2010/12/31

Urdaibaiko katalogoa


Atzo, abenduaren 30an "Leizeen eta koben Urdaibaiko katalogoa" aurkeztu zan. ADESek esan zuenez informazioa genuen, ideia bat bururatu zitzaizkigun eta galdetu genion ea posible izango balitz liburu gida bat egitea, Patronatoko orduan zegoen zuzendaria "Xabier Aranari" eta beren baietzaz hasi giñen lanean eta instituzioko laguntza oso berezia izan da hau lortzeko.

Lezate-Kabaua

10-XII-31: Mariano, Gerardo, Pana, Idoia, Iñaki, Gotzon, Petrus, Santi, Oier.





Lezatera, urtian azken eguneko ibillalditxua egittera. Hondarreraiñok allegau eta danok errekatik juan dira (Idoia eta ni izan ezik, bustitzeko gogorik ez eta goittik bueltau gara). Tawlegueruak izango dabe zer kontau, aurretik zoiazen bixak galduta ibilli dirazelako.

Bueltan, Iñakin ahotik konfirmau dogu Lekeittioko labadero zaharrian susmatzen genduan sumideruana; eureneko amamak gogoratzen dau zulo bat zeguala, burdiñekin zarratuta. Duda barik hori da Kabauan urtetzen daben errekatxua, koba erdixan agertzen dan “aporte” horren jatorrixa.

2010/12/24

Zazpileizean





Goiza pasatzera goaz Zazpileizetara. Aprobetzatzen dugu leizean "Inox Anklajeak" jartzeak. Hemendik aurrera, leize baten eskola modura erabiliko da. Kobazuloa, beti bezala, ez du inoiz huts egiten. Gelako ispiluak mugituta daude eta ez dute behar bezala dirdiratzen. Konpondu egin beharko lizateke.

2010/12/21

A vueltas por el pasillo

Sandrine, Patrick y el que escribe, parece se van aclarando. "Todos los caminos llevan a Roma" o algo parecido se suele decir. Yo siempre añado "o parece". Pues bien "todos los caminos llevan al fondo" o parece, en la Torca del Pasillo. El asunto se va solucionando y después de recorrer múltiples "pasillos" empezamos a reconocer los distintos pasajes (por lo menos Patrick, porque el resto, a decir verdad, andamos bastante descolocados la mayor parte del recorrido). En el día de ayer retomamos la exploración en alguna de las múltiples laterales que se abren en la base de una de las múltiples verticales. Al poco, alcanzamos a ver puntos topográficos de anteriores salidas. ¿Dónde estamos?. Tan solo Patrick (eso sí, con el borrador de la topo a mano) es capaz de aventurar el lugar en que nos encontramos. Proseguimos por otros pasillos inexplorados y alcanzamos un caos de bloques. Galería bloqueada, con corriente de aire, y nosotros ¡sin el martillo! a mano. Sandrine ya propuso que lo lleváramos, pero un vasco que pasaba por allí se comprometió a resolver lo que fuera necesario sin necesidad de martillo. Así que el vasco, pues a hacer de vasco (como para no hacerlo). Martilleando con piedras y con el "vasco" Patrick colaborando, conseguimos plantarnos al otro lado del caos. ¡Por fin una buena sala! El asunto se pone interesante hasta que en un punto aparece una huella. Por aquí tambien pasamos en su día viniendo desde otro punto. Por lo menos en la revisión localizamos un pozo que realmente se presta al optimismo dado que en la parte baja da la sensación de abrirse una galería. Volveremos. En la remontada miramos otra lateral y volvemos a empalmar con otra zona de la sima ya explorada. Por lo menos, este descubrimiento ha servido para tomar la decisión de desequipar esta parte de la sima ya que para volver a este punto, realmente es más eficaz hacerlo por la vía original. Salimos con la última luz del día y acabamos a la luz de la luna.

2010/12/19

Mobimendu haundiko eguna




10-XII-19:

- Gotzon, Idoia eta Oier Lamiñetara juan gara, afluente barrixa topografiatzera. Hala egin dogu, eta jarraipen guztiak estuak eta haize korriente gitxikuak zirazen.

- Urtetzian, Ritxar eta Leire topau doguz Lezandipetik bueltan. Lumakelen zonaraiñok juan ei dira.

