los espeleologos debeis mantenerla.
Yo, como pequeño topo que soy, se fuera cueva me gustaria más llamarme "Sima Rober el Explorer" que tener el problema que despues la gente no sepa se soy el I, II, III o IV agujero de mi estirpe.

- Viva la Revolucion de los Topos.
-Viva.

oier dijo...

Eso eso, yo también soy conservador con la toponimia.

Una cosa: hoy ordenando el material, he visto que me falta la LLAVE FIJA (de spits). Por la gloria de mi madreeeeerl... ¿quién la tiene? Está enlazada con un cable azul de tender la ropa.


Barne bilatzailea