2017/05/28

Iñeritze I eta Iñeritze II

Part: Idoia, Unai, Gotzon, Antua, Santi

Oraingoan eta Iñerija aldean ibili gara, iluntzar mendiaren bizkar gainean. Argi dagoena da Iñeritzeko Leziaren re-topografiako proiektu honek mendialde honen interesa berpiztu duela, Lea-Artibaiko katalogoko Iluntzar zonaldea errepasatzera behartu bait gaitu. Horrela agertu da Iñeritze II leza berria.

Unai eta Idoia Iñeritzeren barrenera joan gara topografiarekin jarraitu eta Edificio En Ruinas Sektore-ko (ze izen erakargarria e!) eskalada bat argitzera, baina "arazo tekniko" batzuengatik ezin izan dugu egin. Baina bueno, pena kentzeko, Gour-aren gelara jeisteko soka atera dugu, ez zen behar eta; eta 27ko putzuaren azpian dagoen galeriatxo bat ere topografiatu dugu.

Iñeritze II ere bukatu da. Badauka airea leza honek, eta norabidea ere oso ona. -95m arte utzi digu jeisten eta "hasta aquí habeis llegado" esan digu. Hala ere, -95m ez dago batere gaizki!!

Iñeritze Leza klasikoak oraindik irteera batzuk eskatzen ditu. Eskalada batzuk daude egiteko re-topografia amaitzeko, eta zeinek daki, agian zerbait berria ere aurkitzeko!

2017/05/24

Armintxe, lurpeko iraultza isila


Irudia: Seijo Pintura Lanak. Marrazkia: Beatriz Anitua.

Hona, Armintxeko arazua folio ta erdixan laburbiltzeko egin doten saiakeria. Handik eta hamendik azaltzia tokatzen bajaku, modu bizkorrian azaldu ahal izateko....

****************


Armintxe, lurpeko iraultza isila

Armintxeko kobazuloan (Lekeitio, Bizkaia), ADES Espeleologia Elkarteko kideek labar-arte multzo garrantzitsua aurkitu zuten 2016ean. Ikerketa honen gainean Administrazio, arkeologo eta espeleologoen artean sortutako tirabirak agerian utzi du kolektibo hauen arteko elkarlana birplanteatu beharra dagoela, eta ez bakarrik Euskal Herrian.

Espeleologoena kolektibo diskretua da; gehienak afizionatuak, bere lanek libre uzten dieten denboran kareharrizko eremuak ikertzen eskarmentu handia dute. Ekosistema berezi hauetan biltzen diren diziplina desberdinetan (geologia, hidrologia, arkeologia, biologia...) espezialistekin elkarlan estuan ibiltzen dira gainera; horregatik, ekinaren ekinez, arlo guzti hauetan aritzeko ahalmena garatu dute. Izan ere, horixe baita profesionalen ahulezia nabarmenena: geologoak ez daki hidrologiaz; hidrologoak ez daki arkeologiaz; arkeologoak ez daki biologiaz; biologoak ez daki geologiaz... eta, askotan, hau lurpeko ondarearen kaltetan izan da: biologoek aztarna arkeologikoak hondatzea, esate baterako; edo arkeologoek kobazuloetako faunari kalte egitea, besteak beste. Espeleologoen ekarpen nagusia horixe da, hain zuzen ere: karstaren ikuspegi bateratua, diziplina guzti hauek batera lantzeko ahalmena. Zalantzarik gabe esan dezakegu, gaur egunean karstaren espezialista bakarrak espeleologo afizionatuak direla. 

Zorionez, profesional gehienak honen jakitun dira eta haiekin kolaboratzen dute; beste batzuk, berriz (baita Administrazioko hainbat erakunde ere), ez dituzte aintzat hartzen brikolajerako eta asto-lanetarako ez bada. Haien iritzian, amateurrak izatean ezin dute profesionalen lan talde berean aritu. 

Ikus dezagun zer ekarri duen honek lurpeko diziplina ezagunenetako batean: arkeologian. Orain arte, espeleologo afizionatuak zerbait aurkitu dutenean, bigarren mailan geratu izan dira profesionalen eta agintarien mesedetan. Armintxeren aurkezpenean ere horrela izan zen; eta iraingarria bada ere, ohituak daude eta azken finean ez zaie asko inporta izan. Lehen esan dugun bezala, espeleologoak diskretuak dira, eta karstaren kontserbazioak gehiago inporta die ospeak baino.