- 16.00etan Artekonako istripuana jakin dogu eta hara abixau gara, Petrusekin batera. Bertan Silvi eta Izaskun topau doguz. 21.00ak aldian sartu da heridua anbulantzixan, eta han eruan dabe. Itxuraz dana ondo urten da, baiña EEL eta Burniakuak hobeto balorauko dabe.

2010/12/15

Lamiñetan horman gora


Argazkiak.org | Ritxar horman gora © cc-by-sa: ades

10-XII-11: Antua, Ritxar, Oier.

Lamiñetara, urjauzi osteko sapaixak errebisatzera. Aurreko egunian egindako eskaladia jarraittu dau Ritxarrek, baitta gorengo leihatillara heldu be, pare bat orduko bihar emozionantian. Antuari txandia emonda, leihatillan sartu da (estribo baten laguntzaz); gero Ritxar igo da eta han juan dira bixak, 50 bat metro aurrera euren esanetan, eta atzera egin ba dabe baterixa barik geratu dirazelako izan da. Nere partetik, erretratuak etaratzen ibilli naiz, nere kamarian despedida egunian. Bueltau biharra dago, esploraziñuakin segitzera eta topografiatzera gitxienez. Gaiñera bide politta geratu da, 15-20 bat metrotako soka extraplomauakin...



2010/12/12

GOIKOETXE







Gotzon, Idoia, Martin, Ritxar, Antua, Jabi, Maria, Raul, Edurne eta Iñaki.

Goizian geratu gara Santa Luzian, ta Urdaibaiko katalagu berria ikusteko aukeria izan dogu.
Horren ostian Goikoetxera (Malloku sistema) abiatu gara, batetik turismo a fondo pixkat eitxera ta bestetik, istalaziño batzuk ipintzera (Oxiduen gelan sokakin ibilbidia, Medidorak toki diferentitan...) eta Mariak beste aldetik Saguzahar batzuren desalojua ein dau, 7 totalian, Busturiko San Pedro koban realojaten. 4 ordu ibili gara barruan totalian. Kobazulo ederra iruditu jat ta bueltatzeko goguakin geratu gara, Martin ta Neu (Iñaki) behintzat.
Baserriko Gorka ta beste bi lagun, jotake ibili diraz lanian gu barruan geuazan bittartian ate barrija ipintzen. Hamendik aurrera Goikoetxeko sarreria sarratuta geratuko da.

2010/12/11

El Pasillo

Vuelta a la sima del Pasillo, en Cantabria. Nuevamente con nuestros compañeros Sandrine y Patrick, nos adentramos en esta complicada sima. El día de hoy ha servido para complicarla aun más. Pozos y más pozos se suceden por distintas vías sin que ninguna de ellas nos conduzca al objetivo buscado que no es otro que alcanzar las galerías horizontales que teóricamente deben abrirse. Veremos si nuestra insistencia tiene el premio que sin duda nos merecemos.

Urresolatik prospektatzen



Prospekzioa Urresola baserri ingurutik (Nabarniz) eta Lezandipian. Aurkitzen dugu leize berri bat eta beste bat esploratuta 1985ean. Berriro joango gara hobetoago esploratzeko.

2010/12/04

Iñeritzeko "morrenia"





10-XII-4: Gotzon, Antua, Ritxar, Oier.

Iñeritzeko lezara, inkognitia argitzeko. Izotza dala eta, kotxia Nabarniz herrixan laga bihar izan dogu eta handik gora oiñez, edurtzan; bidiak desapareziduta zeguazenez, pizkat kostau jaku allegatzia. Behin barruan, ¡haxe epeltasuna! Jaitsi gara, eta -130 metrotara allegauta, goiko pisorako eskaladia hasi dogu. Haninguruan masmaetxe bat ikusi dau Gotzonek. Laurak bloke arteko leihatilla xelebria pasau arte juan gara, eta gero Gotzon eta Antua juan dira “morrenan” gorengo partera, harri ugari botata, leku nahikua arriskutsuan. Kontau dabenez, ez ei dago jarraipen argirik.

Bestalde, Apraiz-Goikoetxe-Malloku asuntuan toponimixiari buruz berbetan egon gara, eta dakaguzen datuekin zera erabagi dogu:

  • - Sarrera historikuandako, Apraiz erabiltzia. Nahiz eta GEV-en kataloguan Iturgoien be agertzen dan –sarrera bikotxa da- (baiña ez dakigu ze neurrirarte dan fidagarrixa dato hau). Nahiz eta inguruko jentiak gaur egunian Aprez deittu leku horri.

  • - Kortako sarreriandako, Goiketxe.

  • - Sistema osuandako, Malloku (sistema osoko urak Malloku haranetik datozelako, eta posible dalako ondiok han inguruan beste sarreraren bat agertzia).

2010/11/27

AGIRI Katillotxu



Gaur ere azkeneko 25 garren AGIRI taldearen urteurrena ospatu dugu Katillotxuko Trikuharriak ikusten, ahin eta denbora txarra izan, ez gara ikaratu.
Eskerrik asko AGIRI taldeari gonbidatu gaituztegulako.


2010/11/21

EEL Simulakro Orokorra Galdamesen


Argazkiak.org | Goraka bidian © cc-by-sa: ades

10-XI-20 eta 21: Idoia, Bikain, Silvi, Oier.

EEL Simulakro Orokorra Artekonako lezan (Galdames). Koordinatzailliak esan dabenez, igaz baiño hobeto ibilli diraz taldiak efizientzia kontuetan. Neure partetik 5garren taldian ibilli naiz: 16.00ak aldera Puesto de Bocan egon naiz Ruben Satorrakin batera Txemonei errelebua emoten (haxe zoramena, walkie bi eta genefonua danak jotzen eta 4garren taldian kontrola eruaten ... baiña oso bihar interesantia irudittu jata); 18.00ak allegau dira 5garren taldekuak, eta Idoia eta GEMAko mutil batek errelebua guri emotiakin batera lezan sartu gara; gure zonan bi kontrapeso katiatu, porteo bat eta hiru tirolina katiatu genkazen (oso interesantia bebai, nahiz eta logure arazuekin ibilli naizen); hango biharra egin, eta dana desinstalatzen kanpora urten dogu; David taldeburua eta ni neu izan gara azkenak urtetzen, zaparrara demasakin, 4.00ak inguruan, 5 petatekin kargauta.

Eta informaziño gehixago Euskal Espeleologoen Elkarguan webgunian

Covalanas (Kantabria) irteera


25. Urteurrena ospatzeko AGIRI taldeak konbidatu gaituzte ta hogeitahamar oertsona elkartu giñen irteera honetan; oso didaktikoa zen. Eskerrak eman nahi diogu AGIRI taldeari parte hartzeagatik experientzi honetan

2010/11/16

Custodia eta toponimia

10-XI-16: Gorka, Niko, Oier.

Gernikako Udetxean egon gara, Apraizeko kustodixian asuntua aurkezten. Eusko Jaurlaritzako arduraduna, “kustodiadore” batzu (Basoa Fundazioa, SCN Aranzadi eta UEV-EEE) eta “kustodiado” bakarra (Gorka) egon gara berbetan. Proiektu guztiak zehazten daben txosten pare bat hartu dittudaz, artxiborako. Pintxuak goxuak.

Ohar toponimikua: Gorkakin berbetan gauza batzu argittu doguz. Apraiz auzuan izena da, eta etxiak Apraiz Goikua (euren etxia) , Apraiz Erdikua (sarrera klasikua) eta Apraiz Behekua diraz. Beraz, nik klaro ikusten dot sistema osuan izen ofiziala, momentuz eta beste sarrerarik topatzen ez dogun artian, Apraiz “a secas” izan bihar dala, “Goikoetxe” eta “Apraiz Erdikua”, sarreretarako bakarrik erabillitta. Beste iritzirik badakazue, mezu honen erantzunetan ipiñi faborez.