Armintxeren kasuak, baina, iraultza ekarri du: Administrazioak eta “molde zaharreko” arkeologoak espeleologoak lan taldean onartzera behartuak baitaude, gogoz kontra bada ere; gainera hobe dute hori bizkor egitea, bestela  grabatuak betirako galduko dira. ADES-eko kideek hemen azaldu dute arrazoia, jarraian laburbilduko duguna.

Duela urte gutxi aldaketa garrantzitsua etorri zen euskal labar-artearen ikerketara: arkeologo belaunaldi berri bat orain arte oharkabean pasatutako hainbat pintura eta grabatu aurkitzen hasi zenetik. Gainera beste gauza batekin ere konturatu ziren: oraintsu arte ezagutzen ziren pinturak eta grabatuak kobazuloetako sarreretatik hurbil zeuden, baina ez antzinako gizakia lurpean asko barneratzen ez zelako (lehen uste zen bezala), baizik eta arkeologoak ez zirelako barruraino sartzen hura bilatzera; espeleologoak, berriz, barruraino sartzen ziren baina ez zekiten labar-artea identifikatzen... Horren ondorioz etorri den elkarlanak ekarri du azkenaldiko labar-artearen aurkikuntza masiboa; zati handi baten espeleologoak egina, sakontasun handiko barrunbeetan.

Praktikan, honek esan nahi du aztarnategi hauetaraino ailegatzea konplikatua dela, eta profesionalak ezin direla bertaraino ailegatu espeleologoen laguntzarik gabe; ez bere burua eta aztarnategia bera arriskuan jarri barik, behintzat. Eta, beraz, espeleologoak lan-taldeetako beste espezialisten pareko errespetua eta lan egiteko autonomia behar dutela. Eta horixe da Armintxen eman nahi ez zaiena. Aztarnategia kudeatzen ari diren arduradunak ez dira konturatzen, nonbait, garaiak aldatu direla, eta espeleologoen laguntzarik gabe ezingo dutela ikerketa osorik burutu, behar den garaian.

Izan ere, horixe da Armintxeko beste ezaugarria: erlojuaren kontra gabiltzala. Urteetan eginiko kontrolik gabeko obra urbanistikoen ondorioz, labar-arte multzoa arrisku larrian baitago, urteroko uholdeen eraginez. Grabatu asko jada galdu dira, eta arazoari irtenbidea aurkitzeko ezinbestekoa da espeleologoen laguntza karsta osorik eta lehenbailehen ikertzeko. Espeleologoak lan hori egiteko ahalmena eta prestutasuna dute, baina ez diete uzten. Espero dezagun arduradunak garaiz “esnatzea”,  mundu osoan famatu bihurtu diren grabatuak betirako galdu aurretik.

***************
Info7 Irratirako, 2017ko loraillan 24a.

2017/05/20

Autolaguntza eta Bat-bateko Teknikak (EEE, Ispaster)

170520: Oier.

EEE-k “Autolaguntza eta bat-bateko tekniken” ikastaroa burutu du Ipazterko probalekuan; esplorazioan aritzen den espeleologo orok ongi menperatu beharreko gaia.

Eguna programatik kanpoko ariketa batekin hasi da: arriskuan gaudenean, soka muturra botatzen digutenean esku batekin aseguratzea, bestearekin “as de guía” bat eginda.

Horren ostean, programako ariketak jarraitu ditugu; gaurko saioan garrantzi gehiago eman zaio autolaguntzaren atalari (ezinbestekoa), bat-bateko teknikenari baino. Halere, bietatik egon da.

AUTOSOCORRO
Δ Desbloqueos:
- A “Güevo”
- Crol – Croll
- Contrapeso (Con la propia cuerda, con el lazo largo, con cinta de dynema)
- Con corte de cuerda
Δ Descenso hasta una víctima:
- Gatilleando con los bloqueadores
- Acceso hasta el herido con cuerda lastrada (prever nudo autobloqueante con cuerda o cinta de
dynema).
- Variantes con Stop y con Dressler
Δ Descenso de una víctima:
- Colocación lateral de mosquetón de freno para aumentar su capacidad de frenado (dos personas
colgadas).
- Paso de un fraccionamiento
- Paso de nudo (con corte de cuerda)
Δ Ascenso de una víctima:
- Método M.A.O.
- Ascenso con contrapeso:
- Contrapeso desde la cabecera
- Contrapeso ascendente. Configuraciones usando bloqueadores de los acompañantes
y micropoleas bloqueantes.
- Contrapeso con cuerda lastrada
o Con cadena de mosquetones
o Con lazo o cinta dynema
o Con dos poleas y dos cintas
- Obendrof en cabecera con cinta o cuerda auxiliar
Extracción en cabecera
Franqueo de tirolinas y pasamanos con una víctima
MEDIOS DE FORTUNA
Descenso
- Descenso con nudo dinámico
- Descenso con rapel de mosquetones
- Refuerzo de bloqueador con cuerdas heladas o muy embarradas
- Sunt de fortuna con cuerda, lazos y cintas
- Nudos autobloqueantes
- Montar polipasto de fortuna (mosquetones, poleas, micropoleas bloqueantes)
Ascenso:
- Nudo corazón para ascenso
- Con nudos autobloqueantes
- Bloqueadores de sustitución (Pantin, micropoleas bloqueantes)
- Sustitución del bloqueador ventral por bloqueador de mano

Gaur jente gitxitxo bildu garanez, asko praktikatzeko aukeria egon da. Nere aldetik, hónek izan dira landu dittudazenak:
-          Desblokeuak (croll contra croll eta kabo luziakin); MAO eta sokia ebagitta ez dot egin, baiña ikusi eta gero argi xamar geratu jataz.
-          Erittua jaisterakuan, frakzionamendua pasatzia.
-          Erittua igotzerakuan, kontrapisu “espainiarra”, eta erittuan krolletik pasautakua; MAO metodua be ondo ulertu dot.
-          Bat-bateko teknikak: krollan ordez mosketoi bi; basikan ordez valdostanua eta sokaz indartutako mosketoiakin;

Betiko moduan, horrelako bilerek euskal taldeetako jendea elkartzeko eta beste hainbat gauzataz hitz egiteko eta ekimenak lotzeko balio gehigarria dutenez, egun oso produktiboa izan dela esan dezakegu.

2017/05/07

3 talde operatibo Illuntzarren




170507: Idoia, Josu, Unai, Martin, Gotzon, Antua, Urtzi, Oier

Gutako batzuk gaur seiñalatutako moduan, ADES zorionez dago. Azken urtietan sartutako jente barrixan ikasketa prozesua burutu dala dirudi, eta ahalmen tekniko haundixa eta jarduteko gogua daken elementu asko dagoz; iñor ez da inpreszindiblia, eta bihar desbardiñei ekiteko kapazidadia dakagu. Hori oso ona da.

Halan, azken astietan Illuntzarren egitten gabizen biharrei jarraittuta, gaurkuan 3 talde operatibo eratu doguz.

Bat, Iñeritze II-xan juan dan asteko desobstrukziñuakin jarraittu dau. Emaitza pozgarrixa: 4 bat putzu txiki jaitsi dittuez, eta p10 baten kabezeran geratu dira, material faltan. Beheian, ura eta errekatxo bat. Topografixiak konfirmauko dau, baiña Iñeritze I-erako norabidia mantentzen dala dirudi, eta -100 inguruko aportiakin zerikusixa izan leikiala dirudi.

Bigarren taldia Iñeritze I, eskalada bat egitten egon da. Atzoko azalpenak entzun nittuan, baiña ezin dot sigur esan ze lekutan egin daben, eta ze emaitzak izan dittuezen. Emaitza onak izan dirala, hori bai. Pentsatzen dot euren kroniketan idatziko dittuezela.

Hirugarren taldia topo biharrak egin dittu: lehelengo, kabezera estudun potzuan gaiñian sektoria jaso dau, lehendik ezaguna baiña topon jaso barik zeguana; eta gero, “Casa en Ruinas” sektore barrixan topografixia egittera sartu gara (neuk ez dot parte hartu, gutako batek urten biharra izan dabelako eta hari laguntzeko bateron bat bihar zalako). Bestiak kontau dabenez, ruinen sektoria osorik jaso dabe, eta gela haundixan jarraipen posible hori ikusteko eskalada artifiziala derrigorrezkua da (librian egittia inprudentzia bat da).