2010/11/14

Hiru sifoi

Antua, Ritxar, Leire ta Iñaki

-Apraizeko sifoia ikustera jun ginian lehenengo, aurreko egunetako eurijek zelan eragin daben ikusteko. Ura zikin urteten zala ikusten zan, baina urak ez eban eruten indar berezirik.
-horren ostian Laidara jun ginian, gotzonek esandako zulo bat begiratzera. Argi ikusten da antzinako sarrera izango zena, horma batekin tapata dagona. kondukto naturalerako gaur egungo sarreria tunel artifizial bat da. sifoi bat euan, ur ugari ataraten zan kaptadore bategaz.
-Azkenik lemoako San Inazio kobara jun ginian, 20 metrotara dagon sifoia begiztatzera. Naiku usain eskasa eukala urak esan bir da, albuan dagozen oilategixen eta seguraski, fosa septiko baten erruz.

2010/11/13

Iñeritze


10-XI-13: Idoia, Gotzon, Bikain, Silvi, Oier.

Iñeritzera goiaz, 130 metroko sakonerara rodaje pizkat egittera. Neri ondo etorri jata, batetik entrenamentu modura (¡zelan galtzen dan formia gero, hillabetian!) eta bestetik argazki kamaria manejatzen ikasteko (obturadora, diafragmia eta flashan mekanikia hartu dot; oin kamaria ez zikintzen ikastia falta). Gaiñera garbitzen be ibilli gara, eta 8 bat kg karburo jaso dogu. Beraz eguna ez da alperrik izan, ez.


2010/11/09

ADES-eko Toponimia Batzorde txit gorenari

http://i1.ytimg.com/vi/8dZfYvEjsoM/0.jpg
Kontuan hartuta:

1. Okamika Behekuak emondako ahozko testigantzia.

2. Gizaburuagan, Lekeittion lez, “-e” eta “-a”n amaittutako berbak “-ia” modura deklinatzen dirazela (lore>loria, koba>kobia, berde>berdia) eta ez, Aulestia edo Markiñan lez (lorie, kobie, berdie).

Proposatzen dot:

· Hainbeste ilusiñoz esploratzen gabizen koba honen izenan forma ofizialtzat LEZANDIPIA hartzia (ez Lezandipie), Gizaburuko ohitturiari jarraittuta.

· Halan be, deklinatzerako orduan, “Lezandipe-“ sustraixa dakala kontuan hartu. Eta halan: Lezandipiak, Lezandipian, Lezandipetik, Lezandipera, Lezandipeko... (baiña ez Lezandipiatik, Lezandipiara, Lezandipiako).

· Honek ez dau kentzen gero gure artian bakotxak nahi daben modura erabiltzia izenori. Gauza ofizialetarako nabil bakarrik (katalogua...).

Oier (atxekixak edo desadostasunak, erantzun modura laga mesedez (eta firmau!).

2010/11/08

LEZANDIPEK BOST METRO GEXA


Bi talde ein zin zapatun. Batetik, Jabi, Silbi, Martin eta kobero Goikoetxetik paseotxo bat emotea jun zin. Eta bestetik, Antoine, Ritxar, Gotzon eta laurok Lezandipea, desobstruiutea.

Zapato eguerdixan, ordu batak aldin aia ginan ahure, zeozer pika eta barrure. Azkanak pare bat ordutan edo aiako ginan punta. Han desobstrukzinoi pare bat ein eta aurrea, nekez, oso nekez, baine bost bat metro edo aurrea ein dau leziorrek. Hurrengo be jun biko da punta beste piskat desobstruiu eta ia zelan segiuten daben jakitteko. Bueltan, Gizaburuko hamarretako kanpaikin batea urten gendun, daneta 9 ordu pasatxo einde.
pd. Zapato bertikalan ostin, domeka horizontala!

2010/11/06

INFORME DE SALIDA PARA MEMORIAS DEL ADES
-------
Salida a Goikoetxe (6 de noviembre de 2010)
Silvi, Iñaki, Martin y Javi Moreno (Burnia) entramos a Goikoetxe, en paseo mañanero, para conocer la cueva y tomar alguna nota con vista al proyecto de Custodia del Territorio en marcha. Entramos hasta la sala antes de la trepada que da a la parte acuática.
Recogemos algo de fauna troglobia que está "invadiendo" la cavidad (a la entrada, un mil pies y otra especie) y observamos varios depósitos de guano de murciélago diseminados por numerosos puntos (contabilizamos hasta seis en la zona de paso), así como al menos cinco murciélago que no sabemos identificar.
Retirada temprana.

2010/10/31


Barne bilatzailea