Urtetzerakuan, inzidentetxo bat izan dogu, aurrerantzian kontuan hartzekua: 2 taldia kanporutz zoiala, 3 taldia gaindittu dau konturatu barik, eta barruan isolatuta laga dittuez. Zorixonez laster konturatu dira, sarrerako sokia barriro ipiñitta. Hurrenguetarako, halakorik ez gertatzeko neurrixak hartzia komeni da.

Bio:
  • Quaestus noltei, -130 inguruan.
  • Saguzar bat, bigarren potzuan kabezeratik hurre (itxuraz Rh. Ferrumequinum, argazkixan jasota, imperturbable); 1 taldiak be bat ikusi ei dau, -100 baiño beherago; sarrerako gelia zitz eta mitz miatu dot, baiña ez dot besterik ikusi.

2017/05/02

Never Ending Illuntzar




170501: Iñaki I, Simone, Antua, Gotzon, Josu, Oier.

Illuntzarren, Iñeritze II esploratzen eta katalogo lanetan (Azkonar Zulua).


 Goizian, lokaletik pasau eta argitalpen batzuk laga dittudaz liburutegixan, gehixenak Txeruk emondakuak:
·         TOBAJAS, Angel Mª. RODRÍGUEZ, Evaristo. VARGAS, Javier. 1993. Izarraitz 1. Estudio hidrogeológico del karst de Izarraitz. Grandes cavidades de Izarraitz. Ed. Grupo Espeleológico Leizarpe.
·         ALVAREZ, JJ. LATASA, I. 1995. Guía de emergencias en espeleología. Ed. Eusko Jaurlaritza.
·         MEREDITH, Mike. MARTÍNEZ, Dan. 1986. Guía de la espeleología vertical. Ed. Amelia Romero, Barcelona 1989.
·         C.E.S. ALFA.1990. Cursillo de espeleología. Autoedizioa.
·         Pyrenaica aldizkarixa, Armintxeko artikuluana.

Kanpoko biharretan, lehelengo, aurreko baten prospekziñuan Iñeritze onduan topautako leza barrira juan gara. Leku interesgarrixa berez, haize korrientedun estuasuna, bardin lotu leikiana Iñeritzeko lehelengo geletako batekin, zein beste sorpresaren bat ekarri (Illuntzarreko Godzilloa). Lehelengo argalak sartu dira barruak ebaluatzera; hárek visto bueno emon eta gero, bestiok sarreria nasaitzen hasi gara, barruko espatula-biharrak hasten ziran bittartian. Barrukuak lehelengo estuasuna zabaldu dabenian, gela-galeria beherakari batzutan sartu gara, meandro fosil bikoitz bat, eta euretako bat haizeduna. Bertan zuzendu doguz indarrak, eta hárek agortu eta gero zabalago bai, baiña ondiokan espatula kolpe batzuk biharko dittu handik behera segitzeko. Merezi daben biharra, halan be; 20 bat m sakondu dogu, eta topua egitteka geratu da.

Hazur batzuk identifikau doguz, animalixenak begibistan, baiña euretako batzuk zaharrak (adar bat, kolada baten sartuta). Bio aldetik, Ischyropsalis bat jaso dogu.



Barruan egon garan denporan, bestiak inguruetan ibilli dira (alanbradetako lezia...). Gotzonek hobeto kontauko dau bere kronikan, kontizu.

Gero, aspaldiko Azkonar Zulua berlokalizatzera bajatu gara. Behin topau dogunian, oin dala 20 urte markautako letriangaittik ezagutu dogu: izan be, ordutik hona azkonarrak obra haundixak egin dittuez, eta pekorotzen eta piñu-orratzen artian ez ezagutzeko moduan zeguan. Gotzonek orduan pasautako pasabidia katazulo inpraktikablia bihurtu dala ikusi dogu, eta arraztulua eta atxurra erabilli biharko dala lur killo batzuk mobitzeko, atzian dagon gelara sartu, topo egin eta ondo esplorau ahal izateko.





Barne bilatzailea